Diru-laguntzak, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuei, ingurumenaren arloko hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza, borondatezko lan eta sentsibilizazioko jarduerak gara ditzaten
Ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak bultzatzea.
Gehienez, bostehun eta berrogeita hamar mila (550.000) euro guztira.
- AGINDUA, 2011ko ekainaren 8koa (EHAA Zk. 124/2011)
Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuarena, irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuentzako diru-laguntzak arautzen eta deitzen dituena, ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko proiektuak egin ditzaten.
Herritarren arretako bulegoak:
- Bilbo:
Gran VÃa, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
AndÃa, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro de Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Jendaurreko ordutegia:
- Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri Administrazioak herritarren eskuetan 012 telefonoa ipintzen du.
- Telefono bidezko arretarako ordutegia:
Herritarrei arreta emateko Eusko Jaurlaritzak duen zerbitzuak etengabeko ordutegia izango du goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte astelehenetik ostiralera arte.
- Telefono-zenbakia:
Euskal Autonomia Erkidegotik: 012
Euskal Autonomia Erkidegoaz kanpotik: 945 018000
Atzerritik: 00 34 945 018000
- Bilbo:
Gran VÃa, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
AndÃa, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
- Bilbo:
Gran VÃa, 85
48011 Bilbo, (Bizkaia)
- Donostia:
AndÃa, 13
20003 Donostia-San Sebastián, (Gipuzkoa)
- Vitoria-Gasteiz (erdialdea):
Ramiro Maeztu, 10 beheko solairua
01008 Vitoria-Gasteiz, (Araba)
Astelehenetik ostiralera goizeko 8etatik arratsaldeko 8ak arte.
Eskaerak aurkezteko beste lekuak:
Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legeko 38.4 artiluluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz
Ingurumenaren arloko boluntariotza, hezkuntza, informazio, partaidetza, prestakuntza eta sentsibilizazioko jarduerak bultzatzea.
Irabazi-asmorik gabeko elkarte edo erakunde pribatua izan behar da, herri-administrazioa parte ez dela; erakunde horiek, era beran, legez eratuta egon beharko dute, eta dagozkien erregistroetan izena emanda egon, agindua argitaratu baino urte bat lehenagotik gutxienez.
Boluntarioak dituzten erakunde onuradunek Boluntarioei buruzko ekainaren 25eko 17/1998 Legeari jarraitu beharko diote.
Erakunde onuradunak egunean egon beharko du zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan.
Erakunde onuradunei diru-laguntzak ematea, eta, hala dagokionean, horiek ordaintzea, baldintzatuta egongo da Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek ematen dituzten xede bererako diru-laguntzen esparruan, dirua itzultzeko edo zehapenen bat ezartzeko espedientea hasirik egon eta oraindik izapideak amaitu gabe baldin badaude.
Ezingo dute honako deialdi honetan parte hartu laguntza edo diru-laguntza publikoak eskuratzea eragozten dien zehapen administratiborik edo penalik jaso dutenek, ez eta horretarako ezgaitzen dituen legezko debekuren batean daudenek ere.
550.000 €
Diru-laguntzaren zenbatekoa onartutako aurrekontuaren % 80 izan daiteke, gehienez ere, eta proiektu bakoitzerako, ezingo du gainditu 25.000 euroko kopurua.
1.– Eskabidea egiteko inprimakia (1A eranskina), behar bezala beteta.
2.– Memoria tekniko zehaztua, gutxienez honako hauek jasoko dituena: helburuak, jarduerak, metodologia, kronograma, ebaluazio-metodoa, boluntario-kopurua, eta aurrekontu zehaztua, paperean eta formatu digitalean. 13. artikuluan jasotako balioespen-irizpideei buruzko informazio garrantzitsua ere memoria honetan zehaztu beharko da.
3.– Eskabidea sinatu duenaren ordezkaritza egiaztatzen duen dokumentua.
4.– Dagokion ogasunaren ziurtagiri eguneratua, zerga-betebeharrak bete dituela adieraziz eta Elkartea erroldatuta dagoen Balio Erantsiaren Gaineko Zergaren erregimena agertuz.
5.– Identifikazio Fiskaleko Kodearen fotokopia.
6.– Erakundea bere nortasun juridikoari dagokion erregistroan inskribatuta dagoelako egiaztagiri eguneratua.
7.– Erakunde eskatzailearen arduradunak luzatutako erantzukizunpeko adierazpena, proiektu bererako eskatutako edo jasotako bestelako diru-laguntzei buruzkoa (A5 inprimakia).
8.– «Hirugarrenaren Alta» agiria, behar bezala beteta eta sinatuta (A1 eranskina).
9.– Dagokion lurralde-diruzaintzaren ziurtapen eguneratua, Gizarte-Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duena.
Atal honetan, egin behar duzun izapide bakoitzerako inprimaki batzuk eskaintzen dizkizugu, betiere pertsona eskatzaileak prozedura aurrez aurreko kanalaren bidez jarraitzea erabaki badu.
Kanal elektronikoa aukeratu bada, ordea, izapide horiek Nire Kudeaketak atalaren bidez egingo dira, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu ondoren.
01/08/2011
01/12/2011
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Eusko Jaurlaritza; Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza.
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: Eusko Jaurlaritza; Ingurumena, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza.
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.