2012rako Proiektuetarako Laguntzerako Deialdia

Aurkezpen epea itxita
LABURPENA
Titulua:
2012rako Proiektuetarako Laguntzerako Deialdia
Xedea:

Ebazpen honen xedea otsailaren 27ko 34/2007 Dekretuak araututako proiektuetarako laguntzak 2012. urteko ekitaldirako deitzea da. Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzak arautzen ditu dekretu horrek.

Diru kopurua:

Deialdi honetara bideratutako diru-zuzkidura 24.864.651 eurokoa da guztira.

Laguntza-mota bakoitzerako honako diru-zuzkidura hau kalkulatu da:

a) Garapen lankidetzarako proiektuetarako laguntzetara 20.226.785,70 euro bideratuko dira.

b) Produkzio garapeneko, prestakuntza eta laguntza teknologikoko proiektuetarako laguntzetara 1.234.201,68 euro bideratuko dira.

c) Garapen hezkuntzarako proiektuetarako laguntzetara 3.403.663,62 euro bideratuko dira.

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena, 2012ko ekainaren 8koa (EHAA Zk. 53/2012)

    EBAZPENA, 2012ko ekainaren 8koa, Lehendakaritzako idazkari nagusiarena, 2012rako Garapen Lankidetzarako Funtsaren kargurako proiektuetarako laguntzen deialdia egiten duena.

Araudia:
  • 34/2007 Dekretua, otsailaren 27ka (EHAA Zk. 53/2007)

    34/2007 DEKRETUA, otsailaren 27koa, Garapena eta Lankidetza Sustatzeko Fondoaren krgurako proiektuetarako laguntzak arautzen dituena.