Egoitza elektronikoa

Administraria

2022/08/02 - 2022/08/30
Inprimatu

Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Zeanuriko Udala
Lehiaketa:
Administraria
Lanpostua:
Administraria
Plaza-kopurua:
1
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
C1
Eginkizunak eta atazak:

Lanpostu horiek bulego orokorrei atxikita daude, eta honako eginkizun hauek dituzte:Administrazio Orokorreko azpieskala administratiboari dagozkionak, maila eta kategoriarenbarruan agindutako eginkizunak betetzea. Izangaientzat informazio gisa baliodezan, eta hautaketa prozesua ebaluatzeko irizpideen oinarri gisa, deialdi honen xededen lan-postuaren eginkizunak honako hauek izango dira:

— Administrazio unitateari dagozkion datuak, txostenak, proposamenak, espedienteak,hainbat lan eta abar lortzen eta ematen laguntzea.

— Agintzen zaizkion espedienteak eramatea, kontrolatzea eta haien jarraipenaegitea.

— Jendearentzako arreta.

— Terminal informatikoak eta telefonikoak erabiltzea.

— Agintzen zaizkion espedienteak artxibatzea eta haien jarraipena egitea.

— Idazkaritzako titularrak eskuordetutako eginkizunak betetzea, bai eta agintzenzaizkion beste edozer eginkizun betetzea ere.

— Administrari gisa dituen eginbeharrei lotutako guztiak.

— Udal programazio kulturala proposatu eta/edo egitean parte hartzea.

— Kultura, Kirol, Hezkuntza, ongizate eta euskera arloetako dirulaguntzen tramitazioaeta diru baliabideen jarraipena egitea.

— Emakumea eta genero berdintasuna arloen jestioa, baita ere udalez gaindiko erakundeekazhartu emonak.

— Hirugarren adinekoen arloaren jestioa.

— Udalak ematen dituen diru laguntzen jestioa eta dagokion batzordean parte hartzea.

— Udal lokalen erabileraren jestioa. Kultur eta jai batzordeetan parte hartzea.

— Herriko gazteria, adinekoen eta orokorrean herriko biztanleen eskaerak edo iradokizunakjasotzea.

— Herriko kirol eta kultur taldeen eskaerak eta iradokizunak jasotzea.

— Udalerrirako interesgarriak diran kultur ekintzak bilatzea.

— Bere arloko fakturen ikuskatzea.

— Herritarrei, bere arloko informazioa ematea, telefonoz edo aurrez aurre.

— Udaleko web orriaren mantenimendua eta jestioa.

— Administrazioa Orokorrean laguntza ematea, udalaren beharrizanen arabera.

— Hautaketa prozesua oposizio lehiaketaren bitartez egingo da.

Titulazioa:

Batxilergoko titulua, bigarren mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokideaizatea edo lortzeko moduan egotea.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara ezagutza izatea

Beste baldintza batzuk:

a) Espainiako nazionalitatea izatea, urriaren 30eko 5/2015 Legegintzako ErregeDekretuakonartutako Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren Legearentestubateginaren 57. artikuluan xedatutakoa alde batera utzi gabe.

b) Betebeharrak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

c) Gutxienez hamasei urte izatea eta, hala badagokio, nahitaezko erretirorakogehieneko adina ez gainditzea. Soilik legez ezarri ahalko da beste gehienekoadin bat, nahitaezko erretirorako adina ez dena, enplegu publiko bat eskuratzeko.

d) Administrazio publikoen zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzioedo estatutu organoetatik diziplina espediente bidez baztertua ez egoteaedota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostuedo kargu publikoetarako, funtzionario kidego edo eskalan sartzeko, edotalan kontratudun behargin moduan egiten zituen eta baztertua edo desgaituaizan zen antzeko funtzioak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero,desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea eta norberaren estatuanegoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazkozehapenik edo horren parekorik ez izatea.

e) Batxilergoko titulua, bigarren mailako lanbide-heziketako titulua edo baliokideaizatea edo lortzeko moduan egotea. Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko2/2006Lege Organikoan araututako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergokograduatu tituluekiko baliokidetasunak ezartzen dituen ekainaren 10ekoEDU/1603/2009 Aginduan (martxoaren 7ko EDU/520/2011 Aginduaren bidez aldatua)xedatutakoa beteko da. Atzerrian lortutako titulazioak dituzten izangaiek,baliozkotze egokiaren edo, hala badagokio, tituluaren homologazioaren egiaztagiriarenjabe direla egiaztatu beharko dute.

f) 3. hizkuntz eskakizunari dagokion euskara ezagutza izatea. Deialdian eskatzendenhizkuntz eskakizuna egiaztatzeko, IVAPek emandako ziurtagiria aurkeztubeharko da, 3. hizkuntz eskakizuna edo goragoko beste bat eta harenbaliokideak egiaztatzen dituena, edo deialdi honetan horretarako ezartzen direnprobak. Euskararen ezagutza maila egiaztatzen duten tituluak eta ziurtagiriakbaliozkotzeari buruzko azaroaren 9ko 297/2010 Dekretuan agindutakoak 2. hizkuntzeskakizunarekin baliozkotuta daude.

g) IT txartela ziurtagiriak izatea, ondoren aipatzen direnak:— Microsoft Word aurreratua, edozein bertsio.— Microsoft Access aurreratua, edozein bertsio.— Microsoft Excel aurreratua edozein bertsio.— Microsoft Outlook, edozein bertsio— Power Point oinarrizkoa, edozein bertsio.Aurreko baldintza horiek eskariak aurkezteko epea amaitzean bete beharko dira.

h) Betebeharrak betetzeko gaitasun funtzionala izatea.

i) Administrazio publikoen zerbitzuetatik edota autonomia erkidegoetako konstituzioedo estatutu organoetatik diziplina espediente bidez baztertua ez egoteaedota ebazpen judizial bidez desgaikuntza absolutu edo berezirik ez izatea lanpostuedo kargu publikoetarako, funtzionario kidego edo eskalan sartzeko, edotalan kontratudun behargin moduan egiten zituen eta baztertua edo desgaituaizan zen antzeko funtzioak betetzeko. Beste estatu bateko herritarra izanez gero,desgaitua edo horren pareko egoera batean ez egotea eta norberaren estatuanegoera berean egonda enplegu publikora iristeko eragozpen den diziplinazkozehapenik edo horren parekorik ez izatea.

j) Ezintasun eta bateraezintasuneko legezko kausarik ez izatea, administraziopublikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunari buruzko abenduaren 26ko 53/1984 Legean ezarritakoaren arabera. Aurrez aipatutako baldintza guztiakbete beharko dira eskariak aurkezteko epea amaitzen den egunean, hizkuntzeskakizuna izan ezik; azken hori xede horrekin egingo den probaren bidezegiaztatu ahalko da. Halaber, hautaketa prozeduran izan beharkodira guztiak,izendapena egin arte.

Onartzea
Aurrez aurrekoa:

Zeanuriko Udaleko sarrera erregistroan aurkeztuko dira.

Eskariak aurkeztu ahalko dira ere, urriaren 1eko 39/2015 Legeak (Administrazio PublikoenAdministrazio Prozedura Erkideari buruzkoa) 16.4. artikuluan adierazitako administraziopublikoen erregistroetan.

Deialdia
Gaiak:

1. Espainiako Konstituzioa: Printzipio orokorrak: zuzenbideko estatu sozial eta demokratikoa.Konstituzioaren balio gorenak.

2. Espainiako Konstituzioa: funtsezko eskubideak eta betebeharrak.Konstituziokobotereak: botere betearazlea, botere legegilea eta botere judiziala.

3. Espainiako Administrazio Publikoa. Estatuko Administrazio Orokorra. Autonomiaerkidegoak:estatuaren eta autonomia erkidegoen arteko harremanak. Autonomiaerkidegoen antolaketa politikoa eta administratiboa.

4. Espainiako toki araubidea. Toki administrazioa Espainiako Konstituzioan. Tokiautonomiaren printzipioa: esanahia eta irismena. Toki administrazioa osatzen duten erakundeak.

5. Euskal Herriaren Autonomia Estatutua: atariko titulua, Euskal Herriaren botereak,ogasuna eta ondarea.

6. Lurralde historikoak: Foru erakundeak: batzar nagusiak eta foru aldundiak: erakundeerkideen eta foru erakundeen arteko eskumen banaketari buruzko alderdi orokorrak.

7. Administrazio Zuzenbidearen iturriak. Legea: kontzeptua eta motak. Erregelamendua:erregelamendu ahalmenaren titulartasuna eta mugak. Arauen hierarkia. Legezkotasunprintzipioa administrazio publikoan.

8. Administrazio antolaketa. Antolaketako printzipioak: hierarkia eta eskumena. Eskuordetzea,goragokoak eskumena bereganatzea eta ordezkatzea. Kudeatzeko agindua.Kontzentrazioa eta deskontzentrazioa. Zentralizazioa eta deszentralizazioa.

9. Administrazio antolaketa: administrazioko organoak. Kide anitzeko organoak.

10. Administrazio egintza. Egitea, edukia, motibazioa eta forma.

11. Administrazio egintzen legezkotasun presuntzioa. Administrazio egintzareneraginkortasuna. Jakinarazpenen edukia, epeak eta gauzatzea. Argitalpena. Erabatekodeuseztasuna eta deuseztagarritasuna.

12. Eskaerak, idazkiak eta jakinarazpenak Administrazioan aurkeztea. Eskaerakzuzentzea eta hobetzea. Administrazioko erregistroak. Haien baldintzak, epeak eta zenbaketa.

13. Administrazio-prozedura (I): Printzipio orokorrak. Interesdunak. Abstentzioa etaerrekusatzea. Herritarren eskubideak.

14. Administrazio-prozedura (II): administrazio prozeduraren aldiak.Prozeduraren hasiera, antolamendua, instrukzioa eta amaiera.Administrazioaren isiltasuna.

15. Administrazio elektronikoa: herritarren eskubideak. Erregistro, komunikazio etajakinarazpen elektronikoak. Prozeduren kudeaketa.

16. Administrazio bidean dauden administrazio egintzak berrikustea: printzipio orokorrak.Administrazio errekurtsoak: administrazio errekurtsoa eragin dezaketen egintzak.Administrazio errekurtsoak izapidetzeko arau orokorrak. Errekurtso motak. Akats materialakzuzentzea. Egintzak baliogabetzea.

17. Toki eremuan eragin berezia duten administrazio egintzak. Sustapen jarduera.Zaintza jarduera: administrazioko lizentziak eta emakidak. Tokiko zerbitzu publikoa:tokiko zerbitzu publikoa kudeatzeko erak.

18. Herritarrei arreta emateko zerbitzuak. Herritarra, zerbitzu eta prestazio publikoenhartzaile gisa. Jendeari arreta emateko, harrera egiteko, eskaria aztertzeko etaherritarrei erantzuteko trebetasunak.

19. Administrazio zehapenak. Zehapen zuzenbidearen printzipio orokorrak.

20. Kontratazio publikoa tokiko eremuan: printzipio orokorrak, kontratu motak, kontrataziomotak eta prozedurak.

21. Udalaren aurrekontua: kontzeptua, printzipioak, egitura eta edukia. Onartzekoprozedura.

22. Udal ogasuna: udalerrietako diru-sarrera motak.

23. Zerga hauen zerga egitatea, subjektu pasiboa eta sortzapena: ondasun higiezinengaineko zerga; jarduera ekonomikoen gaineko zerga; trakzio mekanikoko ibilgailuengaineko zerga; eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga; hiri lurren balioaren gehikuntzarengaineko zerga.

24. Administrazio publikoen, hango agintarien eta menpeko gainerako enplegatuenerantzukizuna. Printzipio orokorrak eta prozedura.

25. Udalerria. Udal mugartea. Biztanleria: erroldari aipamen berezia eginez.

26. Beste toki erakunde batzuk. Mankomunitateak, eskualdeak edo zenbait udalerribatuko dituzten beste erakunde batzuk

27. Udal antolaketa: oinarrizko printzipioak. Oinarrizko organoak: alkatea, alkateordeak,osoko bilkura eta tokiko gobernu batzarra. Organo osagarriak.

28. Alkatearen eskumenak. Alkatetzaren ebazpenak.

29. Udalbatza: osaera eta eskumenak. Tokiko gobernu batzarra: osaera eta eskumenak.osaera, izendapena eta eskumenak. Informazio batzordeak.

30. Osoko bilkuraren funtzionamendua: bilkura eta erabaki araubidea, aktak etaerabakien ziurtagiriak.

31. Toki erakundeek araudiak egiteko duten ahalmena. Erregelamendu organikoaeta ordenantzak. Egiteko eta onartzeko prozedura. Tokiko arauen argitalpena. Bandoak.

32. Toki erakundeen zerbitzura dauden langileak. Tipologia. Funtzio publikoarenegitura eta antolaketa: lanpostuen zerrendak eta aurrekontu-plantillak.

33. Langileen alorreko organo eskudunak: estatuko eskumenak. Toki korporazioeneskumenak: osoko bilkura, alkatea

34. Toki erakundeen ondasunak. Motak. Ondasunen inbentarioa.

35. Udalaren herri jabaria: erabilera eta aprobetxamendu motak eta erak.

36. Administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurraren erabileran (I): Hirigintzakolizentziak: Motak. Eskumenak eta prozedura.

37. Administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurraren erabileran (II): Kontserbatzekobetebeharra. Betearazteko aginduak. Aurri adierazpena.

38. Administrazioaren esku-hartzea eraikuntzan eta lurraren erabileran (III): Hirigintzakolegezkotasuna babestea. Hirigintzako arau hausteak eta zehapenak.

39. Datu pertsonalak babestea: helburua eta kontzeptuak. Herritarren eskubideak.Administrazioaren eta haren langileen betebeharrak.

40. 4/2005 Legea, otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzkoa:Administrazioko arau eta prozeduretan berdintasuna sustatzeko printzipio orokorraketa neurriak. Hizkuntzaren erabilera ez sexista.

Gai zerrenda prestatzeko, indarreko legeriatzat hartuko da deialdia Bizkaiko AldizkariOfizialean argitaratzen den unean indarrean dagoena.BIZKAIKO