N01 Hondakin arriskutsuen negoziatzailea
Deskribapena
Ingurumen organoan aurkeztutako aurretiko komunikazioa, baldin eta eskatzen den dokumentazio guztiarekin aurkezten bada, erangina izango du aurkeztu den momentutik aurrera. Hortik aurrera, jarduerari ekin ahal izango zaio, titularraren ardurapean, hargatik eragotzi gabe herri-administrazioak ikuskatzeko, konprobatzeko eta egiaztatzeko dituen ahalmenez baliatzea.
Komunikazioa osatu gabe balego edo nahikoa ez balitz, interesdunari eskatuko zaio akatsak konpontzeko, eta aginduko zaio jarduera etetea edo dokumentazioa konpontzeko epe bate mango zaio. Emandako epean zuzenduko ez balu, jakinaraziko zaio komunikazioaern eragin eza, eta ofizioz jardueren berri emango zaio Ingurumen Ikuskapen zerbitzuari, eta hala badagokio, hondakin arloan indarrean dagoen araudiaren arabera, zehapen espediente bat irekitzeko administrazio-erantzukisunik dagoen ala ez egiaztatzeko beharrezko jarduerak hasiko dira.
Behin aurkeztutako dokumentazioa aski eta egokia dela egiaztatuta, EAEko Hondakin Arriskutsuen Tratularien Erregistroan inskribatuko da, eta argitaratuko da Ingurumen eta Lurralde Politika sailaren web orriko kudeatzailen zerrendan. Halaber, Estatuko hondakinen kudeaketa eta ekoizpenerako erregistroari jakinaraziko zaio.
Nori dago zuzenduta
Pertsona fisiko edo juridikoak, helbidea edo egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan dutenak, hondakinak beren kontura, gero tratatzeko, salerosten dituztenak, era fisikoan hondakinen jabe egiten ez diren negoziatzaileak barne.
Aplikatu beharreko araudia
Erakundeak
Kudeatzen duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna / Ingurumen Jasangarritasuneko Sailburuordetza > Ingurumen Kalitatearen eta Ekonomia Zirkularraren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Harremanetarako datuak
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea(k)
- N01 Hondakin arriskutsuen negoziatzaileen aurretiazko komunikazioa: 1055101
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Komunikazioaren edukia
-
Negoziatzaile gisa egingo diren jarduerak deskribatuko dira (hondakinak erostea eta saltzea), eta hondakin arriskutsuen garraiolariaren jarduera ere egingo den ala ez zehaztu beharko da.
Era berean, hondakinen ekoizleari edo hasierako beste edukitzaile bati hondakinak tratamendu osoa izango dutela ziurtatzeko erabiliko den modua ere deskribatu beharko da.
-
Proposatutako destinoak eta tratamenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa erantsiko da (tratamendu-kontratuak, tratamendu-eragiketarako harrera-konpromisoa...).
-
Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen eta hondakinen arloko finantza-bermeei buruzko martxoaren 22ko 208/2022 Errege Dekretuaren arabera. Fidantzaren zenbatekoa martxoaren 22ko 208/2022 Errege Dekretuaren IV. eranskinean xedatutako irizpideen arabera kalkulatuko da.
-
Ekonomia zirkularrerako hondakin eta lurzoru kutsatuei buruzko apirilaren 8ko 7/2022 Legearen eta hondakinen arloko finantza-bermeei buruzko martxoaren 22ko 208/2022 Errege Dekretuaren arabera. Erantzukizun zibileko aseguruaren zenbatekoa 450.000 eurokoa izango da, martxoaren 22ko 208/2022 Errege Dekretuaren IV. eranskinean xedatutako irizpideen arabera.
- Komunikazioa aurkeztea
Eskabidea egiteko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- zerbitzu elektronikora sartu.
Oharrak:
- Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.