Dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Dantza-ekoizpenak II (2018).

[Dantza-ekoizpenak II]

Deskribapena


Xedea

2018an zehar burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak.

Modalitatea: Dantza-ekoizpenak II.

Modalitate honen bitartez, diruz lagunduko dira Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren dantza alorreko sorkuntza eta ekoizpen proiektuak. Proiektuek hurrengo ezaugarri hauetako bat edo gehiago izango dute: 

  • Aurrekontua: 20.000 eurokoa baina handiagoa. 
  • Dantza-lanak I modalitatekoak baina formatu edo behar eszeniko handiagoko lanak. 
  • Dantza-lanen iraupen ertain-luzea. 
  • Koprodukzioak non eskatzailearen ekarpena gutxienez 20.000 eurokoa den. 

Modalitate honetan onuradun bati eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 35.000 eurokoa izango da. 

Dantza-lanak ekoiztu eta estreinatu behar dira 2018ko urtarrilaren 1etik 2019ko azaroaren 30era bitartean. 

Modalitate honetan aurreikusitako gastu publikoa gehienez ere gastu guztien % 80 izango da.

Aurrekontuko zuzkidura

220.000

Prestazio ekonomikoa

  • Modalitate honetan onuradun bati eman ahal zaion gehienezko diru-laguntza 35.000 eurokoa izango da.
  • Modalitate honetan aurreikusitako gastu publikoa gehienez ere gastu guztien % 80 izango da.

Ordainketa-modua:

  • Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %50koa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 14.1) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
  • Gainontzeko %50ekoa, 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Eskakizunak:

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

Pertsona juridiko pribatuak

Eskakizunak:

  • Legez eratuta egotea
  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten.
  • Sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
  • "Minimis" motako diru-laguntzei buruzko adierazpena

Betekizunak

  • Modalitate honen bitartez, diruz lagunduko dira Euskal Autonomia Erkidegoan garatzen diren dantza alorreko sorkuntza eta ekoizpen proiektuak. Proiektuek hurrengo ezaugarri hauetako bat edo gehiago izango dute:

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0095008

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Pertsona juridikoek eskabideak elektronikoki baino ezin izango dira aurkeztu.
Pertsona fisikoek, bere izenean edo entitate eskatzailearen ordezkari gisa, "Itsasontzi jokoa" erabil dezakete. Sinadura elektronikorako beste bide batzuk baino errazagoa eta erabilgarriagoa da.
  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Eskaera (pertsona fisikoak besterik ez)

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Bankuko datuak baliozkotzeko pasabideari atxikitako finantza. erakundeetan banku- kontuen kasuetan aukeratu inmprimaki hau.

  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hay aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Pertsona fisikoek besterik ezin izango dituzte justifikazioak aurrez aurre aurkeztu.

Pertsona onuradunek, dagokion jarduera amaituta, beti ere 2019ko azaroaren 30a baino lehen, justifikazioa aurkeztu beharko dute.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk