"Geografía humana de la crisis en Euskadi" artikulua
Dokumentu-zerrenda
Xehetasunak
Egileak krisiak Euskadin izan duen eragina aztertzen du, bai langabeziaren ikuspegitik bai ere pobreziaren ikuspegitik ere. Bere ustez krisiak Euskal Autonomia Erkidegoan berezitasunak ditu. Zentzu horretan, ikasketak Euskadin enpleguaren galerak duen jatorri mistoan insistitzen du; europar industria-krisiaren hastapenetan parte hartzaile, baina espainiar eredura hurbiltzen dena denboran zehar egoera ekonomikoak okerrera egiten duen heinean. Krisiak okupazioarengan dituen ondorioek gizonen langabeziarekin, iraupen luze edo oso luzeko langabeziarekin eta 25 urte baino gehiagoko pertsonen langabeziarekin dute zerikusia batez ere. Pobreziaren eraginari dagokionez, horrek enplegu iraunkorrera sarbide ezarekin duen lotura azpimarratzen da, gazteen problematika eta horrek haurren pobrezian duen eragina, emakumearen prekarietatea eta, bereziki, atzerritarren zailtasunak. Agiriak krisiaren lurralde-dimentsioa ikusteko laguntzen du, bai eta baztertzearen beste alderdi batzuk ere (bakardade, baztertze, arbuio, norberaren gatazka, eta abarrekin lotutako arazo larriak). Azkenik, inklusiorako profesionalek aintzat hartu beharreko zenbait alderdi adierazten du.
Informazio gehigarria:
- "Lan Harremanak" aldizkariaren materiala
- Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren taula estatistikoak
- Pobreziaren eta Gizarte-Ezberdintasunen Inkestaren emaitzen txostenak
Organo Estatistikoa. Kontaktua