2017ko MEC. Merkataritza-saltokiak modernizatzeko laguntzak
[MEC_2017]
Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa


Diru-laguntza eskatzeko:
- Akreditazio elektroniko bat izan behar duzu edo, bestela, erregistratu behar duzu aplikazioan, erabiltzailea eta pasahitza lortzeko; horiek e-mailez bidaliko zaizkizu.
- Zure eskabidea izapidetzeko, ordezkari bat izendatu nahi izanez gero,
- Aktibatu egin beharko duzu, KUDEATZAILEA aukeran sartuta
- “Izapidetze telematikorako akreditazioa (DOCX, 41 KB)” dokumentua bete eta sinatu beharko duzu, eskabideari eransteko.
- Eskabidea bete behar duzu eta AMAITU botoia sakatu.
- Dokumentuak eta formularioak erantsi behar dituzu (paperezko dokumentuak eskaneatu egin beharko dira erantsita bidaltzeko*).
- Eskabidea sinatu behar da (akreditazio elektronikoa erabiliz).
- Eskabidea bidali behar duzu.
Bidalketa egin ondoren, hartu izanaren agiria agertuko da pantaila batean.
(*) Fitxategi bat baino ezin da erantsi eskatzen den dokumentu bakoitzeko. Hainbat fitxategi erantsi behar izanez gero, zip edo Word fitxategi bakar batean sar itzazu.Fitxategien gehienezko neurria 3 MB. Irudiak: 72ppp eta JPEG formatua
Fitxategi gehiago bidali behar izanez gero edo beste egun batean bidali behar izanez gero, NIRE KUDEAKETAK ataletik egin dezakezu: https://www.euskadi.eus/y22-home/es.
(**) Onartzen diren akreditazioak:
- Izenpe txartel elektronikoak
- NAN elektronikoa
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
3. atalean Loturaren bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula.
Kontuan hartu:
Fitxategiak eranstea
- Fitxategi bat baino ezin da erantsi eskatzen den dokumentu bakoitzeko. Hainbat fitxategi erantsi behar izanez gero, zip edo Word fitxategi bakar batean sartu behar dira.
- Fitxategien gehienezko neurria 3 MB da. Irudi bat erantsi behar bada, eskaneatu honela: 72ppp eta JPEG formatua.
- Onartzen diren fitxategi-luzapenak: doc, docx ,pdf, xls, xlsx, txt, gif, html, jpg, png, ppt, rtf, bmp, zip, odt, ods y odp
Nabigatzailea.-
- Erabili Internet Explorer 9 edo geroagokoa.
- Konfigurazioa: Tresnak/Bateragarritasun ikuspegiaren ezarpenak/Bistaratu gune guztiak bateragarritasun ikuspegian.
- Laster-leihoen blokeatzailea desaktibatuta. Tresnak/Laster-leihoen blokeatzailea/Desaktibatu laster-leihoen blokeatzailea.
Internet Explorer nabigatzailearen menua ikusten ez baduzu, sakatu Alt tekla).
Pantaila batetik bestera joateko.-
Erabili aplikazioaren barruko botoiak eta fitxak (ez erabili inoiz nabigatzailearen “Aurrera” eta “Atzera” aukerak).
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
-
Betekizunak:
Informazio xehatua
- ETEak (enpresa txiki eta ertainak).
- Legez eratuta egotea
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea. Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
- Enpresaburu indibidual edo autonomoa
- Pertsona fisikoaren nortasuna.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Armak ekoiztera , merkaturatzera eta finantzatzera ez dedikatzea, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.
- Laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penalen bat jaso ez izana, ez eta horretarako gaitasuna eragozten dien legezko debekuren batean ez egotea ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenean xedatutakoarekin bat.
- Merkataritza-establezimendua edo haren jabea den enpresa, eskabidea aurkeztu baino urtebete lehenagotik, gutxienez, merkataritza-jarduera bera egiten aritua izatea.
- Enpresa ertain eta txikien definizioari buruz Batzordeak emandako 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan xedatutako betekizunak errespetatzea, edo, bestela, gomendio hura ordeztu edo aldatzen duten xedapenak.
- Jarduera nagusia, negozio-bolumenari dagokionez, merkataritza izatea. Araudi honetan xedatutakoaren arabera, merkataritza-jardueratzat hartuko da, xede horretarako eskuratutako salgaiak edo produktuak, bere horretan, eraldaketa-prozesu handirik gabe, merkatuaren esku jartzea, baita ekoizleek, artisauek edo industrialek berek zuzenean, kontsumorako ondasunak saltzea ere, baldin eta ondasun horiek ekoizteko, merkaturatzeko edo hirugarrenei zerbitzuak eskaintzeko prozesuetan sartuko ez diren ondasunak sartuko ez diren ondasunak badira.
Ebazpen hau argitaratu ondorengo eguneko 09:00etan hasiko da eskaerak aurkezteko epea eta 2017ko uztailaren 17an amaituko da, 12:00etan.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
-
Dokumentazioa: Jarraibideak
- Zerga betebeharrak betetzearen ziurtagiria.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez. - Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzearen ziurtagiria.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez. - Armak ekoiztera , merkaturatzera eta finantzatzera ez dedikatzen ez delko aitorpena, Euskal Autonomia Erkidegoaren Herrialde Pobretuekiko Justizia eta Elkartasun Gutunari buruzko abenduaren 28ko 14/2007 Legeak xedatutakoa betez.
