Lan Ikuskaritza Jarnualdiak

Hizlariak

Ignasi Belda Reig

Ignasi Belda Reig

Ignasi Belda Reig adimen artifizialean oinarrituta dauden eta oinarri zientifikoa duten enpresa eta erakundeen kudeaketan aritzen den profesionala da, eta hainbat sari jaso ditu bere kudeaketa eta berrikuntza lanengatik, hala nola 2014ko Gironako Printzea saria eta Amerikako Medikuntza Akademiaren 2020ko Catalyst saria.

Belda doktoreak nazioarteko sei konpainia sortu ditu, eta bi urtez Bartzelonako Parc Científic zuzendu zuen. Aldi berean, Belda enpresen administrazioan, finantzetan, ekonomian, kontabilitatean eta zergetan trebatu da (Cambridgeko Unibertsitatea eta Kataluniako Unibertsitate Irekia), eta bi doktorego ditu, bata bizitzaren zientziei aplikatutako adimen artifizialean eta bestea zientzia eta teknologiaren zuzenbidean. Gaur egun, Adimen Artifiziala Gainbegiratzeko Espainiako Agentziako (AAGEA) zuzendari nagusia da.