Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzen aholkularitza-entitate homologatuak kontratazeko, enpresei eta entitate pribatuei 2012an diru-laguntzak

LABURPENA
Titulua:
Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzen aholkularitza-entitate homologatuak kontratazeko, enpresei eta entitate pribatuei 2012an diru-laguntzak
Xedea:

Enpresa eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2012. urtean aholkularitza-entitate homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

Diru kopurua:

Zenbatekoa, hasieran behintzat, laurogeita hamasei mila (96.000 €) eurokoa izango da.

Eskatutako laguntza guztien zenbatekoa kontuan hartuta, artikulu honetan esandako zenbatekoa handitu egin daiteke, betiere eskabideei buruzko ebazpena hartu baino lehen, baldin eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen beste laguntza-programa batzuk gauzatu ondoren aurrekontu-baliabideak geratzen badira. Gora-behera hori gertatuz gero, argitara emango da Emakundeko zuzendariaren ebazpen bidez.

Deialdiaren araudia:
  • Ebazpena, 2012ko urtarrilaren 2koa (EHAA Zk. 004/2012)

    Emakunde-emakumearen euskal erakundeko zuzendariarena, emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzen aholkularitza-entitate homologatuak kontratazeko, enpresei eta entitate pribatuei 2012an diru-laguntzak emateko deialdia arautzen duena.

ERAKUNDEAK
Deialdia egiten duen erakundea:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Deialdia egiten duen organoa:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Erakunde erabakigarria:
EMAKUNDE - Emakumearen Euskal Erakundea
Egitura atal ebazlea:
EMAKUNDEko Zuzendaritza
Bertan emandako arreta:

ZUZENEAN - Atención Ciudadana, zerbitzuko bulegoetan:

  • Bilbao:
    Gran Vía, 85
    48011 Bilbao, (Bizkaia)
  • Donostia- San Sebastián:
    Andía, 13
    20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
  • Vitoria-Gasteiz (Hirigunean):
    Ramiro Maeztu, 10 behea
    01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)

Jendeaurreko ordutegia:

  • Astelehenetik ostiralerarte goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Telefono bidezko arreta:

Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.

  • Telefono bidezko arretarako ordutegia:
    Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
  • Telefono-zenbakia:
    Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
    Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
    Atzerritik: 00 34 945 018000
TRAMITAZIOAK
Eskabideak aurkezteko lekua:

Ebazpenean 5. artikuluan azaltzen denez, eskaera telemakikoko egingo dira webgune honen bidez.

Itzuli

Ebazpenean 5. artikuluan azaltzen denez, eskaera telemakikoko egingo dira webgune honen bidez.

Emakume eta gizonen berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egingo dituzen aholkularitza-entitate homologatuak kontratazeko, enpresei eta entitate pribatuei 2012an diru-laguntzak

Enpresa eta entitate pribatuentzako diru-laguntzak arautzen dira eta diru-laguntzetarako deia egiten da, 2012. urtean aholkularitza-entitate homologatuak kontratatu ditzaten. Aholkularitza-enpresek laguntza teknikoa emango dute emakume eta gizonen arteko berdintasunerako diagnostikoak egiteko eta berdintasun-planak diseinatzeko, bai barne-antolamendurako, bai ematen dituzten zerbitzu edo produktuetarako.

NORI ZUZENDUA
Onuradunak:

Enpresa eta entitate pribatuek eska ditzakete laguntzak.

a)  Zuzenean edo zeharka enpresaren partaidetzarik edo kontrolik handiena administrazio publikoena ez izatea.
b)  Entitatearen zuzendaritza eta administrazio-kudeaketa Euskal Autonomia Erkidegoan gauzatzea. Horretarako, egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoaren lurraldean egon behar da; bestela, lanlekuak Euskal Autonomia Erkidegoan egon behar dira, eta horien zuzendaritza- eta administrazio-organoek antolamendu-aldaketak egiteko kudeatze-gaitasuna eta autonomia nahikoa izan behar dute, ebazpen honetan aipatzen diren berdintasunerako jarduera-planak bete ahal izateko.
c)  Gutxienez 10 langile eta gehienez 250 edukitzea EAEko zentroetan.
d)  Ekainaren 8ko 105/2004 Dekretuaren arabera homologatutako aholkularitza-entitate baten laguntza teknikoa kontratatzea edo kontratatzeko konpromisoa hartzea (105/2004 Dekretua, enpresa eta erakundeei gizon eta emakumeen berdintasunaren alorrean laguntza teknikoa emango dien aholkularitza-entitateen homologazioa arautzekoa).
e)  Zuzendaritzaren konpromisoa erakustea, adierazteko aurrera jarraituko duela diagnostikoa eta berdintasunerako plana egiteko hasitako lan-prozesuarekin, harik eta enpresa edo erakundea emakumeen eta gizonen aukera-berdintasunerako Lankidetza Erakunde bihurtu arte, 424/1994 Dekretuan eta ebazpen honen II. eranskinean jasotako moduan.
f)  Zuzendaritzak prozesua dinamizatuko duen arduraduna izendatzea erakundeko langileen artean, ebazpen honen II. eranskinean jasotako moduan.
g)  Laguntzak kanpoan eta barruan ustez izango duen eraginari buruzko txostena aurkeztea.
h)  2012. urterako lan-proposamena aurkeztea, non honako hauek jasoko diren:

- Diagnostikoan berrikusi beharreko alderdiak.
- Erabiliko den metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa.
- Emakume eta gizonen berdintasunaren inguruan sentsibilizatzeko/trebatzeko saioen programa (hamar ordukoa, gutxienez).
- Ekintza-plana prestatzeko prozesua.
- Barneko lantaldea, eta taldea osatzeko irizpideak, ebazpen honen II. eranskinean jasotako moduan.
- Kronograma.
- Aurrekontua.

i)  Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduta edukitzea.
j)  Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta horren organo autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzei dagokienez, itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat hasita badago eta oraindik izapidetzen ari bada, aipatu prozedura amaitzea ezinbestekoa izango da diru-laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
k) Sexu-bereizkeria egiteagatik administrazio-zehapena edo zehapen penala duten entitateek, zehapenean jartzen den aldian, ebazpen honetan aurreikusitako laguntzak jasotzerik ez dute izango, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera debeku horrekin zehatutakoek ere.
l)  Laguntzen deialdi honetan, entitate hauek ere ez dute parte hartzerik izango: diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera kentzen dien zehapena dutenek eta laguntza horiek jasotzeko gaitasunik gabe uzten dituen lege-debekuren bat dutenek.
m) Eusko Jaurlaritzako Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea. «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia. Ez da bete beharko, eskatzailea Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda badago, non eta inprimakian aipatzen diren datuak aldatu ez diren.

PRESTAZIOA
Dotazioa:

Eskaera bakoitzean aztertuko da, hau da, dirulaguntza, gastu guztiaren ehunekoa delako.

Muga:

1.- Diru-laguntzaren zenbatekoa diruz lagundu nahi den jardueraren kostuaren % 50 izango da, gehienez ere; eta onuradun bakoitzeko, 10.000 eurokoa, gehienez ere.

2.- Ehuneko berrogeita hamarraren muga ez zaie aplikatuko irabazi-asmorik gabeko entitateei, alegia: onurak titular edo partaideen artean banatu gabe, produkzioan edo ondasun- eta zerbitzu-banaketan lortutako irabaziak edo soberakinak entitateen xedeak betetzeko inbertitzen edo bideratzen dituztenei.

Laguntzak bateragarriak izango dira helburu eta xede bererako ematen diren laguntza edo diru-laguntzekin, laguntzen izaera eta erakunde emailea edozein direla ere, baldin eta laguntza guztiak batuta egin beharreko ekintzaren guztirako kostua gainditzen ez bada, ez eta diruz lagunduko den jardueraren kostuaren % 50eko muga ere, aurreko artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatzekoa denean.

Ordainketa modua:

Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak Emakundek estali ez dituenak ere bai, alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2012ko abenduaren 31 baino lehen (egun hori barne), justifikatzeko agiriak aurkeztu behar dira.

Ordaintzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.

TRAMITEAK
Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko izapidea
"Eskabideko eta dokumentazioaren ekarpeneko" izapideak hasten du prozedura, eta horretarako, pertsona interesdunak eskabideko inprimakia aurkeztu behar du, behar den bezala beteta, eskabideak aurkezteko adierazten den epearen barruan
Eskaera eta Agiriak igortzea
Eskaera eta Agiriak igortzea:
El trámite de "Solicitud y aportación de documentación", es el que inicia el procedimiento, para ello la persona interesada debe de presentar el formulario de solicitud correctamente cumplimentado dentro del plazo indicado de presentación de solicitudes. Para solicitar la subvención, hay que presentar el formulario de solicitud, junto con la documentación que se describe en las Instrucciones de aportación de documentación. La tramitación mediante el canal telemático se realiza a través de "Mis Gestiones". Solicitud. El formulario de solicitud, enlaza directamente con la tramitación electrónica. Para ello, le pedirá que se identifique con un certificado electrónico: Para Personas Físicas: DNIe, ONA, Certificado de Ciudadano Para Personas Jurídicas: Certificado de entidad Junto al formulario de solicitud, debe de aportar documentación específica. Es recomendable obtener los certificados que vaya a tener que aportar antes de iniciar la tramitación, así como cumplimentar otros formularios si fuera necesario y guardarlos en su ordenador.
Elektronikoa
Aplikazioak:
Eskabidea

Solicitud. El formulario de solicitud, enlaza directamente con la tramitación electrónica. Para ello, le pedirá que se identifique con un certificado electrónico:

Para Personas Físicas: DNIe, ONA, Certificado de Ciudadano
Para Personas Jurídicas: Certificado de entidad
Junto al formulario de solicitud, debe de aportar documentación específica.
Es recomendable obtener los certificados que vaya a tener que aportar antes de iniciar la tramitación, así como cumplimentar otros formularios si fuera necesario y guardarlos en su ordenador.

Beste agiriak

aI. eranskina, behar bezala betea, atal hauetan jasotako informazioa adieraziz:

-  dinamizatzailearen izendapena.

- Zuzendaritzaren konpromisoa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako lankidetza-erakundearen aitorpena lortzeari buruzkoa.

- eskatutako laguntzak eta jasotakoak, erakunde emaileak eta laguntzen zenbatekoa.

- barneko lantaldearen osaera eta lantaldea osatzeko irizpideak

b) II. eranskina, bidaltzen diren dokumentuen zerrenda.

c) Aholkularitza-entitate homologatuak laguntza teknikoari buruz egindako proposamena, 3. artikuluko h) atalean zehaztutakoari jarraiki.

d) Laguntzak kanpoan eta barruan ustez izango duen eraginari buruzko txostena.

e) Langile kopuruaren egiaztagiria, Gizarte Segurantzaren kotizazio-orrien bidez (TC1 eta TC2 ereduak), eskabidearen aurreko hilekoak.     

f)  «Datuen alta/Hirugarren interesduna» inprimakia. Ez da bete beharko, eskatzailea Eusko Jaurlaritzaren Hirugarrenen Erregistroan alta emanda badago, non eta inprimakian aipatzen diren datuak aldatu ez diren. Ebazpen honen 6.1 artikuluaren azken atalean aipatzen den baimena ematen denean ere ez da bete beharkoImpreso “Alta de Datos/Tercera Parte Interesada”.

g)  Estatutuak eta eratze-agiria.

h) Entitate eskatzaileak BEZaren zenbatekoa ezin duela berreskuratu egiaztatzen duen agiria, dagokion foru ogasunak egina.

i) Ziurtagiri eguneratuak, gehien jota, diru-laguntza eskatu baino hiru hilabete lehenagokoak, Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzak eginak, eskatzaileak zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela egiaztatzen dutenak, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespena egiaztatzen duen agiria, ebazpen honen 6.1 artikuluaren azken atalean aipatzen den elkarreragingarritasun-baimena ematen denean salbu.

j) Nortasunaren egiaztagiria, entitatearen IFZren kopiaren bidez, ebazpen honen 6.1 artikuluaren azken atalean aipatzen den elkarreragingarritasun-baimena ematen denean salbu.

k) Esleipen-irizpideetan oinarrituta, proposamena egoki baloratzeko beharrezkotzat jotzen diren agiri guztiak.

  • Eranskinik izendaturik ez duen dokumentazioa bidaltzeko, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta eta bide elektronikoz izenpetua bidaltzea onartuko da, "Nire gestioak" helbidean.
  • Aurretiaz aurkeztutako dokumentazioa ez da berriz aurkeztu beharko. Horretarako, noiz aurkeztu zen eta zein prozeduretan aurkeztu zen aipatu beharko da, II. eranskinean horretarako dagoen atalean.
  • Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.

 



Elektronikoa
Aplikazioak:


Dirulaguntzaren izapide berariazkoak
Berariazko izapideak dira, kasuan kasuko laguntzako prozedura motaren arabera, pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin behar dituenak, administrazioak hori egitea eskatzen dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Justifikazioa
Justifikazioa:
Enpresa edo entitateak, jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak Emakundek estali ez dituenak ere bai , alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu.
Elektronikoa
Aplikazioak:
Justifikazioa egiteko agiriak

1.- Jarduerak gauzatu ondoren eta jarduera horien ondorioz izandako gastu guztiak Emakundek estali ez dituenak ere bai, alegia, diru-laguntzaren zenbateko osoa justifikatu ondoren ordainduko da diru-laguntza; horretarako, 2012ko abenduaren 31 baino lehen (egun hori barne), agiri hauek aurkeztu behar dira:

a) Egindako diagnostikoa.

b) Berdintasunerako plana.

c) Jasotako funts publikoak nola erabili diren justifikatzeko memoria. Egindako lan-prozesua eta lortutako helburuak deskribatuko dira, aurreikusitako egutegiaren arabera; halaber, sentsibilizazio-saioko edo saioetako edukiak, partaideak eta horiek saioei buruz egiten duten ebaluazioa.

d) Diruz lagundutako jardueren balantze ekonomikoa, III. eranskinaren arabera, eta laguntza teknikoa egiaztatzen duen faktura. Fakturak edo froga-balio baliokidea duten agiriak, merkataritzako trafiko juridikoan baliozkoak direnak edo eraginkortasun administratiboa dutenak: diruz lagundutako jarduerei dagokienez, funtsak behar bezala erabili direla edo egindako gastua egiaztatzeko behar diren adina xehetasun eman beharko da; agertzen den gastuaren data 2012ko abenduaren 31 izan behar da, gehien jota.

e) Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen lankidetza aipatu dela egiaztatzen duen agiria, 13.e) artikuluan eskatutakoari jarraiki.

f) Prozesuaren hasieran nahiz amaieran, langileei prozesu horren helburuak eta emaitzak jakinarazi izanaren egiaztagiriak,13.f) artikuluan ezarritakoari jarraiki.

g) Laguntzaren barne eta kanpo eraginari buruzko aurretiazko txostenean aurreikusitako helburuen betetze-mailari buruzko txostena.

h) Hartzaileko 3.000 euro baino gehiago eman diren diru-laguntzetan, ziurtagiri eguneratuak, gehien jota, diru-laguntza eskatu baino hiru hil lehenagokoak, Foru Ogasunak eta Gizarte Segurantzako Lurraldeko Diruzaintzak eginak, eskatzaileak zerga-betebeharrak eta, hala badagokio, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak konplituta dituela egiaztatzen dutenak, edo, salbuetsirik egonez gero, salbuespena egiaztatzen duen agiria, ebazpen honen 6.1 artikuluaren azken atalean aipatzen den elkarreragingarritasun-baimena ematen denean salbu.

2.- Dokumentazio hori bidaltzeko, jatorrizko dokumentazioa eskaneatuta eta elektronikoki izenpetua bidaltzea onartuko da, helbide honetan://www.euskadi.net/misgestiones.

3.- Ordaintzeko, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak, edozein unetan, jatorrizko dokumentazioa entregatzeko eska dezake, kautotasuna egiaztatzeko.

4.- Diruz lagundutako jardueraren behin betiko kostu osoa gutxitzen bada (diru-laguntza kalkulatzeko kontuan hartu zen kostuaren aldean) edo gastuaren egiaztagirien bidez justifikatzen den zenbatekoa emandako laguntza baino txikiagoa bada, dagokion zati proportzionala kenduko da diru-laguntzaren zenbatekoan. 



Dirulaguntzaren izapide arruntak
Izapide arruntak ez dira nahitaezkoak, eta pertsona interesdunak bere espedientearen bizitzan zehar egin ditzake, beraren ekimenez edo administrazioak aukera hori duela jakinarazten dionean.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Recurso Reposición
Recurso Reposición:
El recurso se interpondrá ante el mismo órgano que haya dictado el acto recurrido. Se interpondrá contra actos que pongan fin a la vía administrativa.
Aurrez aurrekoa
Formularioak:
Recurso Reposición (Doc. Ayuda)
Formulario a rellenar por el/la interesado/a para la interposición de recurso potestativo de reposición.
Eskabideak aurkezteko lekuaEskabideak aurkezteko lekua
DEIALDIAREN EGOERA
Eskabideak aurkezteko epea:
2012/01/06 - 2012/02/10
Aurkezteko epe-muga:

2012ko otsailaren 10a arte, egun hori barne.

Ebazteko epea:

Eskabideak ebazteko eta ebazpena jakinarazteko epea sei hilekoa izango da, gehienez ere, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak:
Ezespenezkoak
Ebazpenaren aurkako errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: Hilabete 1.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.
Isilbideagatik ez onartzeagatiko errekurtsoa:
  • Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Aukerako Berraztertzeko Errekurtsoa
  • Egitura atal ebazlea:  EMAKUNDEko Zuzendaritza.
  • Jartze epea: 3 hilabete.
  • Ebazteko epea: Hilabete 1.
  • Ebazpen falta: Ez onartzea.