Literatura-argitalpenetarako laguntzak. Gaztelaniazko literatura-argitalpenak (2012)
Laguntzen helburua da 2012. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko gaztelaniazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea
115.000 euro.
Eskaerarik ez dagoelako edo baldintzak betetzen ez dituztelako, edo aurkeztutako eskaerek behar adina kalitate-maila ez dutelako, modalitateren batean erabakitako diru kopuru guztia baliatzen ez bada, Kalifikazio Batzordeak honako proposamen arrazoitua egingo du: sortutako soberakina beste modalitatearen diru kopuruari gehitzea
- AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa (BOPV Zk. 125/2012)
Kultura sailburuarena, literatura-argitalpenetarako laguntzak emateko araubidea ezarri eta deialdia egiten duena.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Laguntzen helburua da 2012. urtean argitalpengintzan diharduten enpresek garatu beharreko gaztelaniazko literatura-lanen urteko edizio-planaren argitalpen-kostuen parte bat ordaintzea
Laguntza jaso dezaketen materialak:
Aurkezten diren edizio-planeko liburuek honako ezaugarriak bete beharko dituzte:
- Jabego intelektualari dagokionez indarrean dagoen arautegia bete beharko dute, bai eta ISBN eta Legezko Gordailua eskuratzeko egin beharreko lege-izapide guztiak ere.
- Paperean inprimatutako lana denean, gutxienez 1.000 aleko tirada izatea, poesia, entsegu eta antzerki-lanetan izan ezik, horietan 750 alekoa nahikoa izango baita
- Testuak 50 orrialde hartuko ditu gutxienez, komikiak, haurrentzako liburuek, poesia eta antzerki-lanek salbu.
- Paperean inprimatutako lana denean, liburu-dendetan 500 ale gutxienez merkaturatzea, poesia, entsegu eta antzerki-lanetan izan ezik, horietan 350 ale nahikoa izango baita. Eta euskarri digitalean argitaratutako lana denean, argitaletxearena ez den plataforma digital batean salgai egotea.
- Liburuen lehen argitaraldiak izan behar dute. Berrargitalpenak ere izan daitezke, baina aurreko argitaraldia 10 urte baino lehenagokoa bada. Ez dira lagunduko, aurreko urteetan paperean argitaratutako lanak eta orain euskarri digitalean ateratakoak, edo alderantziz.
- Onuradun izan daitekeen batek, edo batek baino gehiagok, ekitaldi berean edo ezberdinetan izenburu bera behin baino gehiagotan argitaratuz gero, bertsioa edozein dela ere, laguntza jasotzeko aukera aurkezten den lehenengo lanak baino ez du izango.
- Izenburu bat urte berean euskarri batean baino gehiagotan argitaratzen bada, horietako bat bakarrik aurkeztu ahal izango du argitaletxeak.
Bazterketak
Ez dira diruz lagunduko ondoko sailetariko batean sarturik dauden liburuak:
- Testu-liburuak, zientzia-liburuak, dibulgaziozko liburuak, bidaia edo beste gaietako gidak, sukaldaritza-errezeten liburuak, entziklopediak, hiztegiak eta hezkuntzara zuzendutako argitalpenak.
- Bibliofilo-liburuak eta argitalpen mugatua eta numeratua dutenak.
- Eguneratu daitezkeen lanak, atalka argitaratuak eta koadernatu gabeko orrietan argitaratutakoak, lan osoari kalterik egin gabe kendu edo alda daitezkeen zatiak dituztenak.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra eta bere Erakundeen Administrazioaren ediziorako diru-laguntzak jaso dituzten lanak.
- Agindu honen laguntzak eskuratzerik ez duten entitateen aginduz (erakunde publikoak, argitaletxe ez diren enpresak, irabazteko asmorik gabeko entitateak...), onuradun izan daitezkeen entitateek egindako argitalpen-lanak.
- Beste laguntza batzuk eskuratu dituzten argitalpen-lanak, kostu osoaren %50ekoak edo hortik gorakoak badira. Era berean, onuradun izan daitekeen entitate batek agindu honen laguntzak eskuratzerik ez duten beste entitateekin batera lankidetzan argitaratutako liburuak.
- Liburugileak berak argitaratutako lanak, salgarri ez direnak eta argitaratzaileak berak egindako antologiak.
- Epeka saltzeko argitalpen-lanak, eta liburu-klubek edo antzekoek bazkideentzat eta atxikientzat bakarrik argitaraturikoak.
- Albumak, ebakigarriak, pintatzeko liburuak, eranskailudunak, denbora-pasakoak, kaligrafia koadernoak eta haurrentzako testurik gabeko liburuak.
