Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak. 2013ko deialdia

LABURPENA
Titulua:
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak. 2013ko deialdia
Xedea:

Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak, enpresa eta enpresa-elkarteentzat. Honako lerro hauek diruz lagunduko dira aurten:

Prozedura arruntan:

a) Enpresa onuradunari aplikatzekoak diren arauak gainditzen dituen mailako ingurumen-babesa lortzera bideratutako inbertsioak finantzatzeko laguntzak, edo, aplikatzeko araurik egon ezean, ingurumenaren babesa hobetzekoak diren laguntzak.

b) Ingurumenaren arloan indarrean dauden babes-arauak gainditzera zuzendutako inbertsioekin lotura zuzena duten ingurumen-ikerketak egiteko laguntzak, hogei mila (20.000) euro baino gehiagoko ikerketak badira.

c) Hirugarrenek sortutako hondakinak «puntako teknologia» erabiliz edo ohiko teknologiak modu berritzailean baliatuz kudeatzeko inbertsioak finantzatzeko laguntzak.

d) Orube kutsatuak saneatzeko laguntzak, ez dagoenean jakiterik zein den kutsaduraren erantzulea edo ez dagoenean horren kostua ordaintzera behartzerik.

Prozedura erraztuan:

a) Ingurumenaren arloan indarrean dauden babes-arauak gainditzera zuzendutako inbertsioak egin aurretik teknikaren eta ingurumenaren aldetik bideragarritasun-azterketak egiteko laguntzak, hogei mila (20.000) eurotik beherako ikerketak badira.

b) Ingurumenaren alorreko kanpo aholkularitzako zerbitzuen kanpoko kostuak finantzatzeko ETEentzako laguntzak. Deialdi honetan, hurrengo azpilerroak soilik lagundu ahal izango dira diruz:

b.1.- EMAS Ingurumen Kudeaketako Europako Sistemaren Erregistroan inskribatzeko laguntzak.

b.2.- UNE-EN ISO 14.006 Ekodiseinuko Arauaren, I motako edo III motako ekoetiketen edo karbono-lorratzaren ziurtagiriak ezarri eta egiaztatzeko laguntzak.

Diru kopurua:

1.300.000€

Deialdiaren araudia:
  • AGINDUA, 2013ko uztailaren 24koa, (EHAA Zk. 166/2013)

    Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuarena, enpresei ingurumena babesteko inbertsioak egiteko diru-laguntzak emateko baldintzak arautzen dituen urriaren 19ko 260/2010 Dekretuan ezarritako diru-laguntzetara biltzeko 2013ko deia egiten duena

Araudia:
  • 260/2010 DEKRETUA (EHAA Zk. 204/2010)

    urriaren 19koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei dirulaguntzak emateko baldintzak arautzen dituena.

  • HUTSEN ZUZENKETA (EHAA Zk. 235/2010)

    ondoko dekretuarena: 260/2010 Dekretua, urriaren 19koa, ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei diru-laguntzak emateko baldintzak arautzeko dena

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
Ingurumena eta Lurralde Politika
Deialdia egiten duen organoa:
Ingurumen Administrazioaren Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza
Egitura atal ebazlea:
Ingurumen Sailburuordetza
Bertan emandako arreta:

Ohar garrantzitsua: 2013ko deialdia telematikoki tramitatuko da derrigorrez (bai eskaera, bai diru-laguntzaren justifikazioa).

Horretarako, eskatzaileak honako hau beharko du:

  • Internetera konexioa duen ordenagailua
  • Ziurtagiri digital bat: entitate ziurtagiria edo ziurtagiri korporatibo pribatua (Momentuz, ezingo da eskaera egin herritar ziurtagiriarekin edo NAN elektronikoarekin). Informazio gehiago, hemen: www.izenpe.com
  • Egiaztagiri elektronikoen irakurgailua (ez da beharrezkoa izango entitate ziurtagiria USB token batean badago)
Telefono bidezko arreta:
  • IHOBE-Line: 900 15 08 64 (doako zerbitzua). Astelehenetik ostiralera 9:00etatik13:00ak arte
  • Zuzenean herritarrentzako zerbitzua: 012. Astelehenetik ostiralera 8:00etatik 20:00ak arte (Abuztuan, 14.30ak arte)

Kontsultak egiteko helbide elektronikoa: s-ferro@ej-gv.es

IZENPE: ziurtagiri digitalei buruzko dudak argitzeko, Izenpek badu telefono (902 542 542) zein maila bidezko arreta (cau-izenpe@izenpe.net ). Web orrialdean informazio anitza du, tartean ohiko akatsei buruzko informazioa.

TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Ohar garrantzitsua: 2013ko deialdia telematikoki tramitatuko da derrigorrez (bai eskaera, bai diru-laguntzaren justifikazioa).

Horretarako, eskatzaileak honako hau beharko du:

  • Internetera konexioa duen ordenagailua
  • Ziurtagiri digital bat: entitate ziurtagiria edo ziurtagiri korporatibo pribatua (Momentuz, ezingo da eskaera egin herritar ziurtagiriarekin edo NAN elektronikoarekin). Informazio gehiago, hemen: www.izenpe.com
  • Egiaztagiri elektronikoen irakurgailua (ez da beharrezkoa izango entitate ziurtagiria USB token batean badago)
Itzuli

Ohar garrantzitsua: 2013ko deialdia telematikoki tramitatuko da derrigorrez (bai eskaera, bai diru-laguntzaren justifikazioa).

Horretarako, eskatzaileak honako hau beharko du:

  • Internetera konexioa duen ordenagailua
  • Ziurtagiri digital bat: entitate ziurtagiria edo ziurtagiri korporatibo pribatua (Momentuz, ezingo da eskaera egin herritar ziurtagiriarekin edo NAN elektronikoarekin). Informazio gehiago, hemen: www.izenpe.com
  • Egiaztagiri elektronikoen irakurgailua (ez da beharrezkoa izango entitate ziurtagiria USB token batean badago)
Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzak

Europako Erkidegoko jarraibideek ezartzen dutenarekin bat, enpresa onuradunari aplikatzekoak zaizkion arauak gainditzen errazten dioten ingurumenaren babes-maila lortzera zuzendutako inbertsioak sustatu nahi dira.  Horren barruan inbertsiookin zuzenean lotutako ikerketak sartzen dira, ekoberrikuntzako proiektuak bereziki kontuan hartuta, Europako Erkidegoak berrikuntza babesteko duen helburuari jarraiki.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Industri jardueretan, merkataritza jardueretan edo irabazteko asmoko zerbitzuak emateko jardueretan aritzen diren zuzenbide pribatuko edozein pertsona fisiko edo juridiko.

Ezin izango dituzte laguntzak eskuratu diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala duten erakundeek, edo legezko debekuren bat dutenek, tartean dela Euskal Herriko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorraren 117. artikuluan eta Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean ezarritakoa, baldin eta neurri zuzentzaile egokiak betearazten ez badituzte eta zehapena bete ez badute.

Halaber, laguntzak eskuratzeko, pertsona eskatzaileek egiaztatu beharko dute egunean dituztela zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

PRESTAZIOA
Dotazioa:
  • Ingurumena babesteko inbertsioak egiteko enpresei zuzendutako diru-laguntzen deialdi honetarako aurrekontuko diru-dotazioa, guztira, milioi bat hirurehun mila eurokoa (1.300.000) izango da.
  • Milioi bat berrogei mila euro (1.040.000) prozedura arruntaren bidez esleitutako proiektuetarako.
    • Berrehun eta hirurogei mila (260.000,00) euro prozedura erraztuaren bidez esleitutako proiektuetarako.
    • Arauak gainditzera zuzendutako inbertsioekin lotura zuzena duten ingurumenazterlanetarako laguntzak: ehun mila (100.000) euro.
    • ETEen ingurumen alorreko kanpo-aholkularitzako zerbitzuetarako laguntzen esparruan:
      • EMAS: ehun mila (100.000) euro.
      • Ekodiseinua, ekoetiketak eta karbono-lorratza ziurtagiriak: hirurogei mila (60.000) euro. 
TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabideak aurkeztea
Eskabideak aurkeztea:
Diru-laguntza eskaera hasteko IKSeeM sisteman sartu beharko da, eta bertan Entitateak eta zentroak atalean, Diru-laguntzak jartzen duen atalera jo.
Elektronikoa
Aplikazioak:
IKS eeM sistema

