Azterlan honen bidez EAEko egoiliarren mugikortasunaren ezaugarriak jakinarazten ditugu. Horretarako 2011ko apiriletik ekainera arte inkesta telefoniko bat egin genuen. Inkesta horrez bidez joan-etorriei buruzko ezaugarriak bildu ditugu; familiako 6 urtetik gorako partaideek egiten dituzten joan-etorrien ezaugarriak hain zuzen. Azterlan honetan hainbat informazioa azaltzen dugu, hala nola: pertsonen nola mugitzen diren, joan-etorriak edo desplazamenduak zein arrazoik sortuak diren, lurralde ezberdinen artean zein erlazio ezartzen diren, eta abar. Era berean, Lurralde Historiko bakoitzaren desplazamenduak aztertzen ditugu, barneko eta kanpokoak, baita eskualdeetan eta hiriburuetan. Horrez gain, mugikortasunaren aldaketak aztertzen ditugu, egungo datuak aurreko inkesten bidez lortutako datuekin alderatuz. EAEko Mugikortasunaren Azterlana 2011 (argitaraldia 2012ko abendua) (2.976 kb) Hutsen zuzenketa: Taula 48 zuzenduta, azterlana honen 69. orrian argitaratuta dagoen taularen ordez (PDF, 229 KB) |