BID-REX - BIODIBERTSITATEARI BURUZKO DAUETATIK ERABAKIETARA: NATURAREN BALIOAK HOBETZEA ESKUALDE MAILAKO GARAPEN POLITIKAK HOBETUZ

Kontserbazioaren arloko lehentasunak eskualde-mailako garapen-politiketara egokitzea, EGEF funtsaren erabilgarritasunari arreta berezia eskaintzen zaion aldi berean, berebiziko erronka da biodibertsitatearen arloko kontserbazio-estrategia sendoak eta eraginkorrak ezartzeko Europan eta eskualdeetan. Hala ere, kontserbazio-ahaleginak hobeto lehenesteko, zuzen erabili behar da biodibertsitateari buruzko informazio koherentea, garrantzizkoa eta egituratua, erabakiak hartzeko prozesua funtsatu eta, azkenean, bideratzeko.

BID-REX proiektuaren helburua da naturaren balioak hobetzea eskualde-mailako garapen-politikak hobetuz, horretarako, biodibertsitateari buruzko datu garrantzitsuen eta kontserbazioari buruzko erabakiak hartzeko prozesuen arteko harremana sortuta/indartuta. Zehazki, biodibertsitateari buruzko informazioa erabiltzen lagundu nahi da eta, aldi berean, Europako ondare naturalaren kontserbaziora EGEF funtsak esleitutakoaren inpaktua areagotu, biodibertsitateari buruzko informazio egokian oinarrituta erabakiak hartzeko prozesuak bideratuz.

“Datu fidagarrietan oinarritutako metodoak baliatuz, biodibertsitatearen arloko kontserbazio ahaleginak hobeto lehenetsi ahal izatea”

IRAUPENA: 5 urte (2016ko apirila-2021eko martxoa)

  • FASEA: Eskualde arteko ikaskuntza-prozesua (3 urte)
  • FASEA: Jarduera-planaren betearazpena gainbegiratzea (2 urte)

AURREKONTUA GUZTIRA: 1.609.294 € (% 85 EGEFk finantzatuta)

 

Interreg Europe programa Eskualde Garapenerako Europako Funtsak (EGEF) finantzatzen du, politikak lantzen aritzen diren erakunde garrantzidunen artean politikak ikasten laguntzeko sortu zen, eskualde-mailako garapen politikak eta programak hobeto betearaztea helburutzat hartuta. Europa osoko eskualdeko eta tokiko agintari publikoei eta eskualdeetako bestelako eragile garrantzidunei ahalbidetzen die politika publikoen funtzionamenduari buruzko jardunbideak eta ideiak trukatzea eta, era horretara, irtenbideak aurkitzea bakoitzak bertako herritarrentzat ezarrita dituen estrategiak hobetzeko (Iturria: Interreg Europe Programaren eskuliburua, 2016ko urtarrila)

EUROPAKO 6 HERRIALDETAKO 7 ESKUALDE

9 ERAGILE

  • 5 agintari publiko
  • 4 ikerketa-erakunde

7 TRESNA POLITIKO AZTERTUKO DIRA

  • Eskualdeko 4 Programa Operatibo 2014-2020

Eskualde-mailako politikako beste 3

 

ESKUALDEA

AZTERTUKO DEN TRESNA POLITIKOA

KIDEAK

1 KATALUNIA

Kataluniako EGEF programa operatiboa 2014-2020

6. ARDATZA: Ingurumena babestea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea. 6.3.2 eta 6.4.2 helburu estrategikoak.

2 EUSKADI

Euskadiko EGEF programa operatiboa

PO6 «Ingurumena kontserbatzea eta babestea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea»

3 NORFOLK KONDERRIA (Erresuma Batua)

Norfolk Konderriko EGEF 2014-2020 (Ingalaterra).

LEHENTASUNEZKO ARDATZA: Ingurumena kontserbatzea eta babestea eta baliabideen eraginkortasuna sustatzea

2-A4. INBERTSIO LEHENTASUNA 6d Biodibertsitatea eta lurzorua babestu eta leheneratzea, eta ekosistema-zerbitzuak sustatzea, NATURA 2000 eta azpiegitura berdea barne direla.

4 MARCHE ESKUALDEA (Italia)

Marche eskualdeko sare ekologikoa

5 LJUBLJANA MARSH (Eslovenia)

Ljubljana Marsh Parke Naturalari buruzko erregelamendua

6 IPARRALDEKO LAUTADA ZABALEKO ESKUALDEA (Hungaria)

Ingurumenari eta efizientzia energetikoari buruzko Hungariako programa operatiboa 2014-2020

7 VALONIA (Belgika)

Valoniarako Eskualde Politikari buruzko Adierazpena 2014-2019

BID-REX proiektuak eskualde arteko ikaskuntza-prozesu interaktibo bat garatuko du, helburu izango duena ingurumenari buruzko informazioa erabiltzearen eta erabakiak hartzearen arteko bide hori egiteko baliagarriak izan diren ikuspuntuak, erremintak eta metodoak trukatzea. Lan-plana, zehazki, diseinatu da tokiko eta eskualdeko ikaskuntza-prozesua ahalbidetzeko, behar bezala planifikatuta eta antolatuta hitzaldien, tailerren eta bisita zehatzagoen bidez, jardunbide egokiak aztertu eta trukatze aldera. Jarduera horiek lagungarriak izango dira ikasitakoa pixkana integratzen joateko.

Gaikako tailerrak dira truke-jarduera nagusiak, eta proiektuko lan-planaren ardatz nagusia dira. Jardunbide egokiei buruzko ezagutza-trukeak eta eskualdeek dituzten erronkei eta eman daitezkeen konponbideei buruzko eztabaidak tokiko eragile eta aktore-talde bakoitzak aurretik izandako esperientzietan eta ezagutzetan oinarrituko dira. Truke-jardueretako aztergaiek lerro argi bat eta horri loturiko ibilbide bat jarraitzen dute, eta hasten dira eskualdeen premiak aztertzetik, jarraitzen dute erreminta eta metodologiekin eta azkenean aipatzen dira politiketan dituzten inpaktuak.

Eskualde bakoitzarentzat jarduera-plan bat prestatuko da, eta tailerretan ikasitako lezioak nola aplikatu daitezkeen jakiteko informazio zehatza emango da eskualde bakoitzean aztertutako tresna politikoa hobetzeko. Aldian behin bilerak egingo dira eskualdeko tokiko eragile-taldeekin eskualde bakoitzarentzat baliagarrienak diren emaitzak identifikatzeko, eta dagokion jarduera-planean sartu eta egokituko dira. Bestalde, gaikako tailer bakoitzaren dokumentu teknikoak ere argitaratuko dira emaitzen ondorioak parte-hartzaileen ingurunera muga ez daitezen.

1. seihilekoa

2. seihilekoa

3. seihilekoa

4. seihilekoa

5. seihilekoa

  • Eskualde arteko mintegia prestatzeko tailerra: ERABAKIAK HARTZEKO ARDURA DUTENEN ETA DATUAK HORNITZEN DITUZTENEN GAITASUNAK GARATZEA - Britainia Handiko hainbat erakundetara bisita. Norfolk konderria (Erresuma Batua) 2018/04/30

6. seihilekoa

Bigarren fasea

 

 

EUSKADIKO EKINTZA PLANA ETA GIDA PRESTATZEA

Euskadiko tailerra - Txingudi (2018/11/20-21)

Eskualde arteko tailerra - Eslovenia (2019/01/21-22)

Azken aldaketako data: