Karlos Linazasoro Izagirre
1962ko azaroaren 4an jaio zen Tolosan eta bertan bizi da gaur ere. Euskal filologian lizentziatua da eta Tolosako bibliotekako arduraduna. Liburu artean ibiliz berpiztu zitzaion literaturarekiko grina, eta orain baino lehen ipuin liburu bat argitaratu du (Eldarnaioak, 1991).