Egoitza elektronikoa

EUSKAL AUTONOMIA ERKIDEGOKO SEGURTASUN ZERBITZU LAGUNTZAILEETAKO LAN-KONTRATUKO LANGILEENTZAT GORDETAKO LANPOSTUETARAKO ENPLEGUA FINKATZEKO SALBUESPENEZKO PROZESUETAN HAUTATUTAKO PERTSONEN ETA ESLEITUKO DIREN LANPOSTUEN BEHIN-BEHINEKO ZERRENDA ARGITARATZEA

Argitalpen-data: 

2024ko abenduaren 2an enplegu publikoaren atarian argitaratu da Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasuneko Zerbitzu Laguntzaileetako lan-kontratuko langileentzat gordetako lanpostuetarako enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuetako hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenda.

Halaber, 10 egun balioduneko epea ezartzen da erreklamazioak egiteko, 2024ko abenduaren 3tik 2024ko abenduaren 17ra arte. Erreklamazioak Enplegu Publikoaren Atarian egingo dira, "NIRE ERREKLAMAZIOAK ETA ERREKURTSOAK" atalean.