Enplegu konbentzionala

Enplegu konbentzionaltzat hartzen da honako kategoria hauetako batean sartzen dena, eta lotuta dago zereginak egiteko erabili den teknologiarekin:

  • Produkzio-ekipo konbentzionala. Zereginak egiteko, honako hauek erabiltzen dira: makina-erreminta konbentzionalak, teknologikoki tradizionalak diren prozesuak edo kateak, eskuzko erremintak, edo beste edozein produkzio-ekipo tradizional.

 

  • Administraziorako konbentzionala. Zereginak egiteko, honako hauek erabiltzen dira: erreminta administratibo tradizionalak, idazmakinak, eskuzko artxiboak, eskuzko diseinu eta marrazketa tresnak eta abar.

 

  • Beste teknologia konbentzional batzuk. Zereginak egiteko, tradizionaltzat har daitezkeen beste ekipo, tresna, teknika edo baliabide batzuk erabiltzen dira lan horietan.