Laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak
Agindu honen xedea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak ondoko helburuekin emango dituen laguntzak arautzea da:
- Laneratzeko enpresen sorkuntza sustatzea.
- Laneratzeko enpresen iraunkortasuna babestea.
Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, diruz lagundutako jarduerek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan egitekoak izan beharko dute, laguntzen onuradunak diren irabazi asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten ala ez kontuan izan gabe.
10.281.280,00 €
- Agindua, 2010eko apirilaren 30ekoa (BOPV Zk. 86/2010)
Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautu zituen 2009ko maiatzaren 4ko Aginduan jasotako laguntzetarako aurtengo deialdia egiten duena.
- Agindua, 2009ko maiatzaren 4koa (BOPV Zk. 98/2009)
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, laneratzeko enpresak sortu eta mantentzeko laguntzak arautzen dituena.
- 182/2008 Dekretua (EHAA Zk. 225/2008)
azaroaren 11koa, laneratzeko enpresen kalifikazioa arautzen duena, horietan sartzeko prozedura eta horien erregistroa ezartzen dituena. - 1/2000 DEKRETUA, urtarrilaren 11koa (EHAA Zk. 20/2000)
Gizarteratzeko Hitzarmenak arautzeko dena.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Lurralde Ordezkaritzetan edo Gizarteratze Zuzendaritzan.
Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego kalea, 2 - 2. pisua. Telefonoa: 945 01 70 30
Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85 - 7. pisua. Telefonoa: 94 403 10 00
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 3. pisua. Telefonoa: 943 02 32 00
Gizarteratze Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea, z.g. Vitoria-Gasteiz.Telefonoa: 945 01 93 92
Dena dela, 30/1992 legearen 38.4 artikuluan aurreikusten dena aplikatuko da.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Lurralde Ordezkaritzetan edo Gizarteratze Zuzendaritzan.
Arabako Lurralde Ordezkaritza: Samaniego kalea, 2 - 2. pisua. Telefonoa: 945 01 70 30
Bizkaiako Lurralde Ordezkaritza: Gran Vía, 85 - 7. pisua. Telefonoa: 94 403 10 00
Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritza: Vitoria-Gasteiz kalea, 3 - 3. pisua. Telefonoa: 943 02 32 00
Gizarteratze Zuzendaritza: Donostia-San Sebastián kalea, z.g. Vitoria-Gasteiz.Telefonoa: 945 01 93 92
Dena dela, 30/1992 legearen 38.4 artikuluan aurreikusten dena aplikatuko da.
Unai Aspuru Zuazo. Tfn. 945 01 94 21
Amaia Calzada Uribe. Tfno 945 01 93 46
Posta elektronikoa: gizarteratze@ej-gv.es
Agindu honen xedea Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Gaietarako Sailak ondoko helburuekin emango dituen laguntzak arautzea da:
- Laneratzeko enpresen sorkuntza sustatzea.
- Laneratzeko enpresen iraunkortasuna babestea.
Agindu honetan ezarritako laguntzak eskuratu ahal izateko, diruz lagundutako jarduerek Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako lantokietan egitekoak izan beharko dute, laguntzen onuradunak diren irabazi asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek eta/edo laneratzeko enpresek egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten ala ez kontuan izan gabe.
Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak ondokoek eskuratu ahal izango dituzte:
- laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu, enpresotan sartzeko prozedura ezarri eta laneratzeko enpresen erregistroa sortzen duen abenduaren 11ko 182/2008 Dekretuaren 7. artikuluan aipatutako irabazi asmorik gabeko erakunde sustatzaile pribatuek.
- Toki-erakundeek.
- Toki edo eskualde garapeneko agentziek.
Enpresak mantentzeko laguntzak
Kapitulu honetan araututako laguntzak laneratzeko enpresen kalifikazioa arautu, enpresotan sartzeko prozedura ezarri eta laneratzeko enpresen erregistroa sortzen duen azaroaren 11ko 182/2008 Dekretuaren 7. artikuluan definitutako laneratzeko enpresek eskuratu ahal izango dituzte.
- Merkataritzako edo gizarte ekonomiako sozietate bat eratzea.
- Merkatuko edozein sektoretan ondasun-produkzioko edo zerbitzu-prestazioko jarduera ekonomiko zilegi bat garatzea.
- Bere helburu sozialarekiko desberdinak diren jarduerak ez egitea.
- Bere helburu sozialaren xede nagusi gisa edukitzea lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsonen gizarteratzea eta laneratzea.
- Bere nortasun juridikoari dagokion erregistroan behar bezala erregistratua egotea.
- 7. artikuluan adierazitako erakunde sustatzaile batek edo batzuek sustatuak eta parte hartuak izatea. Merkataritza-sozietateen kasuan, parte-hartze hori kapital sozialaren % 51koa izango da gutxienez. Kooperatiben eta lan-sozietateen kasuan, parte-hartze hori bazkide kolaboratzaile edo atxikientzat aplikagarriak diren legedietan bildutako gehieneko mugetan kokatu beharko da.
- Balantzeak, emaitza-kontuak eta ondarea bere helburu sozialarekiko desberdinak diren beste jarduera ekonomiko batzuekin lotuak ez izatea.
- Zerga-arloko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak ordainduak izatea, eta, kalifikazioa eskatzen den unean, Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrarekin edo horren erakunde autonomoekin zorrik ez izatea.
- Kalifikazioa eskatu aurreko urtean bidegabeki kaleratuta lanposturik kendu ez izana.
Enpresak sortzeko laguntzak
Laneratzeko enpresak sortzeko laguntzak enpresa horien sorkuntzaren bideragarritasuna kontuan hartuko duten merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntzak izango dira. Diru-laguntza hauek azterlan horien kostuaren ehuneko berrogeita hamarrera bitartean (%50) finantzatuko dute, sei mila euroko (6.000 eur.) gehieneko mugarekin.
Diru-laguntza honen emakidak erakunde onuraduna behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan merkatu-azterlana egitera eta, proiektua bideragarria izanez gero, urte bateko epean (merkatu-azterlana amaitzen den egunetik aurrera kontatzen hasita) laneratzeko enpresa sortzera.
Enpresak mantentzeko laguntzak
Laneratzeko enpresak mantentzeko laguntzak ondoko jardunek jaso ahal izango dituzte:
Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu edo mantentzera bideratutako aktibo finkoetako inbertsioek.
Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu edo mantentzera bideratutako aktibo finkoetako inbertsioek guztizko kostuaren ehuneko laurogeita bostera (%85) bitarteko diru-laguntza jaso ahal izango dute, sortutako edo mantendutako lanpostu bakoitzeko hamabi mila euroko (12.000 eur.) gehieneko mugarekin.
Nolanahi ere, aktibo finkoek laneratzeko enpresak garatutako jarduera nagusiari zuzenean lotuta egon beharko dute. Era berean, aktibo finko hauek hiru urteko gutxieneko amortizazio-aldia ezarrita izan beharko dute eta, gutxienez, denbora-tarte horretan bertan iraun beharko dute enpresaren aktiboan.
Diru-laguntza honen emakidak laneratzeko enpresa behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan diru-laguntza jasoko duten inbertsioak egitera.
Gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak sortu eta mantentzeak.
Laneratzeko enpresek sortutako edo mantendutako lanpostu bakoitzeko (gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak) diru-laguntza bat eskuratu ahal izango dute eta diru-laguntza horren urteko zenbatekoa hamabi mila eta hirurehun eurokoa (12.300 eur.) izango da. Enpresak garatutako jardueren izaera dela eta sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzio berean murriztuko da.
Diru-laguntza honen zenbatekoa ehuneko bosteko (%5) portzentajean igo ahal izango da ondoko kasuetan:
lanpostua betetzen duen pertsona emakumea denean.
lanpostua betetzen duen pertsonak aurreko hiru hilabeteetan uztailaren 30eko 199/2002 Dekretuan araututako AUZOLAN programan parte hartzen amaitu duenean.
Produkzioan laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortu eta mantentzeak.Diru-laguntza horren urteko zenbatekoa sortutako eta mantendutako lanpostu bakoitzeko (gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak) mila eta zortziehun eurokoa (1.800 eur.) izango da.
Enpresak garatutako jardueren izaera dela eta sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzio berean murriztuko da.
Gizarteratzen laguntzeko ekintzetan espezializatutako teknikarientzako lanpostuak sortu eta mantentzeak.
Laneratzeko enpresek gizarteratzen laguntzeko teknikarientzako lanpostuak sortzeko eta mantentzeko diru-laguntza bat eskuratu ahal izango dute. Diru-laguntza horren urteko zenbatekoa sortutako eta mantendutako lanpostu bakoitzeko (gizarteratze-prozesuan dauden pertsonentzako lanpostuak) mila eta ehun eurokoa (1.100 eur.) izango da.
Enpresak garatutako jardueren izaera dela eta sortutako edo mantendutako lanpostuak lanaldi partzialekoak badira, diru-laguntzaren zenbatekoa proportzio berean murriztuko da.
Laguntza teknikoan:
- Merkatu berriak irekitzera edo enpresa-jarduera bideratzera zuzendutako merkatu-azterlanak egiteko diru-laguntzak. Diru-laguntza honek azterlanen kostuaren ehuneko berrogeita hamarrera (%50) bitartean finantzatuko du, sei mila euroko (6.000 eur.) gehieneko mugarekin.
Diru-laguntza honen emakidak enpresa behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan merkatu-azterlana egitera.
- Kontabilitate eta kudeaketa auditoretzak egiteko diru-laguntza. Diru-laguntza hau mila berrehun eta berrogeita hamar euroko (1.250 eur.) gehieneko mugarekin emango da, soilik abenduaren 26ko 305/2000 Dekretuari jarraiki kontuen auditoretza urtero egiteko betebeharra ez duten enpresei emango zaiela kontuan harturik.
Diru-laguntza honen emakidak laneratzeko enpresa behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan kontabilitate eta kudeaketa auditoretza egiteko.
Prestakuntzak.
Prestakuntza gisa ematen diren diru-laguntzek gizarteratze-prozesuan dagoen langileak egiten duen ikastaroaren matrikula-gastuen ehuneko laurogeira (%80) bitartean estaliko dute.
Diru-laguntza hauek, halaber, gizarteratze-prozesuan dauden eta ikastaroan parte hartzen duten pertsonen bizilekua dagoen herritik ikastaroa ematen den lekurainoko lekualdatzeak eragindako desplazamendu-dietak estaliko dituzte, betiere bi lekuen arteko distantzia (joan-etorrikoa) 10 kilometrotik gorakoa bada. Era berean, garraio publikoa erabiltzeagatik sortutako gastuak ordainduko dira eta, garraio publikoa erabili ezin bada eta ibilgailu propioa erabiltzen bada, kilometro bakoitzeko gehienez ere 0,15 euro eta autopista-gastuak ordainduko dira, betiere gastua justifikatzen bada.
Diru-laguntza honen emakidak laneratzeko enpresa behartzen du, hain zuzen ere ematen zaioneko aurrekontu-ekitaldiaren barruan diruz lagundutako prestakuntza-ikastaroetan parte hartzea bermatzeko.
Unai Aspuru Zuazo. Tfn. 945 01 94 21
Amaia Calzada Uribe. Tfno 945 01 93 46
Posta elektronikoa: gizarteratze@ej-gv.es
2010/05/12 - 2010/10/30 (Biak barne)
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarteratze Zuzendaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Gizarteratze Zuzendaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.