- Urtekariak, aldizkako argitalpenak eta eranskinak edo horien zenbaki monografikoak, dietarioak eta antzekoak.
- Ale berean hizkuntza bi edo gehiagoko testuak dituztenak, poesia liburuetan jatorrizko testua agertzen den kasuetan izan ezik.
- Liburu itxuraz koadernaturiko fotokopiak.
Deialdi honetan finkatutako betebeharrak betetzen dituzten argitaletxeek eskatu ahal izango dituzte diru-laguntzak. Argitaletxetzat hartuko dira bakarrik, 2010. urtetik 2011. urtera bitartean gutxienez hiru egileren bost liburu argitaratu dituzten merkataritza-erakunde pribatuak edo pertsona fisikoak. Erakunde pribatuen kasuetan, bere gizarte xedearen barruan argitalpengintza izatea, eta pertsona fisikoentzat jarduera ekonomikoen zergako edizio-jardueretarako epigrafean alta izatea. Ez dira emango diru-laguntzak, elkarteek eta fundazioek aurkeztutako eskaerei.
Pertsona eta entitate onuradunek Europar Batasuneko edo Europako Esparru Ekonomikoko estatu kideren batean egoitza izan beharko dute; behin diru-laguntza emanez gero establezimendu egonkor bat izatea Euskal Autonomia Erkidegoan. Pertsona juridiko batek establezimendu egonkor baten bidez diharduela zehazteko, Euskadiko Autonomia Erkidegoko Kontzertu Ekonomikoa onartzen duen maiatzaren 23ko 12/2002 Legeak 21.2 artikuluan zer dioen hartuko da aintzakotzat.
Deialdi honetan aurreikusitako diru-laguntzak eskuratu ahal izateko, Euskal Autonomia Erkidegoko Administraziotik emandako diru-laguntzak jasotzeko ezarri diren betebeharrak egiaztatu beharko dira, eta zergak eta Gizarte Segurantzako kuotak egunean ordainduta izan beharko dituzte. Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.
Ezingo dute deialdi honetako diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere. Halaber, ezingo dute diru-laguntzarik eskatu sexu-bereizkeria dela-eta zigor administratibo edo penalik duten erakundeek, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenaren indarrez.
Deialdi honen organo kudeatzaileak egiaztatuko du, automatikoki, behar hainbat aldiz, diru-laguntza eskatu duten pertsonek edo entitateek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko baldintzak betetzen dituztela, eta horretarako ez du pertsona edo entitate horien oniritzia beharko, halaxe xedatzen du-eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak. Nafarroako Haziendan zergak ordainduz gero, pertsona edo entitate interesatuek zerga-betebeharrak betetzen dituztelako agiria aurkeztu beharko dute.
115.000 euro
Aurkeztutako edizio-planaren argitalpen-kostuen %70eraino irits daiteke diru-laguntza.
- Lehenengo ordainketa, laguntza osoaren %75, ebazpena jakinarazi ondoren eta 16. a) artikuluan ezarritako epea ukorik gabe igaro eta gero.
- Diru-laguntzaren beste %25a, agindu honetan ezarritako baldintzak bete direla justifikatu ondoren, eta betiere 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Eskabidea egiteko formularioa sinatuta
-
Adminiztrazio dokumentazioa:
I Eranskina: Bestelako diru- laguntzei buruzko adierazpena
Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa.Hirugarrenaren Alta
Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.Eskatzailea pertsona fisikoa bada:
Nortasun Agiri Nazionala, pasaportea edo antzeko agiriren bat.
Agiriok aurkeztea ez da beharrezkoa izango pertsona eskatzaileak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko espresuki baimena ematen badio.Jarduera ekonomikoen zergako edizio-jardueretarako epigrafean alta akreditatzea.
Pertsonak administrazioari baimena ematen badio Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.Eskatzailea pertsona juridikoa bada:
Sortze-eskritura, estatutuak eta dagozkion erregistro publikoetan izena emanda dagoela egiaztatzen duen agiria.Legezko ordezkariaren nortasun-agiri nazionalaren kopia, ahalordetze agiria edo dagokion organoak egindako egiaztagiria. Ez da beharrezkoa izango nortasun-agiri nazionalaren kopia aurkeztea, ordezkariak eskabidea egiteko formularioan Administrazioari aukeran dauden baliabideen bidez nortasun-datuak egiaztatzeko, baieztatzeko edo ziurtatzeko baimena ematen badio.Identifikazio fiskalaren zenbakia txartela.Proiektuari dagokion Dokumentazioa. Euskarri digitalean aurkezu behar da (cd,…)
Gaztelaniazko argitalpenetako Edizio Plana
2012. urtean argitaratuko diren gaztelaniazko literatura-liburuak adieraziz. Planean sartutako liburu bakoitzeko edukia, egilearen jarduera eta edizio-epeak adierazi beharko dira.Argitaletxearen ibilbidea azaltzen duen memoria
Azken hamar urteetan argitaratutako lan kopurua, berredizioak eta salmenta-toki kopurua adieraziz.Argitaletxearen katalogoaII Eranskina: Liburuen datuak
Edizio Planean sartutako liburu bakoitzeko: Datu orokorrak, argitalpenaren ezaugarri teknikoak, edizioaren kostua.Titularraren adostasuna
Egile-eskubideak dituen titularraren adostasuna edo jabari publikoko erregimenean dagoela egiaztatzen duen agiria.
Adminiztrazio dokumentazioa:
Proiektu berarentzat eskatu eta lortu diren beste laguntzen gaineko adierazpena eta zenbatekoa.
Bakar bakarrik beteko da laguntza eskatzen duen pertsona edo erakundea erregistratu gabe badago Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenenen Erregistroan, edota Erregistroan dauden bere bankuko datuak aldatu nahi baditu.
Eskatzailea pertsona fisikoa bada:
Pertsonak administrazioari baimena ematen badio Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagokion epigrafeko datuak egiaztatzeko, orduan ez da beharrezkoa agiririk aurkeztea.
Eskatzailea pertsona juridikoa bada:
Entitatea ordezkariaren pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada, ondoren zehazten den dokumentazioa egiaztatu beharko du:
Entitatea identifikatu bada “Erakundea” motako ziurtagiriarekin, ez du goian zehaztutako dokumentazioa aurkeztu beharko.
Proiektuari dagokion Dokumentazioa:
2012. urtean argitaratuko diren gaztelaniazko literatura-liburuak adieraziz. Planean sartutako liburu bakoitzeko edukia, egilearen jarduera eta edizio-epeak adierazi beharko dira.
Azken hamar urteetan argitaratutako lan kopurua, berredizioak eta salmenta-toki kopurua adieraziz.
Edizio Planean sartutako liburu bakoitzeko: Datu orokorrak, argitalpenaren ezaugarri teknikoak, edizioaren kostua.
Egile-eskubideak dituen titularraren adostasuna edo jabari publikoko erregimenean dagoela egiaztatzen duen agiria.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntza justifikatzeko dokumentazioa 2013ko martxoaren 31 arte aurkez daiteke.
Justifikazioak bide elektronikoaren bitartez ere aurkeztu ahalko dira, web-gune honetan: https://www.euskadi.net/nirekudeaketak.
- Diru-laguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa:Memoria
Diruz lagundutako edizio-planaren exekuzioari buruzko azalpen-memoria zehatza.Gastuen egiaztagirien zerrenda zehatza (xls, 45 kB)
Diruz lagundutako lan guztiek sortarazitako gastuen ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda zehatza.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.Egiaztagiriak
Diruz lagundutako edizio-planeko lan bakoitza argitaratzeko egindako gastuen egiaztagiriak, aurkeztutako gastu-aurrekontuaren kopuru osoaren adinakoak.Bestelako diru- laguntzei buruzko adierazpena (pdf, 660 kB)
Helburu berbererako jasotako beste diru-laguntzen zerrenda, baldin eta agindu honen 7. artikuluan aipatzen den unean horren berri ez bazuten onuradunek.Aleak
Argitalpenaren bi ale, edo edizio digitala eskuratzeko sarbidea.Paperean argitaratutakoen kasuan:
Inprimategiaren egiaztagiria, egindako ale-kopurua ziurtatzen duena.Banaketa-enpresaren egiaztagiria, liburu-dendetan banaketa egiteko jaso duen liburu-kopurua ziurtatzen duena.
Diru-laguntzaren justifikazioa egiteko aurkeztu behar den dokumentazioa:
Diruz lagundutako edizio-planaren exekuzioari buruzko azalpen-memoria zehatza.
Diruz lagundutako lan guztiek sortarazitako gastuen ordainagiri guztiak jasotzen dituen zerrenda zehatza.
Balio Erantsiaren gaineko Zergari dagokion zenbateko kengarria ezingo da egindako gastutzat hartu.
Diruz lagundutako edizio-planeko lan bakoitza argitaratzeko egindako gastuen egiaztagiriak, aurkeztutako gastu-aurrekontuaren kopuru osoaren adinakoak.
Helburu berbererako jasotako beste diru-laguntzen zerrenda, baldin eta agindu honen 7. artikuluan aipatzen den unean horren berri ez bazuten onuradunek.
Argitalpenaren bi ale, edo edizio digitala eskuratzeko sarbidea.
Paperean argitaratutakoen kasuan:
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2012/07/27
Sei hilabete.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Sailburua.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.