[Ikusi Enpresentzat diru-laguntzak eskatzeko gida (pdf, 601 kb)]

Prozesu telematikoa hasi aurretik inprimakia beteta eta dokumentuak prest izatea gomendatzen dugu; izan ere, zenbait pantailatan zehar formularioan jarri duzun informazioa jarri beharko duzu, eta, ondoren, dokumentuak igo eta eskaera bidali.

  • Inprimakia, beteta: .doc (228 kb) .pdf (359 kb)
  • Erantzukizunpeko aitorpena, enpresan ordezkaritza ahalak dituenak sinatuta: .doc (49 kb) .pdf (121 kb)
  • Ordezkaritza ahalak: erantzukizunpeko adierazpena sinatzen duen pertsonarentzako ordezkaritza ahala aurkeztu beharko da. Ez da beharrezkoa izango hura aurkeztea eskaera pertsona horren izenean dagoen entitate ziurtagiri batekin egiten bada.
  • Memoria teknikoa, formularioak dakarren I eranskinaren arabera (soilik prozedura arrunteko proiektuetarako)
  • Zerga betebeharrak betetzen dituela egiaztatzen duen Foru Ogasunaren ziurtagiria, eta Gizarte Segurantzaren kuotak ordaintzen dituenaren egiaztagiria (Ez da beharrezkoa izango eskatzaileak aspektu hauek egiaztatzeko baimena ematen badio organo kudeatzaileari, erantzukizunpeko adierazpenean)
  • Udal jarduera lizentzia, instalazioak horrelakorik behar badu
  • Hirugarrenaren datuen alta, (Eskatzaileak, Ogasun eta Finantza sailaren Kontrol Ekonomikoko bulegoaren datu basean izena emana ez badu, hirugarren gisa, edo datuak aldatu nahi baditu, bi aukera ditu: formularioa bete eta bankuari sinatzeko eskatu, eta eskabide honi gehitu, edo web orrialdean bertan egin izapidea telematikoki.

 

 

 



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Laguntza Onartzea
Laguntza Onartzea:
Baldin eta emandako laguntzarekin ados badago, interesdunak ematen zaion inprimakia betez onartu ahalko du. Kasu horretan, onarpena jaso ondoren, laguntza ordaintzeko izapideak betetzeari ekingo dio Administrazioak.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Laguntza onartzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, emandako laguntza onartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Gorakoa
Errekurtsoa Gorakoa:
Gorako errekurtsoa helegite administratibo bat da eta haren bidez lortu nahi dena da Administrazioaren organok batek hierarkikoki mendeko duen beste organo batek emandako egintza aztertu eta zuzenbidearen arabera zuzendu dezan.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Gorakoa (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, gorako errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2013/09/03 - 2013/10/02
Aurkezteko epe-muga:

2013/09/03-2013/10/02

Ebazteko epea:

Dirulaguntzak emateko berariazko ebazpena (esleipen prozedura bakoitzean ematen dena), eman eta interesdunei jakinaraziko zaie, sei hilabeteko epean, dirulaguntzen eskaerak egiteko epea ezarriko duen urteko agindua Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:    Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburua.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: 3 hilabete.
  • Ebazpen falta: Onartzea.
Ebazpen data:
23/10/2012
Erlazionatutako ebazpenak: