Dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Dantza-lanen ekoizpena (2016).
[Dantza-lanen ekoizpena]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2016an zehar burutuko diren edo hasiko diren dantza-jardueretarako diru-laguntzak. Modalitatea: dantza-lanen ekoizpena.
Aurrekontuko zuzkidura
155.000Prestazio ekonomikoa
- Bukaerako diru-laguntzak ez du inoiz eskatutako kopurua gaindituko,eztamuga orokorrakere.
- Modalitate berean, proiektu bakar bat diruz lagundu ahalko da eskatzaile bakoitzeko.
- Modalitate honetako onuradun batek ezingo du 28.000 euro baino gehiagoko dirulaguntzarik jaso.
Ordainketa-modua:
- Lehenengo ordainketa, emandako laguntzaren %50koa, ebazpena jakinarazten denetik aurrera egingo da, 15.a) artikuluan aipatutako epea igarota, laguntzari uko egin ez bazaio.
- Gainontzeko %50ekoa, 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera, justifikazioaren ondoren.
Nori dago zuzenduta
Eskakizunak:
- Bizilekua Euskadiko Autonomia Erkidegoan izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Pertsona fisikoaren nortasuna
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza soziala duten.
- Sozietatearen helburua dantza-jardueren ingurukoa izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotearen ziurtagiria.
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Bestalako diru-lgauntzak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Proiektuaren azalpen teknikoak egitea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean gehienez, agindu hau indarrean jartzen denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea