2016an arte azoketan parte hartzeko diru-laguntza deialdia - BESTE AZOKAK
[azokak_bestelakoak]
Etxepare Euskal Institutua
Ebazpen honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko arte-galeriek euskal artisten lana bultzatzeko 2016an zehar nazioarte mailako arte azoketan parte hartu ahal izateko stand-ak alokatzeko diru-laguntzak arautzea.
-
Pertsona fisikoak
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Pertsona fisikoaren nortasuna
-
Bizilekua hemen izatea
Zure datuak kontsultatzeko baimena ematen badiozu Administrazioari, ez duzu agiririk aurkeztu behar.
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
-
Persona juridiko pribatua
Informazio xehatua
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ez da onartuko fundazioen, nagusiki kapital-ekarpen publikoa duten entitate pribatuen, ?Ondasunen erkidego? izaerakoen eta arte-lanen salerosketa sektorearen jarduerarekin lotura zuzenik ez duten elkarteen eskaerarik.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
-
Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea:
Eskabideak aurkezteko epea bukatzen denerako alta izatea jarduera ekonomikoetarako zergaren baitan arte-lanen salerosketaren jarduerari dagokion epigrafean.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Azokaren kudeaketa-organoak parte hartzea onartu duela egiaztatzen du.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Informazio xehatua
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Dagokion ekitaldi fiskalean eta aurreko bi ekitaldi fiskaletan jasotako minimis izaerako diru-laguntzen berri eman.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Informazio xehatua
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
- Espainiako Estatutik at antolatzen diren eta jarraian zerrendatzen diren nazioarteko azoketan parte hartzeko diru-laguntzetarako: hogei mila (20.000) euro gehienez ere.
- Ameriketako azokak: Art Chicago (Chicago, AEB), Art Basel (Miami, AEB), The Armory Show (New York, AEB), Zona MACO (Mexiko Hiria), SP-Arte (Sao Paulo, Brasil) eta ARTBO (Bogota, Kolonbia).
- Europako azokak: Art Basel (Basilea, Suitza), FIAC (Paris, Frantzia), Art Cologne (Kolonia, Alemania), ARTISSIMA (Turin, Italia), Frieze Art Fair (Londres, Erresuma Batua), Paris Photo (Paris, Frantzia) eta MIA Milan Image Art Fair (Milan, Italia).
- Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren ehuneko ehunekoa izango da (%100), baina diru kopuru hori gehienez ere hamar mila (10.000) eurokoa izango da Ameriketako azoken kasuan eta zortzi mila (8.000) eurokoa Europako azokenean.
- Aurreko atalean aipatzen ez diren beste nazioarteko arte-azoketan parte hartzeko diru laguntzak a) eta b) ataletako diru-kopuruak agortzen ez badira bakarrik emango dira. Azoka eta galeria bakoitzeko emango den diru kopurua stand-aren alokairuaren kostuaren gastuen ehuneko ehunekoa izango da (%100) eta gehienez ere bost mila euro (5.000).
Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
- Erakunde eta Sozietate Publikoak > Etxepare Euskal Institutua
-
Eskabidea eta dokumentazioa aurkezteaAurkeztu beharreko dokumentuak
-
Justifikazioa
Ebazpen bidez esleitutako diru-laguntza ordainketa bakar baten bidez gauzatuko da, jarduera amaitu eta behar bezala justifikatu ondoren.
Justifikazioa egiteko epea 2016ko abenduaren 31n amaituko da. Jarduera abenduan bada, 2017ko urtarrilaren 31 baino lehen egin beharko da.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Atzera egitea
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Uko egitea
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (90. eta 91. artikuluetan)
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak aldatzea
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzakezu, baldin eta espedientea zabalik badago.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa ekarpena
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrzioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak -
Dokumentazioa zuzentzea
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Informazio gehigarria: 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena (71. artikuluan)
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Aurkeztu beharreko dokumentuak
-
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
Hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
Informazio gehiago: 30/1992 Legea, Herri-administrazioen araubide juridikoaren eta administrazio-prozedura erkidearena (VII. Titulua, Egintzak administrazio-bidetik berrikustea).
Aurkeztu beharreko dokumentuak
Alberto Irazu a-irazu@etxepare.eus
Jendeaurreko arreta:
- Bulegoa: Etxepare Euskal Institutua. Tabakalera eraikina. Andre zigarrogileen plaza, 1. 20012 Donostia-San Sebastián.
- Harrera ordutegia: 10:00-14:00
Telefono bidezko arreta:
- Teléfonoa: 943 023402
- Ordutegia: 10:00-14:00