Patxi Ezkiaga
Patxi Ezkiaga Lasa Legorretan jaio zen, 1943ko iralilaren 12an
18 urtekin Inglaterrara joan zen, eta Cambridge eta Oxford-en literatura ingelesa ikasi. Hantxe hasi zen euskarazko poemak idazten. Itzultzean historia ikasketak egin zituen Deustuko Unibertsitatean
Irakasle salletarra izaki, bizitza osoan irakaskuntzan ihardun du, euskara, ingelesa eta historia arloetan
Glotodidaktika eta metodologia ere, SEIEren liburu guztietan aritua. Lanbideaz gainera, mendizale amorratua eta naturaren miresle dugu, bere olerkigintzan garbi asko ageri den ezaugarri.
Egilearen beste zenbait obra:
- Beldur naiz (1984).
- Aiodi herriko kantak (1985).
- Armaggedon (1985).
- Gernika (1987).
- Fadura (1987).