Garraio arloko enpresa-kontzentrazioa sustatzeko diru-laguntzak.
Enpresa-kontzentrazioa eta langile-enpresaburuak enpresetan sar daitezen erraztea garraioaren beraren modernizazioa bultzatzen baita. Eta enpresa-kontzentrazioa ezezik, "intermodalitate" kontzeptua garraiorako bereganatuko duten enpresa-egitura sendoak sortzea garraio konbinatua bultzatuz garraio iraunkorra lortzeko.
300.000 euro
- 2012ko irailaren 19ko AGINDUA (EHAA Zk. 186/2012)
AGINDUA, 2012ko irailaren 19koa, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraioetako sailburuarena, salgaien errepideko garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentraziorako laguntza-programa bat ezartzen duena.
- Laguntza mota:
- Enpresaren bizitza egitatea:
- Enpresa eremua:
- Enpresa sektorea:
- Geografia eremua:
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Salgaien errepideko garraio publikoaren arloan enpresa-kontzentrazioa bultzatzeko 2012. urterako laguntzak.
Pertsona fisikoak nahiz juridikoak.
Agindu honetan araututako laguntzak eskuratu nahi dituen pertsonak, fisikoak nahiz juridikoak, eskabideak aurkezteko epean ondorengo zerrendan datozen eskakizunak bete beharko ditu:
a) Helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
b) Salgaien garraioan aritzeko baimenak gutxienez urtebete lehenagotik izatea; gainera baldintza hauek bete beharko dituzte:
- Pertsona fisiko eta sozietateek, lan-sozietate anonimoek barne, eta elkarlaneko kooperatibek, bere izenean gutxienez garraio-baimen bat izatea. Laguntza, enpresa berri bat eratzeagatik bada, urtebeteko antzinatasuna egiaztatutzat joko da, baldin eta bazkide guztiek antzinatasun hori egiaztatzen badute.
- Garraiolarien kooperatibek eta merkaturatzeko sozietateen kasuan, akzionistek edo bazkideek, gutxienez hamabost baimen izatea. Urtebeteko antzinatasuna egiaztatutzat joko da, baldin eta baimen horien titular guztiek antzinatasun hori egiaztatzen badute.
c) Agindu honen 1.2.c artikuluan aipatutako kasuan, 2012. urtean sozietate, garraiolarien kooperatiba edo elkarlaneko kooperatiba berri bat sortzea, transformazio, eratze nahiz bat-egite bidez. Bat-egitea xurgapen bidezkoa bada, xurgapena ere 2011 urtean egin beharko da.
d) Agindu honen 1.2.c artikuluan aipatutako kasuan, sozietateak, garraiolarien kooperatibak edo elkarlaneko kooperatibak, edo halakorik bada, sozietate xurgatzaileak, helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
e) Agindu honen 1.2.c artikuluan aipatutako kasuan, sozietate berriak edo elkarlaneko kooperatiba berriak, edo halakorik bada, sozietate xurgatzaileak, bere izenean, garraio publikoan ibilgailu astunekin aritzeko gutxienez hamar baimen izan beharko ditu urtebete lehenagotik. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute.
f) Agindu honen 1.2.c artikuluan aipatutako kasuan, merkaturatzeko sozietate edo garraiolarien kooperatiba berri bat bada, bazkide edo kooperatibistek artikulu honen c) idatz-zatian aipatutako motako hamabost (15) baimen izan beharko dituzte.
g) Agindu honen 1.2.a.artikuluan aipatutako kasuan, 2012. urtean sozietate edo elkarlaneko kooperatiba batean sartzen den pertsona fisikoak titular gisa dituen garraio-baimenak indargabetu, enpresa xurgatzaileari transmititu edo haiei uko egin beharko die. Era bereran, lanbide-gaitasuneko titulua izan beharko du.
h) Agindu honen 1.2.b artikuluan aipatutako kasuan, 2012. urtean garraiolarien kooperatiba batean sartzen den pertsona fisikoak lanbide-gaitasuneko titulua izan beharko du, eta gutxienez hiru urtez egon beharko du bazkide gisa dedikazio esklusiboarekin.
i) Agindu honen 1.2.d artikuluan aurreikusitako kasuan, enpresa kontratatzaileak, salgaien garraio publikoan ibilgailu astunekin jarduteko gutxienez hamar baimen izan beharko ditu, urtebete lehenagotik. Antzinatasuna egiaztatutzat joko da bazkide guztiek hala egiaztatzen badute. Gainera, garraio-operadorearen baimena izan beharko du.
j) Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen Seigarren Azken Xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).
k) Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak emateko ehun mila (300.000,00) euroko diru-kopurua baliatuko da, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako izendatutako kontu-sailetatik hartuta.
Baliteke, eskatutako laguntzen zenbatekoaren arabera, diru-kopuru hori handitzea aurrerago; baina egitekotan diru-laguntzak esleitzeko prozedura amaitu aurretik egin beharko da, eta ezinbestekoa izango da, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio Sailaren beste programa batzuetan gauzatutakoen ondorioz, kreditu lotetsietan dirua erabiltzeko moduan izatea edo aurrekontuetan aldaketak onartzea. Halakorik izanez gero, Garraioetako zuzendariaren ebazpenaren bidez emango da horren berri.
1.- Laguntzen zenbatekoa:
a) Agindu honen 1.2.a eta 1.2.b artikuluetan jasotako kasuetan, gehienez ere, 6.000 euroko laguntza emango da enpresaren egituran sartzen den gizon bakoitzeko, eta 6.500 euro emakume bakoitzeko edo eskatzaileak honako ziurtagiria badu: ibilgailuei gagokienez, kudeaketa eraginkorra, eta ekonomiaren eta ingurumenaren arloetan kudeaketa iraunkorra egin dela egiaztatzeko agiria; ; edonola ere, guztira, ezin izango da 45.000 euro gainditu. Enpresa edo kooperatiba xurgatzailea izango da laguntzaren onuradun eta laguntza jasoko duena.
Enpresa edo kooperatiba xurgatzailearen egituran sartzen den pertsonak 4.100 euroko diru-laguntza izango du.
b) Agindu honen 1.2.c artikuluan adierazitako kasuetan, honako laguntza hauek emango dira:
- 1.2.c1 artikuluan jasotako kasuetan, laguntza-gai diren gastuen kostu osoaren % 50 emango zaie, baina inoiz ez 6.000 euro baino gehiago.
- 2.c2 artikuluan jasotako kasuetan, diruz laguntzekoak diren gastuen kostu osoaren %50 emango zaie, eta laguntza hori %60koa izango da, baldin eta gerentea emakumezkoa bada, baina inoiz ez 30.000 euro baino gehiago.
c) 1.2.d artikuluan jasotako kasuetan, gehienez ere 2.000 euroko laguntza emango zaie kontratatutako gizonezko bakoitzeko, eta 2.500 euro emakumezko bakoitzeko, baina inoiz ez 40.000 euro baino gehiago. Enpresa kontratatzailea izango da laguntzaren onuradun eta laguntza jasoko duena.
d) 1.2.e artikuluan jasotako kasuetan, gehienez ere laguntza-gai diren gastuen kostu osoaren % 50 emango zaie, baina inoiz ez 30.000 euro baino gehiago.
2.- Agindu honetan arautako laguntzak emateko 1.3 artikuluan ezarritako diru-kopurua aski ez bada aurkeztutako eskabide guztiei artikulu honen lehenengo atalean ezarritako gehieneko diru-kopuruak ordaintzeko, ondoren zehaztuko den hurrenkera honi jarraituz emango zaie laguntza, baldintzak betetzen dituzten eskatzaileei:
1.a.- Aginduaren 1.2.a artikuluan jasotako kasuetarako eskabideei emango zaie lehentasuna.
2.a.- Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, 1.2.b artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei erantzungo zaie.
3.a.- Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, 1.2.c artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei erantzungo zaie.
4.a.- Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, 1.2.d artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei erantzungo zaie.
5.a.- Aurreko idatz-zatiko eskabideei erantzundakoan, dirurik baldin badago, 1.2.e) artikuluko kasuetarako aurkeztutakoei erantzungo zaie.
Hala eta guztiz ere, Agindu honetan araututako laguntzak emateko 1.3 artikuluan ezarritako diru-kopurua, finkatu den hurrenkerari jarraituz banatzen hasi, eta eskabide-mota bateko eskabide guztiei onartutako gehieneko diru-kopurua ordaintzeko iristen ez bada, eskabide-mota horretako guztien artean hainbanatu egingo da gelditzen dena.
Dirua dena betera ordainduko da, diru-laguntza jaso behar duen jarduketa burutu eta diru-laguntza jasotzeko eskubidea ematen duen gastua faktura edo bestelako agiri bidez egiaztatutakoan.
Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona eta/edo erakunde interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.
- Agiriak aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:
- Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
- Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria
Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu deialdi honetan eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Interesdunak bete behar duen formularioa emandako diru-laguntza onartzeko.
Interesdunak bete behar duen formularioa administrazioak eskatutako agiriak aurkezteko.
- Diru-laguntza egiaztatzeko agiriak aurkezteko jarraibideak
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu diru-laguntza egiaztatzeko eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Jarraibide hauetan zehazten da nola aurkeztu diru-laguntza egiaztatzeko eskatzen diren agiriak.
Aukeratutako izapidetze-euskarria edozein dela ere, agiriak paper-euskarrian zein euskarri elektronikoan aurkeztu daitezke , edo Administrazioari baimena eman datuak eskuratzeko, kasu bakoitzean dauden aukerak zehazten direlarik.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
- 2012-09-25etik 2012-10-26ra.
Sei hilabete.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Garraio eta Herri lan Sailburuordetza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.