• Europar herritartasuna NANa edo, hala badagokio, herritartasuna ziurtatzen duen titulu juridikoa aurkeztuz egiaztatuko da.
• Euskal Autonomia Erkidegoko herri batean bizi dela egiaztatzeko dagokion udal-erroldaren ziurtagiria aurkeztuko da.
• Titulazio akademikoa eskaerak aurkezteko epearen barruan egiaztatu beharko da, deialdi honetan eskatzen diren titulu akademikoetako baten kopiaren bidez edo titulua emateko eskubideak ordaindu izana egiaztatzen duen agiriaren bidez.
• Laugarren oinarriaren 1. ataleko c, d, e eta f ataletako baldintzak eta laugarren oinarri horretako 2. atalekoak betetzen direla egiaztatzeko, oinarrien II. eranskinean azaltzen den ereduaren araberako aitorpen arduratsua aurkeztu beharko da.
b) Unibertsitateko ikasketen ikasketa-ziurtagiri xehatua, lortutako kalifikazioak eta haien datak azalduz.
c) Curriculum vitaea, bertan datu akademikoak, euskararen eta EBko beste hizkuntza batzuen jakintza maila adierazi beharko dira; horretaz gain, interesgarriak diren beste merezimendu batzuk ere adieraziko dira. Hori guztia agirien bidez egiaztatu beharko da, ziurtagiriak edo diplomak aurkeztuz, edo haien egiazkotasuna ziurtatuko duen beste edozein bitarteko erabilita. Eskaerak aurkezteko epearen ondoren aurkeztutako merezimenduen egiaztapenek ez dute baliorik izango.
d) Memoria laburra, mekanografiatutako bi orrialdekoa, gehienez. Bertan adieraziko dira, argi eta garbi eta behar bezala antolatuta, bekaren helburua oinarritzen den edukia eta aztertu beharreko gaiak, gai horien garrantzia Euskadiko gizarte-aurreikuspenaren testuinguruan eta azterlan hori egitera eraman duten arrazoi pertsonal eta sozialak.
5.– Eskatutako dokumentazioaren agiri originalak aurkeztu beharko dira, edo behar bezala kautotutako edo konpultsatutako kopiak.
6.– Eskaerak Finantzetako zuzendariari bidaliko zaizkio eta Eusko Jaurlaritzako Ekonomia eta Ogasun Zuzendaritza horretan aurkeztuko dira (Donostia kalea 1, 01010 Gasteiz). Era berean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 38.4 artikuluan adierazitako moduen arabera ere aurkeztu ahal izango dira eskaerak.
7.– Aurkeztutako dokumentazioa aztertu ondoren, osorik ez dagoela edo oinarri honetan aurreikusitako baldintzak betetzen ez dituela atzematen bada, interesdunari jakinaraziko zaio eta hamar asteguneko epea emango zaio akatsak zuzentzeko edo beharrezko dokumentazioa osatzeko. Horretaz gain, adieraziko zaio eskatutakoa betetzen ez badu, eskaera alde batera utzi duela ondorioztatuko dela, horretarako emandako ebazpenaren ondoren, azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 71. artikuluan xedatutakoaren arabera.