Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzen aholkularitza-entitate homologatuak kontratazeko, enpresei eta entitate pribatuei 2012an diru-laguntzak

Aurkezpen epea itxita
LABURPENA
Titulua:
Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzen aholkularitza-entitate homologatuak kontratazeko, enpresei eta entitate pribatuei 2012an diru-laguntzak
Xedea:

Enpresa eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2012. urtean aholkularitza-entitate homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

Diru kopurua:

Zenbatekoa, hasieran behintzat, laurogeita hamasei mila (96.000 €) eurokoa izango da.

Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, betiere eskabideei buruzko ebazpena hartu baino lehen, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Gora-behera hori gertatuz gero, argitara emango da Emakundeko zuzendariaren ebazpen bidez.

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena, 2012ko urtarrilaren 2koa (EHAA Zk. 004/2012)

    Emakunde-emakumearen euskal erakundeko zuzendariarena, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzen aholkularitza-entitate homologatuak kontratazeko, enpresei eta entitate pribatuei 2012an diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena.