Arautegia

Inprimatu

471/2009 DEKRETUA, abuztuaren 28koa, Herrizaingo Saileko egitura organiko eta funtzionalari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: ---
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 171
  • Hurrenkera-zk.: 4852
  • Xedapen-zk.: 471
  • Xedapen-data: 2009/08/28
  • Argitaratze-data: 2009/09/07

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Orain arte indarrean egon den Herrizaingo Sailaren egitura organikoa azaroaren 8ko 364/2005 Dekretuaren bidez ezarri zen, hor zehaztu baitzen Herrizaingo Saileko egitura organikoa eta funtzionala; eta, Herrizaingo Saileko egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren Lehenengo Azken Xedapenarekin osatzen da.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen maiatzaren 8ko Lehendakariaren 4/2009 Dekretua eta, geroago, uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak egindako aldaketak onartzeak sailburuei agintzen die Sailetako erregelamendu organikoak egitea, gobernuaren programan aurreikusitako printzipioetara eta helburuetara egokituko direnak, horiei emandako jarduteko arlo bakoitzerako.

Dekretu honek Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen du, arau horren Lehenengo Azken Xedapenean adierazitako antolaketa-irizpideen arabera.

Dekretuak Herrizaingo Saileko arlo guztiei ezarritako egitekoak berritzeari heltzen dio, bere eskumenen kudeaketan efikazia eta eraginkortasun gehiago lortzeko. Ideia nagusia da saileko organo guztietan barreiaturik zeuden eremu bereko eginkizunak bateratzea. Gauzak horrela, jada desagertutako Zerbitzu eta Baliabide Orokorren Zuzendaritzei emandako kontratazio eta kudeaketa ekonomikoko eginkizunak Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazio Zuzendaritza bakarrean bilduko dira. Era berean, segurtasunaren eremuan zerbitzuak ematen dituzten langileen eskumenak, Ertzaintza eta segurtasuneko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak, Giza Baliabideen Zuzendaritzan biltzen dira.

Kontzentrazio horren ondorioz, beste zuzendaritza batzuk aldatu dira eta ordenatu dira, zerbitzuaren eremu guztiei laguntza emateko ardura bideratzeko. Jadanik, desagertutako Baliabide Orokorren Zuzendaritzatik jaio den Baliabide Tekniko eta Azpiegituren Zuzendaritza berriak lan eraginkorragoak betetzera zuzenduko ditu bere zerbitzuak. Bestalde, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza sailaren jardun juridikoaz arduratuko da, baita Administrazio Orokorreko zerbitzu komunak emateaz ere.

Diseinu berri horri koherentzia emateko, Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza sortu da, lehen aipatu arloak zuzentzeaz eta koordinatzeaz arduratuko dena.

Sailburuaren zuzeneko agindupean geratzen diren zuzendaritzak hauek dira: Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza eta Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza. Dena dela, azken horrek eginkizunak berezitzen dituenez, horren ondorioz, komunikabideekin komunikatzeko eta harremanak izateko eginkizunak Harreman Sozialak Komunikabideekin Bideratzeko Zuzendaritza berriari eman dizkiote, zuzenean ere sailburuaren menpe dagoena.

Sailburuaren zuzeneko agindupean ere Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza egongo da, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren arabera, Gobernuaren politikak zuzentzeko eta koordinatzeko eginkizunak dituena aipatu indarkeriaren biktimei laguntzeari dagokionez.

Era berean, Segurtasun Sailburuordetzatik banatzen den Trafiko Zuzendaritza ere Sailburuaren menpe dago eta bere eskumenen zati bat berraldatzen du kudeatzeko gaitasunak hobetzeko, batez ere Trafikoa Kudeatzeko Zentroaren diseinu berriaren bidez. Aipatzekoa da Trafiko eta Bide-Segurtasuneko Behatokia sortzea, trafikoaren eta bide-segurtasunaren alderdi guztiak aztertzeaz arduratuko dena.

Halaber, Metereologia eta Klimatologia Zuzendaritza Herrizaingo Sailburuordetzan sartu da, arlo horretan eginkizun berriak izatearen ondorioz. Aurretik zeuden hiru zuzendaritzak mantentzen ditu: Joko eta Ikuskizunak, Hauteskunde Prozesuak eta Babes Zibila eta Larrialdiei Aurre Egitea. Azken horretan, Larrialdietako Euskal Eskola sortu da administrazio unitate moduan, arlo horri dagozkion prestakuntza eskumenak egiteaz arduratzen dena.

Azkenik, Segurtasun Sailburuordetzaren diseinu berria polizia-zerbitzuak ematen ahalegintzen da, eraginkortasun operatiboa eta bere zerbitzuko kalitatea eta intentsitatea hobetzeko asmoz.

Ondorioz, Herrizaingo sailburuaren proposamenez, Lehendakariak onartu ondoren, eta Jaurlaritza Kontseiluak 2009ko abuztuaren 28an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

Uztailaren 30eko 20/2009 Dekretuak aldatzen duen maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretuaren 6. artikuluan xedaturikoaren arabera, honako hauek dira Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari dagozkion jardun-arlo eta egitekoak: a) Autonomia Erkidegoko polizia; b) Hauteskunde-administrazioa; c) Babes zibila eta larrialdiei aurre egitea; d) Autonomia Erkidegoko errepideetako zirkulazio-zaintza; e) Joko, apustu eta ikuskizunak; f) Segurtasunaren arloan transmisio eta komunikazioak; g) Ertzainen ibilgailuak; h) Terrorismoaren biktimei laguntzeari buruzko politikak zuzentzea eta koordinatzea; i) Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeari buruzko politikak zuzentzea eta koordinatzea; i bis) Meteorologia; j) Sailari atxikitako erakunde autonomiadunak, zuzenbide pribatuko erakunde publikoak eta baltzu publikoak zuzentzea, lege eta erregelamenduen arabera; k) Legeek eta erregelamenduek eman diezazkioten gainontzeko ahalmenak.

  1. Aurreko artikuluan aipatutako arloen inguruko eskumenez baliatzeko, honako organo hauetan sailkatzen da Herrizaingo Saila:

    1. Organo nagusiak:

      1. Sailburua.

      1. Sailburuaren Kabineteko Zuzendaritza.

      2. Harreman Sozialak Komunikabideekin Bideratzeko Zuzendaritza.

      3. Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

      4. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritza.

      5. Trafiko Zuzendaritza.

  2. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetza.

  1. Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazio Zuzendaritza.

  2. Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

  3. Baliabide Tekniko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

  4. Giza Baliabideen Zuzendaritza.

  1. Herrizaingoko Sailburuordetza.

  1. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza.

  2. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

  3. Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

  4. Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza

  1. Segurtasun Sailburuordetza.

  1. Segurtasun Sailburuordetzaren Kabinetearen Zuzendaritza.

  2. Ertzaintzaren Zuzendaritza.

  3. Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritza.

    1. Lurraldeetako organoak:

      Trafikoko eta Joko eta Ikuskizunetako lurralde-bulegoak: horietako bakoitzean funtzionario arduradun bat egongo da, betiere, dagokion zuzendaritzaren menpe egongo dena. Lurralde-bulego horietako eginkizunen eremua izango da zuzendaritza bakoitza arautzeko orduan finkatzen dena.

    2. Kide anitzeko organoak: hurrengo organo hauek atxiki eta/edo lotu zaizkio Herrizaingo Sailari:

      Terrorismoaren Biktimak Laguntzeko Programa-ren Batzorde Tekniko Ebaluatzailea, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Programa arautzen duen irailaren 24ko 214/2002 Dekretuak sortuta.

      Euskal Autonomia Erkidegoko Bide Segurtasuneko Batzordea, Bide Segurtasun Batzordearen antolamendua eta jarduteko modua arautzen dituen abenduaren 16ko 212/2008 Dekretuak sortuta.

      Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordea, Euskal Herriko Herri Babeseko Batzordearen osaketa, egitekoak eta antolamendua arautzen dituen otsailaren 17ko 24/1998 Dekretuak sortuta.

      Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueretarako Euskal Kontseilua, Jendaurreko ikuskizunak eta jolas jarduerak arautzekoa den azaroaren 10eko 4/1995 Legea.

      Jokoaren Euskal Kontseilua, Euskal Autonomia Elkarteko Jokorako Euskal Batzordea eta Joko Erroldetegia sortzen dituen maiatzaren 29ko 142/1990 Dekretua.

      Euskadiko Apustuen Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Apustuen Erregelamendua onetsi duen apirilaren 19ko 95/2005 Dekretuak sortuta.

      Segurtasunerako Euskal Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak sortuta.

      Toki mailako Koordinazio Batzordeak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak sortuta.

      Ertzaintzaren Kontseilua, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak sortuta.

      Euskal Autonomía Erkidegoko Udaltzaingoak Koordinatzeko Batzordea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legeak sortuta.

      Bideo-zaintza eta Askatasunen Batzordea, Euskal Herriko Poliziak toki publikoetan bideokamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena, abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoan arautua, garatzen duen uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak sortuta.

      1. Dekretu honetan ezarritako organoak baino maila beheragokoak ere ezarri ahal izango ditu sailburuak agindu bidez, Dekretu hau garatzeko asmoz.

      Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiaduna Herrizaingo Sailari dago atxikita, Segurtasun Sailburuordetzaren bitartez; eta horrek zehazten ditu haren jardunari buruzko jarraibide orokorrak, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 6.1 eta 7.3 artikuluekin bat eginik.

      1. Herrizaingo Saileko sailburuari dagokio, ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 26. artikuluan ohartemandako eskumenez eta ahalmenez baliatzea, baita Sailaren berezko jardun-arlo eta eginkizunen eremuan indarrean dagoen legeriak aitortzen dizkionak ere, maiatzaren 8ko 4/2009 Dekretua aintzat harturik.

      2. Herrizaingo sailburuari dagozkio, gainera, saileko kontratazio-organoaren eginkizunak, bai eta ondareari buruzko gaietan legeek kontratazio-organoei izendatzen dizkienak ere, non eta ez zaizkien eginkizun horiek beste organo batzuei atxikitzen dekretu honen bidez.

        Era berean, Herrizaingo Sailak eta bere erakunde autonomiadunak izaera erkidea eta erabilera orokorra dutelakoan, Herrizaingo sailburuaren Aginduz kontratazio zentralizatukotzat jotakoak kontratatuko ditu zuzenean.

      3. Herrizaingo sailburuaren esku dago Ertzaintzako langile funtzionarioen lanpostu-zerrendak onartzea.

      4. Herrizaingoko sailburuari dagokio behin-behineko langileak izendatzea, Jaurlaritzaren ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28. artikuluan ezarritakoaren arabera.

      5. Herrizaingo sailburuaren eskumena da Saileko ordezkariak izendatzea, Ertzaintzako funtzionarioen ordezkariekin eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen ordezkariekin izan beharreko negoziazioetan aritzeko.

      6. Halaber, sailburuari dagokio Herrizaingo Sailak segurtasun-ekintzetarako egiten dituen informazio-teknologien eta telekomunikazioen planak eta programak onartzea.

      7. Zigortzeko ahalmena erabiliz, sailburuari dagokio zigor hauek ezartzea:

        1. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziaren Legearen 96.1.a artikuluan eta hamazazpigarren xedapen gehigarriaren 2.b) puntuan jasotakoak, baita azken xedapen horrek dakarren zehapen-proposamena ere.

        2. Jokoaren Legearen 32.3 artikuluan eta Ikuskizun eta Jolas Jardueren Legearen 38.3.d artikuluan jasotakoak.

        3. Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legeari egindako arau-hauste oso larriei dagokienez, bere ardura da 360.000 eurora arteko isunak jartzea, eta kirol ikuskizunak antolatzeko gaitasun-gabeko edo kirol-esparrua urtebete gehienez ixteko zehapenak, eta horra sartzea hiru urte arte debekatzea.

        4. Indarreko legeriak espresuki ematen dizkion gainerakoak.

      8. Herrizaingo sailburuari dagokio ondare-erantzukizuneko prozedurak ebaztea, Dekretu honen 22.2.h) artikuluaren bigarren paragrafoan Segurtasun Sailburuordetzari aitorturiko ahalmenaren kaltetan joan gabe.

      Sailburuordetza bakoitzaren arduraduna sailburuordea izango da, hierarkian sailburuaren menpeko zuzena izango dena. Titularrei hauxe dagokie:

      1. Sailburuordetzaren eta bere menpeko zuzendaritza eta administrazio organo eta unitateen egintzak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatuko dituzte.

      2. Jardun politikak prestatu eta sailburuari proposatzea.

      3. Sailburuari laguntza emango diote, eman zaizkien egitekoen eremuan.

      4. Sailburuordetzaren jarduerak programatzea.

      5. Sailburuordetzako administrazio-unitateen funtzionamenduko instrukzioak, zirkularrak eta xedapenak emango ditu.

      6. Xedapen-proiektuen proposamenak egingo ditu, ezarritako jardun-politikaren arabera.

      7. Jardun planen kudeaketa eta helburuak ikuskatzea.

      8. Sailaren eskumeneko arloetan eta sailaren izenean bera izango da harremanetarako organoa, baita arlo material horren inguruan sortutako sailen arteko koordinazio-organoen arteko harremanetako organoa.

      9. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebaztea.

      10. Indarrean dagoen araubide juridikoak agintzen dien beste edozein eginkizun eta, orokorrean, sailburuordeei atxikitzen zaizkienak.

      Saileko zuzendaritza bakoitzaren arduraduna zuzendari bat izango da eta, oro har, hauxe dagokio:

      1. Sailburuaren eta sailburuordeen ebazpenak betearaztea eta delegatutako ahalmenak gauzatzea.

      2. Zuzendaritzako barne zerbitzuak eta lan sistemak antolatzea, organo eskudunek ezarritako arauekin bat eta, bereziki, espedienteen erregistro eta artxiboenak.

      3. Zuzendaritzaren jarduerak bultzatu, zuzendu, koordinatu eta kontrolatuko dituzte, organo nagusiek emandako jarraibideen arabera.

      4. Euren gainetik dauden organoei planak edo jardun programak proposatzea, aginpidea duten gaietan.

      5. Indarrean dagoen legerian aurreikusten diren kasuetan, errekurtsoak ebatziko dituzte.

      6. Esandakoez gain, indarrean dagoen legeriak esleitzen dizkien gainontzeko egitekoak eta Jaurlaritzako zuzendariei oro har dagozkienak ere bete behar dituzte.

      Kabineteko Zuzendaritzak lagunduko dio sailburuari bere eginkizunetan eta aholkularitza-lana ere egingo du. Hona hemen Kabineteak bere gain hartuko dituen eginkizunak:

      1. Sailburuaren lan-egitaraua jarraituko du.

      2. Sailaren politika garatzeko interesgarri direlakoan, sailburuak agintzen dizkion ikerketak eta azterlanak egiteari ekingo dio.

      3. Sailaren eginbeharrekoetan eragina duten gaien inguruko informazio egokia bildu, aztertu eta aurkeztea. Horretarako gaiarekin zerikusia duten Saileko beste organo eskudunekin batera lan egingo du.

      4. Saileko estatistiken elaborazioa koordinatu eta arlo honekin zerikusia duen organo eskudunetan Sailaren ordezkari agertuko da.

      5. Saileko ekintza ofizialak eta protokolozkoak antolatuko ditu, Gobernuaren Lehendakaritzari dagozkionaz gain.

      6. Ertzaintzaren Musika-bandaren parte hartzea planifikatzea eta zehaztea, ekintza ofizial eta protokolozkoetan.

      7. Sailak sustatutako kongresuak, jardunaldiak edo mintegiak antolatzeko lanak koordinatuko ditu.

      8. Sailak Eusko Legebiltzarrarekin eta Arartekoarekin izan beharreko harremanak bideratzea Jaurlaritzako Lehendakaritzaren bitartez, berori baita organo eskuduna.

      1. Harreman Sozialak Komunikabideekin Bideratzeko Zuzendaritzaren eginbeharra da saileko zerbitzu guztien harreman sozialak eta informatiboak bultzatzea eta koordinatzea, baita horren arloan garatu nahi diren informazio-jarduerak edo -kanpainak zuzentzea ere, eginkizun hauen bidez:

        1. Giza komunikabideekiko harremanak garatu eta aurrera eraman, eta Sailaren komunikazio-politika taiutu eta aurrera eramango du, Saileko gainontzeko organoei laguntzeko.

        2. Gizartea sentikor bihurtzeko kanpainak eta neurriak diseinatu eta gauzatuko ditu, sailaren eginkizunarekin zerikusia duten gaietan herritarren lankidetza eskatzeko helburua dutenak eta eragindako gainontzeko organoekin elkar lanean.

        3. Sailaren urteko argitalpen-plana prestatuko du Argitalpenetako Zerbitzu Zentralarekin batera.

        4. Herritarrei informazio orokorra emateko zereginak koordinatuko ditu, eta herritarrei informazioa emateko eta laguntzeko Herrizaingo Saileko zerbitzuak Eusko Jaurlaritzako Herritarrentzako Arreta Zerbitzuarekin - Zuzenean-ekin artikulatzea ziurtatuko du.

        5. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoak Interneten duen presentzia-eredua arautzen duen ekainaren 8ko 108/2004 Dekretuan sailari ematen zaizkion zereginak beteko ditu.

      2. Zuzendaritza honi atxikitzen zaio, Ertzaintzako kideen funtzionario-estatutuarekin zerikusia duten gaiak salbu, Ertzaintzaren Prentsa Zerbitzua, baita Ertzaintzaren bozeramaile ofizialaren eginkizunak beteko dituen funtzionarioak ere.

      Sailburuaren zuzeneko agindupean, Terrorismoaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari eginkizun hauek dagozkio:

      1. Biktimenganako elkartasuna eta herritarren errekonozimendua sustatzea, hartarako egokienak diren ekimen eta jarduera instituzionalen bitartez eta bakearen eta giza eskubide eta askatasunarekiko errespetuaren aldeko kultura zabalduz.

      2. Biktimez arduratzea zuzenean eta banan-banan, zerbitzu publikoen erantzuna behar duen edozein beharrizan ezagutzeko, kasuan kasukoa.

      3. Herritarrei oro har eta, bereziki biktimei, dituzten eskubide eta baliabideak jakinaraztea, baita zerbitzu juridiko, mediko, psikologiko, sozial, administratibo eta era guztietakoak ere, biktimen eskubide direnak.

      4. Terrorismoaren biktimei aitorpena eta ordaina egiteko den ekainaren 19ko 4/2008 Legean araututako prestazio zuzentzaile eta laguntza-prestazioen eskariak izapidetzea eta, hala behar izanez gero, ebaztea dagokio, arauek horrela zehazten badute.

      5. Terrorismoren biktimei aitorpena eta ordaina egiteko den ekainaren 19ko 4/2008 Legean aurreikusitako beste prestazio batzuk, arauz zehaztuko direnak, emateko prozedurei buruzko beharrezko txostena emango du. Txosten horiek lotesleak izan daitezke, batera gertatzen bada biktima izatea edo prestazioen onuraduna, arauek horrela aurreikusiz gero.

      6. Terrorismoren biktimei aitorpena eta ordaina egiteko den ekainaren 19ko 4/2008 Legean aurreikusitako prestazioak emateari buruzko informazioa emango du, eskuduneko organoek hala eskatzen badute, beharrezko parte-hartzea ez den suposamenduak ebazteko.

      7. Terrorismoaren biktimak eskubideez baliatzea sustatzeko, ekimenak eta jarduerak bultzatu eta lagunduko ditu.

      8. Instituzio eta administrazio publikoen eta terrorismoaren biktimen arteko harremanak errazteko jarduerak bultzatu eta, hartarako, laguntza eta prestazio publikoak eskatzeko prozeduren gainean beharrezkoa den informazioa eta laguntza teknikoa zein legala emango ditu.

      9. Autonomia Erkidegoko administrazio orokorreko organo guztiekin lankidetza eta informazioa emateko harremanak mantentzeaz arduratuko da, baita beste erakunde batzuekin ere, eskumenen eremu bakoitzetik biktimei laguntza osoa eta egokia emateko asmoz.

      10. Oinarrizko helburutzat biktimei giza laguntza eta laguntza psikosoziala ematea duten fundazio, elkarte eta gizarte-mugimenduekin lankidetza-harremanak izatea sustatuko du.

      11. Beste entitate, erakunde eta administrazio publiko batzuekin harremanak izateko bide iraunkorrak finkatuko ditu, terrorismoaren biktimei laguntza egokia ematea bermatzeko asmoz.

      12. Indarrean diren arauek esleitzen dizkioten gainontzeko eginkizunak burutzea.

      1. Sailburuaren zuzeneko agindupean, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzari eginkizun hauek dagozkio:

        1. Biktimenganako elkartasuna eta herritarren errekonozimendua sustatzea, hartarako egokienak diren ekintza eta jardueren bitartez.

        2. Genero-indarkeriaren biktimei laguntza zuzena eta pertsonalizatua ematea, saileko prestazio, zerbitzu eta baliabideekin, baita informazioa erraztea eta egokiagoak diren gainontzeko prestazio, zerbitzu eta baliabideetara bideratzea, inguruabar pertsonalak aintzat hartuta.

        3. Genero-indarkeriaren Aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan aurreikusitako laguntza ekonomikoak genero-indarkeriaren biktimak diren emakumeei izapidetuko dizkie eta, ematea eta ordaintzea ebatziko.

        4. Emakumeen eta gizonen berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko 58.4 artikuluan aurreikusitako ez-ohiko laguntza ekonomikoak etxeko tratu txarren eta sexu-erasoen biktimei ematea izapidetuko du.

        5. Etxeko indarkeriaren edo sexuaren biktima diren emakumeentzako telefono bidezko informazio eta arretako zerbitzua kudeatzea.

        6. Prebenitzeko programa integralak eta genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko programak organismo eta administrazio publikoen artean sustatzea eta koordinatzea eta Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren baitan garatutako programak eta proiektuak gainbegiratzea, baita horien jarraipena egitea ere.

        7. Botere publikoekin jarduerak, aholkuak eta lankidetza sustatzea emakumeen aurkako indarkerian esku hartzeko.

        8. Informazio eta zabaltze kanpainen bidez herritarrak sentikor bihurtzeko neurriak sustatzea eta garatzea, genero-indarkeriaren biktimen egoera, eskubideak, laguntzen duten baliabideak eta sarbideak.

        9. Genero-indarkeriaren biktimei aitortutako eskubideak benetan betetzen direla jarraitzea, baita helburu hori duten ekimen eta jarduerak laguntzea eta sustatzea ere.

        10. Erakunde, elkarte eta gizarte mugimenduekin harremanak finkatzea eta partaidetza eta lankidetzarako bideak ezartzea eta diru-laguntzak emateko programak, bere helburuen artean genero-indarkeriaren kontrako jarduera eta, bereziki, biktimak laguntzea eta arreta ematea badaude.

        11. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegi eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearen lankidetzan, genero-indarkeriaren biktimei prebentzio, arreta eta babesean esku hartzen duten langile-talde eta gizarte zibileko taldeen prestakuntza bereziko planak sustatzea.

        12. Genero-indarkeriaren biktimei laguntzearekin lotutako esperientziak eta praktika onak sustatzea.

        1. Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzaren lankidetzan, Zuzendaritza honenak diren gaiei dagozkien datuak biltzeko, aztertzeko eta bideratzeko lanak antolatzea, baita bere eskumenekoak diren arloko estatistikak eta ikerketak egitea eta zabaltzea ere.

        2. Genero-indarkeriaren biktimei laguntzeari dagokionez, saileko jarraibideak egitea.

        3. Indarrean diren arauek esleitzen dizkioten gainontzeko eginkizunak burutzea.

      2. Orobat, genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko politikak finkatzeko, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak horretarako behar duen informazioa eskatu ahal izango dio Ertzaintzaren Zuzendaritzari.

        Era berean, Ertzaintzaren Zuzendaritzaren laguntza izango du genero-indarkeriaren biktimen Zuzendaritzak ezarritako jarraibideak, zirkularrak eta helburuak ezartzeko edo aplikatzeko.

      3. Emakumeen kontrako indarkeriari buruzko baliabideak eta programak koordinatuko eta jarraituko ditu Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunaren aldekoa den otsailaren 18ko 4/2005 Legearen 51.2 eta 3 artikuluak dioenaren barruan, betiere.

      4. Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzak eta Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak beharrezko neurriak hartuko dituzte bakoitzari dagozkion eginkizunak koordinatzeko.

      1. Trafiko Zuzendaritza da, Herrizaingo sailburuaren zuzeneko ardurapean eta ikuskapenean, Autonomia Erkidegoko bide-segurtasuneko politikak egiteko eta kudeatzeko ardura duen organoa.

      2. Trafikoa eta bide-segurtasuneko araudian aurreikusi diren baimentzeko, ikuskatzeko eta zehatzeko ahalmenak baliatuz, eginkizun hauek dagozkio:

        1. Trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazio eta bide-segurtasunari buruzko arauen eta xedapen osagarrien aurkako lege-urratzeagatik hasitako zehapen-espedienteen izapideak egitea eta ebaztea.

        2. Arauz ezarritako gehieneko masak eta neurriak gainditzen dituzten ibilgailuentzako baimen bereziak ematea, ezaugarri teknikoengatik edo karga zatiezina garraiatzen dutelako.

        3. Lasterketa, txapelketa, lehiaketa eta, oro har, kirol-saioetarako baimena ematea eta horiei buruz jakinaraztea, zati batean edo osoan Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko bideetatik egin behar direnean. Ekitaldi horiek direla-eta, jendetza handia bilduko dela aurreikusten denean, eta, beraz, horrek segurtasun-mailako arazoak ekar ditzakeela ikusten denean, arlo horri dagokion eskumena baliatzerakoan Ertzaintzaren Zuzendaritzarekin eta Larrialdiei Aurre egiteko Zuzendaritzarekin koordinatuko da.

        4. Ibilgailu historikoei buruz indarreko araudian aurreikusitako eginkizunak.

        5. Gidarien eskola partikularrak, baita zuzendaritzako langileak eta irakasleak ere baimentzea, kontrolatzea eta ikuskatzea.

        6. Antolamendu juridikoak jarriko dion edozein.

          Lehen aipatutako b), c) eta d) hizkiekin lotutako ahalmenak Trafikoko Lurralde-bulegoei dagozkien organoek beteko dituzte, bere eskumenen eremu barruan.

          Lehen aipatutako a) hizkiarekin lotutako ahalmena Trafikoko Lurralde-bulegoei dagozkien organoek eta Automatizatutako Salaketak Izapidetzeko Zerbitzuko arduradunak beteko dituzte, dagokien eskumenen eremu barruan.

          Trafikoari, ibilgailu motordunen zirkulazioari eta bide-segurtasunari buruzko zehapen-prozedura arautzen duen araudian aurreikusitako ondorioetarako, Trafikoko Lurralde Bulegoko edo Automatizatutako Salaketak Izapidetzeko Zerbitzuko instrukziogilea izango da zehapen-espedienteak izapidetzeko organo arduraduna.

      3. Trafikoa eta bide segurtasuna kudeatzearen eta kontrolatzearen alorrean, Trafiko Zuzendaritzari dagokio eginkizun hauek betearaztea:

        1. Hiri-arteko trafikoa kudeatzea eta kontrolatzea. Hori betetzeko, maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuaren bidez sortu zen Trafikoa Kudeatzeko Zentroa eta helburu horretako sortutako gainontzeko instalazioak zuzentzea eta kudeatzea berari dagokio.

        2. Herriz kanpoko bideetako segurtasuna eta arintasuna hobetzeko jarduerak planifikatzea, zuzentzea eta koordinatzea, batez ere hiri-bide eta herri handietarako sarreretakoak, zati eta gune arriskutsu eta trafiko handikoetakoak eta zeharbideetakoak.

        3. Erabiltzaileei ematea bide publikoetako trafikoaren berri.

        4. Euskal Autonomia Erkidegoko bide publikoetako trafikoaren kontrola, antolaketa, zaintza eta diziplinako irudiak hartzeko eta erreprodukzioa egiteko bideo-kamerak eta beste edozein bitarteko jartzeko eta erabiltzeko agintzea, zeregin hori udalaren esku ez dagoenean.

        5. Trafikoa arautzeko neurri bereziak ezartzea, indarrean dagoen legediarekin bat.

      4. Trafiko Zuzendaritzak izango du Ertzaintzaren Trafikoko Atalaren laguntza, aurreko paragrafoetan definitutako ahalmenak garatzeko. Ondorio horietarako, Trafikoko Zuzendaritzak dagozkion jarraibideak bidaliko dizkio Ertzaintzaren Trafikoko Ataleko buruari.

      5. Bide-segurtasunerako prestakuntza, hezkuntza eta ikerketaren alorrean, eginkizun hauek dagozkio:

        1. Bide-prestakuntzako irakasle-titulua eta gidarientzako eskola partikularren zuzendariaren titulua lortzeko ikastaroak antolatzea, aipatutako titulu horiek ematea eta eskola horietako irakasleentzako birziklatzeko ikastaroak antolatzea.

        2. Bide-hezkuntza, -prestakuntza eta -segurtasunaren arloko jarduera-programak planifikatzea eta egitea eta zabalkunde-kanpainak garatzea.

        3. Sentsibilizazio eta bide-berreziketako ikastaroak emateko modua zehaztea eta kudeatzea.

        4. Trafiko eta bide-segurtasunaren arloko azterketak eta ikerlanak egitea.

          Trafiko Zuzendaritzak garatzen du Trafiko eta Bide-segurtasuneko Behatokiaren eginbeharra, trafiko eta bide-segurtasunari buruzko informazioa biltzeaz, aztertzeaz eta zabaltzeaz arduratuko dena.

      6. Trafiko Zuzendaritzari eginkizun hauek dagozkio, arlo horretan erakunde guztien lankidetza bermatzeko:

        1. Foru Aldundiekin harremanak izatea, bere eskumenak garatzeko eta betetzeko asmoz.

        2. Errepideetako gaietan, eskumena duten administrazioekin lankidetza sustatzea, bakoitzak dituen eskumenak erabiltzen elkarri laguntzeko.

        3. Beste herri-administrazioetako organo baliokideekin hartu-emanak sortu eta elkarlanerako jarraibideak finkatzea.

        4. Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko beste organo batzuekin lankidetzan aritzea, batez ere Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailarekin, ikastetxeetarako bide-segurtasunari buruzko berariazko programazioa lortzeko eta Osasun eta Kontsumo Sailarekin edari alkoholdunek, droga toxikoek, estupefazienteek eta sustantzi psikotropikoek istripuetan duten eragina aztertu eta egoera horri aurre hartzeko.

        5. Eskualdeetako eta nazioarteko beste administrazioekin lankidetzan aritzea, Europa barneko errepideen sareko trafikoaren kudeaketari eta trafikoko informazioaren elkartrukeari dagokionean.

      1. ATALA

      1. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzari dagokio, Herrizaingo Sailari agindutako eginkizunen barruan, hurrengo jarduera arloak zuzentzea eta koodinatzea: araubide juridikoa; ekonomia, ondarea eta aurrekontuak kudeatzea; saileko zerbitzu orokorrak eta giza baliabideak eta segurtasuneko egiturari laguntzeko baliabide teknikoak eta azpiegiturak.

      2. Horrenbestez, 5. artikuluan ikusitako eginkizun orokorrez gain, hauek ere betearaztea dagokio:

        1. Herrizaingo Saileko arauzko politika eta plangintza proposatzea.

        2. Saileko Aurrekontuen Aurreproiektua lantzeko koordinazioa eta aurrekontuak ebaluatzeko eta aztertzeko prozedurak artikulatzea, erabakiak hartzen lagunduko duena.

        3. Ondare eta aurrekontu gaietan, gainontzeko sail, erakunde eta entitateekiko koordinazioa.

        4. Herrizaingo Saileko kudeaketa ekonomikoa eta administratiboa zuzentzea.

        5. Sailaren politika zuzentzea eta gainbegiratzea, giza baliabide eta langileak kudeatzearen alorrean.

        6. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langile finkoa izateko hautapen-probak gainditu dituztenak kontratatzea, baita Saileko Administrazio Orokorreko langile funtzionarioen izendapen askeko lanpostuak eta Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileen lan-kontratuko langileen lanpostuak hornitzea, horretarako deialdi publikoa egin aurretik.

        7. Ertzaintzako kideen estatutu erregimena ezartzeko administrazio egintza eta ebazpen guztiak ematea, beste organo batzuei beren-beregi izendatu ez bazaizkie.

        8. Sailburuordetzaren organoen jarduerak, oro har, zuzentzea, koordinatzea, bultzatzea eta ikuskatzea.

        9. Saileko zerbitzuen barne-antolamenduaz eta lan egiteko moduez eta sistemez proposamenak egitea, Segurtasun Sailburuordetzarenak izan ezik, Herrizaingo Sailaren zerbitzuetako lan-sistemak arrazionalizatu eta hobetzearren, eta aipaturiko zerbitzuak eta poliziarenak koordinatzearren.

        10. Sailburuari laguntza teknikoa ematea izendatuta dituen betebeharren alorrean eta, orobat, ordenamendu juridikoak ematen dizkion guztiak, baita aurrekoekin zuzenean lotutakoak ere.

      3. Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordetzaren menpe hauek daude:

        Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazio Zuzendaritza.

        Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza.

        Baliabide Tekniko eta Azpiegituren Zuzendaritza.

        Giza Baliabideen Zuzendaritza.

      1. Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazio Zuzendaritzak sailaren administrazio ekonomikoa eta kontratazioa egiteko ardura osoa du, eta horrenbestez, honako eginkizun hauek bete behar ditu:

        1. Sailaren aurrekontu-aurreproiektua egitea eta zuzentzea, baita horren jarraipena ere egitea. Behar diren aurrekontu-aldaketak izapidetzea eta gastu-programen ebaluazioa egitea. Era berean, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiaren aurrekontu-proiektuaren elaborazioa koordinatzea eta sailaren aurrekontuarekin bategitea.

        2. Sailaren kudeaketa ekonomikoa, informazio-, etengabeko ebaluazio- eta jarraipen-sistemak ezarriz eta mantenduz.

        3. Saileko kontratazio-organoari dagozkion eskumenak betetzea, kontratu horien gutxi gorabeherako balioa 500.000 eurotik gorakoa ez bada, baita Sektore Publikoko Kontratuei buruzko urriaren 30eko 30/2007 Legearen 4. artikuluaren 1.n) atalean daudenak ere.

        4. Era berean, Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazio Zuzendaritzari dagokio sailari atxikitako ondareko espedienteak kudeatzea.

          Era berean, beste sail batzuetako organoen ardurapeko espedienteak bultzatzea ere eginkizun dauka.

        5. Sailaren gastuak baimentzea, 500.000 eurotik beherakoak badira (BEZa barne).

        6. Ekonomia-edukia duten arau-xedapenen, administrazio-hitzarmenen, eta diru-laguntzak arautzen dituzten aginduen aurreproiektu eta proiektuek duten eragina lege, aurrekontu eta ekonomiaren aldetik- aztertu eta gainbegiratzea, fiskalizazio-organoetara bidali baino lehen. Era berean, derrigorrez txosten juridikoa behar duten administrazio-kontratazioko gaiei buruzko irizpenak ematea.

        7. Berariaz Euskadiko Ogasun Orokorrari dagozkion arloak direla-eta, oro har, sail guztiei esleituta datozen gai orokor eta erkideak direlako, indarrean dagoen legeriaren arabera, Herrizaingo Sailari dagozkion zereginak ere bai.

      2. Herrizaingo Saileko Kontratazio Mahaia Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazio Zuzendaritzari dago atxikita. Kudeaketa Ekonomiko eta Kontratazio Zuzendaritzari dagokio Kontratazio Mahaiak aztertu beharreko administrazio-kontratazioko espedienteak kudeatzea.

      1. Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza da Herrizaingo Sailari egokitutako kudeaketa arloan lege-araubideari buruzko jarduketetarako koordinazio-organoa. Horren ondorioz, saileko organo ezberdinei atxikitako lege-zerbitzuak bere goi-aginpidearen bidez koordinatuko ditu.

      2. Honako eginkizun hauek dagozkio Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari:

        1. Herrizaingo Sailaren eskumenekoak diren alorrei dagokienez, legeak garatzeko planak prestatu, proposatu eta burutzea, kasuan kasuko xedapen orokorren egitasmoak landuz, hori guztia Sailaren barneko eragindako organoekin elkarlanean jardunda eta koordinatuta.

        2. Herrizaingo Sailak parte hartzen duen jurisdikzio-prozeduren eta beren ebazpenen jarraipena eta kontrola.

        3. Herrizaingo sailburuak edo Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzak ebatzi beharreko administrazio-prozedurak izapidetzea.

        4. Saileko edozein organok eskatzen dizkion legezko azterlanak eta txostenak eta aholkularitza ematea.

        5. Jaurlaritzaren Kontseiluak eta, hala badagokio, horren Ordezko Batzordeak aztertu eta erabaki beharreko gaiei buruzko lege-txostena ematea, hala eskatzen denean.

        6. Legeen aurreproiektuak, eduki arautzailea duten dekretu-proiektuak eta bestelako xedapen orokorrak bideratu behar direnean, aginduzko legezkotasun-txostenak egitea.

        7. Sailak izenpetu behar dituen akordio eta itunei buruzko txosten juridikoak egitea.

        8. Diru-laguntzak eta bestelako laguntzak arautzeko aginduen, administrazio-hitzarmenen eta xedapen orokorren proiektuei eta aurreproiektuei buruzko espedienteak izapidetzea.

        9. Jaurlaritzaren Kontseilura eta bere eskuordeturiko batzordeetara bidali beharreko Sailaren gaiak izapidetzea, baita Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian edo beste edozein egunkari ofizialetan argitaratu beharreko xedapenak eta administrazio-egintzak ere.

      3. Orobat, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio apirilaren 25eko 250/1995

        Dekretuak Herrizaingo Sailari izendatzen dizkion eginkizunak betetzea; Ertzaintzako kideak jurisdikzio penal eta zibilean ordezkatzeko eta defendatzeko gaitasuna ematen baitu dekretu horrek.

      4. Langileei dagokienez, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko eta Ertzaintzaren langileak izan ezik, hauek dira Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari dagozkion eginkizunak:

        1. Herrizaingo Sailak dituen giza baliabideak zuzendu eta administratzea, betiere, sailak dituen eskumenen barruan. Batez ere, hauek:

          1. Euskal Funtzio Publikoari buruzko 6/1989 Legearen 10.1 artikuluaren arabera, sailaren esku utzitako eskumenak betetzea, beste organo batzuei emandakoak izan ezin, eta indarrean den arautegiak esleitzen dion beste edozein eginkizun ere bai.

          2. Langile-beharrizanak ebaluatzea, plantillak osatzeko proposamenak egitea, eta lanpostu-zerrendak prestatzea.

          3. Langileen arloan jartzen diren errekurtsoak ebazteko izapideak eta proposamenak egitea, funtzio publikoaren arloan ardura duten organoen eskumenen kaltetan joan gabe.

        2. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta -programak bultzatu eta prestatzea, HAEEren eskumenei ezer kendu gabe.

        3. Saileko langileak euskalduntzeko eta hizkuntza normaltzeko politika koordinatzea.

      5. Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio Administrazioa Eraberritzeko eta Modernizatzeko eskumena duen organoak agindutako ekimenak eta jarraibideak garatzeko eta gauzatzeko behar den euskarria bermatzea.

      6. Halaber, Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizunak, informazio eta telekomunikazioko sistemen arloan, Zuzendaritza honi atxikitzen zaizkio, Informazio eta Telekomunikazioko Sistemen egitekoak eta kudeaketa-modalitateen planifikazioa, eraketa eta banaketa arautzen dituen 35/1997 Dekretuaren 7. artikulua betez.

      7. Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari dagokio Erregistro eta Artxibategi Sistema antolatzea. Halaber, Sailaren bibliografia-baliabideak Eusko Jaurlaritzako zerbitzu nagusietakoekin batera antolatzea, Herrizaingo Saileko beste organo batzuek dituzten eskumenen kaltetan joan gabe.

      8. Sailaren barruan, Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza da Eusko Jaurlaritzak Europar Batasuneko araudia eta politikak landu eta ezartzeko koordinazio neurriak betearazteko ardura duena, betiere, indarrean dauden akordio eta arauekin bat.

      9. Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritza da sailaren zuzendaritza eta arlo guztiekin, eta organismo autonomoekin, erakunde publikoekin eta erakunde horiei atxikitako organoekin lankidetzan aritzeaz, koordinatzeaz eta horiek guztiak indartzeaz arduratuko den organo eskuduna, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako den otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Eusko Jaurlaritzak onarturiko Berdintasunerako Planean xedaturikoa betearazteko.

      10. Araubide Juridiko eta Zerbitzuen Zuzendaritzari dagozkio antolamenduari dagozkion arloak direla-eta, oro har, sail guztiei esleituta datozen gai orokor eta erkideak direlako, indarrean dagoen legearen arabera, Herrizaingo Sailari dagozkion zereginak ere bai.

      1. Baliabide Tekniko eta Azpiegituren Zuzendaritzak ardura hauek ditu: Segurtasun Sailburuordetza baliabideez hornitzea; eta Segurtasun Sailburuordetzak bere egitekoak betetzeko behar dituen egitura fisikoak, sistema informatikoak eta telekomunikazioak hornitu eta kudeatzea. Hartara, hurrengo idatz-zatietan garatzen diren eginkizunak betetzea Zuzendaritza honen esku geratzen dira.

        Era berean, Zuzendaritza honek Herrizaingo Sailburuordetza, Trafiko Zuzendaritzaren ardurapeko segurtasun-jarduerekin loturik dauden sistema informatikoak eta telekomunikaziokoak hornitu eta mantenduko ditu, eta Euskal Herriko Poliziaren Ikastegia erakunde autonomiadunak bere eginkizunak betetzeko eskatutakoak ere bai, betiere, aurretiaz ordainduta daudela.

      2. Baliabide-hornikuntza eta informazio nahiz telekomunikazioen azpiegitura eta sistemen dotazioa eta kudeaketari dagokienez, zuzendaritza honen ardurak hauek dira:

        1. Baliabideen hornikuntza eta dotazioaren erantzukizuna, Ertzaintzaren ibilgailuak barne, baita ibilgailuen kudeaketaren kontrola ere.

        2. Herrizaingo Sailaren eraikinei dagokienez, Zuzendaritza honetan gainbegiratzeko berariazko zerbitzua egingo da: obra-proiektuak, ikuskaritza teknikoa, kalitate-kontrola, eta egiaztagirien jarraipena. Era berean, Herrizaingo Sailarenak diren eta segurtasun-jarduerekin loturik dauden informatika eta telekomunikazioko instalazioen mantentze-lana ere dago bere gain.

        3. Segurtasun Sailburuordetzaren informazio-teknologien eta telekomunikazioen planak eta programak egitea, Sailburuordetzaren gainontzeko organoekin batera; eta programa horien ondoriozko informatika-zerbitzuak ematea.

        4. Segurtasun Komunikazioen Sare Ofiziala, baita horrelako segurtasun-jarduerak helburu duten gainerako tresnak eta sistemak ere, plangintzan jaso, diseinatu, kudeatu eta mantentzea.

      1. Giza Baliabideen Zuzendaritzak bere gain dauzka Ertzaintzako funtzionarioen estatutu-araubidea kudeatzea eta ezartzea, eta Ertzaintzaren giza baliabideen politikak aztertu, bultzatu eta garatzea, baita Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileak kudeatzea ere.

      2. Ertzaintzako funtzionarioen estatutu-araubidea kudeatzea eta ezartzeari eta polizia-talde horren giza baliabideen politikak garatzeari dagokionez, hauxe dagokio:

        1. Ertzaintzako funtzionarioei dagokien araubidea zuzentzea, administratzea eta, bereziki, horren kudeatze arrunta eta aplikazioa. Hartara, hurrengo ahalmen hauek izango ditu:

          1. Sailaren izenean ordezkaritza izatea Ertzaintzako langileen ordezkari diren erakunde sindikalekiko harremanetan, eta arlo horretako negoziazio kolektiboaren zuzendaritza eramatea.

          2. Ertzaintzaren funtzionarioak lanpostuez jabetzea, administrazio-egoerak onartzea, jarduneko egoerara bueltatzea onartzea, bigarren jarduerara pasatzea ezgaitasunagatik, eta derrigorrezko zein ezintasunagatiko erretiroak onartzea.

          3. Bertaratzea kontrolatzea. Ebazpen adierazia behar duten lizentziak eta baimenak ematea.

          4. Bateragarritasun-espedienteak ebaztea.

          5. Ertzaintzaren langileek betetako hirurtekoak eta emandako zerbitzuak aitortzea.

          6. Ertzaintzaren funtzionarioen araubidea (juridikoa eta lansariena) eta laneko baldintzak kudeatzea eta aplikatzea, barne direla nomina kudeatzea, zerbitzuagatiko kalte-ordaina eta konpentsazioen araubidea, maileguak eta gizarte-onurak eman eta kudeatzea, baita Ertzaintzaren lan-egutegia aztertu, irizpena eman, negoziatu eta horri buruzko jarraipena egitea.

          7. Lanpostuen zerrendak egitea eta horiek kudeatzea. Lanpostuak betetzeko Lehiaketetarako deialdiak egitea eta ebaztea, baita zerbitzu eginkizunak ematea eta baliogabetzea ere.

          8. Ertzaintzako langileen gastuen aurreikuspena eta kontrola, Kudeaketa ekonomiko eta Kontratazio Zuzendaritzarekin batera koordinatuta.

          9. Langileen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea Ertzaintzaren funtzionarioen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

          10. Ertzaintzaren hizkuntza-normalkuntzaren analisia, barne-plangintza, jarraipena eta prozesuaren ebaluazioa.

        2. Lan-arriskuen aurreikuspena antolatzea, eta Ertzaintzaren funtzionarioak zaintzeko berezko zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

        3. Giza baliabideen politikak aplikatu, garatu eta bultzatzea Ertzaintzan. Baliabideak ahalik eta ondoen erabiltzeko, honela jokatuko da:

          1. Ertzaintzaren langileen prestakuntza-politikaren diseinuan, plangintzan eta ebaluazioan parte hartzea, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarekin batera.

          2. Informazioko eta barne-komunikazioko sistemak diseinatzea, ezartzea eta kudeatzea.

          3. Giza baliabideak egokiro kudeatzeari begira egin diren ekimenetatik eta kalitate-proiektuetatik ateratako neurriak ezartzea, arrazoiz.

          4. Giza baliabideak ahalik eta egokien kudeatzeko irizpide eta jarraibideak emango ditu.

          5. Ertzaintzaren antolamenduan eta ondorengo ebaluazioan parte hartzea.

      3. Horrez gainera, Giza Baliabideen Zuzendaritzari Ertzaintzaren funtzionarioen kalte-erreklamazioa eta abokatu-asistentzia eramatea ere badagokio, baita Giza Baliabideen arloko txosten juridikoak egitea ere.

      4. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileei dagokienez beheragoko eginkizunak dauzka, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluarekin bat, eta euskal funtzio publikoaren printzipio orokorrak kontuan harturik, horiek zuzentzea eta administratzea dagokio eta bereziki:

        1. Giza baliabideen politika aplikatu, garatu eta bultzatzea, langile horiei dagokienez.

        2. Sailaren izenean ordezkaritza izatea ordezkari diren erakunde sindikalekiko harremanetan, eta arlo horretako negoziazio kolektiboaren zuzendaritza eramatea.

        3. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen lanpostu-zerrendak prestatzea.

        4. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako behin-behineko lan-kontratuko langileen lan-poltsak osatu eta kudeatzea. Langile horiek kontratatzea, Euskal Herriko Polizia Ikastegiari dagokionean izan ezik.

        5. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langile finkoa izateko hautapen-proben oinarriak, programak eta edukia prestatzea. Epaimahaiak izendatzea, eta hautaketa-prozesua antolatu eta kudeatzea.

        6. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileak langileez hornitzeko prozeduren oinarriak prestatu, deialdiak egin, prozedura bideratu eta ebaztea. Lan-kontratuko langile horiek jardunean hasteko, lekuz aldatzeko, edo dituzten lan-baldintzak aldatzeko izapideak egitea, eta, hala badagokio, baimena ematea, betiere, indarrean diren xedapenetan ezarritakoaren arabera.

        7. Lan-arriskuak saihesteko funtzioa antolatzea, eta aurreikuspen-zerbitzua zuzendu eta kudeatzea.

        8. Herrizaingo Saileko organoei atxikitako Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako langileen hizkuntza-normalkuntzaren prozesua aztertzea, planifikatzea eta jarraitzea.

        9. Langileen prestakuntza- eta hobekuntza-plan eta -programak bultzatu eta prestatzea, HAEEren eskumenei ezer kendu gabe.

        10. Langileen Erregistroa zuzendu eta kudeatzea, eta ziurtagiriak ematea Ertzaintzaren funtzionarioen lan-gorabeherei, egoerei eta aitorturiko eskubideei buruz.

        11. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileen ohiko kudeaketa egitea, Euskal Herriko Ikastegiarenak izan ezik; horretaz gain, bateragarritasun-espedienteak ebaztea, derrigorrezko erretiroak eta ezintasun fisikoengatikoak aitortzea, diziplina-ahalmenez baliatzea, kaleratzeko ahalmenaz izan ezik eta lizentziak eta baimenak ematea.

      5. Era berean, langileak kudeatzeari buruzko Eusko Jaurlaritzako aplikazio horizontalei dagokienez, zuzendaritzari dagokio saila eta erakunde autonomoa zuzentzea, ordezkatzea eta koordinatzea eta bere eskumenaren eremuko langileei dagozkien aplikazioen bidez kudeatutako datu pertsonalen gaineko ardura ere bai.

        II. SEKZIOA

        HERRIZAINGO SAILBURUORDETZA

      1. Polizia-jardunarekin zerikusirik ez duen segurtasun alorrean Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak dagozkio Herrizaingo Sailburuordetzari, horien artean larrialdiak, joko-ikuskizunak, meteorologia eta klimatologia eta hauteskunde-araubidea kudeatzea.

      2. Herrizaingo sailburuordearen eginkizuna izango da Sailburuordetzako jardun multzoa programatzea eta bere organoen jardunak zuzendu, koordinatu, bultzatu eta ikuskatzea, eta bereziki:

        1. Bere ardurapeko zuzendaritzei dagozkien segurtasun-jarduerak garatzeko izendatutako informatika- eta telekomunikazio-gaietako plan eta proiektuak egiten parte hartzea. Horri begira, bere eginkizuna da sistema horien ezaugarriak erabakitzea Sailburuordetza honen ardurapeko zuzendaritzen zerbitzu-eskariei dagokienean.

        2. Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.2 artikuluan eta Jendaurreko ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3.c) artikuluan jasotako zigorrak jartzea.

          Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legeari egindako arau-hauste oso larriei dagokienez, bere ardura da 360.000 eurora arteko isunak jartzea, kirol ikuskizunak antolatzeko gaitasun-gabeko edo kirol-esparrua urtebete gehienez ixteko zehapenak, eta horra sartzea hiru urte arte debekatzea.

          Orobat, indarrean dauden legeek esan-bidez izendatzen dizkioten gainerako zehapenak ere jartzea.

      3. Honako Zuzendaritza hauek daude Herrizaingo Sailburuordetzan:

        Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritza.

        Joko eta Ikuskizun Zuzendaritza.

        Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

        Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritza.

      1. Honako eginkizun hauek dagozkio Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari: Larrialdiak kudeatzeko den apirilaren 3ko 1/1996 Legeak eta hari lotutako araubide osagarriak ezartzen dutenaren ondorioz, Herrizaingo Sailari dagozkion eginkizun zein eskumenak betearaztea eta betetzea. Zehazki hauxe dagokio:

        1. Eusko Jaurlaritzaren esku dauden babes zibileko planak egitea, horien ezarpena, mantenua eta berrikuspena koordinatzea, eta erabilera ere koordinatzea, kasuan kasuko planak bere zuzendaritzari buruz ezartzen dituen xedapenekin bat etorriz.

        2. Euskal Autonomia Erkidegoko beste administrazioen ardurapeko larrialdietarako planen idazketa bultzatzeko laguntza ematea baita, erkidego-mugez kanpoko eremua hartzen badute ere, Euskal Autonomia Erkidegoko lurraldean eragin berezia izan dezaketenena ere, legeetan ohartemandako bideak erabiliz betiere.

        3. SOS-Deiak Larrialdietako Koordinazio-Zentroak, eratxikiak baititu, antolatzea, zuzentza eta kudeatzea.

        4. Larrialdiak kudeatzeko apirilaren 3ko 1/1996 Legearen 26.2 artikuluak aipatzen dituen jarduteko taktikak prestatzea eta, halaber, haien tratamendurako jarduerak zuzentzea eta jarduteko baliabideak koordinatzea, uztailaren 24ko 153/1997 Dekretuaren 2. artikuluan jasotakoaren arabera. Dekretu horren bidez onartzen da Larrialdiei Aurregiteko Bidea LABI Euskadiko Babes Zibilaren Plana eta arautzen dira larrialdiei aurre egiteko euskal sistemako integrazioko mekanismoak.

        5. Euskal Autonomia Erkidegoan gerta daitezkeen larrialdi-egoerei aurre egiteko era guztietako bitarteko eta baliabideak sor eta gara daitezen bultzatzea.

        6. Larrialdi horiei aurrea hartzeko eta horietan esku hartzeko herritarren partaidetza antolatzeko eta garatzeko ekimenak sustatzea. Horretarako, babes zibileko boluntario-elkarteen jarduera bultzatuko da, baita Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sisteman sartzea ere.

        7. Euskal Autonomia Erkidegoko arriskuen inbentarioa eta erabilgarri diren bitarteko eta baliabideen katalogoa eguneratuta zaintzea.

        8. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren babes zibileko eta larrialdietako eskumenen eremuan, larrialdietarako ekintzak eta simulazioak antolatzea eta egitea.

        9. Larrialdiei eta babes zibilari buruzko prestakuntza-politika definitzea, horretarako hauxe dagokio:

          1. Prestakuntza teoriko-praktikoa planifikatu eta programatuko du, baita bitarteko didaktikoak sortzea sustatuko du, Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sisteman dauden langileak kualifikatzeko eta, oro har, herritarrak sentsibilizatzeko.

          2. Larrialdiei Aurregiteko Euskal Sisteman dauden baliabideen homogeneizazioa sustatzea, horretarako prestakuntza programa komunak ezarriko dira, baita emandako prestakuntzaren homologazioa ere, IVAPeko lankidetzarekin.

          3. Larrialdiak kudeatzeko profesionalen maila guztietako prestakuntza-curriculumaren garapena bultzatzea.

        10. Auto-babesari buruzko araudia aplikatzea eta bere legeak garatzea bultzatuko da eta, orobat, Euskal Autonomia Erkidegoko Auto-babeseko Planen erregistroa kudeatuko da.

        11. Autobabesa sustatzea eta hedatzea, eta, horretan eskumena edo interesa duten beste erakundeen laguntzarekin, ikerlanak eta informazio-programak egitea herritarrentzat, arriskuen berri emateko eta larrialdietan nola jardun azaltzeko ikerlanak eta programak.

        12. Euskal Autonomia Erkidegoan bertan eta kanpoan gertatutako larrialdi eta hondamenetan eta horien tratamenduan espezializatutako dokumentu-fondoa antolatzea; halaber, gai horretaz ikerlanak egitea.

        1. Sustapen-politika bultzatu eta betearaztea, izaera publiko edo pribatuko erakundeek larrialdien eta babes zibilaren inguruan egin ditzaketen jarduerei laguntzeko.

        2. Babes zibilari eta larrialdiei buruzko gaiak zerrendatu eta koordinatzea, edota, behar denean, organo autonomikoak, estatukoak edo nazioartekoak zuzentzea edo horietan parte hartzea.

        1. Itsasoko gertakariei aurre egitea bermatzeko beharrezko neurriak garatzea, baita itsasoko laguntzaren arloan Estatuko legeriak ezartzen duena ere.

      2. Zuzendaritza honi atxikitzen zaio Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzari Laguntzeko Zerbitzua (LALZ), Ertzaintzako kideen funtzionario-estatutuarekin zerikusia duten gaiak salbu.

      3. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Babes Zibileko Zuzendaritzaren barruan, Larrialdietarako Euskal Eskola horri emandako prestakuntza-eskumenak betetzeko ardura du.

        Larrialdietarako Euskal Eskolaren egoitza Euskal Herriko Poliziaren Ikastegian egongo da.

      1. Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:

        1. Kasinoak, bingoak, jolas- eta joko-aretoak jarri, zabaldu, moldatu, jardunean jarri eta berriztatzeko baimena ematea, baita Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudian aipatutako joko-mota guztietarako ere.

        2. Joko-jarduerarekin zerikusia duten eginkizunak betetzeko beharrezko lanbide-agiriak eman, berriztatu, eta, hala badagokie, indargabetzea.

        3. Sare informatikoen bidezko urrutiko konexioko jokoa baimentzea, sare telematiko eta joko-sistemen bidez, beti ere dagokion araudi eta planifikazio esparruan.

        4. Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde-eremuan joko-mota desberdinak ustiatzeko enpresak eratzeko baimenak ematea; baita enpresetan aldaketak egitekoa, enpresak berriztatzekoa edota, hala behar izanez gero, ezabatzekoa ere.

        5. Joko-makinak ustiatzeko baimenak ematea eta, kasuan kasu, baimena berritzea edo iraungitzat erabakitzea.

        6. Joko eta ikuskizun publiko eta jolas-jardunetan zehatzeko ahalmena kontrolatu, ikuskatu eta erabiltzea, Euskal Autonomia Erkidegoan Jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legearen 32.1 artikuluan, eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legearen 38.3.b) artikuluan jasotako zehapenak, eta indarrean dauden arauek izenda diezazkiotenak jarriz.

          Halaber, hauxe dagokio: Kirol-ikuskizunetan egon daitekeen indarkeria, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziaren aurkako uztailaren 11ko 19/2007 Legean aurreikusitako zehapen-erregimenari buruzko espedienteak ireki eta izapidetzea; hori dela eta, arau-hauste arin eta larriei dagozkien zehapenak jarriko ditu.

          Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzako Lege Aholkularitza Arloak bideratuko ditu zehapen-espediente horiek.

        7. Euskal Autonomia Erkidegoan baimendu beharreko jokorako material, osagai, tresna edo elementuak finkatu, homologatu eta ikuskatzea.

        8. Joko-lokaletan sartzeko debekua duten pertsonen erregistroa kudeatzea eta beste administrazio publiko batzuekin koordinatutako informatika sistemen ezarpena sustatzea, sarbide azkarra emateko eskatzen duten pertsonei.

        9. Jokoak gizartean duen eragina ikertzeko azterketak eta azterlanak egitea, herritarren jarrerei, adingabekoei eta mendekotasun-jokabideak kontrolatzeari dagokienez.

        10. Joko arduratsua eta bermatua lortzeko asmoz, herritarrei zuzendutako sentsibilizazio kanpaina publikoak egitea.

        11. Ikuskizun publikoen eta jolas-jardunen alorrean Herrizaingo Sailari izendatutako eskumen guztiak baliatzea, beste organo batzuei izendatutako eskumenak salbuespen direla.

        12. Joko eta ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak zerrendetan jaso eta koordinatzea, edota, behar denean, erkidegoetako, estatuko edo nazioarteko organoetan lanak zuzentzea edo parte hartzea, Jendaurreko Ikuskizun eta Jolas Jardueretarako Euskal Herriko Kontseiluari dagozkion koordinazio-ahalmenen kaltetan gabe.

        1. Eskumeneko lokal eta instalazioei buruzko

          gaietan, tokiko entitateekin lankidetzan eta elkarlanean aritzea.

        2. Zuzendaritza honenak diren gaiei dagozkien datuak biltzeko, aztertzeko eta bideratzeko lanak antolatzea eta ustiatzea; halaber, Zuzendaritza honen eskumenekoak diren joko eta ikuskizun-gaietako estatistikak eta ikerketak egitea ere bai.

        1. Joko eta Ikuskizun Atala Euskal Autonomia Erkidegoz kanpokoak diren antzeko zerbitzu edo unitateekin harremanetan jartzea eta harreman horiek koordinatzea, jokoen eta ikuskizunen alorrean egin beharreko ikuskaritza- eta kontrol-zereginei dagokienez.

      2. Zuzendaritza honen menpe dauden joko eta ikuskizunetako lurralde-zerbitzuek, Zuzendaritzako titularrak izendatutako irizpideen arabera, ondorengo eskumen eta ahalmen hauek izango dituzte dagokien lurraldean:

        1. Jendaurreko ikuskizunak eta jolas-jarduerak egiteko baimenak ematea, 10.000 lagunetik gorako edukiera dutenak eta zezen-ikuskizun nagusiak izan ezik.

        2. A motako eta B motako makinei dagozkien izapideak egitea eta baimenak ematea, ustiaketa-baimenak eta jabez aldatzekoak izan ezik.

        3. Beharrezko lanbide-dokumentuak ematea eta berritzea bingo-aretoetan jardun ahal izateko.

        4. Lokal publikoen dokumentazioa eta datu-baseak kudeatzea eta eguneratzea, baldin eta horren kontrola Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzari badagokio.

        5. Dagokion lurraldeko ikuskapenarekin baterako koordinazioa.

      3. Ezarritako eginkizun horiek betetzeko, Ertzaintzako Joko eta Ikuskizun Atala, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzaren menpeko izango da jardunez Euskal Autonomia Erkidegoan jokoa arautzeko azaroaren 8ko 4/1991 Legeko 34.2 artikuluaren eta Jendaurreko Ikuskizunak eta Jolas Jarduerak arautzeko azaroaren 10eko 4/1995 Legeko 25. artikuluaren arabera.

        Orobat, joko eta ikuskizunen politikak finkatzeko, Joko eta Ikuskizun Zuzendaritzak horretarako behar duen informazioa eskatu ahal izango dio Ertzaintzaren Zuzendaritzari.

        20 artikulua. Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritza.

        Honako eginkizun hauek dagozkio Hauteskunde eta Dokumentazio Zuzendaritzari:

        1. Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeei buruzko ekainaren 15eko 5/1990 Legeak Herrizaingo Sailari modu iraunkorrean izendatzen dizkion eginkizun eta eskumen guztiak planifikatu eta garatzea, sailburuaren esku uzten direnak izan ezik.

        2. Eusko Jaurlaritzaren eskumenekoak diren hauteskunde-prozesuetan, hala erabakita, erabili nahi diren bozketa-sistema elektronikoak benetan garatu eta ezar daitezen beharrezko diren proiektu guztiak egitea eta sustatzea.

        3. Estatuko eremuan edo hortik kanpora garatzen diren hauteskunde-prozesu guztien jarraipena egitea, Euskal Autonomia Erkidegoko herritarren ordezkaritza politikoan eragina izan dezaketen neurrian, eta bozketa-sistema elektronikoa erabiltzen duten hauteskundeei buruzko azterlanak egitea, horretarako, hauteskundeetako arauak aztertu eta bilduko dira.

        4. Indarrean dagoen hauteskunde-legean finkatutako irizpideen arabera urteko diru-laguntza sozio-politikoen zenbatekoa nola banatu proposatzea.

        5. Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumeneko hauteskunde-legearen aldaketa aztertzea eta proposatzea.

        6. Erreferendumak eta kontsultak egiteko behar diren jarduerak planifikatzea, kudeatzea eta aurrera eramatea, indarreko legeriak ezarritakoaren arabera.

        7. Sailarentzat beharrezko dokumentuen datu-baseak prestatu eta mantentzea.

        8. Herrizaingo Sailak eskainitako interes orokorreko dokumentu-informazioko zerbitzua kudeatzea, informazio automatizatua emateko bai bibliografikoa bai prentsa, irrati eta telebistakoa zein Internetekoa.

        9. Sailaren intereseko informazio-agirien azterketa, ikerketa eta sailkapenaren eginkizunak garatzea.

        10. Saileko politika era ezin hobean aurrera eramateko eta administrazio-zerbitzuak ahalik eta onenak izan daitezen beharrezko diren agiri bibliografiko eta tekniko guztiak katalogatzeko organo moduan aritzea.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko eskumenen barruan, hauxe dagokio Meteorologia eta Klimatologia Zuzendaritzari:

        1. Euskal Autonomia Erkidegoaren titularitateko metereologia jarduerak zuzentzea, garatzea eta koordinatzea.

        2. Euskal Autonomia Erkidegoaren eremuko Metereologia Zerbitzuak egitea, jarraitzea eta horien plangintza berrikustea.

        3. Metereologia-azpiegituren lurraldeko plan sektoriala egitea.

        4. Euskal Autonomia Erkidegoko metereologia-beharren eremuan, ikerketak eta azterlanak garatzea.

        5. Meteorologia eta klimatologiaren gaineko informazio-politika eta produktuak osatzea, zerbitzu publikoentzat komenigarriak direnak, hala nola, babes zibila eta bide-segurtasuna, etab., baita zenbait sektore eta jardun ekonomiko ere, klimatologiak eta meteorologiak horietan eragin zuzena eta estua dutenean (nekazaritza, arrantza, etab.).

        6. Meteorologia eta klimatologiaren gaineko informazioa osatzea, ematea eta jakinaraztea erabiltzaile publiko nahiz pribatuei, indarreko legeriaren eta horretara zehaztuko diren irizpideen arabera.

        7. Inbertsioak planifikatu eta programatzea, zuzendaritzaren jarduteko arloetako obra eta instalazioetan.

        8. Metereologiaren administrazio publikoko erakundearen proposamena.

        9. Autonomia Erkidegoko eskumenekoak diren metereologiako azpiegiturak egiteko obra-proiektuak onartzea eta burutzea, eta gero horiek zaindu eta ustiatzea, baita metereologia-obra eta instalazioekin lotutako teknologiak ikertzea, aztertzea eta eguneratzea.

        10. Eguraldiari begiratzea, modu integralean eta etengabean.

        11. Sare hidro-meteorologikoa eta sarearen informazio-kalitatea planifikatzea, zaintzea eta mantenua.

        12. Metereologiari buruz eta gerta daitezkeen gainerako klima-fenomenoei buruz azterketak eta iragarpenak egitea.

        1. Metereologiaren gaineko informazioa kudeatzea eta jakinaraztea, ofizialtasunez.

        2. Metereologiari buruz ikerketa, prestakuntza eta egiaztapen teknikoa sustatzea.

        1. Zuzendaritza honenak diren gaiei dagozkien irizpenak eta txostenak egitea.

      2. Euskal Metereologia Agentziak beteko ditu Euskal Metereologia Agentzia sortzen duen abenduaren 16ko 311/2003 Dekretuak emandako eginkizunak eta Metereologia eta Klimatologia Zuzendaritzari dago atxikita.

        III. SEKZIOA

        SEGURTASUN SAILBURUORDETZA

      1. Herrizaingo Sailari izendatzen zaizkion eginkizunak betetzea dagokio Segurtasun Sailburuordetzari, pertsona eta ondasunen segurtasun alorrean eta herritarren segurtasun alorrean.

      2. Herrizaingo Saileko sailburuaren goi-agindupean, Segurtasun Sailburuordetzako titularrari dagokio Ertzaintzaren zuzeneko agintaritza eta horren menpeko diren ertzain-unitate eta zerbitzuen zuzendaritza, ikuskaritza eta koordinazioa. Horiez gain, honako eginkizun hauek ere badagozkio:

        1. Ertzaintza planifikatzea, eta bere lanpostu-zerrendak prestatzea.

        2. Ertzaintzaren antolakuntza orokorra erabakitzea, eskala eta espezialitate bakoitzean egon daitezkeen langile-premiak zehaztuta, ondoren hautaketa- eta prestakuntza-aldiak eta egin beharreko ebaluaketak gauzatu ahal izateko.

        3. Lankidetza eta elkarlana sustatzea segurtasun alorrean erantzukizuna duten beste agintaritza eta erakunde batzuekin.

        4. Autonomia Erkidegoak irizpide orokorrak zehaztea, beste polizia-kidego batzuekin koordinatuta aritzeko.

        5. Diziplina-arloko agintea gauzatzea, hauek oinarri direla: uztailaren 17ko 4/1992 Legea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzkoa, eta maiatzaren 3ko 170/1994 Dekretua, Euskal Herriko polizia kidegoen diziplina-erregimenaren Erregelamendua onartzen duena.

        6. Ertzaintzako langile funtzionarioen izendapen askeko postuak hornitzea, aurretik horretarako deialdi publikoa egin eta gero.

        7. Sailburuordeari dagokio, Ertzaintzako langileek administrazioari edo partikularrei eragindako kalteak direla-eta, dagokien erantzukizuna eskatzeko prozedurak ebaztea.

        8. Herritarren Segurtasun babesteari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak Autonomia Erkidegoari aitortzen dizkion eskumenak erabiltzea, baldin eta eskumenok berariaz beste organo batzuei eman ez bazaie.

        9. Ertzaintzak toki publikoetan bideo-kamerak erabili eta baimendu ahal izan ditzan, eman zaizkion eskumenez baliatzea, betiere, uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuarekin bat etorrita.

        10. Segurtasun Pribatuari buruzko uztailaren 30eko 23/1992 Legean jasotako administrazio-ahalmenak baliatzea, berariaz beste organo batzuei eman ez bazaie.

        11. Ertzaintzako kideek bete beharreko polizia-zerbitzu publikoari buruzko jarraibideak ematea.

        12. Mehatxua edo jazarpena jasaten duten pertsonak edo erakundeak babesteko zerbitzua planifikatzea eta zuzentzea, bai polizia-zerbitzu publikoaren bitartez, bai berariaz horretarako kontratatutako segurtasun-zerbitzu pribatuak erabiliz, eta eman beharreko jarraibideak ematea, Segurtasun Pribatuaren Legeko 1.4 artikuluan ezarritakoaren arabera orokorrean eman daitezkeen jarraibideei kalte egin gabe.

      3. Segurtasun Sailburuordetzari dagokio polizia-zerbitzuetako Datuak Lantzeko Zentroaz eta zentro hori osatzen duten fitxategiez arduratzea, betiere, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko 4/1992 Legearen arabera.

      4. Ondoko zuzendaritza hauek Segurtasun Sailburuordetzaren mende daude:

        Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza.

        Ertzaintzaren Zuzendaritza.

        Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritza.

      1. Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritzak laguntza emango dio sailburuordeari aurreko artikuluan emandako eginkizunak eta eskumenak erabiltzen. Gainera, eginkizun hauek beteko ditu:

        1. Polizia-erakundearen eta bere zerbitzuen proiektu eta jardun-plan orokorrei buruzko informazioa izango du eta aholkuak emango ditu. Ildo horretan, zerbitzuak eraginkortasunez kudeatu eta kontrolatzeko sistema, metodo eta prozedurei buruzko azterlanak, dokumentazioa eta proposamenak emango dizkie zuzendaritza-organoei.

        2. Polizia-langintzak dituen alderdiei buruz poliziaren barruan egiten diren proiektu eta txostenetan aholkuak emango ditu; era horretara, poliziaren zerbitzua hobetzeko lanbide-teknikak eguneratu eta hobetu daitezen.

        3. Ertzaintzako langileak izan gabe poliziaren bulego eta eraikinetara ohikotasunez sartzen diren pertsonen dokumentazioa eman eta kontrolatuko du.

        4. Polizia Zerbitzuak Ekinbide Hobetzeko Ekimenen Bulegoa antolatu eta kudeatuko du.

        5. Segurtasunaren eremuko estatistikak landuko ditu, hots, datu-bilketako prozesua antolatu, bildutako datuak aztertu eta prospekzioa egin, datuak ustiatu eta horiei barne-hedapena emango die.

        6. Artxiboen eta polizia-erregistroen ezaugarriak, segurtasun-betebeharrak eta antolatzeko modua zehaztuko ditu, eta hori dena egokiro aplikatuko dela zainduz. Era berean, berari dagokio Euskal Autonomia Erkidegoko Segurtasun Batzordearen eta hortik sortutako batzordeen agiriak eta erabakiak artxibatzea eta horien jarraipena egitea. Polizia-gaietako fondo bibliografikoak kudeatuko ditu, bai eta itzulpen eta interpretaritzako laguntza zentralizatua emateko zerbitzuak kudeatu ere.

        7. Polizia-zerbitzu publikoaren araubide juridikoari buruzko alorretan aholkuak emango die Ertzaintzako zuzendaritza-organoei.

        8. Otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoak (Herritarren Segurtasuna babesteari buruzkoak) eta uztailaren 30eko 23/1992 Legeak (Segurtasun Pribatuari buruzkoak) aurreikusten duten zehapen-erregimenari buruzko espedienteak ireki eta izapidetuko ditu.

        9. Uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion eskumenak erabiltzen lagunduko dio Segurtasun sailburuordeari; aipatutako Dekretu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziak toki publikoetan bideo-kamerak erabiltzeko baimenen eta haien erabileraren erregimena garatzen du.

        10. Polizia Zerbitzuetarako Datuak Lantzeko Zentroa kudeatuko du, eta, zehazki, beharrezko diren antolamendu-neurriak zehaztu eta erabakiko ditu, norberaren datuen segurtasuna ziurtatzeko, nahiz datuok aldatu, galdu eta baimenik gabe tratatu edo eskuratzea eragozteko, baita herritarrek eskubide hori erabili ahal izango dutela bermatzeko ere, betiere, norberaren datuak babesteko araudiarekin bat.

        11. Segurtasun publikoaren arloa dela-eta beste instituzio edo/eta erakunde publiko zein pribatuekiko harremanak sustatu, koordinatu eta bideratuko ditu; hori guztia, betiere, Herrizaingo Saileko beste zuzendaritzen eskumenei kalte egin gabe.

        12. Zuzendaritzaren mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proposamenak egitea, baita horien aldaketak edo ezabaketak ere.

        1. Polizia-atal guztiek eska dezaketen polizia-arloko materialak eta azpiegiturak eskatzerakoan, horien beharra eta egokitasuna aztertzea eta ebaluatzea.

      2. Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza, bere eginkizunak gauzatzeko, bere Egitura Aginduan zehaztuko diren Ertzaintzaren atalen laguntza izango du, bertan azalduko den mendekotasunpean.

      Ertzaintzaren Zuzendaritzak honako eginkizunak ditu:

      1. Euskadiko herritarren segurtasuna hobetzeko neurriak eta dispositiboak prestatu eta Segurtasun Sailburuordetzari proposatzea.

      2. Zuzendaritza honen menpeko Ertzaintzaren atalak, lurralde-unitateak, unitateak edo/eta sekzioak zuzenean agintzea, Ertzaintzaren egitura arautzeko Aginduaren arabera.

      3. Herrizaingo Sailari Miñoien, Foralen eta Mikeleteen Sekzioen polizia-zerbitzu publikoaren arloan dagozkion ahalmenez baliatzea, betiere, bat eginik uztailaren 17ko 4/1992 Legeak (Euskal Herriko Poliziari buruzkoak) 110. artikuluan eta horrekin bat egiten dutenetan aurreikusitakoarekin.

      4. Trafiko Zuzendaritzak bere eskumenekoak diren alorretan finkatzen dituen jarraibideak, zirkularrak, irizpideak eta helburuak betetzeko polizia-baliabideak erabiltzea, Dekretu honetako 11. artikuluarekin bat etorrita. Bi Zuzendaritzen artean ezartzen diren helburuak, Ertzaintzak izendatuta dituen helburuen multzoan txertatuko dira.

      5. Ertzaintzaren polizia judizialaren eta krimen-gaietako eginkizunetako lanak zuzenduko ditu.

      6. Polizia judizialaren arduraduna denez, ministerio fiskal eta agintaritza judizialarekiko harremanak izatea.

      7. Herritarrek biltzeko eta manifestatzeko dituzten eskubideak baliatzen dituztenean, gobernu-agintariei dagozkien eginkizunak betetzea, eta, oro har, segurtasuna bermatzeari begira garrantzizkoak diren gertakizun eta jardueren aurrean herritarren segurtasuna babesteko beharrezko neurriak hartzea.

      8. Herritarren Segurtasunari buruzko otsailaren 21eko 1/1992 Lege Organikoan aurreikusitako gaietako zehapen-prozedurak, gehienez ere 30.000 euroko isunak jarrita, eta aipatutako Legeko 28. artikuluak hutsegite larritzat jotako ekintzak zigortzeko gainerako zehapen-prozedurak ebaztea.

      9. Abenduaren 24ko 309/1996 Dekretuak (Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen ditu) Segurtasun Sailburuordetzari emandako eginkizunak betetzea. Hori dela-eta honakoak ere badagozkio: segurtasun pribatuko erakunde, zerbitzu eta jardunak baimendu, ikuskatu eta kontrolatzea, aipatutako Dekretuaren arabera; baimendutako enpresen erregistroa eramatea; 30.050 eurora arteko isunak jartzea, arau-hauste arin eta larritzat jotako ekintzak zigortzeko gainerako zehapenak ere bai; eta, dela berariaz halakoxeak direlako, dela Ertzaintzari esleitutako eginkizunei edo zerbitzuei lotuta daudelako edo horien osagarri direlako, bere eskumenekoak izan daitezkeen beste batzuk ere bai.

      10. Ertzaintzak bideo-kamerak toki publikoetan erabili eta baimentzeari buruz uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuak ematen dizkion eginkizunak.

      11. Zuzendaritzaren mendeko polizia-unitateetako plantilla organikoen proposamenak egitea, baita horien aldaketak edo ezabaketak ere.

      12. Ertzaintzako zentro eta unitateetan ezarri beharreko segurtasun-neurri, -arau eta -elementuei buruzko irizpideak zehaztea, arlo horretan zerikusirik duten gainerako zuzendaritzekin batera; era berean, berari dagokio aholkuak ematea, batetik, Herrizaingo Saileko komunikazio-azpiegiturei buruz eta, bestetik, instituzioetako eraikin eta instalazioen segurtasun-neurriei buruz.

      Udaltzaingoak Koordinatzeko Zuzendaritzari honako eginkizun hauek dagozkio:

      1. Segurtasun Sailburuordetzari eta halaxe eskatzen duten toki-erakundeei aholku ematea udaltzaingoen arteko koordinazio-arloan.

      2. Udaltzaingoen kidegoak sortzeko baimenaren eskaria izapidetzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 116.2 artikuluan ikusitako kasuen arabera.

      3. Arauen esparrua finkatzea, Udaltzaingoen kidegoen antolamendu- eta funtzionamendu-erregelamenduak esparru horretara egokitu dadin.

      4. Udaltzaingoko funtzionarioei aplikatzen zaien araubide juridikoa aldatzea proposatzea.

      5. Homogeneotasuna bultzatzea hauei dagokienez: uniformetasuna, egiaztapena, bitarteko tekniko eta plantillen egitura.

      6. Baldintzak zehaztea eta, aplikagarria den araudiak hala eskatzen duenean, baimentzea udalerrien arteko lankidetza, inoiz bereziko edo aparteko egoeretan halakorik behar izanez gero, baita jarduteko planak ere, udaltzaingoaren eginkizun espezifikoen berezko egoerei eta beharrei aurre egiteko.

      7. Elkarren artean informazioa trukatu ahal izateko irizpideak, prozedurak eta bitartekoak zehaztea, Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko Legearen 120.1. artikuluko d) idatz-zatian jasotakoari jarraituz.

      8. Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen arteko informazioa trukatu ahal izateko irizpideak, prozedurak eta bitartekoak ezartzea bultzatuko da.

      9. Udaltzaingo guztiak lotuko dituen transmisio-sarea ezartzea eta iraunaraztea, koordinazio eraginkorra bermatzeko asmoz.

      10. Jarduteko prozedurak homologatzeko irizpideak sustatzea.

      11. Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiarekin lankidetzan aritzea, Euskadiko udaltzainak hautatzeko oinarrizko irizpideak zehazten eta horretan sartzeko, etengabeko prestakuntzako, espezialitateko eta gora egiteko ikastaroak antolatzen.

      12. Azterlanak edo ikerlanak egiteko taldeak sortzeko proposamenak egitea, udaltzaingoek zerbitzua emateko zereginekin zerikusia duten arloak garatzeko.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrietako udaltzaingoei dagozkien datuak direla-eta, Segurtasun Sailburuordetzaren erregistroen zeregina betetzea, beste organo batzuen esku ez daudenean.

      2. Koordinazio eginkizunetarako, beharrezko ikuskatze baliabideak betetzea.

      1. Udaltzaingoekin harremanak sortzea, Euskal Autonomia Erkidegoan trafiko, motordun ibilgailuen zirkulazioa eta bide-segurtasunari buruzko araudia bete eta interpreta dadin eta Trafiko Zuzendaritzaren lankidetzan.

      2. Udaltzaingoekin harremanak ezartzea, genero-indarkeriaren biktimei laguntzeko prebentzioko programa integralak koordinatzeko eta homogeneizatzeko, Genero-indarkeriaren Zuzendaritzarekin batera.

      Lehenengoa. 1. Sailburuordetza edo Zuzendaritzetako titularren postuak hutsik daudenean edo titular horiek kanpoan edo gaixorik daudenean arau hauei jarraituko zaie ordezkotzak egiteko:

      1. Segurtasun eta Herrizaingo Sailburuordetzen eskumenak eta eginkizunak Herrizaingo sailburuak beteko ditu, edo kasuan kasu berak izendatzen duen Sailburuordetzako zuzendariak.

      2. Zuzendariei dagozkien eginkizunak eta funtzioak haietako bakoitzari dagokion Sailburuordetzako titularrak beteko ditu, edo titular horiek berariaz izendaturiko zuzendariak.

      3. Zuzenean sailburuaren menpean dauden zuzendarien ordezkotza hark kasu bakoitzerako erabakitzen duenaren arabera egingo da.

        1. Lurralde-bulegoetan postuak hutsik daudenean, edo horiek betetzen dituztenak kanpoan edo gaixorik badaude, menpe dauden Zuzendaritzako titularraren esku geldituko da kasuan kasuko ordezkoak jartzea.

          Bigarrena. 1. Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileek burutuko dituzte Ertzaintza eta Segurtasun Sailburuordetzari, baita Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiari ere, laguntza eta babesa emateko egitekoak, eta beste zeregin lagungarri eta burokratikoak ere bai, baldin eta zeregin horiek Ertzaintzako funtzionarioei legez esleiturik ez badaude.

        1. Arestian azaldutako eginkizunaz gain, poliziako unitate eta zentroetan lan egiten duten Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lan-kontratuko langileek dagozkien Burutzak agindutako lan burokratiko laguntzaileak eta laguntzeko lanak beteko dituzte.

        2. Euskal Autonomia Erkidegoko Poliziari buruzko uztailaren 17ko 4/1992 Legearen 5. artikuluan eta Euskal Funtzio Publikoaren uztailaren 6ko 6/1989 Legearen Hamargarren Xedapen Gehigarrian ezarritakoa aintzat harturik, Segurtasun Administrazioko zerbitzu laguntzaileetako lanpostutzat joko dira Herrizaingo Sailaren zerbitzuan diharduten langileen Hitzarmen Kolektiboaren esparruan sartzen diren lan-kontratuko langileak.

          Hirugarrena. Herrizaingo sailburuak emandako agindu baten bidez, erabaki daiteke Segurtasun Sailburuordearen edo Administrazio eta Zerbitzuen Sailburuordearen menpe dauden organo eta unitateek, Ertzaintzaren eginkizunen eraginkortasunarekin zerikusi zuzena dutenean, lantokia edo zerbitzu-zentroa Gasteizko udalerritik kanpo kokatuta izatea, nahiz eta organo eta unitate horiek lurralde-organo modura sailkatu gabe egon.

      Dekretu hau indarrean jarritakoan, Dekretu honen arabera eskudun diren organoek izapidetuko eta ebatziko dituzte prestatzen ari diren espedienteak.

      Lehenengoa. Indargabetuta geratzen da Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko azaroaren 8ko 364/2005 Dekretua eta horretan xedatutakoaren aurka doazen maila bereko eta beheragoko xedapen guztiak.

      Bigarrena. Indargabetuta geratzen da Herrizaingo Sailaren egitura organikoa eta funtzionalari buruzko urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren Lehenengo Azken Xedapena.

      Hirugarrena. Indargabetuta geratzen da Metereologiako Euskal Batzordea sortzen duen ekainaren 5eko 157/1990 Dekretua.

      Lehenengoa. Indarrean dagoen edozein arau edo xedapenetan Herritarren Segurtasunerako zuzendaria edo Herritarren Segurtasunerako Zuzendaritza esaten denean, hurrenez hurren, Ertzaintzaren zuzendaria edo Ertzaintzaren Zuzendaritza adierazi nahi dela ulertu behar da.

      Bigarrena. 1. Jarraian zerrendatzen diren Euskal Autonomia Erkidegoak segurtasun pribatuaren arloan dituen eskumenak arautzen dituen abenduaren 24 309/1996 Dekretuaren artikuluak honela geratuko dira idatzita:

      a) 3. artikuluaren 1. atalean Segurtasun Sailburuordetza dioen tokian, hauxe jarriko da Ertzaintzaren Zuzendaritza.

    1. Eta 4., 5., 6. eta 8. artikuluaren 1. atalean aldatuko da «Segurtasun Sailburuordetza» testua eta, horren ordez, «Ertzaintzaren Zuzendaritza» jarriko da.

      9. artikuluaren c) atalean «Segurtasun sailburuordea» dioen tokian, hauxe jarriko da «Ertzaintzaren Zuzendaritza».

      10. artikuluan «Segurtasun sailburuordea» dioen tokian, hauxe jarriko da «Segurtasun Sailburuordetzaren Kabineteko Zuzendaritza».

    1. Honela geratuko da idatzita 12. artikuluaren 1. ataleko c) letra:

      1. Segurtasun sailburuordeari, hirurogei mila ehun eta bat euro eta hogeita bat zentimo arteko isunak ezartzeko eta arau-hauste oso larri, larri edo arinengatik aurreikusitako beste edozein zehapen jartzeko.

    2. Honela geratuko da idatzita 12. artikuluaren 1. ataleko d) letra:

      1. Ertzaintzaren zuzendariari, hogeita hamar mila berrogeita hamar euro eta hirurogeita bat zentimo arteko isunak ezartzeko, baita arau-hauste larri eta arinegatik aurreikusi diren gainerako zehapenak.

      1. Euskal Autonomia Erkidegoko polizia-kidegoen funtzionarioen lanpostuak betetzeko araudia onartzen duen abenduaren 22ko 388/1998 Dekretuaren 4., 24. eta 25. artikuluetan, «Segurtasun Sailburuordetza» dioen tokian, hauxe jarriko da «Ertzaintzaren Zuzendaritza».

      2. Bigarren jarduerako administrazio-egoerara igarotzeari buruzko zenbait gai garatzen dituen urtarrilaren 27ko 7/1998 Dekretuan zerrendatzen diren artikuluak honela geratuko dira idatzita:

        3. artikuluaren 3. atalean «Segurtasun sailburuordea» dioen tokian, hauxe jarriko da «Giza Baliabideen Zuzendaritza».

        1. Kendu egin da Lehenengo Xedapen Gehigarria.

        2. Bigarren Xedapen Gehigarrian «Poliziaren Laguntzeko Atal Teknikoaren Zuzendaritza» dioen tokian, hauxe jarriko da «Giza Baliabideen Zuzendaritza».

          Hirugarrena. Euskal Autonomia Erkidegoko hiriarteko trafikoa kudeatzeko sistema arautzen duen, eta, orobat, Trafikoa Kudeatzeko Euskadiko Zentroa sortzen duen maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuaren artikuluak aldatzen dira, honela:

        1. Batetik, Euskadiko Autonomia Erkidegoan Hiriarteko Trafikoaren Kudeaketa-Sistema arautzen duena, eta, bestetik, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa sortzen duen maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuaren 5. artikulua honela idatziko da:

          1. Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak operazioetarako sala bat izango du telekomunikazio loturez eta hiriarteko trafikoa kudeatzeko sistema osatzen duten osagaiak integratu zein kontrolatzeko baliabideez hornitua.

          2. Antolamendua eta funtzionamendua zehaztea Trafikoaren zuzendariari dagokio, horretarako trafikoa kudeatzeko planak onartzen ditu, Sistemaren parte diren elementuak zehazten ditu eta horien erabilera ere bai eta zentroari dagozkion eginkizunak, baita Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik trafikoko polizia-zerbitzuei bidalitako aginduak kontrolatzen ditu.

          3. Trafikoko zuzendariak aurreko artikuluaren c), d), e), f) eta h) hizkietan erlazionatutako eginkizunak egitea eskuordetu dezake Ertzaintzako Trafikoko Ataleko arduradunarengan, beti ere, horren zuzendaritza eta gainbegiratzea gordez.

          4. Trafikoa Kudeatzeko Zentrotik trafikoko polizia-zerbitzuetarako aginduen transmisioa eta lotura zentro horretan bertan egingo da, eta hartarako, Ertzaintzako funtzionario bat izango da bertan.

          5. Trafikoaren gaineko diziplina, zainketa, erregulazioa eta kontrola egiteko irudiak atzeman eta erreproduzitzeko bideo-kamerak edo beste edozein baliabide instalatu eta erabiltzea honelaxe egin beharko da: abuztuaren 4ko 4/1997 Lege Organikoaren Zortzigarren Xedapen gehigarrian eta uztailaren 21eko 168/1998 Dekretuaren Hirugarren Xedapen gehigarrian xedatutakoarekin bat etorriz.

        2. Euskadiko Autonomia Erkidegoan Hiriarteko Trafikoaren Kudeaketa Sistema arautzen duen maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuari IV. kapitulua gehitu zaio, «Automatizatutako Salaketak Izapidetzeko Zerbitzua» izenekoa, honela idatzita:

          1. kapitulua

            Automatizatutako Salaketak Izapidetzeko Zerbitzua

          1. Abiadura mugak ez betetzeagatik, lege-hauste arin, larri eta oso larriak Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroak, ibilgailua identifikatzen uzten duten irudiak hartzeko eta erreproduzitzeko baliabideen bidez, zuzenean atzemanda.

          2. Aurreko hizkian aipatu arau-haustearen gidari erantzulea benetan identifikatzeko betebeharra ez betetzeko lege-hausteak.

            1. Kasu horietan, Automatizatutako Salaketak Izapidetzeko Zerbitzuko instrukziogilea izango da dagozkien zehapen-espedienteak izapidetzeko organo arduraduna.

            2. Automatizatutako Salaketak Izapidetzeko Zerbitzuko arduradunak emango dituen zehapen-ebazpenek ez dute administrazio-bidea amaitzen eta horien kontra hierarkiaz gainetik duen Trafikoko Zuzendaritzaren aurrean gora jotzeko errekurtsoak aurkez daitezke.

        3. Batetik, Euskadiko Autonomia Erkidegoan Hiriarteko Trafikoaren Kudeaketa-Sistema arautzen duena eta, bestetik, Euskadiko Trafikoa Kudeatzeko Zentroa sortzen duen maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuaren Eranskinaren 2.4. artikulua honela idatziko da:

          1. Ertzaintzaren trafiko-zerbitzuak: Dekretu honetan zehaztutako terminoetan gauzatu beharko da Ertzaintzaren unitateentzako laguntza eta euskarria.

          Laugarrena. Euskadiko Autonomia Erkidegoan Hiriarteko Trafikoaren Kudeaketa-Sistema arautzen duen maiatzaren 22ko 87/2001 Dekretuaren IV. kapitulu berriari emandako eginkizunak Automatizatutako Salaketak Izapidetzeko Zerbitzuak hartuko ditu bere gain Herrizaingo sailburuaren aginduz zehazten den egunetik aurrera, Zerbitzuak benetan gauzatzeko behar dituen baliabide eta bitartekoak izan eta gero. Ordura arte, eskumen hori Trafikoko Zuzendaritzako Lurralde-bulegoko buruei egokituko zaie.

          Bosgarrena. 1. Jarraian zerrendatzen diren Bide Segurtasun Batzordearen antolamendua eta jarduteko modua arautzen dituen abenduaren 16ko 212/2008 Dekretuaren artikuluak honela geratuko dira idatzita:

          1. artikuluan «Segurtasun Sailburuordetza» dioen tokian «Herrizaingo sailburua» ezarriko da.

          3. artikuluaren 1. A) ataleko a) hizkian «Segurtasun sailburuordea» dioen tokian «Herrizaingo sailburua» ezarriko da.

          1. Honela geratuko da idatzita 3. artikuluaren 1. ataleko A) azpiataleko C) hizkiko 3) zenbakia:

            1. Hurrengo arlo hauetan eskumena duten sail bakoitzeko ordezkari bat:

              Lehendakaritza.

              Industria.

              Hezkuntza.

              Garraioak.

              Kultura.

              Osasuna.

              Ingurumena.

              Justizia.

            Seigarrena. Euskal Metereologia Agentzia sortzen duen abenduaren 16ko 311/2003 Dekretuan «Garraio eta Herri Lan Saila», «Garraio eta Herri Laneko sailburua» eta «Garraio eta Herri Laneko sailburuordea» esaten denean «Herrizaingo Saila, Herrizaingo sailburua eta Herrizaingo saiburuordea» adierazi nahi dela ulertuko da.

            Zazpigarrena. Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Erakunde arteko Batzordea arautzen duen urtarrilaren 16ko 5/2007 Dekretuaren 3. artikuluko b) hizkiaren 1. atala honela idatziko da:

            1. Batzordekideak:

              Eusko Jaurlaritzak, batetik, hiru ordezkari izango ditu dagozkien sailburuak izendatuta, sailburuorde maila eta arlo hauetako ardurak izango dituztenak: administrazio publikoa, enplegua eta gizarte gaiak, eta, bestetik, Genero-indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendaria.

            Zortzigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

            Donostia-San Sebastiánen, 2009ko abuztuaren 28an.

            Lehendakaria,

            FRANCISCO JAVIER LÓPEZ ÁLVAREZ.

            Herrizaingo sailburua,

            RODOLFO ARES TABOADA.

Gaiarekin lotutako edukiak


Arauaren historia (23)

Arauaren historia

Eskumenak eta transferentziak

Ez dago lotutako edukirik.

Garrantzi juridikoko dokumentazioa

Ez dago lotutako edukirik.