Egoitza elektronikoa

Gizarte hezitzailea

2021/12/02 - 2021/12/21
Inprimatu
Bilbao
Bizkaia
Laburpena
Nork eskaintzen du?:
Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundea (GUFE)
Lehiaketa:
Gizarte hezitzailea
Lanpostua:
Gizarte hezitzailea
Plaza-kopurua:
14
Mota:
Funtzionarioa
Kontratu-mota:
Funtzionarioa
Taldea:
A2
Titulazioa:

Gizarte Hezkuntzako Diplomaturaren edo Unibertsitate Graduaren titulua edo beste unibertsitate-titulu batzuk, hau da, Gizarte Hezitzaileen Elkargo Ofizialak emandako gaikuntza duen Gradua, Lizentziatura edo Diplomatura, izatea edo horiek jasotzeko eskubideak ordainduta izatea. Titulazio horiek guztiak Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak emandakoak dira.

Hizkuntza eskakizuna:

3. hizkuntza-eskakizuna.

Beste baldintza batzuk:

a) Egoera hauetako bat gertatzea:

— Europar Batasuneko herritarra izatea, bai hautagaia edo haren ezkontidea (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), bai hautagaiaren ondorengoak edo haren ezkontidearenak (eta ez egotea zuzenbidez banaturik), baldin eta ondorengook hogeita bat urtetik beherakoak badira, edo, urte gehiago izanik, gurasoen mende bizi badira oraindik.

— Europar Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen ezarpen-eremuaren barruan egotea, baldin eta hitzarmen horietan langileen zirkulazio-askatasuna ezar badaiteke.

— Horiez gainera, Oinarrizko Estatutuaren testu bategina onesten duen urriaren 30eko 5/2015 Errege Dekretuan ezarritakoaren arabera enplegu publikoa eskuratzeko aukera duten atzerritarrak izatea.

b) Hamasei (16) urte beteta izatea, baina derrigorrezko erretirorako adinik oraindik ez izatea.

c) Zereginak betetzeko behar besteko gaitasun funtzionala izatea. Bizkaiko Foru Aldundiko Ebaluazio eta Orientazio Zerbitzuko Desgaitasuna Ebaluatzeko Atalak emandako irizpen loteslearen bidez egingo da egiaztapen hori.

d) Diziplinazko espediente baten bitartez administrazio publikoetarik edozeinen zerbitzutik bereizia ez izatea, eta eginkizun publikoak egiteko ezgaiturik ez egotea. Beste estatu bateko nazionalitatea izanez gero, ez egotea desgaituta edo pareko egoera batean, eta ez egotea dagokion estatuan baldintza beretan enplegu publikoa betetzea eragozten duen diziplina-zehapenaren mende edo pareko egoera baten mende.

e) Eskabideak aurkezteko epea amaitzen den egunerako, Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 43. artikuluak eskatzen duen titulua edukitzea, edo hura lortzeko eskubideak ordainduta izatea; titulu hori deialdiaren oinarri berezietan dago zehazturik. Tituluak atzerrian lortu dituzten hautagaiek egiaztatu beharko dute badutela dagokion baliozkotzea edo badutela, behintzat, homologazioaren ziurtagiria.

f) Lanpostuen zerrendan dagozkion plaza edo lanpostuetarako zehazten duen beste edozein baldintza betetzea, deialdi bakoitzeko oinarri berezietan ezartzen denarekin bat.

Onartzea
Elektronikoa:

Eskaera-orriak telematikoki aurkeztuko dira, ifas.bizkaia.eus orrian erabilgarri dagoen aplikazio informatikoaren bidez («LEP Deialdia»).

Herritar guztiek aurkezteko aukera izan dezaten bermatzeko, Foru Erakunde honek zuzeneko arreta egiteko bulego bat jarriko du, non baliabide informatiko guztiak egongo diren izapideak egin ahal izateko. Web-orrian (lan-eskaintza publikoa) argitaratuko da helbidea, bai eta GUFEko iragarki-taulan ere.

Deialdia
Gaiak:

Zuzenbide publikoa: Zati orokorra

1. gaia: Espainiako 1978ko Konstituzioa: oinarrizko eskubideak. Herritarren oinarrizko eskubide eta eginbeharrak. Ekonomia- eta gizarte-politikaren printzipio gidariak.

2. gaia: Euskal Herriaren Autonomia Estatutua: Euskal Herriaren eskumenak. Euskal Herriko botereak. Eusko Legebiltzarra. Lehendakaria. Eusko Jaurlaritza.

3. gaia: Azaroaren 25eko 27/1983 Legea, Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen arteko harremanei buruzkoa: I. Titulua: Autonomia Erkidego Osorako Erakundeen eta bertako Lurralde Historikoetako Foruzko Jardute-Erakundeen eskumenak.

4. gaia: 3/1987 Foru Araua, otsailaren 13koa, Bizkaiko Lurralde Historikoko foru-erakundeen hautaketari, antolaketari, araubideari eta funtzionamenduari buruzkoa: II. Titulua: Bizkaiko Gobernua eta Administrazioa. I. Kapitulua: Foru Aldundia eta III. Titulua: Batzar Nagusien eta Foru Aldundiaren harremanak.

5. gaia: 4/2001 Foru Araua, maiatzaren 30ekoa, Bizkaiko Gizarte Urgazpenerako Foru Erakundearen estatutuak aldatzeari buruzkoa. 1. artikulua: izaera, sailkapena eta araubide juridikoa; 2. artikulua: helburuak eta eginkizunak; 3. artikulua: beharrezko egitura organikoa; 4. artikulua: gobernu Batzordea eta 5. artikulua: gobernu Batzordearen eskumenak.

6. gaia: 39/2015 Legea, urriaren 1ekoa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena. Atariko titulua: xedapen orokorrak. I. titulua I. kapitulua 3. artikulua: jarduteko gaitasuna eta 4. artikulua: interesdunaren kontzeptua. IV. titulua: II. kapitulua: prozeduraren hasiera. 54. artikulua: hasiera motak.

7. gaia: GUFEren egitura organikoaren erregelamendua: I. titulua, I. kapitulua: eskumen-eremua. II. kapitulua: egitura organikoa. II. titulua. I. kapitulua: zuzendaritza- eta aginte-egitura.

 

Zuzenbide publikoa: Zati berezia


8. gaia: 12/2008 Legea, abenduaren 5ekoa, Gizarte Zerbitzuei buruzkoa. I. Titulua: xedapen orokorrak (1. artikulutik 8.era bitartekoak).

9. gaia: 8/2021 Lege Organikoa, ekainaren 4koa, indarkeriaren aurrean haur eta nerabeak modu integralean babesteari buruzkoa.

10. gaia: 5/2000 Lege Organikoa, urtarrilaren 12koa, adingabeen erantzukizun penala arautzen duena.

11. gaia: 8/2015 Lege Organikoa, uztailaren 22koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

12. gaia: 26/2015 Legea, uztailaren 28koa, Haurrak eta Nerabeak Babesteko Sistema aldatzen duena.

13. gaia: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa. I. Titulua: xedapen orokorrak. II. Titulua: haur eta Nerabeen Eskubideak eta horien egikaritza.

14. gaia: 3/2005 Legea, otsailaren 18koa, Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babestekoa. III. Titulua: II. Kapitulua: Administrazioaren babes-ekintza Arrisku eta Babesgabezia Egoeretan.

15. gaia: 557/2011 Errege Dekretua, apirilaren 20koa, atzerritarrek Espainian dituzten eskubide eta askatasunei eta haien gizarteratzeari buruzko 4/2000 Lege Organikoaren Erregelamendua onartzen duena: XI. Titulua: adingabe atzerritarrak. XIII. Titulua: atzerritarren dokumentazioa.

16. gaia: Uztailaren 8ko 131/2008 Dekretua, gizarte-babesik gabeko arriskuan dauden haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideak arautzen dituena: I. Titulua: xedapen Orokorrak. II. Titulua: haur eta nerabeen eta profesionalen eskubideak eta betebeharrak egoitza-harrerako baliabideetan.

17. gaia: uztailaren 8ko 131/2008 Dekretua, gizarte-babesik gabeko arriskuan dauden haur eta nerabeentzako egoitza-harrerako baliabideak arautzen dituena: III. Titulua: egoitza-harrerako baliabideen baliabide materialak. IV. Titulua: egoitza-arretaren ezaugarriak eta betekizun funtzionalak. V. Titulua: egoitza-harrerako baliabideetako langileen betekizunak.

18. gaia: Haurtzaroari buruzko nazioarteko araudia: haurren eskubideei buruzko Konbentzioa, 1989ko azaroaren 20koa.

19. gaia: 152/2017 Dekretua, maiatzaren 9koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Haurrak eta Nerabeak Zaintzeko eta Babesteko Udal eta Lurralde mailako Gizarte Zerbitzuetako (BALORA) arrisku eta babesgabezia egoeren larritasuna baloratzeko tresna eguneratzen duena. Tresnaren testuingurua. I. zatia: arrisku eta babesgabezia egoerak: definizioa eta larritasun mailak.

20. gaia: 64/2004 Dekretua, apirilaren 6koa, Euskal Autonomia Erkidegoko gizarte-zerbitzuen erabiltzaileen eta profesionalen eskubide eta betebeharren gutuna eta iradokizunen eta kexen araubidea onartzen dituena.

21. gaia: Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legea: atariko Titulua. I. Titulua: eskumenak, eginkizunak, antolaketa eta finantzaketa. 4/2018 Foru Araua, ekainaren 20koa, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerakoa: atariko Titulua. II. Titulua: Bizkaiko Lurralde Historikoko Foru Sektore Publikoaren jardueran genero-ikuspegia txertatzeko neurriak (I. kapitulutik VIII. kapitulura).

22. gaia: 1/2004 Lege Organikoa, abenduaren 28koa, genero-indarkeriaren aurkako babes osorako neurriei buruzkoa: atariko Titulua. I. Titulua: sentsibilizazio-, prebentzio eta detekzio-neurriak.

23. gaia: 3/2018 Lege Organikoa, abenduaren 5ekoa, Datu Pertsonalak Babesteari eta Eskubide Digitalak Bermatzeari buruzkoa: I., II. eta III. tituluak.

24. gaia: 31/1995 Legea, azaroaren 8koa, Laneko Arriskuen Prebentzioari buruzkoa: I. kapitulua. Xedea, aplikazio-eremua eta definizioak. GUFEren lan-eremuan sexu-jazarpena eta sexuagatiko jazarpena prebenitzeko eta horiei aurre egiteko protokoloa.

25. gaia: 86/1997 Dekretua, apirilaren 15ekoa, Euskal Autonomia Erkidegoko herri-administrazioetan euskararen erabilera normalizatzeko prozesua arautzen duena. Lehenengo kapitulua: xedapen orokorrak. Bigarren kapitulua: lanpostuen hizkuntza-eskakizunak.

 

Gizarte-hezkuntza

26. gaia: Garapen-prozesuaren etapak: haurtzaroa, nerabezaroa eta gaztaroa (definizioa, ezaugarriak eta beharrak).

27. gaia: Helduarora igarotzea: esku hartzeko eta deslotzeko prozesuak, eta gizarteratzeko laguntza. Gizarte- eta lan-arloko orientazioa emantzipazio-prozesuetan.

28. gaia: Jokabide disruptiboak: definizioa eta jarduerak.

29. gaia: Gizarte- eta hezkuntza-arloko esku-hartzea: definizioa, funtzioak, ezaugarriak eta esku-hartze mailak (banakakoa, taldekoa eta komunitarioa).

30. gaia: Adingabeei laguntzeko moduak: ereduak eta estrategiak, laguntza ona emateko funtsezko elementuak, haurtzaroko eta nerabezaroko loturen garapena eta esku-hartze profesionalen arteko harremana.

31. gaia: Familietatik eta/edo hurbileko pertsonengandik banandutako haur eta nerabeei dolu edo galera prozesuetan laguntzea.

32. gaia: Hezkuntza-harremana esku-hartzearen funtsezko elementu gisa. Hezitzailearen eta hezituaren arteko lotura. Hurbiltasuna eta erabilgarritasuna funtsezko elementu gisa hezkuntza-harremana eraikitzeko. Gizarte-hezitzailea helduen erreferente gisa.

33. gaia: Bakarrik dauden haur eta nerabe migratzaileak: definizioa, profil psikosoziala eta jatorria, jarduera-esparrua, ibilbideak eta esku-hartze prozesuaren doikuntza.

34. gaia: Haurra familiari lotzea eta berarengandik banantzea. Banantze-prozesuko faseak. Adingabearen beharrak. Harrera-prozesua.

35. gaia: Haurren babesgabetasun-egoeretan esku hartzeko eskuliburua: I. Kapitulua: oinarrizko gizarte-zerbitzuen eta zerbitzu espezializatuaren esku-hartze esparrua (2., 3. eta 4. atalak). II. Kapitulua: zerbitzu espezializatuaren antolamendua eta eginkizunen banaketa. III. Kapitulua: esku hartzeko prozesu teknikoaren laburpena.

36. gaia: Haurren babesgabetasun-egoeretan esku hartzeko eskuliburua: IV. Kapitulua: harrera eta ikerketa. V. Kapitulua: hasierako ebaluazioa.

37. gaia: Haurren babesgabetasun-egoeretan esku hartzeko eskuliburua: VI. Kapitulua: erabakia hartzea eta kasu plana. VII. Kapitulua: kasu-plana abian jartzea. VIII.Kapitulua: espedientea ixtea.

38. gaia: Haurren babesgabetasun-egoeretan esku hartzeko eskuliburua: IX. Kapitulua: egoitza-harrera babesteko baliabide espezializatu gisa». 1., 2., 3., eta 4. atalak.

39. gaia: Haurren babesgabetasun-egoeretan esku hartzeko eskuliburua: IX. Kapitulua: egoitza-harrera babesteko baliabide espezializatu gisa». 5. Eta 6. atalak.

40. gaia: Bullying-a harrera-zentroen barruan eta kanpoan: definizioa, ezaugarriak eta jarduerak, bai erasotzailearekin bai biktimarekin.

41. gaia: Hezkidetza eta genero-ikuspegiaren integrazioa. Hezitzaileen zeregina berdintasunezko hezkuntza.

42. gaia: Etika eta deontologia profesionala esku-hartze sozioedukatiboari aplikatuta.

43. gaia: Teknologia berriak. Adingabeek segurtasunez erabiltzea. Erabilera txarrarekin lotutako arriskuak.

44. gaia: Nerabeak eta adikzioak harrera-zentroetan.

45. gaia: Haurren aurkako tratu txarrak. Definizioa. Haurren tratu txarren tipologiak.

46. gaia: Familian indarkeria fisikoa edo psikikoa jasan duten haur eta nerabeekin esku hartzea.

47. gaia. Sexu-abusua. Adingabeen beharrak. Nola heldu hezkuntza ikuspegitik.

48. gaia: Etxebizitzaren urteko plangintza: helburua, helburu orokorrak, espezifikoak, ekintzak, esku hartzeko esparruak.

49. gaia: Etxebizitzako programa, jarduera eta ekintzen ebaluazioa: tipologia, adierazleak, tresnak eta behin-behinekotasuna.

50. gaia: Antolamendua, eguneroko bizitza eta tutoretza-funtzioa etxebizitzan. Haurren eta nerabeen parte-hartzea etxebizitzako dinamikan.

51. gaia: Hezkuntza-prozesua: gatazkaren prebentzioa eta kudeaketa: kontzeptua, kausak, ondorioak, gatazka baten aurreko jarduerak eta gatazkak konpontzeko teknikak.

52. gaia: Zentroko hezkuntza proiektua. Barne erregimenaren araudia. Elkarbizitzarako gida. Kontzeptuak eta edukiak.

53. gaia: Gizarte-hezkuntzako esku-hartzea egoitza-zentroetan (banakakoa, familiakoa, taldekoa eta komunitarioa) hartutako adingabeak dituzten familiekin. Gurasoen eta seme-alaben arteko harremana zentroko harrera-prozesuan. Gurasoen, seme-alaben eta harrera-zentroetako profesionalen arteko harremana. Haurrek eta nerabeek harrera-zentroetan duten harremana beren erreferentziazko ohiko ingurunearekin eta harreraren aurreko familia-/gizarte-ingurunearekin.

54. gaia: Harrera-zentroa ikuspegi komunitario batetik: sistemekin, eragileekin, baliabideekin eta haurren eta nerabeen zerbitzu erantzunkideekin koordinatzeko sare sistematikoko lana.

55. gaia: Taldeko hezkuntza-esparrua aukera-espazio gisa: proiektuen diseinua, garapena eta ebaluazioa.

56. gaia: Taldea, babeserako, afektibitaterako, segurtasunerako eta ikaskuntzarako elementu gisa: baliabidean elkarrekin bizi diren pertsonen kohesioa. Harrera-zentroetan talde bateko kide izatearen sentimendua.

57. gaia: Haurren Zerbitzua laguntzeko kanpo-zerbitzu eta baliabideak: Familian esku hartzeko programak, babesgabetasun-egoeran dauden haur eta nerabeei zuzenduak, bai halaber ijito-etniako babesgabetasun-egoeran dauden haur nerabeei zuzenduak.

58. gaia: Haurren Zerbitzua laguntzeko kanpo-zerbitzu eta baliabideak: Nerabeei zuzendutako hezkuntzari buruzko programa espezializatua. Haurren aurkako abusu sexualei buruzko programa espezializatua.

59. gaia: Haurren Zerbitzua laguntzeko kanpo-zerbitzu eta baliabideak: Familian esku hartzeko programa espezializatua, seme-alaben eta gurasoen arteko indarkeriari buruzkoa. Familian esku hartzeko programa, genero-indarkeriaren biktima diren adingabeetan espezializatua. Gazteentzako arreta integraleko programa.

60. gaia: Talde-lana: bileren kudeaketa. Talde bateko rolak eta horiek zehazten dituzten faktoreak.