Bizileku eraikinetan eta merkataritza establezimenduetan irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak. Irun 2016

Aurkezpen epea itxita
LABURPENA
Titulua:
Bizileku eraikinetan eta merkataritza establezimenduetan irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak. Irun 2016
Xedea:
Oinarri hauen helburua da ondoko esku har tze esparru hauetan diru-laguntzak emateko baldintzak arautzea: LEHENENGO ATALA. Irisgarritasun alorreko hobekuntzak 1.1. Etxebizitza eraikinetan. Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun Legea betetzeko zailtasunak konpontzeko jarduerak, igogailurik ez dutelako edo toki egokian ez daudelako, atarien barnean edo atarira sartzeko eremuan desnibelak (eskailerak edo antzekoak) egoteagatik. Eta azkenik, etxe bizitzen barruan geletarako irisgarritasuna hobetzen duten eta barnealdean mugikortasuna eragozten duten oztopoak ken tzeko jarduerak. 1.2. Merkataritza establezimenduetan. Ahal den neurrian bederen, Irisgarritasun araudira hobeto egokitzeko jarduerak. Haien barnean daude eskaileren bidez gainditzen diren desnibelak, beste konponbiderik ez dutenak, ahal den neurrian kanpo ibilbidean eta lokalen barnealdean maila desberdinei irtenbidea ematen dieten jarduerak, gela eta aretoetara joateko irisgarritasuna hobetzen dutenak eta barnealdean mugikortasuna arriskuan jartzen duten oztopoak kentzeko direnak. BIGARREN ATALA. Energia eraginkortasunaren alorreko hobekun tza jarduerak, EIEPn jasoak Etxe bizitzetako nahiz merkatari tza establezimenduetako instalazioen energia eraginkortasun mailak handitzeko jarduerak, fun tzionamendu eta okupazio baldin tza arruntetan energiaren kon tsu moa murrizteko helburua dutenak, besteak beste, bero tze sisteman, hozte sisteman, aireztapenean eta ur beroaren ekoizpenean kon tsu mituriko energia.
Diru kopurua:
160.000,00 €
Deialdiaren araudia:
  • Deialdia (GAO Zk. 118/2016)
    Bizileku eraikinetan eta merkataritza establezimenduetan irisgarritasuna eta energia eraginkortasuna hobetzeko ekintzak bultzatzeko diru-laguntzak. 2016ko deialdia. BDNS (Identif.): 309317.
Araudia:
  • Oinarri arau emaileak eta deialdia (GAO Zk. 118/2016)
    Bizitegi eraikinetan, etxe bizi tzen barnean eta merkataritza establezimenduetan irisgarritasuna hobetzeko lanetarako eta etxe bizitzetan eta merkataritza establezimenduetan energia eraginkortasuna hobetzeko diru-laguntzak emateko oinarri arau emaileak eta deialdia. 2016. urtea.