Alokairu-Merkatuaren Estatistikaren kontsultatzeko eskuliburua
Alokairu merkatuari buruzko estatistikaren (AME) GIS kontsulta-tresnak (www.euskadi.eus/ame) administrazio-informazioaren azterketa estatistikoa ematen du merkatu-prezioko alokairu libreko kontratuei lotutako fidantzei buruz, bai etxebizitzetarako (familia bakarrekoak eta kolektiboak), bai ohiko eta sasoiko alokairu-kontratuei lotutako lokaletarako. AME-Alokairuko Merkatuaren Estatistikako GIS tresnak nahi den Euskal Autonomia Erkidegoko eremu geografikoari buruzko informazio estatistikoa ematen du: lurralde historikoa, eremu funtzionala, udalerria eta barrutiak eta auzoak 10.000 biztanletik gorako udalerrietan.
Tresna horren erabileraren gida eskaintzen da esteka honetan:
Alokairu-merkatuaren estatistikaren kontsulta (PDF, 1 MB) (PDF, 1 MB) (pdf, 1Mb)
GIS kontsulta-tresnan agertzen diren adierazle nagusiak honako hauek dira:
- Aldi bakoitzean sinatutako kontratu berrien kontratu-kopurua, batez besteko errentako eta eraikitako metro koadroko. Hiru hilean behin eta urtean behin kontratu kopuruaren eta hileko alokairu-errentaren prezioen bilakaerari buruzko ikuspegia ematen da (guztira eta eraikitako metro koadro bakoitzeko), merkatu-prezioko etxebizitza (ohikoa eta sasoikoa) eta lokalak alokatzeko azterketaldi bakoitzean (hiruhilekoa edo urtea) hasi diren kontratuei lotutako fidantzak oinarri hartuta .
- Indarrean edo SOTCKen dauden fidantzen egoera data jakin batean. Aldi batean aktibo mantentzen diren fidantza-gordailuen hileko errenta eta kontratuen kopurua aztertzen dira, kontratua erregistratu zen data edozein dela ere. Kasu horretan, aurreko urteetako alokairu-kontratuen alokairu-errentari aplikatzen zaio KPIaren diferentziala, kontratua sinatzen den aldiaren eta analisiaren erreferentzia-dataren artekoa.
Hedapenaren konfidentzialtasuna eta zenbatespenen fidagarritasuna gordetzearren, argitaratutakoak gutxienez 5 higiezin hartu behar ditu kontuan, eremu geografiko batean erregistratutako gordailuen kopurua adierazteko, eta gutxienez 30 higiezin eraikitako m2-ko alokairu-errentari eta alokairu osoaren errentari buruzko informazioa eskaintzeko.
Erlazionatutako informazioa:
- Alokairu-merkatuaren estatistikaren kontsulta
- EAEko Alokairu-merkatuaren Estatistikaren emaitzen txostenak - AME
- Alokairu-merkatuaren Estatistikaren taula estatistikoak - AME
- Alokairu-merkatuaren Estatistikaren definizioak
- Alokairu-merkatuaren Estatistikaren metodologia-fitxa