Euskadiko kirol federazioen programetarako diru-laguntzak. 2008

 

Saila / Erakunde Autonomiaduna

Kultura


Egitura atal kudeatzailea

Kirol Zuzendaritza


Xedea

Kirol-federazioen urteroko kirol-programen finantzaketa, diru-laguntza ez itzulgarrien bitartez.


Nori Zuzendua

Euskadiko kirol-federazioak


Diru kopurua

2.812.000 €


Araudia

EHAA, 2008ko apirilaren 4koa.


Harremanak norekin

Lorena Etxezarreta
Tlf.: 945 019 507


Erantsi beharreko agiriak

Diru-laguntzak jasotzeko eskabideekin batera honako dokumentazioa aurkeztu behar da:

 a) Eskabide-inprimakia (I. eranskina).

 b) Erakundearen 2008ko ekitaldiko aurrekontua, batzar nagusiak onartua.

 Eskabidearen euskarri gisa aurkeztutako aurrekontu hori egitarauka sailkaturik aurkeztuko da, eta oreka bat erakutsiko du gastu eta diru-sarreretan artean. Horrekin batera, aurrekontu berria orekatzeko konpromisoa hartzen duela adierazi behar du entitateak, jasotako diru-laguntza jasotzea espero zenarekin bat ez badator. Hori egiteko, 30 egun balioduneko epea izango du, Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordearen ebazpena jaso eta hurrengo egunetik aurrera.

 c) Federazioaren IFZren fotokopia.

 d) Zerga-kontuetan bere betebehar guztiak ordainduta dituela egiaztatzen duen agiri eguneratua.

 e) Banketxearen egiaztagiri eguneratua, kontu-zenbakia eskaera egin duen entitatearena dela ziurtatzeko.

 f) Erakunde onuradunak eskatu dituen edo ustez jasoko dituen beste laguntza batzuen zerrenda, emango duen erakunde publiko zein pribatuaren izena eta diru-laguntzarako eskabideen egoera aipatuta: ezetsia, erantzunaren zain, emana eta diru-kopurua. Horrelakorik egon ezean, diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako egitarauetarako beste inongo laguntzarik ez dela eskatu egiaztatzeko jakinarazpena.

 g) Kirol-egitasmoa azaltzen duen memoria (II. eranskina). Honako hauek agertuko dira bertan:

 - Federazioak antolatutako kirol-lehiaketa ofizialak. Lehiaketen gutxi gorabeherako kopurua espezialitate edo azpimotaren eta kategorien arabera. Parte hartuko duten kirolari eta kluben kopurua eta parte hartuko duten kluben portzentajea federazioan afiliatuta dauden klub guztien aldean.

 - Kirol-prestakuntzako jarduerak. Egingo diren jardueren zerrenda eta partaideen eta orduen kopurua gutxi gorabehera.

 - Zuzendari teknikorik dagoen eta horren titulazioa, dedikazioa ordutan eta federazioarekin duen lotura.

 - Parte-hartzera bideratutako kirolen inguruan federazioak antolatutako jarduerak (jolas, aisia eta osasunerako kirola).

 - Kategoria ez absolutuan kirol-selekzioek burututako jarduerak.

 - Kirol-mota bertokoa den.

 - Emakumeen eta gizonen arteko ezberdintasunak baztertzeko eta haien arteko berdintasuna sustatzeko federazioak bultzatzen dituen ekintzak.

 h) Federazioen estamentu-liburua, Kirol Erakundeen Erregistroak legeztatua, eta Federazioaren idazkariak lehendakariaren oniritziarekin egindako egiaztagiria, 2007ko abenduaren 31n federazioak zituen kirolari federatuen kopurua adierazten duena (III. eranskina).

 i) 2007ko abenduaren 31n federazioak afiliatuen artean zituen goi-mailako kirolarien zerrenda.

 j) Federazioak euskara zenbateraino erabiltzen duen adierazten duen memoria (IV. eranskina). Honako hauek aipatuko dira:

 - Euskaraz emandako prestakuntza-ikastaroak.

 - Euskararen erabilera federazioen dokumentu eta argitalpenetan.

 - Euskarazko web orririk duen.

 - Jendeari harrera euskaraz egiten zaion.

 - Federazioaren kanpo-harremanetan euskara erabiltzen den.

 - Federazioko kideekin euskara erabiltzen den.

 - Federazioko hizkuntza-paisaian euskara erabiltzen den.

 k) Erakunde eskatzaileak ez duela zigor administratibo edo penalik laguntza publikoak lortzeko, ezta ere horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik aitortzen duen zinpeko deklarazioa (V. eranskina).


Eskabideak Aurkezteko Epea

2008-4-5etik 2008-5-5era


Eskabideak aurkezteko lekua

Eusko Jaurlaritza
Kultura Saila
Donostia-San Sebastián 1
Lakua I, 2.solairua
01010 Vitoria-Gasteiz

Bizkaiko Kulturako Lurralde Unitatea
Gran Vía 85
48011 Bilbao

Gipuzkoako Kulturako Lurralde Unitatea
Andia 13
20004 Donostia-San Sebastián.

Eskabideak zuzenean entrega daitezke edo, bestela, azaroaren 26ko 30/1992 Legean ezarritako edozein bide erabiliz. Posta-bulegoan aurkeztu nahi izanez gero, eskabide-orria kartazal irekian aurkeztu beharko da, posta-funtzionarioak, ziurtapena egin baino lehen, data eta zigilua jarri diezazkion eskabide-orriari.


Tramiteen deskripzioa

Hasiera, jarraibidea eta ebazpena


Egitura Atal Ebazlea

Kultura, Gazteria eta Kiroletako sailburuordea


Ebazteko epea

Hiru hilabete, eskabideak aurkezteko epea bukatzen den egunetik hasita




Isilbidearen Ondorioak

Ezespenezkoak


Administrazio Bidearen Bukaera

Ebazpenak administrazio bidea agortzen du


Errekurtsoak / Erreklamazioa

Aukerako berraztertzeko errekurtsoa


Formularioak

Eranskinak (doc 279 kb)


Bestelako Agiriak

Ez dago


Oharrak

Ez dago


Abisua

Informazio hau orientagarri gisa bakarrik ematen da eta, beraz, honek ez ditu ordezkatzen ezta aldatzen ere prozedura administratiboak erregulatzen dituzten xedapen arautzaileak, eta, ondorioz, ezin ditu sortu berariazko Araudian jasota ez dauden eskubideak edota betebeharrak.