2021 Enpleguaren IV. Kongresua

Hizlariak

Eduardo Arechaga

Eduardo Arechaga

Zuzendari nagusia. Confebask

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da Sarrikoko Ekonomia Fakultatean (UPV-EHU) eta Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako masterra dauka (M.B.A) IESEko (Nafarroako Unibertsitatea) Negozio Eskolan. Halaber, “Lehiakortasuna eta Eskualde Garapenean” graduduna da Donostiako Deustuko Unibertsitatean, Harvardeko Unibertsitatearekin lankidetzan egindako ikasketetan

Hiru urtez Sarrikoko Ekonomia eta Enpresa Zientzien Fakultateko irakaslea izan zen

Gaur egun, Confebask – Euskal Enpresarien Konfederakuntzaren zuzendari nagusia da

Ondo ezagutzen du euskal industria, Confebasken duen erantzukizunagatik euskal administrazio publikoekin elkarrizketan aritzen delako enpresak berregituratzeko eta jaulkitzeko planetan. Gainera, aktiboki parte hartu du Euskadin landutako industria politikaren diseinuan eta garapenean, baita euskal enpresa garatzearen aldeko gainerako politika publikoetan ere