Arautegia

Inprimatu

195/1996 DEKRETUA, uztailaren 23koa, Oinarrizko Laguntzarako Osakidetzari atxikitako baliabideen antolatze egiturari buruzkoa.

Identifikazioa

  • Lurralde-eremua: Autonomiko
  • Arau-maila: Dekretua
  • Organo arau-emailea: Ogasuna eta Herri Administrazioa; Osasuna
  • Jadanekotasuna-egoera: Indargabetua

Aldizkari ofiziala

  • Aldizkari ofiziala: EHAA (Euskal Herria)
  • Aldizkari-zk.: 164
  • Hurrenkera-zk.: 4052
  • Xedapen-zk.: 195
  • Xedapen-data: 1996/07/23
  • Argitaratze-data: 1996/08/28

Gaikako eremua

  • Gaia: Administrazioaren antolamendua; Osasun eta kontsumoa
  • Azpigaia: Gobernua eta herri administrazioa; Sailak

Testu legala

Osasun sailburua,

IÑAKI AZKUNA URRETA.

Sanitatearen alorrerako Eusko Legebiltzarrak onartutako aldakuntza estrategietan aitortzen denez, sanitate alorreko zerbitzuen egitekoak korapilatsuak eta berariazkoak izateak, demografiaren eta teknologiaren bilakabideak etengabeko aldaketari egokitu beharrak, geroz baliabide nahasiagoak eukitzeak, informazio gehiago ibili beharrak eta sanitate sistemarekiko eskubide eta obligazioei buruz gizartearen pertzepzioa aldatzeak, beharrezko egiten du, ahalik eta eraginkorrena bilakatzeko, eboluzio horri arin eta malgutasunez egokituko zaion antolatze esparru bat sortzea.

Sanitatea aldatzeko estrategia horietan, bestalde, sorospen prozesuen kalitate eta egiaztapenari buruzko ebatziak hartzeko ahalmen handiagoa ematen zaie sanitate zerbitzuetako profesionalei. Autonomia handiagoa izango dute ondorioz, eta bai erantzukizun gehiago ere zerbitzuen antolamenduari eta baliabideen kudeaketari buruzko ebazpenak hartzerakoan. Horrek dakarrena da kultura klinikoa eta kudeaketari dagokiona hurbiltzea.

Oinarrizko Laguntza hasiera hasieratik eraberritu da Euskal Autonomi Elkartean. Zentruetako egitura arkitektoniko, kontraktual eta profesionalak egokitu egin dituzte. Eta profesionalek anbulategietan bakarka egin duten lanaren ohiko sorospen-antolamenduaren alternatiba izango diren osasun zentruak eta Oinarrizko Laguntzako taldeak sortu dira.

Dekretu hau, esparru horren barruan, igarobidea da Oinarrizko Laguntzaren antolatze egitura egokitzeko. Hiru oinarri ditu: 1) Oinarrizko Laguntzako zentruen eta Eskualdeko Zuzendaritzen arteko lotura hierarkikoak gaurregun duen egitura erraztea; bi maila hierarkiko besterik ez ditu eukiko, hots, Eskualdeko gerentea eta Oinarrizko Laguntzako Unitatearen burua. 2) Oinarrizko Laguntzako unitateen arduraduna indartzea, gaurregun koordinatzaile batek betetzen baitu zeozelan zeregin hori; aurrerantzean burutzaren maila hartuko du. 3) Unitate horien autonomia eta kudeatzeko gaitasuna areagotzea.

Sanitate eskualde guztiek Gerentzia, Zuzendaritza Kontseilua eta Kontseilu Teknikoa izateko beharra ere ezartzen da, Sanitateko profesionalek sanitate eskualdeko kudeaketa-zereginetan zuzendaritza-, partaidetza- eta kontsulta-organo lez jardun dezaten.

Honako era honetan definitzen dira Oinarrizko Laguntzako unitateak sanitate eskualdeetan: "sorospen prozesuaren eraginkortasuna eta kalitatea lortzeko jartzen diren norbanakoak, zerbitzuak, teknologiak eta azpiegiturak". Horien ardura Oinarrizko Laguntzako Unitatearen buruak izango du. Lortu nahi dena da, azken baten, sorospen prozesuez gehiago arduratuko den antolamendua alde batetik; eta bestetik, kultura klinikoaren eta kudeaketari buruzkoaren arteko hurbilketa.

Azkenik, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuan finkatutako orientabideen ariora arian-ariango prozesua ezartzen da kudeaketa deskonzentratuko zentruetarako. Eta hori, sanitate eskualdeek eta Oinarrizko Laguntzako unitateek autonomia gehiago izan dezaten eta erantzukizun hori sanitateko profesionalen artean banatu dadin. Prozesu hori arian-arian ezarriko da, eta zuhurtziaz, lortu nahi den antolatze-eredua itxuraz garatu ahal izateko.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Osasun sailburuaren proposamenez, aldez aurretik lehendakariak onartu eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 1996ko uztailaren 23an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

  1. atala.- Oinarrizko Laguntzako Sorospen- eta Kudeaketa­unitateen tipologia.

  1. Sanitate eskualdeek, Osakidetzari atxikitako Oinarrizko Laguntzako sorospena kudeatzeko, Barrutiko zuzendariaren menpe jardunez, honako sorospen- eta kudeaketa-unitate hauek izango dituzte:

    1. Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdea. Bere lurralde esparruaren barruan eta Oinarrizko Laguntzako unitateetan planifikaturik, sanitate-sorospeneko sanitate prestazioak eta izaera komunitarioa duten gainerako prestazioak bereganatuko ditu.

    2. Oinarrizko Laguntzako prestazio berriak garatzeko ezar daitezkeen beste sorospen- eta kudeaketa-unitate batzuk; edo, sorospenaren beraren eraginkortasuna dela-eta, sanitate-alorraren mailako edo hortik beherako lurraldetan banatu nahi duten unitateak.

  2. Osasun sailburuaren aginduz sortuko dira Oinarrizko Laguntzako sorospen- eta kudeketa-unitate berriak.

  1. atala.- Zuzendaritzako, kudeaketako eta partaidetzako organoak.

  1. Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeek honako organo hauek izan beharko dituzte behintzat:

    1. Zuzendaritza- eta Kudeaketa-organoak.

      Gerentea

      Gerentziaren zuzendaritza taldea

      Zuzendaritza Kontseilua

    2. Partaidetza organoak.

      Kontseilu Teknikoa

  2. Gainerako Sorospen- eta Kudeaketa-unitateek, euren zuzendaritza- eta kudeaketa-organoen egitura, osakera eta egitekoak, dituzten ezaugarrien arabera, dekretu honetako 1. ataleko 2 puntuan aipatzen den aginduan gai horri buruz Osasun Sailak ezar dezanari egokituko zaizkio.

  3. atala.- Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeen Gerentzia.

  1. Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeetako gerentearen postuak aukerako izendapenez beteko dira, apirilaren 3ko 95/1990 Dekretuan eta Osakidetzari atxikitako sanitate instituzioetan zuzendaritza postuak betetzeari buruzko uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean xedatutakoaren arabera. Aldez aurretik deialdi publikoa egingo da eta merezimenduak baloratuko dira.

  2. Gerente izateko derrigorrezkoa izango da unibertsitateko titulua eukitea eta kargua betetzeko nahiko gaitasun eta esperientzia badituela egiaztatzea.

  3. Barrutiko zuzendarien menpekotasun zuzena eta hierarkikoa izanez, Sanitate Eskualdeko gerenteei dagozkie ondoren adierazten diren aginpideak:

    1. Sanitate eskualdeko ordezkaritza ofiziala eta zentru horietan agintaritza gorena izan.

    2. Zentruei atxikitako sanitate- eta administrazio-zerbitzuen antolakuntza, kudeaketa, ebaluaketa eta kontrola gidatu, bultzatu eta koordinatu; 206/1992 Dekretuan aurrikusten den kudeaketaren hobekuntza programak ezarri eta jarritako helburuak betetzeaz ardura hartu.

    3. Zentruetako langilegoaren burutza. Horri dagokionez, Euskal Funtzio Publikoari buruzko 10/1989 Legearen 10. atalean eta langilegoaren gaietan eskuduntzak aitortzeari buruzko 36/1990 Dekretuan eta sanitate instituzioetako langileei aplikagarriak zaizkien gainerako arauetan Osakidetzari egozten zaizkion eskuduntzak betetzea, uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuan ezartzen diren salbuespenekin.

    4. Ospitalearen ordezkaritza izanez, Hitzarmen-Programa izenpetu urtero.

    5. Deskonzentratutako zentrua denaren aitorpenari darizkion egiteko guztiak.

  4. atala.- Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeetako zuzendaritza taldea.

  1. Gerentziak, bere eginkizunak betetzeko, beharrezkotzat jo ditzan zuzendaritzak edo giza-baliabideak izango ditu. Egitura, gerentearen proposamenez eta Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdearen tamaina eta ezaugarrien arabera, Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak finkatuko du. Indarreango arauetan eta Euskal Autonomi Elkarteko Aurrekontu Orokorrei buruzko urteroko Legeetan xedatutakoaren arabera egingo da hori guztiori.

  2. Aurreko idazatian proposatutako Zuzendaritzak eskuratu ahal izateko derrigorrez euki beharko da unibertsitateko titulua eta kargua betetzeko nahiko gaitasun eta esperientzia badituela egiaztatu.

  3. Atal honetan aipatzen diren zuzendaritzak aukerako izendapenez beteko dira, apirilaren 3ko 95/1990 Dekretuan eta Osakidetzari atxikitako sanitate instituzioetan zuzendaritza postuak betetzeari buruzko uztailaren 23ko 439/1991 Dekretuaren gehigarrizko xedapenetatik bigarrenean xedatutakoaren arabera. Aldez aurretik deialdi publikoa egingo da eta lehiatzaileen merezimenduak eta gaitasuna baloratuko dira.

  1. atala.- Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeko Zuzendaritza Kontseilua.

  1. Sanitate Eskualdeko Zuzendaritzako organo kolegiatua da Zuzendaritza Kontseilua eta berari dagozkio honako egiteko hauek:

    1. Plan estrategikoa gertatu eta horren jarraipena egin.

    2. Urteroko Kudeaketa Plana gertatu eta horren jarraipena egin.

    3. Hitzarmen programa negoziatzeko estrategiak diseinatu.

    4. Zentruaren Urteroko Oroitza-Txostena onartu.

    5. Oinarrizko Laguntzako unitateak sortzeko proposamena egin.

    6. Kontseilu Teknikoak bidal ditzan proposamenak aztertu eta, beharko balitz, suspertu.

  2. Osasun sailburuaren aginduz ezarriko da Zuzendaritza Kontseiluaren osakera. Kontutan hartuko dira sorospen- eta kudeaketa-unitateen berezitasunak.

    Zuzendaritza Kontseiluak Kontseilu Teknikoak izendatutako ordezkaritza eukiko du Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeetan.

  1. atala.- Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeetako Kontseilu Teknikoa.

  1. Aholkuak emateko eta Sanitate Eskualdearen kudeaketan profesionalek parte hartzeko organoa da Kontseilu Teknikoa.

  2. Hamabi kide izango ditu gutxienez eta hogei gehienez, Sanitate Eskualdeak dituen ezaugarri eta tamainaren arabera.

  3. Osasun sailburuaren Aginduz finkatuko da osakera. Dituen berezitasunak hartuko dira kontutan, Eskualdea edo beste sorospen­unitate bat denaren arabera.

  4. Eskualdeko Plan Estrategikoaren aurrikuspenen barruan garatu behar diren Kontseilu Teknikoaren egitekoak, honako hauek dira:

    1. Sorospen kalitateari eta zentruaren antolakuntza eta jarduna hobetzeari buruzko politikak aditzera eman.

    2. Estrategia berriak baloratu, diagnosiari, terapeutikari eta sorospenari buruzkoak hain zuzen.

    3. Jardute-bideei buruzko proposamena, ikerketa, irakaskuntza eta trebakuntza alorretan.

    4. Kontseilu Teknikoaren ordezkaritzan Zuzendaritza Kontseiluko partaide izango diren kideak izendatu.

  5. Gerenteak izendatuko ditu, bi urterako, Kontseilu Teknikoko kideak. Birraukeratuak izan daitezke.

  6. Kontseilu Teknikoa hiru hilabeterik behin bildu beharko da behintzat.

  7. Lanerako batzorde tekniko edo talde bereziak sortzeko erabakia har dezake Kontseilu Teknikoak. Kontseilutik kanpoko norbanakoek parte har dezakete batzorde horietan. Besteak beste, honako hauek aipatzen dira: Kalitate Batzordea, Irakaskuntza Batzordea, Botika Batzordea, Argibide eta Historia Klinikoaren Sistemen Batzordea.

  1. atala.- Oinarrizko Laguntzako unitateak sortzea.

  1. Osakidetzari atxikitako Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeek Oinarrizko Laguntzako unitateetan oinarrituz gara dezakete euren antolaera-eredua, eraginkortasuna gehitzeko.

  2. Sorospenaren antolatze-unitateak osatzen dituzte Oinarrizko Laguntzako unitateek. Unitate horiek, sorospen prozesuaren eraginkortasuna eta kalitatea lortzeko, norbanako, zerbitzu, teknologi eta azpiegituraz osatuta daude. Kudeaketa Plana ere badute.

    Sorospen jarduera era eraginkorrean garatzea eta langileak arlo profesionalean eta gizatasunean suztatzea, unitate horien oinarrizko egitekoak dira.

  3. Unitatearen eta Eskualdearen deskonzentrazio mailaren arabera, Oinarrizko Laguntzako unitateek, euren kudeaketa plana burutzeko Sanitate Eskualdeko Gerentziak kudeaketa lanetan eskuordetu diezazkien autonomia eukiko dute.

  4. Oinarrizko Laguntzako unitateak, aldez aurretik Sanitate Eskualdeko Zuzendaritza Kontseiluaren proposamena jaso ondoren, Osakidetzako zuzendari nagusiaren erabakiz sortuko dira. Betirako edo aldibaterako sor daitezke unitateok, Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdearen antolaeran bete behar dituzten helburuen arabera.

  5. Oinarrizko Laguntzako Zentru bakoitzari Oinarrizko Laguntzako unitate bat dagokio. Hala ere, Eskualde bakoitzaren tamaina eta barne egituraren arabera, Oinarrizko Laguntzako unitateak jar ditzake Osakidetzak eremu jakin batzuetan.

  6. Oinarrizko Laguntzako unitate bakoitzaren sorospen helburuak, hartzen duen eskualdeko programa-kontratuaren konpromezuak kontutan hartuz finkatuko dira. Gainerako unitateekiko koordinazioak eta Sanitate Eskualdearen programazio orokorrak ezarriko ditu mugak. Guzti hori, 10. atalean adierazitako egitekoen esparruan.

  1. atala.- Oinarrizko Laguntzako unitateetako buruak.

  1. Oinarrizko Laguntzako Unitateko buruak hartuko du sorospen prozesuaren ardura, eta bai Unitateari egotz dakizkion giza­baliabideen eta baliabide materialeen antolaera eta kudeaketa ere.

  2. Izenda dakizkion erantzukizunekin bat etorriz, Oinarrizko Laguntzako Unitateko buru izateko, derrigorrezko baldintza izango da Medikuntzan eta Kirurgian lizentziatua izatea. Edozelan ere, sanitatearekin lotura zehatza duen unibertsitate-titulua eskatuko da eta aitortutako esperientzia profesionala eta gaitasuna euki beharko dira.

  3. Unitateko buruak kudeaketa eta sorospen eginkizunak beteko ditu, zuzen-zuzen Sanitate Eskualdeko gerentearen menpe egonez hierarkia mailan.

  1. atala.- Oinarrizko Laguntzako Unitateetako buruak izendatzea.

  1. Lehiaketa publikoa egin ondoren eta lehiatzaileen merezimenduak eta gaitasuna baloratu ondoren esleituko dira Oinarrizko Laguntzako Unitateko buru izateko egitekoak. Eta esleitu, estatutupeko, funtzionario edo lan-itunepeko finkoa izan daitezen Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeari atxikitako langileei esleituko zaizkie.

  2. Osakidetzako Zuzendaritza Nagusiak egingo du esleipena. Dagokion Oinarrizko Laguntzako Sanitate Eskualdeko gerenteak egin beharko du proposamena eta Zuzendaritza Kontseiluak dioena entzun beharko da, egiteko horien atxikipenaren amaiera aukeran erabakitzeko ahalmenaren kaltetan gabe.

  3. Oinarrizko Laguntzako Unitateko buru izendatutako langileak bere kategoriako plazari dagokion titularitateari eutsi egingo dio; izan ere, plaza horri dagozkion egitekoak betetzen jarraituko du, bai Oinarrizko Laguntzako Unitateko buruaren zereginetan dagoen bitartean eta bai horiek amaitzen direnean ere.

  4. Oinarrizko Laguntzako Unitateko buru izendatutako langileek, zeregin horretan dirauten bitartean, osagarri berezia eskuratuko dute erantzukizunaren ordain lez. Osagarri hori 3/1987 Errege Dekretuz araututako berariazko osagarriaren barne joango da, horren zenbatekoak eta ezaugarriak dekretu honetako 1. eraskinean zehazten direla.

  5. Oinarrizko Hezkuntzako Unitateko buruaren egitekoak eta ordainsariak ez dira egundo behin-betikoratuko, eta ez dute berariazko lanpostuaren izaera hartuko.

  1. atala.- Oinarrizko Laguntzako Unitateetako buruen egitekoak.

    Sorospen prozesuaren, jardueraren eta sanitateko zein sanitatetik kanpoko giza-baliabideen antolaeraren eta kudeaketaren eta unitateari atxikitako materialen arduraduna izanik, bere egitekoak, jatorriz betetzen duen lanpostuari dagozkionez gain, honako hauek dira:

    1. Unitatearen Egitasmo estrategikoa gertatu, gerentziak emandako jarraibideekin bat eginez.

    2. Unitatearen baliabideak kudeatu, ezarritako osasun helburuak lortzeko.

    3. Jarduerari, kalitateari eta autoebaluazioari buruzko irizpideak ezarri, eta unitatearen jardun eraginkorrerako beharrezkoak diren teknika- eta kudeaketa-sistemak ezarri.

    4. Unitatearen esparruaren barruan baliabide diagnostikoen eta terapeutikoen erabilera arrazoizkotsua bermatu, preskripzio farmazeutikoaren kalitatea batik bat.

    5. Giza baliabideak kudeatzeko eta maila profesionalean inkorporatzeko, trebatzeko, motibatzeko eta garatzeko sistemak ezartzeko irizpideak proposatu.

    6. Unitateak irakaskuntzan eta ikerketan dituen jarduerak kudeatu.

    7. Unitatearen kudeaketa egitasmoaren jarraipena eta ebaluazioa egin.

    8. Uztailaren 21eko 206/1992 Dekretuan jasotako barne-hitzarmen eta autogestioari buruzko egitarauak burutu.

  2. atala.- Oinarrizko Laguntzako sorospen- eta kudeaketa­unitateen egitekoen antolamendua.

    Dekretu honetako lehenengo atalean aipatzen den egitekoei buruzko sanitate antolamendua, sorospen- eta kudeaketa-unitateei dagokiena, Osakidetzako zuzendari nagusiak ezarriko du, Osasun Sailak onar dezan sanitate plangintzaren arabera eta deskonzentratutako kudeaketa zentruei aitortzen zaizkien ahalmenen kaltetan gabe.

    ALDIBATERAKO XEDAPENAK

Dekretu hau indarrean sartzerakoan indargabetutzat joko dira horren aurkakoak izan daitezen maila bereko edo apalagoko xedapenak; honako hauek batik bat: Osasun Sailaren eta Osakidetza erakunde autonomoaren egitura organikoak eta egitekoei buruzkoak ezartzen dituen uztailaren 11ko 369/1995 Dekretuko 22. atala.

EZAUGARRIAK

OSAGARRIA

ZENBATEKOA

25 langile eta gehiagoko unitateak

A

1.138.500 PTA

15 langiletik 24ra arteko unitateak

B

931.500 PTA

15 langile baino gutxiago unitateak

C

708.975 PTA