Nazio Batuen Sistemako Nazioarteko Erakundeei Esleitzen zaizkien Laguntzen 2013Ko Deialdia

Aurkezpen epea itxita
LABURPENA
Titulua:
Nazio Batuen Sistemako Nazioarteko Erakundeei Esleitzen zaizkien Laguntzen 2013Ko Deialdia
Xedea:

(Ebazpenaren 1.artikulua)

Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeentzako eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoentzako laguntzetarako 2013ko ekitaldiko deialdia egitea da ebazpen honen helburua, hala xedatuta baitago Nazio Batuen sistemako nazioarteko erakundeei eta erakunde horiei atxikitako pertsona juridikoei ematen zaizkien laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuan. Laguntza horiek lankide boluntarioei bekak emateko dira nazioarteko erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte har dezaten

Diru kopurua:

(Ebazpenaren 2.artikulua)

1.- Deialdi honetako laguntzak finantzatzeko ezarritako dotazio ekonomikoa 240.000 eurokoa izango da.

2.- Luzapenetara zuzendutako zenbatekoa 192.000 eurokoa izango da. Nolanahi ere, luzapen horiek emateko beharrezkoa izango da Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren 2014ko aurrekontuan kreditu egokia eta nahikoa izatea.

Luzapenetarako eskabideen kopurua dela-eta aipatu zenbatekoa agortzen bada, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak horren berri eman beharko du, luzapen gehiagorik onar ez dadin.

3.- Diru-kopuru horiek –deialdiarena eta luzapenena– aldatu ahal izango dira, eskatutako laguntzen kopuru osoa kontuan izanda, baldin eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak beste laguntza-programa batzuk burutu ondoren aurrekontuko diru-kopururik ahitu gabe geratzen bada, eta betiere diru-laguntzei buruz ebazpena eman aurretik. Hori gertatuz gero, EHAAn argitaratutako Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren ebazpen bidez jakinaraziko da.

Edonola ere, luzapenei zuzendutako zenbatekoak ezingo du laguntza berriei zuzendutako zenbateko osoaren % 80a gainditu.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2013ko azaroaren 12koa (EHAA Zk. 218/2013)

    EBAZPENA, 2013ko azaroaren 12koa, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusiarena, Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak ematen dituena, 2013ko ekitaldian erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko.

Araudia:
  • 22/2007 DEKRETUA, otsailaren 13koa (EHAA Zk. 50/2007)

    22/2007 DEKRETUA, otsailaren 13koa, Nazio Batuen sistemako Nazioarteko Erakundeei eta horiei atxikitako pertsona juridikoei esleitzen zaizkien laguntzak arautzen dituena. Helburua: Nazioarteko Erakunde horiek herrialde txirotuetan garatzen dituzten garapn proiektuetan parte hartzen duten borondatezko lankideei bekak ematea.