Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren egoitza Bruselan dago, eta hierarkikoki Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren menpe egongo da zuzen-zuzenean. Europar Batasuneko erakundeetan Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatu, defenditu eta sustatzen dituen erakundea da, eta helburu horiek lortzeko, ondoren zehazten diren eginkizunak betetzen ditu.
Horretarako, 175/2011 Dekretuan, Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren honako egiteko hauek ditu:
a) Euskal Autonomia Erkidegoaren interesak ordezkatzea Europar Batasuneko erakunde eta organoetan,
b) Euskadiren gizarte, ekonomia, sektore eta lanbide interesak kudeatzea, Europar Batasuneko ekimenek interesoi eragiten dietenean,
c) Jaurlaritzak Europar Batasunaren politikak eta araudia egiten eta aplikatzen parte har dezan behar diren koordinazio neurriak betearaztea eta neurri horiek aplikatzeko Jaurlaritzaren Sare Operatiboa garatzea,
d) Euskal Autonomia Erkidegoaren ordezkariek Europako erakundeen organoetan eta lantaldeetan eta, bereziki, Europar Batasunarenetan parte hartzeko behar diren jarduerei ekitea,
e) Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak europar erakundeei eta, batez ere, Europako Batzordeari zuzentzen dizkion komunikazio ofizialen jarraipena egin eta horiek bideratzea,
f) Jaurlaritzaren sailei Europar Batasunaren jarduerari informazioa eskuratzeko eta jarduera horren jarraipena egiteko modua emango dieten tresnak garatzea,
g) Jaurlaritzaren sailei aholkuak ematea, beren intereseko araudi, politika eta eskaintzei buruz,
h) Europar Batasuna eraikitzearekin zerikusia duten gaiei buruzko hedapena eta zabalkundea egiteko ekintzak gauzatzea, gai horiei buruzko prestakuntza ekintzak eta azterlanak egitea eta Europako Informazioaren Euskal Sarea sustatzea,
i) Europar Batasuneko lege ekimenen inguruko erabakiak hartzeko prozesua jarraitzea eta informazioa eskuratzea, lege ekimenok Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumenei edo interesei eragiten badiete, betiere,
j) Eusko Jaurlaritzaren sailek eta Euskal Autonomia Erkidegoaren sektore publikoa osatzen duten erakundeek Europar Batasunean gauzatzen dituzten jardueren jarraipena egitea, Euskadiren ekonomia, enpresa eta kulturaren sustapenak koherentzia eta eraginkortasuna izan ditzan, programazio agiriak edo programa operatiboak behar dituzten Europar Batasunaren programa eta ekimenena izan sheik,
k) EAEko agintariak eta eragile sozioekonomikoak Europar Batasuneko erakundeekin elkartzeko azpiegitura gisa jardutea,
l) Europako Erkidegoan parte hartzeko borondatea adierazten duten erakunde publiko nahiz pribatuei aholku teknikoak eskaintzea, laguntzarako zentro logistiko gisa,
m) Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiako Ordezkaritza Iraunkorraren arteko harreman organoa izatea,
n) Jaurlaritzako sailek Europako arauak eta politikak lantzen eta ezartzen parte har dezaten, Europako erakundeetan zuzenean aritzea; baita, premiazkoa denean, sailek egindako parte hartzeen berri izan ere,
o) Gainerako autonomia erkidego, landër edo eskualdeek Bruselan dituzten bulegoekin elkarlanean aritzea,
p) Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazio Orokorreko erakundeen eta Bruselan kokatutako beste erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza ahalbidetzea, Euskadiren hainbat sektoretako interesak defendatu eta sustatzeko.
Haren eginkizunak betetzeko espezializazio eta eraginkortasun egokia lortzeari dagokionez -Autonomia Erkidegoak Europar Batasuneko Kontseiluetan parte hartzen hastearen ildotik, garrantzi berezia baitu horrek-, Euskadik Bruselan duen Ordezkaritza erkidegoko eremu desberdinak biltzen dituzten zenbait lan unitatetan egituratua dago.
Harremanetan jartzeko helbidea:
Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza
Ordezkaria: Marta MARÍN SÁNCHEZ
Rue des Deux Églises / Tweekerkenstraat, 27
B-1000 Brusela (BELGIKA)Tfnoa: +32 2 285 45 10
Faxa: +32 2 285 45 11
e-maila: bruselas@ej-gv.es
Informazio osagarria:
- Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzaren aurrekariak
(Iturria: Eusko Jaurlaritza - Europako Gaiak)