Basque Industry 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTetan. 2015
Programa honen helburua da babesa ematea «teknologi hornitzaileen» (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen) teknologia manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
- IRAGARKIA (ALHAO Zk. 72/2015)
IRAGARKIA, «Basque Industry 4.0: I+G-ko Teknologiaren Transferentzia fabrikazio aurreratuari aplikatutako EIKTetan» programaren araudia onartzeko dena.
Programa honen helburua da babesa ematea «teknologi hornitzaileen» (esaterako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko eragileen) teknologia manufakturako enpresa industrialei Transferitzeko Proiektuei, beti ere Fabrikazio Aurreratuari aplikaturiko EIKTen (Elektronikaren, Informazioaren eta Telekomunikazioen Teknologien) esparruan, demostrazio-balioa dutenean eta, hortaz, lagungarri direnean EIKTen arloko I+G-ko proiektuen emaitzak azkarrago merkaturatzeko.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
- a) Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunezko aitorpena. b) Legezko ordezkariaren notario-ahalordearen kopia. c) Erakunde onuradunaren IFZa. d) Memoriaren proiektua, hor hauek sartuta: ¿ Hornitzaile teknologikoaren eskaintza teknikoa. ¿ Eskaintza ekonomikoa, zehaztuz helburuak, eginkizunak eta kostuak eta barnean sartuz hornitzaile teknologikoaren gastuen banakapena eta hardwareko eta softwareko inbertsioak. ¿ Arrazoiturik azaldu enpresan espero diren lehiakortasun-arloko hobekuntzak. ¿ Ezarri behar den teknologiak duen gaitasuna enpresak duen fabrikazio aurreratuko arazo bat konpontzeko. ¿ Teknologia hori ezartzeak enpresan eragin ditzakeen hobekuntzak edo konpon ditzakeen arazoak. ¿ Arrazoiturik azaldu proiektuak duen gaitasuna helarazi behar den teknologiaren TRL maila sustatzeko, emaitzak merkatura azkarrago helaraziz (merkaturatuz), ingurune erreal batean eta berrikuntzaren esparruan jardunez. ¿ Arrazoiturik azaldu proiektuak duen eragina enplegua sortzeko, fakturazioa handitzeko edo enpresa onuradunen esportazioa areagotzeko. ¿ Lankidetza-proiektuetan, proiektuan parte hartzen duten erakundeen zerrenda eta bakoitzaren parte-hartze maila proiektuan. ¿ Proiektua ezartzen duen lan-taldea. Txosten bat, arrazoituz proiektuaren lan-taldean badaudela EIKTen ezarpenean adituak direnak, nahiz enpresa onuradunaren barnean bertan nahiz kanpoko aholkularitza-enpresa aditu baten bidez; horrela bermatuko da manufakturako enpresa industrialean ezarri den proiektuaren iraunkortasuna eta mantenimendua. ¿ Proiektuak euskal ekonomian duen trakzio-eragina, eta proiektua beste enpresa-jarduera batzuetara zabaltzeko aukera. e) Transferituko den teknologiaren azalpen-memoria. Azaldu zeintzuk diren hornitzaile teknologikoaren ezagutza teknikoak («aktibo teknologikotzat» hartzen direnak); hortik bereizi egin behar da hornitzaileak enpresa industrialari helarazi nahi dion ezagutza horren zatia. Azaldu teknologia horiek dituzten gaitasunak diseinuari laguntzeko eta ondasun eta zerbitzu berriak sortzeko. 4-5 orriko laburpen exekutibo bat sartu behar da, teknologia horiek deskribatuz. f) SPRIri baimena ematea honek eska dezan zerga-ordainkizunak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuak izatea eta, era berean, kontsulta dezan enpresa JEZen (jarduera ekonomikoen gaineko zergan) alta emanda dagoen epigrafea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: Hilabete 1.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Ez onartzea.
- Ebazpenaren aurkako errekurtsoa: Gorako Errekurtsoa
- Egitura atal ebazlea: .
- Jartze epea: 3 hilabete.
- Ebazteko epea: 3 hilabete.
- Ebazpen falta: Onartzea.