Udazkeneko karabana erratua . Laburpena
Irailak bere zinzelaz denbora lantzen duen bitartean nekazariek azken belar horituak jasotzen dituzte orgara.
Eskobareak belaze harrotu eta leienda zaharrak orrazten ditu eta jainko ttikiek lur malkoak dituzte ahoan.
Matxakaranak hil egin dira sabelak odoleztaturik eta arbolak eguberrirako apaingarririk gabe gelditu dira.
Bere zukuak mendi-muinoen ezkatak eta harkaitz bioleten herdoilak zorabiatuko ditu gizaldi luzeetan egin duen lez.
Eta gu, irailaren magalean, hain beltza den elurraren zain geldituko gara nostalgiaz beterik patrikak.