Sozietateen gaineko Zerga
Zerga Nagusiak
Sozietateen gaineko Zerga (SZ)
Foru-ogasunen webguneen bidez eskura daiteke lurralde bakoitzeko SZren araudia:
- Araba: 37/2013 Foru Araua, abenduaren 13koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa.
- Bizkaia: 11/2013 Foru Araua, abenduaren 5ekoa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa.
- Gipuzkoa: 2/2014 Foru Araua, urtarrilaren 17koa, Sozietateen gaineko Zergari buruzkoa.
Definizioa eta lotura-puntuak Ekonomia Itunean
Sozietateen gaineko Zerga tributu zuzena eta pertsonala da, sozietateen errenta nahiz gainerako erakunde juridikoenena zergapetzen duena.Ekonomia Itunak bere lehenengo atalburuaren 3. sekzioan (14tik 20ra bitarteko artikuluak) aztertzen du zerga hau eta dena itunpeko zergapide bat dela adierazten du, Euskal Autonomia Erkidegoaren arauen menpekoa, hain zuzen.Beraz lurralde historikoetan eskumena duten erakundeek, Itunean bertan ezarritako harmonizazio printzipioak gordetzen badituzte zerga hau mugarik gabe arautu dezakete.
Egoitza fiskala Euskal Herrian lekututa duten erakundeei ezartzen zaizkie zerga honi buruzko euskal arauak.Aurreko ekitaldian erakundeen eragiketek guztira urteko 10 milioi euroko kopurua gainditzen badu, orduan eskatzen da gainera erakundeak Euskal Herrian, Ekonomia Itunean bertan adierazitako moduetan egin ditzala beren eragiketen %25 baino gehiago.Zergari dagokionez arau-lotura gune hau egoteak berez esan nahi du erakunde bati lotzeko egokituko zaion araudia bakarra izango dela, edo Estatuko Administrazioarena edo foruarena.
Itunak bere baitan sartuta darama zerga ordainarazteari buruzko lotura gunea.Zergaren ordainarazpena oso osorik foru aldundiei dagokie beren egoitza fiskala Euskal Herrian badago eta bere aurreko urtean beren eragiketa kopuru osoak 10 milioi euro kopurua gainditzen ez badu, beren eragiketak burutu direneko tokia edozein izanda ere.
Balio Erantsiaren gaineko Zergarekin gertatzen den bezala, zerga honetan ere aukera ezartzen da erakunde batek araudi bakar bat aplikatuz bere kitapenaren emaitza zerga administrazio batzuen artean banatzeko, betiere zergapeko egitatea lurralde batean baino gehiagotan gertatu bada.Gertaera hau gertatzen da baldin eta erakunde batek lurralde batean baino gehiagotan diharduela haren eragiketa bolumenak 10 milioi euro gainditzen badu.Kasu honetan zerga ordainduko da ekitaldian zehar lurralde bakoitzean burutu den eragiketa kopuruaren proportzionaltasunean.
Sozietateen gaineko Zergaren ezaugarriak
2013. urtean Sozietateen gaineko Zerga osorik berritu da. Arreta berezia jarri da sinplifikazioan, eta berrantolatu egin dira zerga-oinarria lortzeko kontabilitateko emaitzari egin beharreko zuzenketak ezartzen dituzten manuak. Zuzenketak sistematizatu egin dira, doikuntzak argiago araututa edukitzeko eta araubide orokorrari ahal izan den neurrian erantsi zaizkion zerga-araubide bereziak nabarmen murriztea lortzeko.
Zergapeko egitatea subjektu pasiboak errenta lortzean datza, errenta horren iturria edo jatorria edozein izanda ere. | |
Zerga-oinarria zergaldiko errenten zenbatekoa izango da, eta, hala badagokio, zenbateko hori gutxitu egingo da, aurreko ekitaldietako zerga-oinarri negatiboak konpentsatuz. Emaitza zenbagarritik abiatuz kalkulatzen da, eta foru-arauetan aurreikusitako manuekin zuzentzen da. |
|
Amortizazioa | |
Foru Arauetan amortizazio taula soil eta praktiko bat jaso da.
|
|
Zergapetze bikoitza ezabatzeko erregimena | |
Dibidenduen eta nazioarteko zein barruko karterako plusbalioen gaineko zergapetze bikoitza ezabatzeko erregimena salbuespen-erregimena da. Jaitsiera bat bezala aplikatzen da zerga-oinarrian, beti ere, baldintza batzuk betetzen badira. |
|
Aparteko mozkinen berrinbertsioa | |
Posible izango da zergaren zerga-oinarrian ez sartzea:
Gipuzkoako arauak berrinbertsioa egin gabekotzat hartuko du kasu hauetan:
|
|
Partaidetza-maileguak | |
Posible izango da zerga-oinarrian ez sartzea partaidetza-maileguetatik datozen etekinak, entitate mailegu-hartzailearen mozkinen ondorioa diren heinean. | |
Azpikapitalizazioa | |
Zorpetze-ratioa murrizteko erregimena mantentzen da (zerga-ondorioetarako ondare garbiari 3 koefizientea aplikatuz ateratzen den emaitza). Muga hori ez da aplikagarria izango baldin eta entitate lotuekiko zorpetze garbia 10.000.000 eurotik gorakoa ez bada. Zergadunak ez du muga hori aplikatuko frogatzen badu finantzaketa maila bera lor zezakeela entitate ez-lotuengandik. |
|
Enpresen kapitalizazio sustatzeko konpentsazioa | |
Zerga-oinarritik kendu ahal izango dira zerga-ondorioetarako ondare garbiak aurreko bi ekitaldietako batez bestekoaren aldean izandako gehikuntzaren % 10. Zenbateko hori erreserba batean sartu beharko da, eta ezingo da erreserba hori baliatu harik eta kenkaria aplikatu duten zergaldia amaitzen denetik bost urte igaro arte, gutxienez. | |
Mozkinak nibelatzeko erreserba berezia | |
Zerga-oinarrian murriztu ahal izango da mozkinak nibelatzeko erreserba berezi bat zuzkitzeko erabiltzen den kontabilitateko emaitza positiboaren zenbatekoa. Kenkariak ez du gaindituko gehieneko muga hau: emaitza horretatik merkataritzako legeriarekin bat libreki erabil dezaketen zatiaren %10. Gainera, murrizketak ezingo du gainditu zergaldiko zerga-oinarriaren zenbatekoaren %15, eta erreserbaren saldoak inoiz ere ezingo du gainditu sozietatearen ondare garbiaren %20. |
|
Ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen-jarduera sendotzeko erreserba berezia | |
Zerga-oinarrian murriztu ahal izango da ekintzailetza sustatzeko eta ekoizpen-jarduera sendotzeko erreserba berezia zuzkitzeko haien kontabilitateko emaitza positibotik hartzen den zenbatekoaren %60. | |
Zerga-oinarri negatiboen konpentsazioa | |
Zerga-oinarri negatiboak hurrengo hamabost urteetan amaitzen diren zergaldietako errenta positiboekin konpentsa daitezke. | |
Balioespen-erregelak: moneta zuzenketa | |
Ibilgetuaren (materiala eta ez-materiala) ondare elementuen transmisioetan eskuratutako errentetan inflazioaren eragina ezabatzeko plusbalioak zuzentzeko sistema erraz bat ezarri da. | |
Tasa orokorra:%24 | |
Gutxieneko tributazioa: Kenkariak aplikatzen bazaizkio kuota likidoari (I+G+b kenkariak izan ezik), ateratzen den zenbatekoa ezin da izan zerga-oinarriaren %13 baino gutxiago, oro har. |
|
Aktivo ez-korronte berrietan inbertsioak pizteko kenkariak | |
- Kultura ondarea: eginiko inbertsioetako edo gastuetako zenbatekoaren %15. |
|
Ikerkuntza eta garapeneko jarduerak burutzeagatiko kenkaria | |
|
|
Berrikuntza teknologikoko jarduerak burutzeagatiko kenkaria | |
|
|
Garapen iraunkorra, ingurumenaren zaintza eta hobekuntza zein energia iturrien aprobetxamendu eraginkorragoa lortzera zuzentzen diren proiektuekin loturiko inbertsio eta gastuengatiko kenkaria | |
|
|
Enplegua sortzeagatiko kenkaria | |
5.000 euroko kenkaria aurreko ekitaldiarekin alderatuta lan-kontratu mugagabeko kontratua duten langileen kopuruaren batez bestekoa handitzen den pertsona/urte bakoitzeko, betiere gehikuntza horrek gutxienez bi urtez irauten badu. Kopuru horri 5.000 euro gehituko zaizkio kontratatzen den pertsona lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten taldeetako batean sartuta badago. | |
Mikroenpresa | |
Mikroenpresa zer den:
Sozietateen gaineko Zergak ezartzen dituen betebeharrak sinplifikatzeko aukera: kaudimengabezien zuzkidura orokorra, amortizazioen baterako zuzkidura, aurretiko zerga-oinarriaren %15ko kenkari orokorra euren tamainari datxezkion zailtasunen zerga-konpentsazio gisa, etab. %20ko zerga-tasa murriztua ordainduko dute. |
|
ETEak | |
|
Sozietateen gaineko zerga ordainarazteko, Foru Aldundiek partsona eta entitate interesdunen eskura jartzen dute behar den informazio guztia beren webguneen bidez:
Azken aldaketako data: