Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 - Ingurumen Esparru Programa 2002-2006

Xehetasunak

EAEko ingurumena babesteko 3/98 lege orokorrak, seigarren artikuluan, hau dio:

"Euskal Herriko ingurugiro-politika ingurugiroari buruzko esparru-programa batean azalduko da. Programa hori Euskal Autonomia Erkidegoko ingurugiro-organoak egingo du Euskal Herriko Ingurugiro Batzordean ordezkotza duten administrazio publikoekin lankidetzan.

Ingurugiroari buruzko esparru-programa horren iraupena lau urtekoa izango da, esandako Batzordeak txostena egin ondoren Jaurlaritzak onetsiko du eta ondoren Eusko Legebiltzarrari bidaliko zaio."

Lege-agindua betez, Gobernu Batzordeak Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia (2002-2020) eta lehenengo Ingurumen Esparru Programa (2002-2006) onartu zituen 2002ko ekainaren 4an, eta epe luzerako ikuspegi estrategiko batean txertatu zituen Lurralde Goi-Bileran -Rio de Janeiron, 1992an- lurralde bakoitzean garapen iraunkorreko estrategiak egiteko hartutako konpromisoarekin lotuta. Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategiak bost ingurumen-helmuga eta ezinbesteko bost baldintza jarri ditu, eta EAEko Administrazio Publikoak lehentasunez sustatu beharko ditu. Xede eta baldintza horiek Garapen Iraunkorrerako Europako Batasunaren Estrategian eta Ingurumenaren alorreko EBko Ekintzarako Seigarren Programan azaldutakoekin koherentzia gordez ezarri dira.