Estrategia markoen finantzaketa linearentzako (2018)
[estrategia_marco]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Otsailaren 19ko 31/2008 Dekretuak (41. EHAA, 2008ko otsailaren 27koa) araututako ekintza humanitarioetarako laguntzen 2018ko ekitaldirako deialdia egitea da ebazpen honen xedea. Garapenerako lankidetzaren kargurako ekintza humanitariotarako laguntzak arautzen ditu dekretu horrek.
Aurrekontuko zuzkidura
2.900.000Nori dago zuzenduta
Betekizunak
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Diru-laguntza muga
Diru-laguntza: 500.000 € gutxienez eta 800.000 € gehienez (23e. art.).
Osatu informazioa eskaeran eta aurrekontuan, ereduaren* arabera.
-
Toiko erakundearen bitartez egitea
Tokiko entitate baten bitartez egitea (23a. art.).
Osatu informazioa eskaeran.
Eskakizunak:
- Behar bezala eratuta eta erregistratuta egotea, eskaera aurkezten den egunaren baino urtebete lehenagotik gutxienez (10a. art.). Osatu informazioa eskaeran. GLEAk ofizioz egiaztatuko ditu datuak.
- Diru-laguntza lortzeko ezgaitzen duen zigor penalik edo administratiborik ez edukitzea (10b. art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan eguneraturik egotea (10c. art.). Osatu informazioa eskaeran.
- Partzuergoa bada: entitate bakoitzak aurreko artikuluan adierazten diren baldintzak bete beharko ditu. Horretaz gain, hitzarmen bat aurkeztuko dute (11. art.). Osatu informazioa eskaeran, eta erantsi hitzarmena, ereduaren* arabera.
-
Dagokion deialdiaren aurrekontu-ekitaldiaren barruan hastea
Dagokion aurrekontu-ekiltaldiaren barnean hastea (23d. art.).
Osatu informazioa eskaeran.
-
Iraupen gehiago
Gehieneko iraupena: 24 hilabete, 6 hilabete luzagarria (23.d. art.).
Osatu informazioa eskaeran.
-
Printzipio humanitarioak errespetatzea
Printzipio humanitarioak errespetatzea (23f. art. eta 26e. art.).
Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
-
Genero-ikuspegia
Genero ikuspegia (23h. art. y 26d. art.).
Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
-
Giza Eskubideak babestea
Giza Eskubideak babestea (26f. art.).
Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
-
Plan estrategikora egokitzen den proiektu bat edo, gehienez ere, bi
Plan estrategikora edo entitate eskatzailearen estatutuetan adierazitako printzipio eta helburuetara egokitzen den proiektu bat edo, gehienez ere, bi barnean hartzea (23b. art.).
Osatu informazioa eskaeran.
-
Ingurumenean kalterik ez eragiteko neurriak
Ingurumenean kalterik ez eragiteko neurriak hartzea (26i. eta 26g. art.).
Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
-
Koherentzia eta egokitasuna
Koherentzia eta egokitasuna: hondamendiek eragindako pertsonei bizitza salbatzera, haien sufrimendua arintzera eta giza eskubideak babestera zuzendutako ekintzak izatea (26a. art. eta 26b. art.).
Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
-
Adierazle kuantitatiboak-kualitatiboak
Adierazle kuantitatiboak-kualitatiboak izatea (26c. art.).
Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
-
Aurrekontu-eskakizunak betetzeko egiaztagiriak
Aurrekontu-eskakizunak betetzeko egiaztagiriak:
i. Proformako fakturak (37. art.) eta balorizazioen egiaztatzeko dokumentuak (40. art.).
ii. Atzerriratutako langileei buruzko azalpen memoria (34.5. art.).
iii. Ordainagirien erabileraren azalpen memoria (38. art.).
Erantsi informazioa bidezko eranskinetan (proformako fakturei eta balorizazioei buruzko eranskina, atzerrian diren langileen memoriari buruzko eranskina, ordainagirien erabileraren memoriari buruzko eranskina).
-
Izaera soziokulturala
Izaera soziokulturala behar beste kontuan hartzea (23g. art.).
Osatu informazioa proposamen teknikoan, ereduaren* arabera.
Araudia
Kontaktu-informazioa
Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia
Helbidea: Nafarroa, 2, 01007, Vitoria-Gasteiz
Tfnoa: 945 018 087
Faxa: 945 019 451
E-maila: agencia@elankidetza.eus
Web-orria: www.elankidetza.euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1029403Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Laguntzen deialdia egiten duen Agindua indarrean jartzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita sei hilabeteko epean esanbidezko ebazpena ematen ez bada, ezetsi egin dela ulertuko da. Ebazpena EHAAn argitaratuz jakinaraziko da, eta era berean entitate eskatzaileari zuzenean jakinarazi ahal izango zaio, baina EHAAn argitaratu arte ez du ondoriorik izango.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak