Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzak (2012).

LABURPENA
Titulua:
Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzak (2012).
Xedea:

Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzetarako deia egitea.

Diru kopurua:

Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hogeita zortzi mila eta bostehun (28.500) eurokoa izango da. Horietarik hogeita bi mila eta zortziehun euro (22.800) 2012rako ordainketei dagozkie, eta gainerakoa, bost mila eta zazpiehun euro (5.700), 2013ko ordainketei.

Deialdiaren araudia:
  • EBAZPENA, 2012ko abuztuaren 22koa (BOPV Zk. 163/2012)

    Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena, gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzetarako deia egiten duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

Herritarren arretako bulegoak:

  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.*

* Abuztuan izan ezik, 14:30ak arte

Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.*

* Abuztuan izan ezik, 14:30ak arte

  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:
Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Itzuli Herritarren arretako bulegoak
  • Bilbo:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbo, (Bizkaia)
  • Donostia:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
    Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.

Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterraren seigarren promozioa egiteko laguntzak (2012)

Ebazpen honen xedea da laguntzetarako deia egitea, Gizartean Babesik Gabe edo/eta Gatazkan dauden Adingabeen Kasuetan Esku Hartzeko eta Bitartekotza Egiteko Masterraren seigarren Promozioa egiteko. Masterra Deustuko Unibertsitatean emango da, eta ikasturte bat iraungo du; 2012ko irailean hasi eta 2013ko uztailean amaituko da. Master ofiziala da, 60 ECTSkoa (Europako kredituak), eta ikasgai hauetan egituratuta dago: 

1. ikasgaia: Diziplinarteko Esku-hartze Sozialaren oinarriak: planteamendu orokorrak eta genero-ikuspegiaren araberakoak.

2. ikasgaia: Esku-hartze Sozialerako tresna profesional espezifikoak.

3. ikasgaia: Gizartean babesik gabe edo/eta gatazkan dauden adingabeen kasuetan esku hartzea.

4. ikasgaia: Kanpoko praktikak.

5. ikasgaia: Master amaierako lana.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Onuradunak hamazortzi izango dira gehienez.

Baldintza hauek betetzen dituzten pertsonek eska ditzakete laguntzak:

  1. Adingabeen kasuetan esku-hartzeko eta bitartekotza egiteko Masterrean matrikulatuta egotea.
  2. Administrazio-auzotasuna Euskal Autonomia Erkidegoan edukitzea, laguntza eskatu baino urtebete lehenagotik, gutxienez.
  3. Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan ezarritakoa betez, obligazioak betetzea (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaz onartutako Testu Bategina).
  4. Alta emanda egotea Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan. Betekizun hori bete behar da, deialdia ebazteko eta ordainketak egin ahal izateko, laguntza ematearen aldeko ebazpena egonez gero.
  5. Ebazpen honetan jasotzen dena betetzea.
PRESTAZIOA
Dotazioa:

Erakundearen aurrekontuetan horretarako ezarritako aurrekontu-kredituetatik aterako dira aurreko artikuluan adierazitako xedeak lortzeko diru-baliabideak. Zenbatekoa, hasieran behintzat, hogeita zortzi mila eta bostehun (28.500) eurokoa izango da. Horietarik hogeita bi mila eta zortziehun euro (22.800) 2012rako ordainketei dagozkie, eta gainerakoa, bost mila eta zazpiehun euro (5.700), 2013ko ordainketei.

Muga:

Hautagai bakoitzari emango zaion diru-laguntzaren zenbatekoa matrikularen kostuaren % 20 izango da, gutxienez.

4.artikuluan ezartzen den onuradunen gehienezko kopurua, alegia, hamazortzi onuradun baino gutxiago badaude, zuzkidura-soberakina proportzionalki banatuko da onuradunen artean

Ordainketa modua:

Diru-laguntza zatika ordainduko da: ehuneko laurogeia, Deustuko Unibertsitateak matrikulatutako ikasleen zerrendaren eta ikasturte horri dagozkion lehen bi ordainketak egin izanaren ziurtagiria bidali ondoren; bigarren ordainketa, gainerako ehuneko hogeia, Deustuko Unibertsitateak onuradunen ikasturteko asistentziari eta aprobetxamenduari buruzko jarraipen-txostena bidali ondoren.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskabidea eta agiriak aurkeztea
Eskabidea eta agiriak aurkeztea:
Diru-laguntza eskatzeko, eskabide-formularioa aurkeztu behar da, agiriak aurkezteko Jarraibideetan zerrendatzen den agiri-sortarekin batera. Izapidetzeari hasiera eman dakioke paper-euskarrian zein euskarri telematikoan. Izapidetzearen hasierak ez du behartzen euskarri berean jarraitzera. Izapidetzearen jarraipena, paper-euskarrian aukeratu bada, fitxa honetan zehazten da. Telematikoa bada, "Nire Gestioak" atalaren bidez burutzen da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Eskabidea (Eskaera)

Eskabide-inprimania pdf betegarri bat da, pertsona interesdunak eskabideak aurkezteko lekuetan bete, inprimatu eta entregatu dezaketena.

Ebazpen honetako laguntzak eskatzen dituen orok agiri hauek erantsi behar dizkio eskabideari:

1- Nortasun agiri nazionala, pasaportea edo pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzen duen antzeko dokumentua, baldin eta eskatzaileak egiaztatzeko baimenik ematen ez badio Administrazioari.

2- Eskatzailearen udalak edo dagokion administrazioak emandako erroldatze-txartela.

3- Deustuko Unibertsitatearen onarpen-agiria, edo, oraindik jaso ez bada, onarpen-eskabidearen kopia.

4- Kurrikuluma eta azalpen-memoria (II. Eranskina).

5- Beste finantziazio-iturri batzuei buruzko aitorpena (I. Eranskina).

6- Eskabide-agiria, erantzukizunpeko aitorpenekin batera.

7- Hirugarren interesdunaren datuen fitxa, eskatzaileak –eta, behar izanez gero, finantza-erakundeak– betea.

Oharra:

- Beharrezko iritziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egokitzat jotzen duen informazio osagarria eska dezake.

- Laguntza ukatuz gero, aurkeztutako agiriak berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera, baldin eta ebazpen horren aurkako errekurtsorik jartzen ez bada. Izan ere, errekurtsoa jartzen bada, errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazten denetik aurrera zenbatuko da epea.

Beste finantziazio-iturri batzuei buruzko aitorpena (I. Eranskina) (Laguntza emateko dokumentua)

Beste finantziazio-iturri batzuei buruzko aitorpena.

Kurrikuluma eta azalpen-memoria (II. Eranskina). (Laguntza emateko dokumentua)
  • Curriculum vitae laburra; bertan, eskatutako laguntzaren prestakuntza-arloan (aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia kontuan hartzea gizarte esku-hartzean, etab.) eskatzaileak duen esperientzia zehaztu behar da.
  • Berdintasunaren arloan prestakuntza jasotzeko interesaren azalpen-memoria.
Eskabideak aurkezteko lekua Eskabideak aurkezteko lekua
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Eskabide-inprimakiak lotura zuzena du izapidetze telematikoarekin, hortaz, zihurtagiri elektroniko baten bidez identifikatzeko eskatzen da:

  • Pertsona fisikoentzat: NAN, ONA, Herritar-Zihurtagiria
  • Pertsona juridikoentzat: Entitate-Zihurtagiria

Eskabidearekin batera agiri jakin batzuk aurkeztu behar dira.

Gomendagarria da aurkeztu behar dituzun ziurtagiriak lortzea, izapideak adierazi aurretik; baita beharrezkoak izan daitezkeen beste formulario batzuk betetzea ere eta zure ordenagailuan gordetzea.

Ebazpen honetako laguntzak eskatzen dituen orok agiri hauek erantsi behar dizkio eskabideari:

  1. Nortasun agiri nazionala, pasaportea edo pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzen duen antzeko dokumentua, baldin eta eskatzaileak egiaztatzeko baimenik ematen ez badio Administrazioari.
  2. Eskatzailearen udalak edo dagokion administrazioak emandako erroldatze-txartela.
  3. Deustuko Unibertsitatearen onarpen-agiria, edo, oraindik jaso ez bada, onarpen-eskabidearen kopia.
  4. Kurrikuluma eta azalpen-memoria (II. Eranskina).
  5. Beste finantziazio-iturri batzuei buruzko aitorpena (I. Eranskina).
  6. Eskabide-agiria, erantzukizunpeko aitorpenekin batera.
  7. Hirugarren interesdunaren datuen fitxa, eskatzaileak –eta, behar izanez gero, finantza-erakundeak– betea.

Oharra:

- Beharrezko iritziz gero, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak egokitzat jotzen duen informazio osagarria eska dezake.

- Laguntza ukatuz gero, aurkeztutako agiriak berreskuratzeko epea hilabetekoa izango da Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren ebazpena argitaratzen denetik aurrera, baldin eta ebazpen horren aurkako errekurtsorik jartzen ez bada. Izan ere, errekurtsoa jartzen bada, errekurtsoa ezesteko ebazpena jakinarazten denetik aurrera zenbatuko da epea.

                I.eranskina - Beste finantziazio-iturri batzuei buruzko aitorpena (Laguntza emateko dokumentua)
Beste finantziazio-iturri batzuei buruzko aitorpena .

                 II. eranskina - Kurrikuluma eta azalpen-memoria  (Laguntza emateko dokumentua)

Curriculum vitae laburra; bertan, eskatutako laguntzaren prestakuntza-arloan (aukera-berdintasuna, genero-ikuspegia kontuan hartzea gizarte esku-hartzean, etab.) eskatzaileak duen esperientzia zehaztu behar da.

Berdintasunaren arloan prestakuntza jasotzeko interesaren azalpen-memoria


 



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Agiriak Aurkeztea
Agiriak Aurkeztea:
Administrazioak eskatutako edota interesdunak berak eman nahi dituen agiriak aurkezteko, interesdunak ondorengo inprimakia aurkeztu beharko du, eransten dituen agiriak adieraziz.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Agiriak Aurkeztea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, administrazioak eskatutako dokumentuak emateko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Epea Luzatzea
Epea Luzatzea:
Prozedura hasteko eskabideak betetzen ez baditu deialdiaren berariazko arauek eskatutako baldintzak interesdunari eskakizuna egingo zaio hamar eguneko epean akatsa zuzentzeko edo aurkeztu ez dituen nahitaezko agiriak eramateko. Hautaketa-prozesu edo norgehiagoka-prozeduretan izan ezik, betiere formulario hau beteta aurkezten badu interesdunak aukera izango du akatsak zuzentzeko epea edo eskaturiko dokumentuak eramatekoa handitu dadila eskatzeko. Epe hau bost egunetan handitu ahal da baldin eta eskatutako agiriak aurkezteko zailtasun berezirik badago.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Epea Luzatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, akatsak zuzentzeko epea luzatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea:
Interesdunak prozedura honetan jakinarazpenen datu pertsonalak alda ditzake erantsitako inprimakia betez. Bertan jakinarazpenak jasotzeko bidea eta hizkuntza adieraziko ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Jakinarazpenetarako Datuak Aldatzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozeduran jakinarazpenetarako datu pertsonalak aldatzeko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Atzera Egitea
Atzera Egitea:
Interesdunak eskubidea izango du, bere eskabidea egin ondoren, ebazpena edonoiz eman arte du atzera egiteko. Atzera egin izanak ez dio eragozten interesdunari duen eskubideari eustea. Beraz, nahi badu eskubide horretaz baliatu ahal da beste prozedura batean.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Atzera Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, bere eskaeran atzera egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Uko Egitea
Uko Egitea:
Interesdunak prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskubidea izango du, horren ebazpena eman ondoren, baina uko egiten duen interesdunak berari babesten dizkion eskubideak galdu egiten ditu.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Uko Egitea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, prozedurarekin jarraitzeari edo eskatutako laguntzari uko egiteko eskatzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
Errekurtsoa Berraztertzea
Errekurtsoa Berraztertzea:
Errekurtsoa aurkeztuko da errekurritutako egintza eman duen organo berberean. Administrazio bidea amaitzen duten egintzen aurka jarriko da.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Errekurtsoa Berraztertzea (Dirulaguntza dokumentua)
Interesdunak bete beharreko inprimakia, aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzeko.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/08/23 - 2012/09/22
Aurkezteko epe-muga:

Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Ebazteko epea:

Ebazpen honen babesean egindako eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea hiru hilekoa izango da gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera. Epe horretan interesdunari ebazpenik jakinarazten ez bazaio, diru-laguntzarako eskaera ezetsi egin dela esan nahiko du, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz (30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.