Lan Ikuskaritza Jarnualdiak

Hizlariak

Santiago Gaztelumendi de Miguel

Santiago Gaztelumendi de Miguel

Santiago Gaztelumendi de Miguel Euskal Meteorologia Agentziako (EUSKALMET) Estrategia eta Koordinazio zuzendaria da gaur egun. Zientzia Fisikoetan lizentziaduna, Teknologian eta Ingurumen Kudeaketan masterduna eta Negozio eta Teknologia Zuzendaritzan diplomaduna da. 1995ean hasi zuen bere ikertzaile ibilbidea, UPV/EHUn, zenbakizko modelizazio mesoeskalarraren arloan ikertuz euskal meteorologia zerbitzurako. 2000. urtean EUVE zentro teknologikoan sartu zen. Bertan, meteorologia operazionalaren garapen teknologikoaren arloko zenbait lan tekniko, geofisikako proiektuen zuzendaritza, meteorologia atalaren zuzendaritza eta Euskalmeten koordinazioa bateratzen ditu.  2011n TECNALIAn sartu zen, eta meteorologia unitatearen zuzendaritza hartu zuen, gero meteo eta klima arloa izango zenarena. Ondo ezagutzen ditu klimaren teknologiak, meteorologia operazionala eta zerbitzu operatiboak. Nazioarteko konferentzia eta kongresuetan aurkeztutako hainbat ikerketa, artikulu eta komunikazioren egilea da.