Haur eta gazteen artean irakurzaletasuna eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jardueretarako diru-laguntzak arautzen dituena, eta diru-laguntza horietarako deia egiten duena.
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2012ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.
176.616,00 euro.
- AGINDUA, 2012ko ekainaren 13koa (EHAA Zk. 125/2012)
Euskadiko Liburutegiei buruzko urriaren 26ko 11/2007 Legearen bitartez sortutako Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagokio, besteak beste, liburutegientzat laguntza-programak eta zerbitzuak ezartzea, bereziki informatika-sareak antolatzeko, irakurzaletasuna eta liburutegien erabilera sustatzeko kanpainak egiteko, funtsak eskuratzeko eta beste helburu batzuetarako.
Bestalde, Kultura Sailaren egitura organikoa ezartzen duen martxoaren 22ko 45/2011 Dekretuaren arabera, Liburutegi Zerbitzuaren eskumena da Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareari dagozkion egitekoak garatzea eta gauzatzea, bai eta liburutegietan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko neurriak diseinatzea ere.
Alde horretatik, sinestuta gaudenez irakurzaletasuna eta liburutegiak erabiltzeko ohitura errazago bereganatzen direla haur eta gazte garaian, Kultura Sailak lehentasunezkotzat jotzen du haur eta gazteen betebeharrak asetzea.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Liburutegi Zerbitzua: 945 019471
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran Vía, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
Andía, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Euskal Autonomia Erkidegoko Udalei eta udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeei diru-laguntzak emateko modua arautu eta laguntza horietarako deia egiten da (2012ko ekitaldia). Diru-laguntza horiek izango dira, hain zuzen ere, haur eta gazteen artean irakurzaletasun eta Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko liburutegi-publikoen erabilera sustatzeko jarduerak burutu ahal izateko.
Batetik, liburutegi publikoen titularrak diren EAEko udalek, eta, bestetik, EAEko udal liburutegi publikoen arloko eskumenak dituzten edo arlo horretako egitekoak esleituta dituzten toki-erakundeek, baldin eta Euskadiko Irakurketa Publikoko On Line Sarearen barruan badaude, edo sare horretan sartzeko eskaera eginda badute, eskabideak aurkezteko epea amaitu aurretik.
Ezingo dute diru-laguntzarik eskatu laguntza publikoak lortzeko zehapen administratibo edo penalik duten erakundeek, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dien legezko debekurik dutenek ere.
Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu, kasuan kasuko zehapenak ezarritako epean, sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik zehapen administratibo edo penala jasotako pertsona fisikoak edo juridikoak, ez eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legea dela bide debeku horrekin zehatutakoak ere.
Euskal Autonomia Erkidegoko administrazio orokorrak edo haren menpeko erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntzaren batzuk eman izana dela-eta, horiek itzultzeko edo zehatzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntzak eman edo ordaindu ahal izateko.
1.- Eskabideetan sartuko da badagoela aukera laguntza eskatzen duen erakundeak honako hau baimen dezan, espresuki: gainerako datuak edo agiriak organo kudeatzaileak lortu edo egiaztatzea, bai bide presentziala, bai elektronikoa erabilita, eta, betiere, Administrazio Publikoak dituen egiaztatze-, kontrolatze- eta ikuskatze-ahalmenen kalterik gabe.
2.- Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren aldaketa aplikatuz, eskabidean sartuko den erantzukizunpeko aitorpen baben bidez, betebehar hauek egiaztatuko dira:
● Beste edozein administraziok edo erakundek –publikoa zein pribatua izan– helburu berarako ematen dituen diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatuz gero –eta, hala badagokio, eskuratuz gero–, horren berri ematea.
● Ez egotea dirua itzultzeko prozedura batean edo zehapen-prozedura batean sartuta, edo horrelakorik izanez gero, amaituta izatea.
● Pertsona edo erakunde eskatzaileak egiztatu behar du ez dagoela laguntza edo diru-laguntza publikoak jasotzea eragozten dion administrazio- edo zigor-arloko zehapen baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.
● Erakunde eskatzaileak eskabidean eta dokumentazioan jasotako datuak egiazkoak direla adieraztea, eta laguntza hauen onuradun izateko indarrean den araudian ezarritako betekizunak betetzen dituela adieraztea.
3. Erregistratuta egon ezean, edo Ekonomia eta Ogasun Sailaren Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero:
● Bide presentzialaren bidez: http://www.euskadi.net/r33-2288/es/contenidos/autorizacion/alta_terceros/es_7999/alta_terceros.html
helbidean ezarritako ereduaren araberako formularioa.
● Bide elektronikoaren bidez: http://www.ogasun.ejgv.euskadi.net/r51-341/es/contenidos/informacion/regtelter_infor/es_rtt/infor_rtt.html
176.616,00 euro.
Emandako diru-laguntzen ordainketa igorpen bakar baten bidez egingo da, diruz lagundutako jarduera benetan egin dela, diru-laguntza zuzentzen den helburua betetzen duela eta kostua guztira zenbatekoa izan den egiaztatu ondoren.
Diru-laguntzaren eskabide-orria beste finantziazio iturrien ziurtagiriarekin batera aukeztu behar dena.
Helburu eta xede berdinarekin beste diru-laguntzaren bat eskatu edo jaso den biltzen duen agiria.
Eskaera telematikoarekin batera, beste diru-laguntzarik eskatu edo jaso izanaren agiria bete beharko da ere.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki baduzu.
Kanal elektronikoa aukeratu baduzu, ordea, izapideak "Nire Kudeaketak" atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Diru-laguntza jaso duten ekintzetan egindako gastuaren justifikazioa, memoria justifikatiboarekin bat aurkeztu behar dena.
Egindakoa gastuarekin bat erantsi behar den justifikatzeko memoria.
Behin ekintza burutu ondoren honi buruzko informazioa eskaintzen du. Izapide horiek “Nire Kudeaketak” atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
Honekin batera, bete beharreko beste dokumentu hauek atxikitzen dira ere:
-Egindako gastuaren justifikazioa.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
2012ko uztailaren 27a.
Sei hilekoa izango da, agindu hau EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Kultura Kontseilaritza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.