Lan Ikuskaritza Jarnualdiak

Hizlariak

María José García Tomás

María José García Tomás

María José García Tomás Zientzia Fisikoetan lizentziaduna da; Laneko Arriskuen Prebentzioan masterra du, eta Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionaleko goi mailako tituluduna da. Azken erakunde horretan lan egiten du, 2019tik, “Agente fisikoak” Unitate Teknikoko buru gisa, eta agente fisikoei begirako segurtasuna eta osasuna ikertzeko eta sustatzeko jarduerak gauzatzen ditu.

Laneko Segurtasun eta Osasunaren Institutu Nazionalari agindutako hainbat gida tekniko prestatzen eta berrikusten parte hartu du, eta lantokietan zarataren eraginpean egoteak dakartzan arriskuak ebaluatzeko eta prebenitzeko gida teknikoaren azken eguneratzea koordinatu du. Agente fisikoen prebentzioan espezializatutako lantalde bat ere koordinatzen du, LSOINeko teknikariek eta autonomia erkidegoetako teknikariek osatua.