Lan Ikuskaritza Jarnualdiak

Hizlariak

Adrián Todolí Signes

Adrián Todolí Signes

Adrián Todolí Signes Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbideko irakasle titularra eta katedradun akreditatua da (Valentziako Unibertsitatea). Zuzenbidean doktorea. Ekonomian eta Zuzenbidean lizentziaduna. Zenbait liburu argitaratu ditu: Regulación del trabajo y política económica. De cómo los derechos laborales mejoran la economía, Algoritmos productivos y extractivos. Cómo regular la digitalización para mejorar el empleo e incentivar la innovación, El trabajo en la era de la economía colaborativa eta Salario y productividad, besteak beste.

Bere ezagutzari eta esperientziari esker, bi aldiz irabazi du, 2015ean eta 2016an, Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Zuzenbidearen Espainiako Elkarteak ematen duen Lan Zuzenbidearen Ikerketa Onenaren Saria, lanbide heziketa dualaren arloan eta jardunaren eta ordainsariaren ebaluazioaren arloan egindako lanengatik. Halaber, 2017an CES saria jaso zuen, digitalizazioak Espainian duen eragin sozioekonomikoa ikertzeagatik. Europako Batzordeak gazteen langabezian aditu izendatu zuen Adrián, eta Lanaren Nazioarteko Erakundeak, berriz, Plataforma Digitaletan aditu. Gaur egun, Argumentos en Derecho Laboral izeneko blogaren koordinazioan lan egiten du.