AGINDUA, 2013ko abenduaren 18koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2014 urterako.

Aurkezpen epea itxita
LABURPENA
Titulua:
AGINDUA, 2013ko abenduaren 18koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena; honen bitartez onartzen dira erakunde publikoek esku-hartze sozialaren esparruan teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko diru-laguntzak emateko oinarriak, eta laguntza horietarako deialdia egiten da 2014 urterako.
Xedea:

Agindu honen xedea da teknikariak eta/edo administrariak kontratatzeko eta jarduerak garatzeko Eusko Jaurlaritzak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren bitartez erakunde publikoei zuzendutako laguntza ekonomikoak arautzea eta 2014. urterako deialdia egitea, betiere langile eta jarduera horiek honako esparru hauetakoak badira: immigrazioa eta kultura arteko bizikidetza.

Kontratatutako pertsonalaren jarduna betearazteko edo jarduerak garatzeko epea 2014ko ekitaldia da.

Diru kopurua:

Agindu honen bitartez araututako kontratazio eta jardueren 2014ko finantzaketa, zehazki, 4.091.149 euro, diru-laguntzen bi lerroetarako aurreikusitako aurrekontu-partidak batzearen emaitza da, ondorengo irizpideei jarraiki:

GIZARTERATZE POLITIKAK GARATZEKO TEKNIKARIAK ETA/EDO ADMINISTRARIAK KONTRATATZEKO LAGUNTZAK: 3.126.149 €.

IMMIGRAZIOKO TEKNIKARIEN KONTRATAZIOAREN JARRAIPENERAKO ETA IMMIGRAZIOAREN ETA KULTUREN ARTEKO BIZIKIDETZAREN ESPARRUKO JARDUERETARAKO LAGUNTZAK: 965.000 €.

  • 2013an immigrazioko langile teknikarien kontratazioarekin aurrera jarraitzea: 405.790 euro.
  • Immigrazioaren eta kulturen arteko bizikidetzaren alorreko jarduerak egin, gauzatu edo ebaluatzea: 559.210 euro.
Araudia:
  • 2013ko abenduaren 18ko Agindua (EHAA Zk. 247/2013)