Martxoak 15: Ospatu Kontsumobiderekin Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Eguna Erriberako Merkatuan
Argitalpen-data:
Kontsumoko Euskal Institituak karpak ere jarri ditu Bilbon, Donostian eta Gasteizen
Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuak ostegun honetan, martxoarean 15ean, Kontsumitzaileen Eskubideen Mundu Eguna ospatuko du.
Erriberako Merkatuan produktuak erosteko 20 euroko bono bat irabazi nahi baduzu, etor zaitez merkatura 9.00etatik 14.00etara eta parte hartu Kontsumobidek eta Bilboko Udalak antolatutako jardueran.
Eta kontsumitzaile eta erabiltzaile gisa dauzkazun eskubideak ezagutu nahi badituzu, jarri ditugun karpak 10.30etik 14.30era bisita ditzakezu honako leku hauetan:
Bilbo:
Erriberako Merkatua
Donostia:
Boulevard zumardia
Vitoria-Gasteiz:
Loma Jeneralaren plaza