- Erantzukizunpeko adierazpena, zigor- edo administrazio-arloko diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta ez dagoela eta horretarako ezgaitzen duen legezko debekuren baten eraginpean ez dagoela dioena, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiria.
- Enpresak, eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n, guztira, 250 langile baino gutxiago zituelako aitorpena.
- Enpresaren fakturazioa, eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n, 50 milioi eurotik beherakoa delako aitorpena; edo, hala badagokio, bere urteko balantze orokorraren zenbatekoa, eskabidea egin aurreko ekitaldiko abenduaren 31n, 43 milioi eurotik beherakoa delako aitorpena.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
Aurkeztu beharreko beste dokumentazioa
- Zinpeko aitorpena puntu hauek direla eta:
- Inbertsio hori bera egiteko beste erakunde publiko zein pribatu batzuetatik jasotako edo haiei eskatutako laguntzak.
- Ekitaldian bertan edo aurrekoetan enpresak jaso dituen de minimis laguntzak.
- Laguntza-porzentajea handitzeko titulazioa eta ziurtapena aipatzen zaien langileek beren lan-harremana laguntza eskatzen den saltokiarekin dutelako aitorpena.
- Ez daukala inolako itzultze- edo zehatze-prozedurarik abian, ez Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak ez haren erakunde autonomoek emandakorik, izaera bereko diru-laguntzaren esparruan hasitakorik.
- Dokumentu hauen fotokopia: eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea, eratze-eskritura eta geroztik eskriturak izandako aldaketak, eta bidezko erregistroetan inskribatuta dagoela egiaztatzeko dokumentua.
- Pertsona juridikoaren identifikazio fiskaleko txartela edo eskatzailearen nortasun-agiriaren fotokopia.
- Hirugarrenaren alta-dokumentua.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alten eta bajen ziurtagiri historikoa.
- Jatorrizko fakturak edo fakturen fotokopia konpultsatuak.
Oharra:Soilik onartuko dira 50 euro edo gehiagoko fakturak, BEZik gabe, eta kontzeptua kodifikatu gabe dutena (9.4.j. art.).
Kontzeptua kodifikatuta duen faktura onartu ahal izateko, fakturan bertan aipatzen den aktiboa zein den egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko da. - Aurkeztutako fakturen jatorrizko ordainagiriak edo konpultsatutako kopiak.
- Hala badagokio, Merkatarien Elkarteko kide dela egiaztatzen duen ziurtagiria.
- Hala badagokio, enpresak lortutako kalitate- edo bikaintasun-, edo “Saltokitik Enpresara programan parte-hartu izanaren ziurtagirien kopiak.
- Azken TC2 agiria.
- Lanbide heziketaren titulazioaren edo merkataritza sektorearekin lotutako profesionaltasun ziurtagiriaren kopia konpultsatua.
- Emakumeen eta gizonezkoen aukera berdintasunerako Lankidetza Erakunde gisa aintzatestea.
- Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberaren ziurtagiria, Enpresa Transmisioa programan parte-hartu izana egiaztatzen duena.
Eskabidean jasotako datuak egiazkoak diren espedientearen tramitazioaren edozein unetan egiaztatu ahal izango dira. Goian aipatutako zinpeko aitormenean agertzen den daturen bat faltsua izanez gero, administrazio- zein zigor-erregimenaren arabera dagokion zehapena jasoko du.
Inbertsioak hainbat saltokitan egiten dituzten enpresek eskabide bakar bana egingo dute saltoki bakoitzeko. Gainerako dokumentuak lehen eskabidean baizik ez dira aurkeztu behar, ez guztietan.ondasunak sartuko ez diren ondasunak badira.
- Zerga betebeharrak betetzearen ziurtagiria.
b) Prestatu akreditazioak, beharrezkoak badira.
c) Aurkeztu dokumentazioa zehaztutako lekuren batean edo zerbitzu elektronikoan, dagokionaren arabera.
-
Jarraibideak
Lotura honen bidez, izapidetze elektronikoko zerbitzura sartuko zara. Sartu aurretik, ziurtatu dokumentazio guztia formatu digitalean prest duzula.
Kontuan hartu:
Fitxategiak eranstea
- Fitxategi bat baino ezin da erantsi eskatzen den dokumentu bakoitzeko. Hainbat fitxategi erantsi behar izanez gero, zip edo Word fitxategi bakar batean sartu behar dira.
- Fitxategien gehienezko neurria 3 MB da. Irudi bat erantsi behar bada, eskaneatu honela: 72ppp eta JPEG formatua.
- Onartzen diren fitxategi-luzapenak: doc, docx ,pdf, xls, xlsx, txt, gif, html, jpg, png, ppt, rtf, bmp, zip, odt, ods y odp
Nabigatzailea.-
- Erabili Internet Explorer 9 edo geroagokoa.
- Konfigurazioa: Tresnak/Bateragarritasun ikuspegiaren ezarpenak/Bistaratu gune guztiak bateragarritasun ikuspegian.
- Laster-leihoen blokeatzailea desaktibatuta. Tresnak/Laster-leihoen blokeatzailea/Desaktibatu laster-leihoen blokeatzailea.
Internet Explorer nabigatzailearen menua ikusten ez baduzu, sakatu Alt tekla).
Pantaila batetik bestera joateko.-
Erabili aplikazioaren barruko botoiak eta fitxak (ez erabili inoiz nabigatzailearen “Aurrera” eta “Atzera” aukerak).