Lurpeko uren ikerketa

Deskribapena

Lurpeko urak ikertzeko lanak direla-eta kalteak pairatu ditzaketen pertsonak eskatu dezakete.

Lurpeko uren ikerketa

URAk lurpeko uretan ikerketak egiteko baimena emango du, xede duena emari baliagarria dagoen aztertzea, ikerketa proiektu bat baino gehiago egotekotan haien arteko derrigorrezko lehia egin baino lehen.

Baimena ezingo da bi urte baino gehiago luzatu, eta harekin batera, ezinbestean, eremua onura publikokoa izendatuko da ikerketaren barruan egin beharreko lanak edo ekintzak aurrera eramateko beharrezkoak diren lurrak okupatu ahal izateko.

Erakundeak

Kudeatzen duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Ebazten duen erakundea

  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > Uraren Euskal Agentzia

Eskumenak Euskadiko uren arloan

URAk Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik igarotzen diren arroetan esku hartzen du: Asua, Barbadun , Butron, Estepona, Galindo, Gobelas, Oka, Lea, Artibai, Deba, Oiartzun y Urola

Ebro eta Kantauriko Konfederazio Hidrografikoek eskumenak dituzte ondorengo Erkidego arteko arroetan: Bidasoaren ardatz nagusia, Urumea, Oria, Nerbioi, Ibaizabal, Cadagua, Agüera, Karrantza, Omecillo, Baia, Zadorra, Inglares, Araia, Ega eta Errioxa.

Azken aldaketako data:

Kontaktu-informazioa

Harremanetarako datuak

ORDUTEGIA

Publikoarentzako etenik gabeko ordutegia astelehenetik ostiralera 8:30etatik 14:00ak arte.

Urte osoan irekia herriko eta probintziako jaiegunetan eta abenduaren 24 eta 31n izan ezik.

URAREN EUSKAL AGENTZIA

El Boulevard eraikina

Gamarrako Atea kalea 1.A - 11. solairua

01013 Vitoria-Gasteiz

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Urkixo Zumarkalea 36, - 7. solairua

48011 Bilbao

URAREN EUSKAL AGENTZIA

Intxaurrondo kalea, 70 - 1. solairua

20015 Donostia/San Sebastián

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea(k)

  • Lurpeko uren ikerketa: 1021301

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Urriaren 1eko 39/2015 Legeak administrazio publikoen administrazio-prozedura erkidearena, 14. artikuluan ezartzen ditu administrazio publikoekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzeko eskubidea eta betebeharra. Xedatzen du, horretarako, administrazio publikoekiko harremanetan edozein izapide administratibo egiteko bitarte telematikoak erabili behar dituztela pertsona juridikoek, nortasun juridikorik gabeko erakundeek, elkargokide izatea nahitaezkoa den lanbide-jardueraren bat egiten dutenek, Administrazioarekiko harremanetan bide elektronikoak erabiltzera behartuta dagoen interesdunen bat ordezkatzen dutenek, eta, azkenik, administrazio publikoetako langileek, langile publikoak diren aldetik administrazio publikoekin egiten dituzten izapide eta jarduketetarako. Administrazio bakoitzak erregelamenduz zehazten duen moduan erabili behar dira bide elektronikoak.

Eskabide-orria

Beste tramite batzuk