Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)
Zerga Nagusiak
Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ)
Definizioa eta lotura-puntuak Ekonomia Itunean
BEZ zeharkako izaera duen zerga da, kontsumoaren gainekoa da, eta hiru eragiketa-mota kargatzen ditu:
- 1. Enpresariek eta profesionalek burutzen dituzten ondasun-entregak eta zerbitzu-emanaldiak.
- 2. Ondasunen erkidego barruko eskuratzeak.
- 3. Ondasunen inportazioak.
Ekonomia Itunaren arabera, itundutako zerga da, araudi erkidekoa (26-29 artikuluak). Zergak dituen ezaugarri bereziak direla eta, Euskadiren eta Estatuaren arteko akordioan begiratu da nola banatzen den zerga-administrazio bakoitzaren ordainarazteko ahalmena, zeren eta Euskadiko erakundeen arautzeko ahalmena zergaren kudeaketa-alderdietara mugatzen baita.
Ekonomia Ituna aintzat hartuz, Euskadiko BEZak Estatukoaren oinarrizko printzipio, arau sustantibo, zergapeko egintza, salbuespen, sortzapen, oinarri, tasa, tarifa eta ke nkari berberak izango ditu.
Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa lurralde historikoei dagokienez, bakoitzak bere BEZ-arauak dauzka, eta berauek Estatuaren arauekiko dituzten desberdintasun bakarrak dira, hain zuzen ere, dirusarrera-epeak zehazteari eta aitorpen-inprimakiak nahiz dirusarrera-inprimakiak onartzeari buruzkoak.
Web orrialdeek lurralde bakoitzak BEZri buruz duen araudi arautzailean sartzeko aukera ematen dute:
- Álava : 12/1993 Araugintzako Foru Dekretua, urtarrilaren 19koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergarena
- Bizkaia : Azaroaren 9ko 1994/7 FORU ARAUA, Balio Erantsiaren Gaineko Zergari buruzkoa
- Gipuzkoa : 3/2023 Foru Dekretu Arauemailea, uztailaren 26koa, Balio Erantsiaren gaineko Zergari buruzkoa
Zerga-ordainarazpenaren lotura-puntuari dagokionez, zerga honetan, Baltzuen gaineko Zergan bezala, egoitza fiskala Euskadin duten subjektu pasiboek, ez bestek, tributatzen diete foru aldundiei, baldin eta aurreko ekitaldiko eragiketen kopurua 10 milioi €tik gorakoa ez bazen izan, eragiketak non burutu ziren begiratu gabe.
Halaber, erakunde batek, araudi bakar bat aplikatuz, zenbait zerga-administrazioren artean bana dezake likidazioaren emaitza, zergapeko egintza lurralde-eremu desberdinetan burutu bada. Izan ere, hori gertatzen da erakundea lurralde bietan aritzen denean, eta eragiketak 10 milioi €tik gorakoak direnean. Kasu horretan, tributazioa lurralde bakoitzean ekitaldiaren barruan buruturiko eragiketen gora beheran egingo da.
Balio erantsiaren zerga ordainarazteko, Foru Aldundiek enpresarien edo profesionalen eskura jartzen dute behar den informazio guztia beren webguneen bidez. Horietan, zergaren arau orokorrak, zerga-tasak eta salbuespenak eta gainerako informazio interesgarria jasotzen dira:
Azken aldaketako data: