Arautegia

Inprimatu

Dekretu proiektua, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzen dituena (EREIN programa).

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 201
  • Hurrenkera-zk.: 5803
  • Xedapen-zk.: 171
  • Xedapen-data: 2008/10/07
  • Argitaratze-data: 2008/10/21

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Ingurune naturala eta etxebizitza; Ogasun eta Ekonomía
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Nekazaritza eta arrantza; Ekonomia

Testu legala

Aurkibidea erakutsiAurkibidea ezkutatu

Landa Ingurunearen Garapenari buruzko apirilaren 8ko 10/1998 Legearekin bat etorriz, euskal nekazaritzaren eta landa-ingurunearen garapen jasangarriaren eta funtzio-aniztasunaren landa-garapeneko politikaren helburu nagusiak honako hauek dira: landa-ingurunea eustea; landa-inguruneetako nekazaritzaren, enpresen eta egitura ekonomikoen lehiarako gaitasuna hobetzea eta areagotzea; dekretu honetan, 167/2000, 274/2000 eta 100/2002 dekretuen bidez jada egin zen moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko baserri-aldeak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu dira eta Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari dagozkion dirulaguntzak emateko prozedura eta baldintzak arautzen dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan aurreikusiko diren kredituen barruan eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuak, Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duenak, dioenarekin bat etorriz.

Egitura-funtsei buruzko xedapen orokorrak ezarri dituen Kontseiluaren uztailaren 11ko 1083/2006 zenbakiko Erregelamenduak (EE), egitura-funtsek zer helburu lortzen lagundu behar duten eta Europar Batasuneko kide diren herrialdeek eta eskualdeek zer baldintza bete behar dituzten zehazten ditu, funtsei atarramentua ateratzeko. Bestalde, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren (LGENF) kontura den nekazaritzaren garapenari emateko laguntzari buruzko 2005eko irailaren 20ko Kontseiluaren 1698/2008 Erregelamenduak (EE) 71. artikuluan dio zenbait neurri, horien artean dekretu honetako II. kapituluan jasotzen direnak, LGENFk finantzatuko dituela aldi berean, betiere, artikuluan jasotako eta aplikatu beharreko gainontzeko araudiko baldintzak betetzen badira. Neurriok Landa Garapen Jasangarriko Plana 2007-2013 (LGJP) delakoan daude txertatuta, zeina Batzordearen C (2008) Ebazpenaz onartu zen 2008ko otsailaren 15ean. Gainera, II. kapituluko neurriek finantzaketa gehigarria jaso ahal izango dute, estatuko laguntza gisa eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura bakarrik.

  1. , IV. eta V. kapituluek, alde batetik, enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera zuzendutako laguntzak eta, bestetik, landa-guneetan eta etxebizitzari zuzendutako aldeetan lanpostuak sortzera zuzendutako laguntzak jasotzen dituzte. Horietarako, ez da Erkidegoko laguntzarik izango.

    Laguntzen kudeaketarako, Itsasmendikoi, S.A. sozietate publikoa izendatzen da, erakunde laguntzailetzat, abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusten den erregimenarekin bat etorriz. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu orokorren kargurako dirulaguntzen bermeen eta itzulketen araubide orokorra arautu da eta haiek kudeatzen laguntzen duten erakundeen betekizunak, araubidea eta betebeharrak ezarri dira.

    Emakume eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean 19.etik 22.era bitarteko artikuluek diotenarekin bat etorriz egin du Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailak dekretu hau. Lege horren bidez, landa-eremuetan emakumeen parte-hartzea handitu nahi da, gizonen eta emakumeen arteko benetako eta egiazko berdintasunerantz aurrera eginez.

    Horrenbestez, Landaberrirekin eta Aholku Batzorde Juridikoarekin bat etorriz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuak proposaturik eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2008ko urriaren 7an egindako bilkuran eztabaidatu eta onetsi ondoren, hauxe

  1. Dekretuaren xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan sustatu eta garatzeko jardueren eta inbertsioen finantzaketara zuzendutako dirulaguntzen emakida jasotzea eta arautzea. Laguntzak «Erein Programa» izenarekin ezagutzen dira.

  2. Dekretu honen aplikazioaren esparru geografikoa Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremu guztiak izango dira.

    Hala ere, landa-eremuak ez diren eremuetan egindako inbertsioak, hurbileko landa-eremuetako herritarrei zerbitzuak ematen badizkie, horiek ere kontuan hartuko dira. Kasu horietan, hitzarmenen bidez, landa-biztanleek laguntzak eskuratzeko aukera berdinak dituztela bermatuko da

    1. eranskinean argi eta garbi aipatzen dira dekretu honen aplikaziotik kanpo geratzen diren biztanlegune kontzentratuetako hiri-eremuak. Hiri-eremutzat joko dira 2.000 biztanle baino gehiagoko udalerrien menpeko edozein biztanleguneren hiriguneak, edota % 45 baino gehiagoko lurzoru artifiziala eta hektarea eta biztanle bakoitzeko 5.000 euro baino gutxiagoko nekazal marjina gordin estandarra duten hiriguneak.

  3. Dekretu hau «Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko Plana» (PDRS) (2007-2013) indarrean dagoenean aplikatuko da, oso-osorik gauzatu arte.

  1. Dekretu hau dela bide ematen diren kopuruak itzuli behar ez diren dirulaguntzak izango dira.

  2. Dekretuak ondorengo laguntza-modalitateak jasotzen ditu:

    1. LGENFren eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren artean batera finantzatu ahal daitezkeen edo Euskal Autonomia Erkidegoko fondoekin bakarrik finantzatu ahal daitezkeen laguntzak (II. kapitulua).

    2. Enpresak sortzera, handitzera eta modernizatzera eta laguntza emateko azpiegituretara zuzendutako laguntzak (III. kapitulua).

    3. Landa-guneetan lanpostuak sortzeko laguntzak (IV. kapitulua).

    4. Etxebizitzari zuzendutako laguntzak (V. kapitulua)

1. II. kapituluan aurreikusitako laguntzak finantzatzeko bi aukera daude: batetik, Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsak (LGENF) eta Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrek batera finantzatzea eta, horretarako, 1698/2005 Erregelamenduan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Landa Garapen Iraunkorreko 2007-2013ko Programan ezarritako baldintzetara egokitzea; eta, bestetik, Euskal Autonomia Erkidegoko fondoekin bakarrik finantzatzea, Estatuko laguntza gisa, nekazaritza eta basogintzaren alorrerako Estatuko 2007-2013ko laguntzei buruzko Europako Erkidegoko jarraibideekin bat etorriz.

2. III., IV. eta V. kapituluetan araututako laguntzak osorik Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren kargura finantzatuko dira.

  1. Aurrekontu-ekitaldi bakoitzaren barruan emango diren laguntza-kopuru guztiak ez du deialdiaren aginduan urtero ezartzen den haren finantzaketara zuzendutako gehienezko zuzkidura gaindituko, ezta haren eguneratzetik lortzen den kopurua ere, indarrean dagoen legedian aurreikusitako kredituen edo aurrekontu-aldaketen arabera.

    Eskatutako laguntzen zenbateko osoa kontuan harturik, zenbateko hori aldatu ahal izango da, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren beste laguntza-egitarau batzuk gauzatzean agortu ez den aurrekonturik izanez gero, laguntzei buruzko ebazpena eman baino lehen. Hala gertatuz gero, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariaren ebazpen baten bidez Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian jakinaraziko da.

  2. Hemen ezarritako laguntzak lehiaketa-prozeduraren bidez emango dira, dekretu honen 9. artikuluan xedatutakoaren arabera.

  1. Behar bezala balioztatzeko, eskatzaileek proiektua gauzatzeko aurreikusten diren alderdien gaineko informazioa zehaztuko dute eskaeran, batez ere kostuei buruzkoa, aurrekontu eta proformako fakturak erantsita, eta, halaber, proiektua gauzatzeko aldiak zehaztuko dituzte.

  2. Inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoko landa-guneetan kokatu behar dira, dekretu honen 1.2. artikuluan ezarritakoaren arabera.

  3. Laguntza jaso dezaketen inbertsio eta jarduerak laguntza emateko ebazpenean ezartzen diren epeetan burutu beharko dira. Epe horiek finantzaketarako kredituen izaerari egokituko zaizkie. Hala ere, proiektuen iraupena ez da bi aurrekontu-ekitaldi baino gehiagokoa izango, laguntza eskatzen den ekitalditik aurrera.

    Justifikaturiko arrazoirik bada, eta horretarako onuradunak eskaera arrazoitua aurkeztu ondoren, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak luzapena eman dezake ebazpen baten bitartez, eta luzapen hori ez da bi urte baino gehiagokoa izango.

  4. Diruz laguntzen diren inbertsio eta jardueren helburuari eutsi beharko zaio, gutxienez, jarduerak gauzatu eta hurrengo bost urteetan.

  5. Eskaera egiten duen pertsonak edo erakundeak neurriak hartuko ditu eskuratutako ekipo eta materialak egokienak izan daitezen, kalitate, kostu eta mantentze-lanari dagokionez.

  1. Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunak izango dira pertsona fisikoak, irabazteko asmoarekin edo asmorik gabeko pertsona juridiko-pribatuak, toki-erakundeak, toki-erakunde publikoak, zuzenbide publikoko korporazioak eta indarrean jasota dagoen beste edozein forma juridiko. Horiek guztiek, laguntzen modalitatean adierazitako baldintzak betetzeaz gain, honako hauek ere bete behar dituzte:

    1.2. artikuluan aurreikusitako eremuren batean egin behar da laguntza jaso dezakeen ekintzaren bat.

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  2. Enpresa bat martxan jartzeko eskatzen diren laguntzen kasuan (pertsonifikaturiko entitatearen mota edozein delarik), enpresaren kudeaketarako eratzen den entitatea izango da onuraduna. Horrela, eskatzailea enpresaren legezko ordezkaria izango da eskaera behar bezala justifikatuz, 6.1.d) artikuluan ezarritakoari jarraiki.

  1. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzak jasotzeko eskaerak, originala eta kopia, erakunde laguntzailean edo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzan aurkeztuko dira, bai zuzenean edo landa-garapenerako elkarteen bidez. Eskaeretan ondorengo dokumentazioa erantsi behar da, dekretuari dagokion kapituluan berariaz zehaztuko denarekin batera:

    1. Eskaera-orria, behar den moduan beteta.

    2. Ordainketa egiteko agiriak («Hirugarrengoen alta»).

    3. Eskatzailea pertsona fisikoa bada, NANaren fotokopia.

    4. Eskatzailea eratzeko bidean dagoen pertsona juridikoa bada, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.

    5. Eskatzailea pertsona juridikoa bada, IFZren fotokopia, erakundearen estatutuak eta behar diren erregistro publikoetan eginiko inskripzioen egiaztagiriak.

    6. Egin beharreko jardueraren azalpen-memoria. Honako hauek jasoko ditu: aurrekontu zehatzak eta/edo proformako fakturak, eta horiek betetzeko aurreikuspen zehaztua eta urteko ordainketa, bai eta horien finantzaketa, kokapena, enplegu-sorrera eta bideragarritasunari buruzko datuak ere. Hala badagokio, proiektatutako ekintzaren kudeaketa-eredua, eta, bereziki, pertsona juridikoen sorrera ere adieraziko dira.

    7. Obra-proiektua, udalaren lizentzia eta/edo baimena edo, halakorik ezean, aldeko hirigintza-txostena.

    8. Eskatzaileak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari egin beharreko ordainketak eguneratuta dituela egiaztatzen duten agiriak.

    9. Zinpeko aitorpena aurkeztu beharko da. Horren bidez, helburu berbereko beste laguntzarik edo beste de minimis laguntzarik eskatu den egiaztatuko da eta, hala bada, eskabide horien egoera (ukatua, erantzunaren zain edo onartua) eta eskatutako diru-kopurua zehaztu beharko da; bestela, beste laguntzarik ez dela eskatu adieraziko da.

  2. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuaren agindu bidez, honako dekretu honetan araututako laguntzen deialdia egingo da urtero, laguntza-eskaerak aurkezteko epeak zabalduko dira, aurrekontuko kreditu erabilgarriaren berri emango da eta laguntzen diren proiektuen iraupena zehaztuko da. Alderdi horiek guztiek ezin izango dituzte inola ere dekretu honetan ezarritakoak urratu.

Eskabidean akatsen bat badago edo zehaztasunez bete ez bada, eskatzaileari jakinaraziko zaio. Eskatzaileak 10 eguneko epea izango du akatsak konpontzeko; aipatutako epean akatsak konpontzen ez baditu, eskatzaileak atzera egin duela ulertuko da, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpena eman ondoren.

  1. Dekretu honetan aurreikusitako laguntzen kudeaketa-lana Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari eta erakunde laguntzaileari dagokie, dagokion hitzarmenean ezarritakoaren arabera.

    Diruz lagundutako jardueren kontrola eta artapena Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari dagokio. Zuzendaritzak egoki derizkion ikuskapenak egin ahal izango ditu dirulaguntza lortu duten proiektuak modu egokian gauzatzen direla ziurtatzeko; horretarako, onuradunak eskatzen zaien dokumentazioa eta informazioa aurkeztera behartuta daude.

  2. Dirulaguntza eman aurretiko baldintza gisa, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari dagokio ikuskapenak egin eta dirulaguntza jaso duten proiektuak behar bezala burutzen ari direla ziurtatzea. Horrez gain, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saila arduratzen da dirulaguntza eta indarrean dagoen araudiari dagozkion gainontzeko jarduerak ordaintzeaz.

  1. Laguntza arau honetan ezarritako betekizunak eta baldintzak betetzen dituzten eskatzaile guztiek lortuko dute eta, horrela, onuradunak izango dira.

  2. Onuradun bakoitzari emandako laguntza zehatza dekretu honen hurrengo artikuluan ezarritako laguntzen zenbatekoaren irizpenak aplikatuz lortuko da.

  3. Dekretuan araututako laguntzak emateko prozedura, lehiaketa izango da.

  4. Urtero eskabideak aurkezteko epea zabaltzen duen aginduan ezartzen den gehienezko zuzkidura ez bada nahikoa dirulaguntza jaso ahal izateko ezarritako baldintzak betetzen dituzten eskabide guztiei erantzuteko, zuzkidura banatzeko modua urteko deialdian zehaztuko da.

  1. Aurkezten diren eskaerak aztertu eta baloratuko dituen balorazio batzordea eratuko da. Bertan Arrantza eta Nekazaritza Garapeneko Sailburuordetzako hiru teknikari ariko dira, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak izendatuak. Batzordean, gainera, gizonen eta emakumeen presentzia orekatua bermatuko da.

  2. Erakunde laguntzailearen ezagutza bereziak kontuan hartuta, eta eskaeren balorazio hobea ahalbidetze aldera, balorazio batzordean haren teknikari maila bereko pertsona batek edo gehiagok parte hartuko du.

    Era berean, zenbait proiektuk beste sail edo administrazio publiko batzuetako jarduketa-arloei eragin diezaioketela uste bada, horiek balorazio batzordean parte hartuko dute.

  3. Proiektuak baloratzeko, irizpide hauek hartuko dira kontuan:

    1. Gunean oinarrituta:

      Proiektua kokatuko den guneko landatartasun-maila.

      Gunearen garapena, proiektu-motari dagokionez.

      Irizpidearen betetze-mailaren arabera lor daitekeen puntuazio maximoa 30 puntu da.

    2. Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planean oinarrituta:

      Dagokion Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planera egokitzea.

      Bigarren irizpidearen betetze-mailaren arabera lor daitekeen puntuazio maximoa 30 puntu da.

    3. Proiektuan eta sustatzailean oinarrituta:

      Proiektua bideragarria izatea teknikaren, ekonomiaren eta finantzaketaren aldetik.

      Sustatzailearen bermea izatea teknikaren, ekonomiaren eta finantzaketaren aldetik.

      Ekoizpen-inbertsioak:

      • Lanpostuak sortzea. Bereziki kontuan hartuko dira gizonentzako eta emakumeentzako lanpostuak sortzea sustatzen duten proiektuak eta, proportzio berean, proiektu horiek garatuko diren eremu geografikoan gizon eta emakumeen langabezia-tasa sustatzen duten proiektuak. Horrez gain, kontuan hartuko dira baita ere ordezkaritza gutxien duen sexua jarduera-sektore batean nagusia den beste sexuaren artean sartzea sustatzen duten proiektuak. Horrela, entitateek berdintasuna lortzeko planak edo aukera-berdintasuneko erakunde laguntzailea izatea baloratuko da.

      • Jarduera endogenoa-Gunean mantentzeko sustatzailearen eta jardueraren ahalmena.

      • Sinergia-Eragindako ondorio onak sortzeko proiektuaren gaitasuna.

        Inbertsio ez-produktiboak:

      • Erakundeen partaidetza.

      • Biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzea, bereziki, egoera ahulenean dauden emakumeen eta kolektiboen egoera hobetuko duena.

      • Proiektuaren proportzionaltasuna eskaerari eta beharretara.

        Hirugarren irizpidearen betetze-mailaren arabera lor daitekeen puntuazio maximoa 30 puntu da.

        Eskatzaileak, laguntza jaso ahal izateko, lehen bi irizpide orokorretan lortu beharreko gutxieneko puntuazioa 35 puntu da, kontuan hartuta puntuazioa maximoa 90 puntu dela.

        Emandako laguntzen zenbateko zehatza, lortutako puntuazioaren arabera, honako baremazio-taulan oinarritzen da:

        1. Kapituluan aurreikusitako proiektuak

          Balorazio-txostenaren puntuazioa Toki-erakundeak eta erakunde publikoak Proiektu ez-produktiboak, beste erakundeak

          80 eta 90 punturen artean

          70 eta 79 punturen artean

          60 eta 69 punturen artean

          50 eta 59 punturen artean

          40 eta 49 punturen artean

          35 eta 39 punturen artean

          35 puntu baino gutxiago % 100era arte

          • 90era arte

          • 80ra arte

          • 65era arte

          • 45era arte

          • 25era arte

          • 0 % 100era arte

          • 85era arte

          • 65era arte

          • 45era arte

          • 25era arte

          • 10era arte

            % 0

        2. eta V. kapituluetan aurreikusitako proiektuak

          Balorazio-txostenaren puntuazioa Toki-erakundeak eta erakunde publikoak Proiektu ez-produktiboak, beste erakundeak Ekoizpen-proiektuak

          80 eta 90 punturen artean

          70 eta 79 punturen artean

          60 eta 69 punturen artean

          50 eta 59 punturen artean

          40 eta 49 punturen artean

          35 eta 39 punturen artean

          35 puntu baino gutxiago % 100era arte

          • 90era arte

          • 80ra arte

          • 65era arte

          • 45era arte

          • 25era arte

          • 0 % 35era arte

          • 30era arte

          • 25era arte

          • 20era arte

          • 15era arte

          • 10era arte

          • 0 % 35era arte

          • 30era arte

          • 25era arte

          • 20ra arte

          • 15era arte

          • 10era arte

            % 0

        3. Kapituluan aurreikusitako proiektuak

          Sortutako lanpostuarengatik

          Iraupen luzeko langabeak

          Familia-zamak dituzten emakumeak

          Elbarriak 5.591,88 euro

          010,12 euro

          010,12 euro

          010,12 euro

  4. Balorazio batzordeak, dekretu honetan aurreikusitako laguntzak esleitzeko irizpideen oinarriei buruz, behar den erabaki-proposamena igorriko dio Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariari.

  1. Balorazio batzordearen proposamena ikusirik, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak eskabideak ebatziko ditu. Ebazpen-proposamenarekin bat ez datorren erabakia hartzen badu (proposamen hori ez baita loteslea izango), arrazoiak azaldu beharko ditu.

    LGENFk batera finantzatutako laguntzak direnean, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan adierazi bezala jokatuko da. Horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Erakunde Ordaintzailea osatzen da eta haren antolamendua eta funtzionamendua ezartzen da.

  2. 6 hilabete igaro ostean, laguntza eskatzeko epea zabaldu zenetik, ebazpen-jakinarazpenik jaso ezean norberaren eskabidea ezetsi egin dela ulertu ahal izango da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 44. artikuluan xedatutakoari jarraiki.

  3. Dekretu honetan laguntzei buruzko ebazpena banan-banan jakinaraziko da. Horrez gainera, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpena emango du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara eman daitezen dekretu honen babesean emandako dirulaguntzak eta erakunde edo pertsona onuradunak.

  4. Proiektuak onesteko eta dirulaguntza emateko baldintza hau ezarri ahal izango zaie eskatzaileei: aurkeztutako proiektua dekretu honetan eta, kasu honetan, dagokion planean ezarritako irizpideetara hobeto moldatzeko behar diren aldaketa guztiak egin beharra.

  5. Laguntzen emakidari buruzko ebazpenak honakoa ezartzen du:

    1. Onartutako eskaeren zerrendak honakoa adieraziko du: pertsona edo erakunde onuraduna, diruz lagundutako proiektua, emandako dirulaguntzaren inbertsioa eta zenbatekoa eta LGENFren kargura finantzatutako zatia bereizten da, II. kapituluan aurreikusitako laguntzen kasuan.

    2. Ukatutako eskaeren zerrenda, ukatzea azaltzen duten arrazoiekin batera.

    3. Proiektuak egiteko epea.

    4. Onuradunen betebeharrak.

    5. Onuraduna eratzear dagoen pertsona juridikoa bada, laguntza jasotzeko baldintza gisa klausula bat gehituko da: onuraduna erakunde pertsonifikatua izatea.

Onuradunak laguntza onartu duela ulertuko da, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik aurrera 15 eguneko epean, ez badu Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzan ukatzeko idazkirik aurkezten.

Dekretu honetan araututako laguntzen onuradunek betebehar hauek izango dituzte:

  1. Laguntzari eman zaion xede horretan erabiltzea eta emakida-ebazpenean ezarritako baldintzekin bat etorriz.

  2. Diruz lagundutako inbertsioak bere xedean irautea hurrengo bost urteetan gutxienez.

  3. Erakunde laguntzailearen, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren eta, kasu honetan, Europar Batasuneko erakundeen esku jartzea inbertsioa eta gastuak egin direla egiaztatzeko behar diren agiri guztiak.

  4. Onuradunak bere gain hartuko ditu, oro har, Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen 50.2. atalean ezartzen diren betebeharrak, eta, bereziki, behartuta egongo da xedapen honen kontura jasotako laguntzei buruz Ekonomi Kontrolerako Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak haien eginkizunak betetzeko eska ditzaketen argibide guztiak ematera.

  5. Kasu honetan, beharrezkoa izango litzatekeen publizitatea ematea jasotako fondo publikoen jatorriari buruz.

  6. Dirulaguntzaren bat lortuz gero edo beste de minimis laguntzarik jasoz gero, helburu bera betetzeko, horren berri ematea Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailari.

  1. Jarraian adierazten diren kasuetan, inguruabarrak ez direla bete joko da:

    1. Jasotako laguntzak, osorik zein zatika, dekretu honetan adierazi bezala onartutako jardueretarako erabili beharrean, beste zerbaitetarako erabiltzea.

    2. Dekretu honetan ezarritako betebeharrak edo, kasua bada, dirulaguntza emateko ebazpenean ezarritakoak ez betetzea.

    3. Beste xedapen batzuetan ezarritako betebehar orokorrak ez betetzea.

  2. Artikulu honen 1. paragrafoan azaldutako kasuren bat gertatuz gero, azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan aurreikusitakoa bete ondoren, horren bidez, Euskadiko Ogasun Orokorraren Iturburu Ordenatzaileei buruzko Testu Berritua onetsi da eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan ezarritakoari jarraiki, jasotako dirua eta hark sortutako interesak itzuli beharko zaizkio Euskal Herriko Diruzaintza Orokorrari.

  3. Baldintzak ez betetzeagatik egiten diren espedienteak Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak izapidetu eta ebatziko ditu.

  4. Dirulaguntza emateko kontuan hartzen diren baldintzak aldatzen badira, onuradunak aldez aurretik jakinarazita, horren ondorioz, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak erabakia hartuko du emandako laguntzaren mantentzearen inguruan. Dena den, beste administrazio nahiz erakunde publiko nahiz pribatu batzuetatik laguntzak edo dirulaguntzak jasotzen badira, edota helburu bererako beste diru-sarrera zein baliabide batzuk eskuratzen badira, dirulaguntza emateko ebazpena aldatu egin ahal izango da; kasu horretan, hala ere, dirulaguntzen onuradun izateko dekretu honetan jarritako oinarrizko baldintzak gorde egingo dira.

  1. Emandako laguntza inbertitu dela justifikatzeko, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari inbertsioa edota proiektatutako jarduerak egin direla ziurtatzeko egiaztagiriak, originalak edo kopia konpultsatuak, aurkeztuz egingo da. Honako hauek dira:

    1. Inbertsio produktiboen kasuan (inbertsio produktibotzat joko dira operadore ekonomikoek merkatuan irabazi ekonomikoa lortzeko egiten dituztenak) eta inbertsio ez-produktiboen kasuan (inbertsio ez-produktibotzat joko dira pertsona fisiko edo juridikoek irabazteko asmorik gabe egiten dituztenak), fakturak edo ordainagiriak aurkeztuz egingo da eta, kasu honetan, teknikoak egin duela egiaztatzen duen sinatutako obra-ziurtagiriak aurkeztuz. Toki-erakundeen kasuan, obra esleitzearen egiaztagiria aurkeztu beharko dute, legearekin bat etorriz.

      Era berean, diruz lagun daitekeen inbertsioaren guztizkoaren % 20ko mugarekin, justifikatutzat jo ahalko dira bai onuradunak berak egindako lanak eta bai onuradunaren ingurukoak izanik enpresarioak ez direnek edo hala ez dihardutenek egindako lanak ere. Kasu horretan, hornitzailearen faktura ordainduen bitartez justifikatu beharko dira materialak, eta eskudun teknikariak sinatutako ziurtagiriaren bitartez eskulana; ziurtagiri horretan direlako lanetan inbertitutako ordu guztien kostua zehaztu beharko da. Ezarritako baremo ofizialarekin bat egin beharko da orduen balioespena; eta horrek ez du sekula ere gaindituko merkatuan lan haiek duten balioespena, ez eta urbanizazio- eta eraikuntza-prezioen oinarria ere, zehazki, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrean, arlo honetan, sail eskudunak argitaratutakoa. Edonola ere, onuradunari dokumentazio osagarria eskatu ahalko zaio.

      1. kapituluko laguntzak aipatzen dituzten proiektuen kasuan, gainera, ohiko etxebizitzak izango direla zehazten duen agiria erantsi beharko da.

    2. Lanpostuak sortzeko kasuan:

      Lan-kontratuen kopia, Gizarte Segurantzako altaren egiaztagiria eta kontratatzen den hilabeteko TC 2 dokumentua.

      Autoenpleguaren kasuan, Gizarte Segurantzari dagokion erregimenean eta Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eman delako egiaztagiria.

      Laguntza eskatu aurreko hamabi hiletan enpresak zituen langileen batez besteko kopurua egiaztatzen duten agiriak, TC 2 dokumentuen kopia.

  2. Era berean, ordaintzeko eskabideari honako agiriak erantsiko zaizkio:

    1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko edota dagokion Aurreikuspen Sozialeko Erakundearekiko dituen zergak ordainduta dituela frogatzen duten agiriak.

    2. Laguntza pertsonifikaturiko erakunde bat eratzeari baldintzatuta badago, eraketa-akta, estatutuak eta dagokion erregistroan izena emanda egotearen ziurtagiria.

  3. Agiri horiek laguntzako proiektuaren ordainketa eta exekuzioa burutu eta hurrengo bi hilabeteetan aurkeztuko dira.

  1. Aldez aurretik lehenagoko artikuluak aipatzen dituen agirien bidez inbertsioa egin dela egiaztatuta, eta behin Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzako teknikoek inbertsioak eginda daudela ziurtatuta, ordainketak egingo dira.

  2. Bi zati ordaindu ahal izango dira interesdunak hala eskatuta ekitaldi bakoitzeko, aurreko artikuluak aipatzen duten dokumentazioa, alegia, proiektuaren zati bat gauzatu dela egiaztatzekoa, aurkeztu ondoren.

    Honako kasu hauetan ez da ordainketa partzialik egingo:

    1. Hitzartutako lanpostuak behar bezala sortu arte, lanpostuak sortzea dirulaguntza emateko baldintza bada, eta

    2. Onuraduna izango den erakundea behin betiko eratu eta dagokion erregistroan inskribatu arte.

      Hainbat urtetarako proiektuak direnean, urte bakoitzean eginiko inbertsioen ordainketa ekitaldi bakoitzean egingo da, dagokion ekitaldiko aurrekontuen kontura.

  3. Onuradunei laguntzak ordaintzeko gehienez ere epea bi hilekoa izango da, dagozkion ordain-aginduak igortzen direnetik.

  4. LGENF Erkideko funtsaren arabera emandako laguntzen ordainketa erakunde ordaintzailearen bidez egingo da erakunde ordaintzaileko zuzendariak dagozkion ebazpenak eman ondoren, urriaren 3ko 194/2006 Dekretuan jasotakoaren arabera (dekretu honen bidez Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde ordaintzailea osatzen da).

  5. Inbertsioa ezarritako epeen barruan egiten ez bada, ezta luzapen-epeen barruan ere, edo ezarritako epean inbertsioa egin dela egiaztatzen duten agiriak aurkezten ez badira, horrek dirulaguntza jasotzeko eskubidea galtzea ekarriko du berekin.

  1. Kontseiluaren 1998/2006 zenbakiko Erregelamenduak (EE), abenduaren 15ekoak, minimis laguntzei Ituneko 87. eta 88. artikuluak aplikatzearen ingurukoak, ezartzen du enpresa jakin bati emango zaion laguntza osoa hiru zerga-ekitalditan ez dela 200.000 euro baino gehiago izango.

    Laguntza horiek bateragarriak izango dira beste edozein administrazio publiko, sail, organismo edo erakunde publiko zein pribatuko beste laguntza batzuekin, betiere, salbuespen-araudian edo Batzordeak hartutako erabakian kasu bakoitzeko inguruabar zehatzetarako ezarritako laguntza ez bada laguntzen metatzea baino handiagoa.

    Aurrekoa gorabehera, LGENFk batera finantzatutako laguntzak ez dira bateragarriak izango Erkidegoko beste edozein finantza-tresnek kofinantzatutako beste edozein laguntzarekin.

  2. Arau honen bidez laguntzaren onura jasotzen duten pertsonek edo erakundeek, une oro Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari jakinarazi beharko diote xede bererako beste dirulaguntza edo laguntza eta beste minimis laguntzarik jasotzen duten, bai ekitaldi fiskalean bai ordura arteko aurreko bietan.

  1. Definizioa.

    Laguntza horren helburua da landa-biztanleriaren bizi-kalitatea hobetzeko beharrezkoak diren oinarrizko zerbitzuak eta ekipamendu banakatuak edo kolektiboak ezartzea.

  2. Diruz lagun daitezkeen jarduera eta gastuak.

    1. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honakoak izango dira:

      Eraikuntzak eta lokalak eraiki eta egokitzea, eta, era berean, bizi-kalitate hobea ahalbidetzeko beharrezkoak diren ekipamenduak ezartzea. Ikus zentro sozialak, kulturalak, haurtzaindegiak, eguneko egoitzak, liburutegiak, erabilera anitzeko zentroak, kirol-instalazio eta -ekipamenduak, botikategiak, etab.

      Azken batean, helburua da oinarrizko zerbitzuak martxan jartze hori sustatzea. Hala nola, garraioa, gizarte-zerbitzuak, etxeko asistentzia, hezkuntza-zerbitzuak, osasun-zerbitzuak eta anbulantzia medikalizatuak. Horrez gain, mota guztietako ekipamenduez hornitu nahi dira (kulturalak, sozialak, kiroletakoak, asistentziakoak, aisialdikoak), bereziki nekazaritza-eremuko emakumeen ongizatea, menpeko pertsonena eta gazteena azpimarratuz.

      Oinarrizko azpiegiturak hobetzea, energia suministratzeko (elektrifikazioa, gasifikazioa, energia berriztagarriak, etab.), ura hornitzeko eta saneatzeko, telekomunikazioetarako.

      Neurri honetatik, ez zaie laguntzarik emango diru-sarrerak sortzen dituzten proiektu ekonomikoei. Izan ere, jarduera horiek «mikroenpresak sortzeko, handitzeko eta modernizatzeko laguntzako» 312 neurriak bermatuko ditu, LEADER ikuspegitik kudeatzen den neurriak.

    2. Diruz lagun daitezkeen gastuak honakoak izango dira:

      Proiektuak eta lanen zuzendaritza, diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 10 gehienez.

      Urbanizazio-lanak burutzea.

      Eraikitze-lanak burutzea.

      Makinak.

      Tresneria.

      Altzariak.

      Informatika eta komunikaziorako ekipamendua, bai hardwarea bai softwarea.

      Bestelako azpiegiturak.

  3. Onuradunak.

    Honako hauek izan ahalko dira laguntza horien onuradun: toki-erakundeak (zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bidez, enpresaren erakunde publikoak edo udal-sozietate publikoak), udalez gaindiko erakunde publikoak eta landa-garapeneko elkarteak.

  4. Laguntzen zenbatekoa.

    Aurretik adierazitako laguntzak zuzeneko laguntzatzat joko dira, diruz lagun daitekeen inbertsioaren balioa % 100 izatera iristeko aukerarekin.

    Laguntzen aurrerakina ordaindu ahal izango da, ondoren azalduko diren baldintza eta salbuespenak kontuan hartuta:

    1. Onuradun publikoaren kasuan, aurrerakina udalerriei eta udalerrien elkarteei, eta zuzenbide publikoko erakundeei bakarrik ordaindu ahal izango zaie.

    2. Inbertsioaren guztirako kostuaren % 20 gainditzerik ez du izango aurrerakinaren zenbatekoak. Aurrerakina kitatzeko, bestalde, aurreratutako zenbatekoaren % 110aren pareko banku-bermea eratu beharko da.

    3. Onuradun publikoen kasuan, erakunde ordaintzaileak agintari eskudunak idatziz egindako bermea onartu ahal izango du. Bermeak, aurretik aipatutako ehunekoaren parekoa izan behar du, eta agintaritza horrek bermeak estalitako zenbatekoa ordaintzeko konpromisoa hartu beharko du, aurreratutako zenbatekorako eskubidea ezartzen ez bada. Inbertsiotik eratorritako gastu errealen zenbatekoak aurrerakinaren zenbatekoa gainditu duela egiaztatzen denean itzuliko da bermea.

  5. Proiektuak hautatzerakoan lehentasuna emango zaie lanpostu gehiago sortuko dituztenei.

    Era berean, diruz lagun daitezkeen proiektu guztiek bat etorri beharko dute dagokien Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planarekin.

  6. Diruz lagun daitezkeen jarduerek bete egin behar dute, inolako salbuespenik gabe, EAEn indarrean dagoen ingurumen-araudia.

    Dirulaguntzaren xede diren lanak eta jarduerak garatzeko dokumentu teknikoek ingurumen-eragina zuzentzeko behar diren neurriak erantsiko dituzte.

  1. Definizioa.

    Laguntza honen helburua da hondatutako biztanleguneak berreskuratzea eta hirigintza aldetik egokitzea.

  2. Diruz lagun daitezkeen jarduera eta gastuak.

    1. Diruz lagun daitezkeen jarduerek landa-eremuetan hondatuta dauden guneak hirigintza aldetik egokituko dituzte, eta horretarako zolaketa, seinaleztapena, irisgarritasuna, argiak, lorategiak, hiri-altzariak eta horrelako hainbatez baliatuko dira.

      Neurri honetatik ez zaie laguntzarik emango diru-sarrerak sortzen dituzten proiektu ekonomikoei.

    2. Diruz lagun daitezkeen gastuak honakoak izango dira:

      Proiektuak eta lanen zuzendaritza, diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 10 gehienez.

      Urbanizazio-lanak burutzea.

      Eraikitze-lanak burutzea.

      Altzariak.

      Bestelako azpiegiturak.

  3. Onuradunak.

    Honako hauek izan ahalko dira laguntza horien onuradun: toki-erakundeak (zuzenean edo beren erakunde autonomiadunen bidez, enpresaren erakunde publikoak edo udal-sozietate publikoak), udalez gaindiko erakunde publikoak eta landa-garapeneko elkarteak.

  4. Laguntzen zenbatekoa.

    Aurretik adierazitako laguntzak zuzeneko laguntzatzat joko dira, diruz lagun daitekeen inbertsioaren balioa % 100 izatera iristeko aukerarekin.

    Laguntzen aurrerakina ordaindu ahal izango da, ondoren azalduko diren baldintza eta salbuespenak kontuan hartuta:

    1. Onuradun publikoaren kasuan, aurrerakina udalerriei eta udalerrien elkarteei, eta zuzenbide publikoko erakundeei bakarrik ordaindu ahal izango zaie.

    2. Inbertsioaren guztirako kostuaren % 20 gainditzerik ez du izango aurrerakinaren zenbatekoak. Aurrerakina kitatzeko, bestalde, aurreratutako zenbatekoaren % 110aren pareko banku-bermea eratu beharko da.

    3. Onuradun publikoen kasuan, erakunde ordaintzaileak agintari eskudunak idatziz egindako bermea onartu ahal izango du. Bermeak, aurretik aipatutako ehunekoaren parekoa izan behar du, eta agintaritza horrek bermeak estalitako zenbatekoa ordaintzeko konpromisoa hartu beharko du, aurreratutako zenbatekorako eskubidea ezartzen ez bada. Inbertsiotik eratorritako gastu errealen zenbatekoak aurrerakinaren zenbatekoa gainditu duela egiaztatzen denean itzuliko da bermea.

  5. Era berean, diruz lagun daitezkeen proiektu guztiek bat etorri beharko dute dagokien Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planarekin.

  6. Diruz lagun daitezkeen jarduerek bete egin behar dute, inolako salbuespenik gabe, EAEn indarrean dagoen ingurumen-araudia. Dirulaguntzaren xede diren lanak eta jarduerak garatzeko dokumentu teknikoek ingurumen-eragina zuzentzeko behar diren neurriak erantsiko dituzte.

  1. Definizioa.

    Laguntza honen helburua da EAEko ondare historiko-monumentala, kulturala, etnografikoa eta naturala zaharberritzeko, mantentzeko eta hobetzeko jarduerak sustatzea.

  2. Diruz lagun daitezkeen jarduera eta gastuak.

    1. Diruz lagundu daitezkeen jarduerak honakoak izango dira:

      Ondare historiko-kulturala mantentzea, zaharberritzea eta hobetzea: elizak, baserriak, monumentuak, idazkiak, frontoiak, bolatokiak, landa-tradizioak, etab.

      Nekazaritza-kulturaren ondarea osatzen duten elementu etnografikoak berreskuratzea.

      Natura-ondarea mantentzea, zaharberritzea eta hobetzea. Gainera, natur balio handiko inguruak garatzea; hala nola, karobiak, ikaztegiak, elementu megalitikoak, elurtegiak, etab.

      Aurreko guztiaren sentsibilizazio-ekintzak.

      Neurri honetatik ez zaie laguntzarik emango diru-sarrerak sortzen dituzten proiektu ekonomikoei.

    2. Diruz lagun daitezkeen gastuak honakoak izango dira:

      Proiektuak eta lanen zuzendaritza, diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 10 gehienez.

      Urbanizazio-lanak burutzea.

      Zaharberritze-lanak burutzea.

      Altzariak.

      Bestelako azpiegiturak.

      Sustapen- eta hedapen-gastuak.

      Ikerketak.

  3. Onuradunak.

    Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke: bai erakunde publikoak (zuzenean edo beren autonomia-erakundeen, enpresaren erakunde publikoen edo udal-sozietate publikoen bidez), bai irabazi-asmorik gabeko erakunde pribatuak.

  4. Laguntzen zenbatekoa.

    Aurretik adierazitako laguntzak zuzeneko laguntzatzat joko dira, diruz lagun daitekeen inbertsioaren balioa % 100 izatera iristeko aukerarekin.

    Laguntzen aurrerakina ordaindu ahal izango da, ondoren azalduko diren baldintza eta salbuespenak kontuan hartuta:

    1. Onuradun publikoaren kasuan, aurrerakina udalerriei eta udalerrien elkarteei, eta zuzenbide publikoko erakundeei bakarrik ordaindu ahal izango zaie.

    2. Inbertsioaren guztirako kostuaren % 20 gainditzerik ez du izango aurrerakinaren zenbatekoak. Aurrerakina kitatzeko, bestalde, aurreratutako zenbatekoaren % 110aren pareko banku-bermea eratu beharko da.

    3. Onuradun publikoen kasuan, erakunde ordaintzaileak agintari eskudunak idatziz egindako bermea onartu ahal izango du. Bermeak, aurretik aipatutako ehunekoaren parekoa izan behar du, eta agintaritza horrek bermeak estalitako zenbatekoa ordaintzeko konpromisoa hartu beharko du, aurreratutako zenbatekorako eskubidea ezartzen ez bada. Inbertsiotik eratorritako gastu errealen zenbatekoak aurrerakinaren zenbatekoa gainditu duela egiaztatzen denean itzuliko da bermea.

  5. Lehentasunezko jarduerak dira lanpostu gehiago sortzen dituztenak, bereziki emakumeentzako lanpostuak.

    Era berean, diruz lagun daitezkeen proiektu guztiek bat etorri beharko dute dagokien Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planarekin.

  6. Diruz lagun daitezkeen jarduerek bete egin behar dute, inolako salbuespenik gabe, EAEn indarrean dagoen ingurumen-araudia.

    Dirulaguntzaren xede diren lanak eta jarduerak garatzeko dokumentu teknikoek ingurumen-eragina zuzentzeko behar diren neurriak erantsiko dituzte.

  1. Diruz lagun daitezkeen jarduerek enpresak sortu, handitu eta modernizatuko dituzte. Horrez gain, jarduera ekonomikoetarako lurzorua eta instalaziorako lokalak prestatuko dituzte.

  2. Diruz lagun daitezkeen gastuak honakoak izango dira:

    Proiektuak eta lanen zuzendaritza, diruz lagun daitekeen inbertsioaren % 10 gehienez.

    Urbanizazio-lanak burutzea.

    Eraikitze-lanak burutzea.

    Makinak.

    Tresneria.

    Altzariak.

    Informatika eta komunikaziorako ekipamendua, bai hardwarea bai softwarea.

    Bestelako azpiegiturak.

Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke: bai erakunde publikoak (zuzenean edo beren autonomia-erakundeen, enpresaren erakunde publikoen edo udal-sozietate publikoen bidez), edota pribatuak, zein pertsona fisiko nahiz juridikoak.

  1. Enpresetako inbertsio produktiboen kasuan, laguntzaren gehieneko zenbatekoa diruz lagundutako kostuaren % 35era irits daiteke. Laguntza horrek, betiere, 2006ko abenduaren 15eko 1998/2006 zenbakiko (EE) Erregelamenduan ezartzen dena errespetatu beharko du; minimis laguntzen Ituneko 87. eta 88. artikuluetan jasotzen den gehieneko muga, alegia.

  2. Jarduera hori toki-erakunde edo tokiko ente publikoek eramaten badute aurrera, irabazi-asmorik gabe, laguntza diruz lagundutako kostuaren % 100era irits daiteke.

  3. Kapitulu honen artikulazioan aurrerakinak emango dira egindako inbertsioek izaera ez-produktiboa dutenean soilik. Kasu horietan, aurretik azaldutako neurriei dagozkien baldintzak eta salbuespenak errespetatuko dira.

  4. Era berean, diruz lagun daitezkeen proiektu guztiek bat etorri beharko dute dagokien Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planarekin.

  1. Kapitulu honen edukia ulertzeari begira, «lanpostuak sortzea» honela ulertuko da: establezimenduko lanpostu-kopuru garbia handitzea aurreko urteko batez besteko kopuruaren aldean. Beraz, aztertutako aldian itxuraz sortutako lanpostuei aldi horretan bertan ezabatutako lanpostuak kendu beharko zaizkie.

  2. Lanposturako laguntza gisa hartuko dira soilik enpresa eskatzaileak azken hiru urteetan egindako inbertsioekin lotuta ez daudenak.

  1. Inbertsioari lotuta ez dauden lanpostuak sortzea lortu nahiko da, eta hurrengoak izango dituzte helburu:

    1. besteen konturako langileak kontratatzea, aurretik lanik izan ez dutenak edo aurretik zeukatena galdu dutenak.

    2. beren kabuzko jarduerak sortzea, hau da, langile autonomoak jartzea edo gizarte ekonomiako araubide juridikoaren pean dauden enpresak sartzea sustatzen dutenak.

  2. Emandako laguntza behin-behinekoa izango da, hau da, behin emango da sortutako lanpostu berri bakoitzeko.

  1. Lanposturako laguntzak enpresek eta langabeek lortu ahalko dituzte. Enpresak lanpostu garbia sortzeko bideratuko dira laguntzak.

  2. Ekintzen hartzaileak hurrengoak izango dira:

    1. Lan-merkatuan sartzeko zailtasunak dituzten kolektiboak.

    2. Langabezian dauden pertsonak.

Langile-gastuei dagokienez, ez da kontuan hartuko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontuek gehienez onartzen duten Euskal Administrazio Publikoaren zerbitzupeko langileentzat finkatutakoa baino handiagoa den ordainsari-igoerarik.

  1. Enpresak sortuko duen lanpostu bakoitzeko emango den gehienezko dirulaguntza 5.591,88 eurokoa izango da, eta 6.010,12 euro artekoa denbora luzean langabezian egondakoak, familia-zama dituzten emakumeak edo elbarriak kontratatuz gero, beti ere gutxienez bost urteko kontratua egiten zaien bitartean.

    Nolanahi ere, laguntza horiek ezingo dute kontratatutako pertsonaren ordainsari gordinaren % 35 gainditu. Hau da, zergak eta Gizarte Segurantzari ordaindu beharrekoaren aurretik, errespetatu beharko dute Erregelamenduan (EE) jasotako gehieneko zenbatekoa, 2006ko abenduaren 15eko Batzordearen 1998/2006 Erregelamenduan (EE), «minimis» laguntzei Itunaren 87. eta 88. artikuluen aplikatzearen inguruan, jasotako zenbatekoa errespetatu beharko dute.

  2. Artikulu honetan jasotzen da ez dela laguntzen aurrerapenik emango.

  3. Era berean, diruz lagun daitezkeen proiektu guztiek bat etorri beharko dute dagokien Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planarekin.

Laguntzak emango dira etxebizitza berriak urbanizatzeko eta jada eraikitakoak birgaitzeko, onuradunaren familia-unitatearen etxebizitza ohikoa eta iraunkorra denean.

  1. Diruz lagun daitezkeen ekintzak honakoak izango dira:

    1. Eremuak urbanizatzea etxebizitza-sustapen kolektiboaren bidez (bi etxebizitza baino gehiago udal-ekimen publikotik, bai zuzenean udal-sozietate baten bidez, bai eta udalak lagundutako kooperatiben edo sustatzaile pribatuen bidez ere, udalarekin aldez aurretik adostutako hitzarmenari esker).

    2. Etxebizitza birgaitzea.

  2. Diruz lagun daitezkeen gastuak honakoak izango dira:

    1. Proiektuak eta lanen zuzendaritza, diruz lagun daitezkeen inbertsioaren gaineko gehienezko % 10eko mugarekin.

    2. Urbanizazio-lanak burutzea.

    3. Birgaitze-lanak burutzea.

Laguntza horien onuradunak honakoak izan daitezke: bai erakunde publikoak (zuzenean edo beren autonomia-erakundeen, enpresa erakunde publikoen edo udal-sozietate publikoen bidez), edota pribatuak zein pertsona fisiko nahiz juridikoak.

  1. Kapitulu honetan aurreikusitako laguntzak diruz lagun daitekeen kostu osoaren % 100era iritsi daitezke, ekimena entitate publiko batek aurkezten badu. Birgaitze kasuetan, eta ekimena pribatua denean, laguntzek ezingo dute kostu horren % 35 gainditu.

    Hala ere, errespetatu beharko dute Erregelamenduan (EE) jasotako gehieneko muga, 2006ko abenduaren 15eko Batzordearen 1998/2006 «minimis» laguntzei Itunaren 87. eta 88. artikuluen aplikatzearen ingurukoa.

  2. Laguntzen aurrerakinak ordaindu ahal izango dira, ondoren azalduko diren baldintzak eta salbuespenak kontuan hartuta:

    1. Onuradun publikoa bada, aurrerakinak emango dira soilik udalerrietarako eta udalerrietako elkarteetarako eta zuzenbide publikoko erakundeetarako.

    2. Aurrerakina ezingo da izan inbertsio guztiaren % 20 baino handiagoa, eta hori jaso ahal izateko, aurreratutako kopuruaren % 110ari dagokion banku-bermea jarri beharko da.

    3. Onuraduna publikoa denean, ordaintzen dion erakundeak horren agintea bermatzen duen idatzi bat onartu ahal izango du, indarrean dauden xedapenen arabera, eta aurretik aipatutako ehunekoaren baliokidea izango da; betiere, agintari hori bermatzen den diru-kopurua emateko prest badago, aurrerakina jasotzeko eskubiderik ez bazaio eman onuradun publikoari. Inbertsiotik eratorritako gastu errealen zenbatekoak aurrerakinaren zenbatekoa gainditu duela egiaztatzen denean itzuliko da bermea.

  3. Era berean, diruz lagun daitezkeen proiektu guztiek bat etorri beharko dute dagokien Eskualdeko Landa Garapenaren 2007-2013ko Planarekin.

  1. Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren Antolarauei Legearen 52. artikuluan eta abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan aurreikusten denaren arabera, Itsasmendikoi, S.A. sozietate publikoa erakunde-laguntzailea izendatu dute.

  2. Erakunde-laguntzailearen betebeharrak honakoak dira:

    1. Eskatzaileek egindako eskaerak jasotzea eta tramitatzea.

    2. Balorazio batzordean parte-hartzea.

    3. Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzak emandako laguntzen kudeaketaren inguruko jarduerak egiaztatzea.

    4. Erakunde-laguntzaileak Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Sailaren izenean eta kontura jardungo du, ondorio denetara, dekretu honek aipatzen dituen laguntzekin.

  3. Erakunde-laguntzailea landa garapenerako elkarteekin elkarlanean arituko da, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzaren baimenarekin.

Dekretu honen edukia Europar Batasuneko erakundeetan une oro onar daitezkeen erabakien pean egongo da.

ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Lehenengoa. Eskaerak aurkezteko epea.

  1. 2008. urtean, laguntzen deialdirako eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.

  2. Hala ere, dekretu honetan adierazi denarekin adostasunean, epea ireki aurretik aurkeztutako eskaerak onartuko dira. Urte honetan, salbuespen gisa, 2007. urtean aurkeztutako eskaerak onartuko dira.

    Bigarrena. Aurkeztu beharreko eskaerak eta agiriak.

  1. Hemen deitutako laguntzak lortzeko eskaeren jatorrizkoa eta kopia aurkeztuko da Itsasmendikoi, S.A.ren aurrean edo Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzaren aurrean, zuzenean nahiz landa garapenerako elkarteen bidez.

    Nolanahi ere, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38.4. artikuluan aurreikusitako edozein bide erabili ahalko da. Eskaera-inprimakiak, dekretu honen II. eranskinean aurreikusitako ereduarekin bat, eta hirugarrenaren altaren inprimakiak, www.ej-gv.net web orrian eskuragarri daude.

  2. Eskaerarekin batera, III. eranskineko zinpeko aitorpenaz gain, dekretu honetako 6. artikuluan aurreikusitako agiri guztiak aurkeztu beharko dira.

    Hirugarrena. Ekonomia baliabideak.

  1. Indarreko araudiarekin bat izan daitezkeen aurrekontuen aldaketen kalterik gabe, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura eta agindu hau betetzeko zuzenduta dauden aurrekontu-kredituak 8.180.000 eurokoak dira. Kopuru horretatik 3.430.000 euro 2008. urteko ekitaldirako konpromisozko kredituari dagozkio eta 4.750.000 euro 2009. urterako konpromisozko kredituari.

  2. Euskal Autonomia Erkidegoko 2007-2013 LGENF funtsa dela eta, dekretu honen xedea betetzeko zuzendutako kredituen zenbateko zehatza, 2008. urterako II. kapituluan jasotako laguntzei dagokienez, 1.040.385 eurokoa izango da.

