Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien bizigarritasun baldintzak eta diseinu arauak erregulatzen dituen dekretu proiektua.
- Erakundea:
- Etxebizitza eta Hiri Agenda
- Organoa:
- Etxebizitza Sailburuordetza
- Egoera:
- Proiektua aribidean
Helburuak
Etxebizitzari buruzko ekainaren 18ko 3/2015 Legea garatzea hiritarrei etxebizitza duin bat izateko eskubidea bermatzeko. Hartara, etxebizitzak, besteak beste, honako irizpide hauek bete beharko lituzke: Eraikinen antolamenduari buruzko legerian eta aplikatu beharreko araudi teknikoan aurreikusitako baldintza objektiboak betetzea, funtzionaltasunari, bizigarritasunari, segurtasunari eta osasungarritasunari dagokienez.
Helburuak:
-
Euskal Autonomia Erkidegoan etxebizitzen eta zuzkidura bizitokien gutxieneko bizigarritasun baldintzak eta diseinu arauei buruzko irizpideak ezartzea, bai obra berriei dagokienez bai existitzen diren etxebizitzei dagokienez.
-
Hurrengo irizpideak jasoko dira: osasungarritasuna, irisgarritasuna, generoa, jasangarritasuna eta ekipamendua. Kontuan hartuko dira ere berrikuntza, malgutasuna eta etxebizitza hurrengoetara egokitzeko beharra: bai etxebizitza mota berrietara, bai bizitzaren etapa desberdinetara.
-
Etxebizitza eta zuzkidura bizitokien diseinu eta gutxieneko bizigarritasun baldintzak arau bakar batean bateratzea.
Atxikitzen zaion plana
Legegintzaldia
XI. Legegintzaldia
Parte-hartzaileak eta eragileak
Eusko Jaurlaritzak, Ingurumena, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren bitartez hainbat eragile eta administrazioen partehartzea sustatzen du: Eusko Jaurlaritzako Sailak, Foru Aldundiak, Udalak, Gizarte Ekimenak, Eragile Ekonomikoak, Herritarrak…
Burutu gabeko mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Aginduzko txostenak eta irizpenak | Hasi gabe | ||
Jarraitutako prozeduraren memoria laburra | Hasi gabe | ||
Jaurlaritzaren Kontseiluan onartzea | Hasi gabe | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Hasi gabe |
Lortutako mugarri / produktuak
Fase | Hasiera data | Amaiera data | Egoera |
---|---|---|---|
Sailburuaren agindua, prozedurari ekiteko | Amaituta | ||
Idatzitako testuaren sailburuaren onarpena | Amaituta | ||
Legebiltzarrera bidaltze | Amaituta | ||
Negoziazio, entzunaldi edota kontsulta izapidea | Amaituta | ||
Onarpena | Amaituta |
Azken aldaketako data: