Arautegia

Inprimatu

Agindua, 2021eko ekainaren 28koa, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarena, zeinaren bidez aldatzen baita Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailaren 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartzen duen agindua.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean
  • Aldizkari ofiziala: ---
  • Aldizkari-zk.: ---
  • Hurrenkera-zk.: ---
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: ---
  • Argitaratze-data: ---

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Instituzional

Testu legala

AGINDUA, 2021EKO URRIAREN 15(E)KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2021. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEKO AGINDUA BIGARRENEZ ALDATZEN DUENA.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 8.1. artikuluak ezarritakoaren arabera, “administrazio publikoetako organoek edo diru-laguntzen ezarpena proposatzen duen edozein erakundek, aldez aurretik, diru-laguntzen plan estrategiko batean zehaztu beharko dituzte berau aplikatzean lortu nahi diren helburuak eta ondorioak, baita horiek lortzeko epea, aurreikusten diren kostuak eta haiek finantzatzeko iturriak ere; betiere, aurrekontu-egonkortasunaren helburuak beteko direla bermatuta”. Agindu hori estatuko oinarrizko legeria da.

Hori guztia betez, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak, 2020ko abenduaren 23ko Aginduaren bidez, Sailaren 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa onartu zuen.

2021eko uztailaren 29an Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteria Zuzendaritzak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak (Elankidetza) sinatutako hitzarmenaren helburua da, besteak beste, EAEko gazteen artean garapenerako lankidetzaren arloan elkartasunaren eta sentsibilizazioaren balioa sustatzea. Hitzarmenean jasotako ekintzen artean, gizarte-eraldaketarako hezkuntzaren eta lankidetzaren arloko sentsibilizazioa  jasotzen da.

Esparru horren barruan, hitzarmenaren sinatzaileek EAEko 18 eta 30 urte bitartekogazteen parte-hartzea sustatu nahi dute, "Erronka globalen aurrean, gazteak martxan" sarien deialdiaren bidez. Hala, interesdunek beren ideiak aurkeztu ahal izango dituzte, balioak eta elkartasuna, garapenerako lankidetza eta EAEko eta beste lurralde batzuetako gazteen arteko trukea sustatzeko. Deialdi honen helburua, beraz, gazteek aktiboki parte hartzea da, eta, hala, gazte horiei aukera ematea beren proposamenak aurkez ditzaten, beren kideak garapenerako lankidetzaren arloan sentsibilizatzeko eta ekimen egokienak saritzeko.

Ekimen hori ez dago sartuta Sail honen 2021. urterako Dirulaguntzen Plan Estrategikoan (2021eko ekainaren 28ko Aginduaren bidez aldatua, gizarte-bono termikoaren laguntzak sartzeko); beraz, plan hori aldatu behar da, indarrean dagoen araudia betetzeko.

Goian adierazitakoa kontuan hartuta, eta Lehendakariaren irailaren 6ko 18/2020  Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituenak eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituenak) emandako eskumenen arabera, urtarrilaren 19ko 12/2021 Dekretuarekin lotuta (Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena), honako hau

EBAZTEN DUT

Lehena.- Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren 2021erako Dirulaguntzen Plan Estrategikoa aldatzea, agindu honi atxikitako 2., 3. eta 4. eranskinetan deskribatutako “Erronka globalen aurrean, gazteak martxan” sariari dagokion Gazteria Zuzendaritzaren dirulaguntzen lerroa gehituz.

Bigarrena.- Agindu hau Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren webgunean argitaratu dadila agintzea, unean-unean antolamendu juridikoan informazioaren eta gardentasunaren arloan aurreikusten diren xedapenak aplikatuta. 

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua

BEATRIZ ARTOLAZABAL ALBENIZ.

 

ERANSKINA

AGINDUA, 2021EKO URRIAREN 15(E)KOA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILBURUARENA, BERDINTASUN, JUSTIZIA ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILAREN 2021. URTERAKO DIRULAGUNTZEN PLAN ESTRATEGIKOA ONARTZEKO AGINDUA BIGARRENEZ ALDATZEN DUENA.  (Ikus pdfa (PDF, 481 KB))

Gaiarekin lotutako edukiak.


Arauaren historia

Ez dago lotutako edukirik

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik