Arautegia

Inprimatu

AGINDUA, 2014ko uztailaren 16koa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzen 2014ko deialdia egiten duena (Itsaspen programa), otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babesean.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Agindua
  • Organo arau-emailea: Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indarrean

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 158
  • Hurrenkera-zk.: 3597
  • Xedapen-zk.: ---
  • Xedapen-data: 2014/07/16
  • Argitaratze-data: 2014/08/22

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Sailak; Instituzional; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzei (Itsaspen Programa) buruzko otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuak helburu dauka Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak sustatzeko eta garatzeko laguntzak emateko araubidea ezartzea eta arautzea, eremuotako oinarrizko zerbitzuak eta herritarren bizi-kalitatea hobetzeko eta kostaldeko herriak biziberritzen, berritzen eta garatzen lagunduko duten jarduera ekonomiko berriak sortzen laguntzeko.

Dekretuaren 7. artikuluan xedatu bezala, urtero egingo da laguntzetarako deialdia eta, halaber, zenbait alderdi finkatuko dira, hala nola: zein den eskabideak aurkezteko epea; gehienez zenbat diru bideratuko den laguntzak banatzeko (kapituluetan banatuta); zein diren diruz lagunduko diren laguntza-lerroak; irizpide objektiboen artean zein aplikatuko diren laguntzen zenbatekoa zehazteko; deialdi bakoitzean aukeratzen diren irizpide objektiboen arabera, nolako dokumentazioa aurkeztu behar den diruz laguntzen den ekintza mota bakoitzerako; zein den inbertsioak eta gastuak egiteko epea, bai eta Inbertsioak eta gastuak justifikatzekoa; eta soberakin ekonomikorik badago, nola banatuko diren kapitulu bakoitzean.

EAEko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 49.5 artikuluak ezartzen duenez, ekitaldi ekonomiko bakoitzean EAEko Aurrekontu Orokorrak indarrean jartzen direnean, programen diru-laguntzak emateko arauak eguneratu, berrikusi, edo, hala badagokio, ezarriko dira, eta kasuan kasuko deialdia egingo da bere garaian izaera mugagabez arautu zirenentzat.

Behin Euskal Autonomia Erkidegoaren 2014ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legea onetsirik, deialdi hori egin beharra dago.

Horiek horrela, honako hau

Lehenengoa. Helburua.

Agindu honen helburua da 2014 ekitaldiko deialdia egitea Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko 2014ko laguntzetarako (Itsaspen Programa). Laguntza horiek otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan aurreikusitakoak dira.

Bigarrena. Eskabideak aurkezteko epea.

  1. Hilabeteko epea izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuan ezarritako laguntzak eskatzeko. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak (Itsaspen Programa) arautzen dira.

  2. Onartu egiten da, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko itsasertzeko eremuak garatzeko eta bultzatzeko laguntzak eskatzeko inprimakia (Itsaspen Programa), eskuragarri egongo dena Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren bulegoetan (Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz) eta web-orri honetan: www.nasdap.ejgv.euskadi.net. Esan bezala, laguntza horiek otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren bidez arautzen dira.

    Hirugarrena. Gehieneko diru-zuzkidura.

  1. Agindu honen bidez 2014ko ekitaldirako deitutako laguntzei erantzuteko gehieneko diru-zuzkidura 2.300.000 eurokoa da, honela banatuta: 430.000 euro II. kapituluari dagozkio: 250.000 euro 2014rako ordainketa-kredituari, eta 180.000 euro 2015erako konpromiso-kredituari; 180.000 euro III. kapituluari dagozkio: 100.000 euro 2014ko ordainketa-kredituari eta 80.000 euro 2015erako konpromiso-kredituari; 450.000 euro IV. kapituluari dagozkio: 250.000 euro 2014rako ordainketa-kredituari eta 200.000 euro 2015erako konpromiso-kredituari; 500.000 euro V. kapituluari dagozkio: 250.000 euro 2014rako ordainketa-kredituari, eta 250.000 euro 2015erako konpromiso-kredituari; 500.000 euro VI. kapituluari dagozkio: 250.000 euro 2014rako ordainketa-kredituari eta 250.000 euro 2015erako konpromiso-kredituari; 90.000 euro VII. kapituluari dagozkio: 50.000 euro 2014rako ordainketa-kredituari eta 40.000 euro 2015erako konpromiso-kredituari; eta 150.000 euro VIII. kapituluari dagozkio, 150.000 euro 2014rako ordainketa-kredituari eta 0 euro 2015erako konpromiso-kredituari.

  2. Kapituluren batean soberakinak baldin badaude, besteei egotzi eta euren artean banatuko dira, lehentasunezko hurrenkera honi jarraituz: VI., V., IV., II., III., VIII. eta VII. kapitulua.

    Laugarrena. Diruz laguntzeko moduko laguntza-lerroak

    Otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren babespean 2014an diruz lagunduko diren jarduerak kapitulu hauetan aurreikusitakoak izango dira: II., III., IV., V., VI., VII. eta VIII. kapituluak.

    Bosgarrena. Proiektuak baloratzeko eta laguntzak kuantifikatzeko irizpide objektiboak.

    Proiektuak baloratzeko, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 8. artikuluan aurreikusitako irizpide objektibo guztiak hartuko dira kontuan.

    Seigarrena. Aurkeztu beharreko dokumentazioa.

    Laguntzak eskatzen dituztenek, eskabidearekin batera, otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 6. artikuluan aurreikusitako dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

    Zazpigarrena. Inbertsioak eta gastuak gauzatzeko epea.

    II., III., IV., V., VI. eta VII. kapituluetako ekintzei dagozkien inbertsioak eta gastuak urtekoak edo urte anitzekoak izango dira. Urteko proiektuak gauzatzeko gehieneko epea 2014ko abenduaren 31n amaituko da, eta urte anitzekoak gauzatzekoa, berriz, 2015eko abenduaren 31n, hargatik eragotzi gabe otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 13. eta 16.3 artikuluetan xedatutakoa betetzea.

    Proiektu bakoitzaren inbertsio eta gastuak gauzatzeko epea zehazteko, aintzat hartuko da Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren Ebazpenean ezarritakoa, hala ezarrita baitago otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 11. artikuluan.

    VIII. kapituluan xedatutako ekintzen gastuak urtekoak izango dira, eta horiek gauzatzeko gehieneko epea 2014ko abenduaren 31n amaituko da, hargatik eragotzi gabe otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 13. eta 16.3. artikuluetan xedatutakoa betetzea.

    Zortzigarrena. Inbertsioak justifikatzeko epea.

    Urteko eta urte anitzeko proiektuetan, gehienez bi hilabeteko epean justifikatu beharko da inbertsioak eta aurreikusitako gastuak gauzatu direla, laguntza emateko ebazpenean ezarritako inbertsio- edo gastu-proiektua amaitzen denetik edo azken luzapenetik hasita, hala ezarrita baitago otsailaren 21eko 22/2012 Dekretuaren 14.3 artikuluan.

    Bederatzigarrena. Errekurtsoak.

    Agindu honen aurka, berraztertzeko errekurtsoa jar diezaiokete interesdunek Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuari, hilabeteko epean. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, bi hilabeteko epean. Kasu bietan, agindua argitaratu eta biharamunean hasiko dira epeak.

    Hamargarrena. Ondorioak.

    Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik aurrera izango ditu ondorioak.

    Vitoria-Gasteiz, 2014ko uztailaren 16a.

    Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua,

    MARÍA ARANZAZU TAPIA OTAEGUI.