  3. Laguntza eskatu duten eskaera guztiez arduratzeko funtsa nahikorik lortuko ez balitz, neurri bakoitzean puntuazio gehien lortutako eskaerek jasoko dute laguntza.

  4. Soberakinak izango balira, horiek egotziko dira eta II. kapituluan jasotako neurrien artean banatuko dira.

    Laugarrena. Proiektuak egiteko epea.

    Inbertsioak eta gastuak ordaintzeko gehieneko epea Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko zuzendariak ebazpen bidez onartuko du. Orokorrean, urtebeteko proiektuetarako gehieneko epea 2008ko abenduaren 31koa izango da, eta urte anitzeko proiektuetarako 2009ko abenduaren 31koa.

    Salbuespen gisa deialdi honetarako, 2008. urtean hasitako proiektuez gain, 2007. urtean hasi edo bukatutakoek ere dirulaguntzak jasotzeko aukera izango dute

    Bosgarrena. Inbertsioen justifikatzea.

    Aurreikusitako inbertsioak bete direla justifikatzea inbertsio-proiektua bukatzean edo 2008ko abenduaren 31 arte egingo da. Horiez gain, deialdi honek aipatzen dituen urte anitzeko proiektuak urteko bi betetze-fasetan banatuta aurkeztuko dira. Lehena, laguntza eskaera egin zen egunetik 2008ko abenduaren 31 arte, eta bigarrena, 2009ko urtarrilaren 1etik abenduaren 31 arte.

    Seigarrena. Hasitako prozedurak.

    Dekretu hau indarrean sartu aurretik hasitako espedienteekin lotutako administrazio-prozedura guztiak, maiatzaren 7ko 100/2002 Dekretuaren babesean arautu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko landaguneak sustatu eta garatzeko laguntza-lerroetakoa (Erein Programa) eta Euskal Autonomia Erkidegoko baserri-aldeak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu zituen martxoaren 16ko 50/2004 Dekretuaren babesean (Erein programa), beren izapidetzea jarraitzen dute azken ondorioetara iritsi arte.

Indargabe utzi dira maiatzaren 7ko 100/2002 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko baserri-aldeak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu dituena (Erein programa), eta martxoaren 16ko 50/2004 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko landaguneak sustatu eta garatzeko laguntza-lerroetakoetakoa (Erein programa) dekretuaren aldaketa duena.

Lehenengoa. Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuari dekretu hau garatzeko eta aplikatzeko baimena eman zaio.

Bigarrena. Dekretu hau Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2008ko urriaren 7an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburua,

GONZALO SÁENZ DE SAMANIEGO BERGANZO.

Hona hemen hirigunea landa-eremukoa ez duten erakundeen zerrenda:

Erakundea Udalerria

Traña-Matiena Abadiño

(El) Campillo Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Gallarta Abanto y Ciérvana-Abanto Zierbena

Etxezarreta Aizarnazabal

Alegría-Dulantzi Alegría-Dulantzi

Amorebieta Amorebieta-Etxano

Amurrio Amurrio

Andoain Andoain

Antzuolako hirigunea Antzuola

Aretxabaleta Aretxabaleta

Arrasate/Mondragón Arrasate/Mondragón

Arrigorriaga Arrigorriaga

Abusu/La Peña Arrigorriaga

Asteasu Asteasu

Astigarraga Astigarraga

Azkoitia Azkoitia

Azpeitia Azpeitia

Balmaseda Balmaseda

San Vicente de Barakaldo Barakaldo

Arizgoiti Basauri

Elexalde Basauri

Urbi Basauri

Beasain Beasain

Bidekoetxe Bedia

Baserri-Santa Ana Berango

Berango Berango

Bergara Bergara

Baratz Eder Bermeo

Bermeo Bermeo

Berriz-Olakueta Berriz

Bilbo Bilbo

Deba Deba

Arteaga Derio

San Cristobal Derio

San Esteban/Doneztebe Derio

San Mames Derio

Donostia-San Sebastián Donostia-San Sebastián

Durango Durango

Eibar Eibar

Elgoibar Elgoibar

San Roke Elgoibar

Elorrio Elorrio

Altzaga Erandio

Arriaga Erandio

Astrabudua Erandio

Goiherri Erandio

Ermua Ermua

Eskoriatza Eskoriatza

Kukullaga Etxebarri

Legizamon Etxebarri

San Esteban/Doneztebe Etxebarri

Agirre-Aperribai Galdakao

La Cruz Galdakao

Usansolo Galdakao

Gernika-Lumo Gernika-Lumo

Errenteria Gernika-Lumo

Getaria Getaria

Algorta Getxo

Andra Mari Getxo

Areeta-Las Arenas Getxo

Andra Mari Auzoa Gorliz

Areatza Auzoa Gorliz

Elexalde Auzoa Gorliz

Sodupe Güeñes

Akerregi Hernani

Eziago Hernani

Hernani Hernani

Zikuñaga Hernani

Akartegi Hondarribia

Hondarribia Hondarribia

Mugondo Hondarribia

Portua Hondarribia

Ibarra Ibarra

Idiazabal Idiazabal

Elexalde Igorre

Irun Irun

Aita San Miguel Iurreta

Arriandi Iurreta

Iurreta Iurreta

Mallabiena Iurreta

Atsobakar Lasarte-Oria

Lasarte Lasarte-Oria

Lazkao Lazkao

Legazpi Legazpi

Artatza Leioa

Elexalde Leioa

Lamiako Leioa

Lekeitio Lekeitio

Lemoa Lemoa

Lezo Lezo

Elotxelerri Loiu

Laudio Laudio

Markina-Xemein Markina-Xemein

Mundaka Mundaka

Berreaga-Mendi Mungia

Mungia Mungia

San Juan Muskiz

Mutriku Mutriku

Elizalde Oiartzun

Yurre Olaberria

Ondarroa Ondarroa

Oñati Oñati

Ordizia Ordizia

Urduña Urduña

Orio Orio

Ortuella Ortuella

Oyón/Oion Oyón-Oion

Pasai Antxo Pasaia

Pasai Donibane Pasaia

Pasai San Pedro Pasaia

Trintxerpe Pasaia

Plentzia Plentzia

Txipio Plentzia

Portugalete Portugalete

Errenteria Errenteria

Salvatierra/Agurain Salvatierra/Agurain

Balparda Santurtzi

Santurtzi Santurtzi

Sestao Sestao

Basozabal Sondika

Landa Sondika

Moreaga Sopela

Ugeraga Sopela

Soraluze-Placencia de las Armas Soraluze-Placencia de las Armas

San Blas Tolosa

Tolosa Tolosa

Ugao-Miraballes Ugao-Miraballes

Landa Urduliz

Urnieta Urnieta

Urretxu Urretxu

Usurbil Usurbil

Elguero Valle de Trápaga-Trapagaran

Galindo-Salcedillo Valle de Trápaga-Trapagaran

Trapaga-Causo Valle de Trápaga-Trapagaran

Ugarte Valle de Trápaga-Trapagaran

Valle de Trápaga-Trapagaran Valle de Trápaga-Trapagaran

Villabona Villabona

Abetxuko Vitoria-Gasteiz

Arriaga Vitoria-Gasteiz

Betoño Vitoria-Gasteiz

Crispijana/Krispiñana Vitoria-Gasteiz

Vitoria-Gasteiz Vitoria-Gasteiz

Zaldibar Zaldibar

Mimetiz Zalla

Arteaga-San Martin Zamudio

Zarautz Zarautz

Zestoa Zestoa

Elbarrena Zizurkil

Zumaia Zumaia

Zumarraga Zumarraga

Izen-abizenak: NANa: _______________________________

Honen ordezkari gisa:

Enpresa / Erakundea: IFZ/IFK: ________________

Merkataritza Erregistroko zenbakia (enpresa bada):

Sozietate-mota:

Jarduera-sektorea (enpresa bada): EJSN: _____

Helbidea:

Lurralde Historikoa: Udalerria: _______________________________________

Herria: PK _____________________

Kalea eta zenbakia: Telefono-zenbakia:_____________________

Harremanetarako pertsona:

Enpresan duen postua:

Telefono-zenbakiak: ___________ Faxa: ___________ Posta elek.:

Honako hau ESKATZEN DU: urriaren 7ko 171/2008 Dekretuan, Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura sailburuarenean, Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautzekoan (EREIN programa), ezarritako laguntzei heltzea.

DESKRIBAPENA

EGIN BEHARREKO INBERTSIOAREN BANANTZEA

Kontzeptua Eurotan

INBERTSIO-proiektuen kasuan:

Proiektuak eta lanen zuzendaritza, gehienez inbertsio osoaren % 10era arte

Urbanizazio-lanak burutzea

Eraikitze-lanak burutzea

Zaharberritze-lanak burutzea

Birgaitze-lanak burutzea

Makinak

Lanabesak

Altzariak

Informatika eta komunikaziorako ekipamendua (bai hardwarea bai softwarea)

Bestelako azpiegiturak

Jarduera ez-produktiboak direnean, irabazteko asmorik gabeko erakundeek egindako sustapen- eta hedapen-gastuak

GUZTIRA

(*) Zenbatekoaren laukian inbertsioen oinarri zergapegarriak bakarrik adieraziko dira

EPEA ETA ORDAINKETA (EUROTAN)

Egiteko inbertsioaren guztirako zenbatekoa (BEZa sartuta)

INBERTSIOAK BURUTZEKO EPEA

2008ko abenduaren 31 arte:

2009-01-01etik 2009-12-31 arte:

Lanpostuak sortzeko kasuan:

Sortutako lanpostu garbiak:

Bi urteetan kontratatutako pertson(a)ren/en soldata gordina

LORTU ASMO DIREN EMAITZAK

Lanpostua Gizonak Emakumeak Guztira Unitatea

Lanpostua:

Ustiapenetara inkorporatutako gazteak Pertsonak

Hobetutako lanpostuak Postuak

Lanpostu kontsolidatua. Postuak

Sortutako lanpostuak: Postuak

Langabezian dauden pertsonak

25 urte baino gutxiagoko pertsonak

25 eta 45 urte bitarteko pertsonak

45 urte baino gehiagoko pertsonak

Langileak

25 urte baino gutxiagoko pertsonak

25 eta 45 urte bitarteko pertsonak

45 urte baino gehiagoko pertsonak

Ezinduak

25 urte baino gutxiagoko - pertsonak

25 eta 45 urte bitarteko pertsonak

45 urte baino gehiagoko pertsonak

Mantendutako lanpostua Postuak

Bizikalitatea: Kantitatea Unitatea

Oinarrizko azpiegituraren ekintzak. Unit.

Oinarrizko azpiegituraren ekintzengatik etxebizitza onuradunak Unit.

Sorkuntza berriko etxebizitzak Unit.

Birgaitutako eta egokitutako landa-etxebizitzak Unit.

Leheneratutako edota birgaitutako eraikinak eta lokalak Unit.

Sorkuntza berriko eraikinak eta lokalak Unit.

Hondatutako guneak birgaitzeko ekintzak Unit.

Kulturako eta historiako ondarearen elementuak Unit.

Kulturako eta historiako ondarearen elementu berriztatuak Unit.

Mantendutako elementu etnografikoak Unit.

Berriztatutako elementu etnografikoak Unit.

Mantendutako natura-ondarearen elementuak Unit.

Berriztatutako natura-ondarearen elementuak Unit.

Ikerlanak Unit.

Sentsibilizazio-ekintzak Unit.

Onuradunak aurreko edozein jarduerarengatik

Industria-sektorea Kantitatea Unitatea

Sorkuntza berriko industria-guneak Unit.

Sorkuntza berriko industria-azalera m2

Hobetutako industria-guneak Unit.

Hobetutako industria-azalera m2

Enpresa berriak Unit.

Handitutako edota hobetutako enpresak Unit.

Sortutako lanpostuak: Gizonak Emakumeak

Langabezian dauden pertsonak

25 urte baino gutxiagoko pertsonak

25 eta 45 urte bitarteko pertsonak

45 urte baino gehiagoko pertsonak

Langileak

25 urte baino gutxiagoko pertsonak

25 eta 45 urte bitarteko pertsonak

45 urte baino gehiagoko pertsonak

Ezinduak

25 urte baino gutxiagoko pertsonak

25 eta 45 urte bitarteko pertsonak

45 urte baino gehiagoko pertsonak

Mantendutako lanpostua Postua

Oharrak:

KLAUSULA:

Inprimaki hau bete ondoren jasotako datuak argitaratuko dira bai 2005eko ekainaren 21eko Kontseiluaren 1290/2005 zenbakiko Erregelamenduan (EE), nekazaritzako politika bateratuaren finantziazioari buruzkoan, zein Batzordearen 2008ko martxoaren 18ko 259/2008 zenbakiko Erregelamenduan ezarritakoaren arabera(EE). Erregelamendu horretan Kontseiluaren 1290/2005 zenbakiko Erregelamenduaren (EE) xedapenaren aplikazioa ezartzen da Nekazaritzaren Europako Berme Funtsaren (NBEF) eta Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsaren (LGNEF) onuradun direnen datuak argitaratzearen ingurukoa. Datuok Erkidegoko, Estatuko edo Europar Elkarteko ikerketa eta ikuskaritza erakundeek erabili ahalko dituzte finantza-interesak babesteko. Bestalde, eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 1995eko urriaren 24ko 95/46/EE Zuzentarauak ezarritakoarekin bat, jakinarazten da pertsona fisikoen babesari beren datu pertsonalen trataerari eta datu horien joan-etorri askeari dagokionez, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta Datu Pertsonalen Fitxategi Publikoei eta Datuak Babesteko Euskal Agentzia sortzeari buruzko otsailaren 25eko 2/2004 Legean xedatutakoa betez, beren datu pertsonalak fitxategi automatizatu batean sartuko direla horiek tratatze aldera. Nahi baduzu, datuak eskuratzeko, zuzentzeko, deuseztatzeko eta aurka egiteko eskubideak erabil ditzakezu, legean ezartzen denez. Horretarako, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Saileko Zerbitzu Orokorren Zuzendaritzara idazkia bidali beharko duzu, bera baita zure datuak tratatzeko arduraduna. Hauxe du helbidea: Donostia kalea 1, Vitoria-Gasteiz.

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK

Zinpeko aitorpena (III. eranskina).

Ordainketa egiteko agiriak (Hirugarrengoen akta).

Eskabidea egin duen erakundea ordezkatzen duen pertsonaren edo pertsona fisikoaren NANaren fotokopia.

Eskatzailea eratzeko bidean dagoen pertsona juridikoa bada, legezko ordezkariaren NANaren fotokopia.

IFZren fotokopia, erakundearen estatutuak eta erregistro publikoko inskripzioa.

Proiektua edo memoria, inbertsioaren edo jardueraren deskripzioa biltzen duena, dekretuaren 6. artikuluan ezarritako eran.

Obra-proiektua, udalaren lizentzia edota baimena edo, halakorik ezean, aldeko hirigintza-txostena.

Eskatzaileak bere zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak beterik dituela egiaztatzeko agiria.

Baimenak, inskripzioak, erregistroak edota beste zernahi betekizun, Autonomia Erkidegoak edota udalak eska ditzaketenak dena delako hobekuntza- edo jarduera-motarako.

Bestelakoak:

__________________(e)n, ________________(e)ko __________________aren ___________(e)(a)n.

Enpresaren sinadura eta zigilua.

Erabiltzailea: _______________________________________ NAN zenbakia duenak, _______________________, ______________________________ enpresaren/erakundearen ordez, IFZ: ___________________.

ONDOKOA ADIERAZTEN DU:

  1. Eskabide honez gain, behean ageri diren erakunde publiko edo pribatuei laguntza eskatu diela eta haien laguntza jaso duela, edo ez, proiektu honetarako, beste edozein de minimis laguntza barne, bai ekitaldi honetan jasotakoa, bai ordura arteko aurreko bietan, eta konpromisoa hartzen duela aurrerantzean ere proiektu honetarako aurkezten dituen laguntza-eskabide guztien berri emango duela:

    Eskabide-eguna Instituzioa Egitaraua Eskatutako zenbatekoa: Emandako laguntza

    Erakunde publikoen kasuan, idazkariak horri buruz emandako agiria aurkeztu beharko da.

  2. Laguntza hori ematen badiote, Eusko Jaurlaritzari, EBko Batzordeari edo ezarritako kontrol-organoei behar dituzten agiriak emateko konpromisoa hartuko duela laguntza ordaindu osteko bost urteetan; inbertsioa edo gastua egiaztatu ahal izateko beharrezkoa den dokumentazioa, alegia.

  3. Finantziazioa lortuko balu, inbertsioaren xedea mantentzeko konpromisoa hartuko luke, egin eta hurrengo 5 urteetan zehar, behinik behin.

  4. LGENFren finantziazioa jasoz gero, 1974/2006 zenbakiko Erregelamenduan (EE), abenduaren 15ekoan, burutu behar diren informazio- eta publizitate-jarduerei buruz jasotako betebehar guztiak beteko dituela.

  5. Enpresak edo erakunde eskatzaileak ez duela dirulaguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik jaso, eta ez daukala horretarako legezko inolako debekurik, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen amaierako seigarren xedapenean zehaztutakoarekin bat etorriz.

  6. Nire ardurapean, aitortzen dut aurreko datu guztiak egiazkoak direla eta xede honekin, datuetan aldaketarik egonez gero, Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko Zuzendaritzari horren berri emateko konpromisoa hartzen dut. Era berean, proiektua onartua bada, laguntzak esleitzen dituen Ebazpenean agertutako betebeharrak neure gain hartzeko konpromisoa hartzen dut, emandako azken onuradun gisa.

    ______________(e)n, 2000__ko __________aren____(e)(a)n.

    ___________________________________ jauna/andrea

    interesduna edo ordezkaria

    Iz.: __________________________________________________________